Mozilla Firefox nabigatzaileak badu gehigarri bat Euskalbar deritzona. Horri esker erraz egin daitezke kontsultak hainbat hiztegi eta corpusetan (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia 3000, etab.). Tresna horien artean dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua ere.
Bada denbora bat Euskalbar-en bidez Hiztegi Batua kontsulta daitekeela. Azken aldi honetan, ordea, ezin zen erabili, Euskaltzaindiak bere webgunea aldatu izanak Euskalbar-en aldaketa batzuk egitea eskatzen zuelako.
Zorionez Euskalbar garatzen eta mantentzen dutenek Euskalbar 3.3 bertsioa atera dute eta berriro egin daitezke kontsultak Hiztegi Batuan gehigarri horren bidez.
Bidenabar, esan nahi genieke tresna hori ezagutzen ez dutenei oso erabilgarria dela eta doan jaits dezaketela helbide honetatik: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811.