Patxi Uribarren

18. aulkia bis

 

Aurreko euskaltzaina: Henrike Knörr
Ondoko euskaltzaina: Roberto González de Viñaspre

 

Euskaltzain emeritua

Aramaion (Araba) jaio zen, 1942ko urriaren 31n.

Karmeldarra. Teologian eta Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Erretiroa hartuta Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1971ko irailaren 24an eta oso 2008ko irailaren 26an. Euskaltzain emeritua da 2017ko azaroaren 24tik.

“Izan zirelako gara, eta garelako izango dira” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Aramaion 2010eko maiatzaren 28an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Aramaion egin ondoren, eliz ikasketak karmeldarrekin egin zituen Zornotzan (1954-1956, 1960), Alesbesen (1957-1959), Markinan (1961-1962) eta Gasteizen hiru urtez. Teologiako lizentzia Bilbon burutu zuen 1969an, Begoñako Karmelo komentuan eta Deustuko Unibertsitatean urte bina ikasiz.

Filosofia eta Letren lizentzia ere Deustuko Unibertsitatean eskuratu zuen 1969-1974 artean, Filologia Erromanikoaren sailean, Aramaioko toponimiaz egindako lizentzia txostenarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Lizentzia txosten biak euskaraz idatzi zituen. 1972an Euskaltzaindiko D eta B irakasle tituluak bereganatu zituen.

Bilboko Santutxuko gaueskolen sortzaileetakoa izan zen 1966an, gero AEK izango zena, eta hamabost urtez eman zituen eskolak bertan. 1971n Arabako Foru Diputazioaren Kultura Batzordeko kide izendatu zuten onomastikaren arlorako.

1976-1977 ikasturtean Bilboko Unibertsitatearen Zientzia Fakultatean eta Irakasle Eskolan hasi zen lanean, euskararen irakaskuntza antolatzen. 1978-1979 ikasturtean, Euskal Filologia espezialitatea abian jartzeko ekimenean parte hartu zuen. Zazpi urtez Euskal Filologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Irakasle Eskolan. Alfabetatze, dialektologia eta morfosintaxi eskolak eman zituen.

Irakasle Eskolako Hezkuntza Zientzien Institutuaren (HEZI) laguntzaz, goi mailetako ikasleentzako udako ikastaro trinkoak prestatu zituen, baita titulurik gabeko irakasleentzako karrera egiteko bideak bultzatu ere. Halaber, Euskaltzaindiko D eta B tituluetarako ikastaroen antolatzaile-irakasle-epaimahaikide aritu zen, alor hori 1981ean Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zen arte.

1983tik Bizkaiko Foru Aldundiaren lehiaketa bidezko lehen itzultzaile ofizala izan da, 2007an erretiroa hartu arte. Itzulpen lanaz gain, Foru Aldundian euskara ezartzeko plana prestatu zuen eta Aldundiaren ordezkari izan da Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko toponimia azpibatzordean.

1981ean Bostak Bat lantaldearen sortzaileetarikoa izan zen. Luis Baraiazarra, Txomin Solabarrieta, Rikardo Badiola, Gotzon Aurrekoetxea, eta Juan Luis Goikoetxearekin bat, Adorez sortan arrakasta handiko hiztegiak bildu dituzte: Sinonimoen hiztegia (1983), Euskararako hiztegia (1986), Eskola hiztegia (1991), Europa hiztegia (1993), 3000 Hiztegia (1996), eta abar.

Ikerlan ugari egin ditu, gehienak Adorez sorta aberasteko eginak: Aramaioko toponimiaz, Elizako irakurgaietako lexiko bateratuaz, bizkaierarako lexiko propioaz, Lino Akesolo euskaltzainaren lexikoaz, eta abar.

Euskaltzaindian, era guztietako alorretan aritu da 1976tik: irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, hiztegigintza, onomastika, euskalkiak, euskararen sustatzea, eta abar.

Udako Euskal Unibertsitateko, Euskal Idazleen Elkarteko (1982) eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko (1987) kide izan da. Klasikoak pentsamendu sortarako itzuli beharreko liburuak aukeratzeko sortutako batzordean aritu zen 1992 eta 2009 artean. Kontseiluaren sortzaileetarikoa (1998) eta Markinako Karmel aldizkariaren ordezkari da erakundean.

