Elkarrekiko lotura duten bost narraziok osatzen dute Ekilibristaren polka eleberria. Ôchreland izena duen probintzietako hiri grisean girotzen ditu autoreak narrazio gehienak. Jon Gallimore protagonistak, Margrit Makay aktoresarenganako zentzurik gabeko ihesa planteatuko dio irakurleari.
Bidaia honetan, oreka galduarekin polka dantzatzen duen jendearekin topo egingo du: Muratori, iragan iluneko museoko kikeronearekin; Soeur Coraline, amodio eta luxuzko nobelak idazten dituen mojarekin; Bérénice, camping batean bizi den kantariarekin, edo Martin Gallimore, Radio Tirana irrati-kate komunistari esker bizitzari eusten dion tornulariarekin, besteak beste.
Narrazioen joanean atmosfera estrainio bat, oso pertsonala, nagusituko da. Orobat, identitateaz, pertsonen arteko gatazkez, maitasunaz, joandako XX. mendeaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten du Ekilibristaren polka eleberriak.
Mikel Zubeldia
Donostian jaioa, 1972. urtean.
Enpresa zientzietan lizentziatua da eta kanpo merkataritzan aditua.
Aurrez, honako sariak eskuratu ditu:
- Lutelestia. 1994. urteko "Jorge Oteiza" Ipuin lehiaketan bigarren saria.
- Zokaloak margotzeko eskailerak (Elkar Argitaletxea - Debako Udala). 2001. urteko "Tene Mujika" narrazio lehiaketan hirugarren saria.
- Manikien hilerria (Ereintza Kultur Elkartea - Errenteriako Udala). 2002. urteko "Errenteria Hiria" ipuin lehiaketan lehen saria.
- Manikien Galeria (Euskaltzaindia - BBK). 2003. urteko Txomin Agirre saria
Ekilibristaren polka liburua eskuratzeko sakatu hemen