Urtarrilaren 29an Petra Socolovsky andrea Euskaltzaindian izan zen, euskarari buruzko informazio bila. Suediako SUERIGES Irratiko kazetaria da eta SPRÄKET programaren arduraduna. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariarekin bildu zen.
Gai hauekiko elkarrizketa izan zen: batetik, euskararen historia, Europako hizkuntzen artean euskarak duen nortasuna edo dituen ezaugarriak hizkuntza indoeuroparra ez den aldetik; bestetik, euskararen gaur eguneko egoera soziologikoa.