Gogoz karmeldar ikasleen aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria izan zen 1965-1969 urteetan Begoñako Karmelo komentuan (Bilbo). 1984an Julen Urkitza zuzendari izendatu zutenetik, Karmel aldizkariaren erredakzio batzordekide izan da. Markinako taldeak, besteak beste, Lino Akesoloren idazlan guztiak (1989-1992) eta Santiago Onaindiaren olerki guztiak (1989) argitaratu ditu. Beste hainbat agerkaritan ere idatzi ditu artikulu eta itzulpenak: Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Euskaldunon Egunkaria, Herri 2000 Eliza, Txirritola, Mahatsondo, Berria, eta abar.

Sari eta ohore ugari jaso ditu: Zornotzako Lore Jokoen saria (1968), Iruñeko Lore Jokoen saria (1969), Korrika 1ean lekukoa eraman zuen (Bilbo, 1980), Bilboko Galería del Libro-ren Zilarrezko Lauburua Bostak Bat lantaldeari (1987), AEKren omenaldia (Bilbo, 1990), Aramaioko Udalak seme kutun izendatu zuen (1999), Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Ibilaldian (Bilbo, 2001), Euskal Herriko Unibertsitatearen omenaldia (Leioa, 2010), Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma Bostak Bat lantaldeari (2011), eta abar.

 

Ikerketak eta itzulpenak

1974 "Aramaio" udaleko (Araba) "gainburu" deitutako toponimoen bilketa [argitaragabea]

1983 Hizkuntz politikarako lehen urratsak : (Bizkaia-1983-VI) / Foru Diputazioa [itzul.] (Bizkaiko Foru Aldundia)

1994 Bizitzaren sentimendu tragikoaz / Migel Unamunokoa [berrikus.] (Klasikoak)

1996 Santa Teresa Jesus Haurrarena : (Teresa Lisieux-koa) (1873-1897) [elkarlanean] (Karmel)

1996 Idazlan guztiak : (testuak eta azken elkarrizketak) / Santa Teresa Jesus Haurrarena eta Aurpegi Santuarena [itzul. elkarlanean] (Karmel)

1997 Idazlanak / Fr. Migel San Frantziskorena (Zuzaeta), Fr. Jose Jesus-Mariarena (Arakistain) : XVIII-XIX. mendeetako Karmeldarrak [itzul.] (Karmel)

Hiztegiak (Bostak Bat lantaldea)

1983 Sinonimoen hiztegia (Adorez, 1)

1986 Euskararako hiztegia (Adorez, 2)

1988 Sinonimoen hiztegia : antonimoduna (Adorez, 3)

1990 Euskararako hiztegia : oinarrizkoa (Adorez, 4)

1991 Eskola-hiztegia : irudiduna (Adorez, 5)

1993 Europa hiztegia : eskola berrirakoa (Adorez, 6)

1996 3000 hiztegia (Adorez, 7)

1999 Sinonimoen hiztegia : antonimoduna (Adorez, 8)

2001 3000 eskola hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-euskara (Adorez, 9)

2006 Euskal aditza : laguntzaileak eta trinkoak (Adorez, 10)

2009 Adorez hiztegiak : euskara-gaztelania, castellano-vasco (Adorez, 11)

2010 Motxilako hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco (Adorez, 12)

2011 Euskal hiztegia : definiziozko hiztegia, bizitza modernorako hitzik erabilienak (Adorez, 13)

2013 Sinonimoen hiztegia : antonimoduna (Adorez, 14)

2013 Eskola hiztegia : oinarrizko hiztegia (Adorez, 15)

2018 3000 Hiztegi Praktikoa : Euskara-gaztelania, Castellano-euskara : Hiztegi Batua era didaktikoan (Adorez, 16)

 

Euskera agerkarian

1972 Aramaionako euskeraren berezitasunak, euskal idazleak, eta euskeraren egoera eta etorrera PDF

1991 Aita Lino Akeso [i.e. Akesolo] Olibares (1911-1991) [hilberri txostena] PDF

1994 Euskararen ibilbidea Foru Aldundietan PDF

1995 Aita Gabirel Jauregi PDF

2001 Pedro Pujana Agirregabiria (1915-2001) [hilberri txostena] PDF

2009 Arabako idazleak PDF

2010 Izan zirelako gara, eta garelako izango dira [sarrera hitzaldia] PDF

Iker bilduman

1983 Euskal dialektologiaren atarian PDF

1992 Eliz liturgia eta euskara batua PDF

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper