Beñat Oihartzabal Euskaltzaindiaren buruordeak jaso du 2008ko Baiona Hiriaren Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari-emate ekitaldia urtarrilaren 31n egin zen, Baionako Herriko Etxean.
Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren xedea Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzea da.
Beñat Oihartzabal Parisen sortu zen, 1949ko martxoaren 17an. Zuzenbidean lizentziatu zen eta Euskal Ikasketetan doktorea da. Baionako Iker-CNRSko ikerketa zuzendaria da. Euskaltzaindiaren ordezkaria da Iparraldean.
Bestalde, Euskal Kultura saria David Seth Murrayk eskuratu du, eta Bideo Dokumental saria Euskal Herriko Artzainak elkarteak jaso du.