Patxi Goenaga

21. aulkia bis

 

Aurreko euskaltzaina: Antonio Maria Labaien
Ondoko euskaltzaina: Asun Garikano Iruretagoiena

 

Euskaltzain emeritua

Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen, 1948ko maitzaren 5ean.

Euskal Filologian doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1979ko abenduaren 20an eta oso 1995eko urtarrilaren 27an. Euskaltzain emeritua da 2023ko maiatzaren 26tik.

‘’Euskararen batasunaz eta duintasunaz’’ izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Gasteizen 1995ko azaroaren 24an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Azpeitian, Xabierren, Salamancan eta Bilbon egin zituen. Filosofia eta Letren lizentzia 1974an burutu zuen Deustuko Unibertsitatean, Filologia Erromanikoa espezialitatean. Euskaltzaindiaren D (1972) eta B (1977) mailako tituluak eskuratu zituen.

Euskal Filologiako doktoregoa, berriz, 1984an Euskal Herriko Unibertsitatean, Koldo Mitxelenak zuzendutako tesiarekin, euskal sintaxiaz. Bilbo Aurrezki Kutxak ikerketa saria eman zion urte berean lan horregatik.

Bilboko Karmelo Ikastolako zuzendari izan zen 1974-1976 artean, Santutxu auzoan. 1976tik 1980ra Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean (EUTGn) aritu zen eskolak ematen, sintaxiaren esparruan bereziki, halaber, bertako Hizkuntza Eskolako zuzendari zela.

Hortik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia saileko irakasle izan da: lagun (1980-1982), laguntzaile (1982-1985), tituludun (1986-1991) eta katedradun 1991tik aurrera, 2011n erretiroa hartu arte.

Euskararen erabilera unibertsitatean arautzeako 1983an sortutako Euskara Batzordeko buruorde izan zen. Orobat, EHUko Letren Fakultateko dekanoorde (1986), dekano (1986-1990), Arabako campuseko errektoreorde (1991-1995) eta Euskal Filologia sailburu (1999-2001) izan da.

Orobat, biltzar nahiz ikastarotan (Euskal Herrian, Espainian, Georgian, Mexikon, eta abar), doktorego tesien zuzendaritzan eta dirulaguntza ofizialeko ikerketa egitasmotan parte hartu du. UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen. Eusko Ikaskuntzako kide da.

1978an Gramatika bideetan liburua argitaratu zuen, Noam Chomskyren gramatika sortzailearen eredura egindako euskararen lehen deskribapen eta azterketa sistematikoa. Aldi berean, liburuak euskal hezkuntza eta irakaskuntzan sumatzen zen premia handi bati erantzun zion. Bilboko Galería del Libro liburudendak Zilarrezko Lauburua eman zion 1979an, liburuak izandako arrakastagatik. Lehen argitaraldia agortu egin zen berehala eta geroztik beste bi aldiz berrargitaratu da.

Euskaltzaindian, erakundearen idazkari gisa (1996-2002) izan dituen lan eta ardurez gain, bereziki gramatikaren alorrean (EGLU bilduma, 1985-2011) garatu du bere lana.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde izan zen 2002-2005 bitartean, Eusko Legebiltzarraren VII. legegintzaldian.

Hizkuntzalaritzaren alorrean lan ugari argitaratu ditu gai hauen inguruan: euskal gramatika, sintaxia, morfologia, gramatika sortzailea eta abar. Eusko Ikaskuntzaren Oihenart aldizkariko (1994-1995) eta Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko (2009) aholku batzordeko kide izateaz gain, beste agerkari askotan ere idatzi ditu artikuluak: ASJU, RIEV, Arbor, Procesamiento del Lenguaje Natural, Hrvatska Revija, Elhuyar, Mundaiz, Egan, Jakin, Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria, Administrazioa Euskaraz, Euskaldunon Egunkaria, eta abar.

Hurrengo sari eta ohoareak izan ditu: Bilboko Galería del Libro-ren Zilarrezko Lauburua (1979), Bilbo Aurrezki Kutxaren Resurreccion Maria Azkue Saria (1984) eta Azpeitiko Udalaren omenaldia Patxi Altunarekin batean (2001). Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiak Gramatika jaietan Patxi Goenagaren omenez liburua eskaini zion 2008an.

 

1978-1982 Euskara lantzen [elkarlanean] (Erein)

1978 Gramatika bideetan (Erein)

1984 Euskal sintaxia : konplementazioa eta nominalizazioa doktore-tesia [formatu digitalean argitaratua, 2018] PDF

1984 Sintaxis vasca : complementación y nominalización (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1995 De grammatica generativa [arg.] (Euskal Herriko Unibertsitatea ; Gipuzkoako Foru Aldundia)

1997 Euskal hizkuntza eta literatura [elkarlanean] (Lur)

2002 "Erramu boneta" : festschrift for Rudolf P. G. de Rijk [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Sareko euskal gramatika (SEG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2012 Rudolf P.G. de Rijk : euskalari eta hizkuntzalari zintzoa 1937-2003 (Eusko Jaurlaritza)

2023 Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak (EGEO) [soilik formatu digitalean] (Euskal Herriko Unibertsitatea) Sarean ikusteko

 

Euskera agerkarian

1980 Perpaus konpletiboei buruz PDF

1982 Euskal nominalizazioari buruz zenbait ohar : "zail da" "erraz da" predikatuen errejimena PDF

1995 Euskararen batasunaz eta duintasunaz : Patxi Goenaga Mendizabal euskaltzainaren sarrera-hitzaldia PDF

1997 Hileroko batzarretako lan banaketaz gogoeta PDF

2000 Victoriano Huiziren "Manual de gramatica vascongada" PDF

2008 Rudolf P. G. de Rijk "Standard Basque" [liburu aipamena] PDF

Iker bilduman

1997 Subjunktiboaz eta aginteraz zenbait ohar : -en eta -ela atzizkien erabilera PDF

2003 "-En" eta "-ko" atzizkiez berriro PDF

2008 Aditz-azpikategorizazioa hiztegigintzarako lantzen [elkarlanean] PDF

2008 Euskal neurri sintagmen azterketa baterako : zenbat x, zenbat x-ago, zenbat x gehiago... PDF

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper