Otsailaren 4an, Frisieraren Akademiako Alex Riemersma eta Cor van der Meer jaunak Euskaltzaindian izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren burua eta euskaltzain osoa den Mikel Zalbideren eskutik.
Xabier Kintana idazkariak eta Pello Telleria idazkariordeak erakutsi zieten Euskaltzaindiaren egoitza eta Akademiaren jardunaren berri eman.