Miren Lourdes Oñederra

6. aulkia

Aurreko euskaltzaina: Piarres Xarritton

Euskaltzain osoa

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1958ko ekainaren 9an.

Euskal Filologian doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an eta oso 2007ko azaroaren 30ean.

“Drift” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 2010eko martxoaren 26an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Donostian egin ondoren, Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1975-1980). Hizkuntzalaritzako master ikasketak 1980-1982 artean egin zituen AEBko Iowako Unibertsitatean. Euskal Filologiako doktoregoa, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen 1987an, euskal palatalizazioaz egindako tesiarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.

Irakasle aritu zen euskara eskolak ematen Donostiako EUTGko Hizkuntza Eskolan (1976-1980), Euskaltzaindiaren B titulua lortzeko ikastaroetan (1979-1980) eta gaztelania nahiz fonetika eskolak ematen Iowako Unibertsitatean (1980-1982).

1982an fonologia irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Txillardegiren segida hartuta. Ondoren, EHUren Letren Fakultatean eman ditu fonetika eta fonologia eskolak irakasle laguntzaile (1982-1987), tituludun (1987-2007) eta katedradun (2007-) gisa. Halaber, Gasteizko campuseko dekanoorde (1992-1994) eta Euskal Filologiako sailburu (1995-1997) izan da. Guatemalako, Austriako eta AEBko unibertsitatetan ere aritu da irakasle gonbidatu gisa.

Graduatu ondoko eta doktoregoko ikastaroak eman ditu EHUn, Deustuko Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan, Menéndez Pelayo-CSICen, eta abar. Orobat, hainbat doktore tesiren zuzendari izan da. Biltzar ugaritan parte hartu eta hitzaldi nahiz ikastaroak eman ditu Espainian, Euskal Herrian, Alemanian, Suitzan, Katalunian, Ingalaterran, Polonian, eta abar.

Euskaltzaindiko lanari dagokionez, bereziki euskararen ahoskeraz arduratu da 1993tik.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide (2009-) eta EITBko hizkuntza aholkulari (2001-2003, 2011-2013) gisa aritu da.

Hurrengo jakintza elkarteetako kide izan da: Linguistic Society of America, Societas Linguistica Europaea, International Association for Natural Phonology, Sociedad Lingüística Española, Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegia, eta abar.

EHUren ASJU aldizkariko idazkaritzakide (1988-) izateaz gain, ondoko aldizkarietan ere argitaratu ditu artikuluak: Journal of Basque Studies, Folia Linguistica, Parallela, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Phonologica, Mundaiz, Phonology, Ere, Oh! Euzkadi, Hika, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Zehar, Bake Hitzak, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias de Álava, Geu, Erlea, Argia, eta abar.

1999an argitaratu zuen Eta emakumeari sugeak esan zion lehen eleberria eta arrakasta handia izan zuen berehala: Espainiako Kritikaren Saria (1999), Beterriko Liburua Saria (2000), Gipuzkoako Liburudenden Elkartearen Zilarrezko Euskadi Saria (2000), Espainiako Narratiba Sari Nazionalean finalista, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Literatura Saria (2000), eta abar. Horrez gainera, gaztelaniara, ingelesera, errusierara eta italierara itzuli da obra.

2007an, Durangon taularatu zen berak itzulitako Sommer jaunaren istorioa (Patrick Süskind) eta 2013an bigarren eleberria argitaratu du: Intemperies (babes bila).

2019ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira EHUk omendu zituen bost emakumeen arteko bat izan zen, Arteak eta Giza Zientziak atalean. Orobat, unibertsitate berak Bihotz ahots : M.L. Oñederra irakaslearen omenez liburua eskaini zion 2019an. 2021ean Noticias Taldearen Ortzadar saria jaso zuen.

Literatura

1999 Eta emakumeari sugeak esan zion (Erein)

2000 Y la serpiente dijo a la mujer [gaztelaniazko bertsioa] (Bassarai)

2005 And the serpent said to the woman [ingelesezko bertsioa] (University of Nevada)

2007 Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind [tzul.] (Erein)

2008 I skazala zmeia zhenshchine [errusierazko bertsioa] (Izdatelstvo Peterburgskogo Universiteta)

2013 Intemperies : (babes bila) (Erein)

2015 Intemperies [gaztelaniazko bertsioa] (Erein)

2017 E il serprente disse alla donna [italierazko bertsioa] (Libe edizioni)

Ikerketak

1987 Palatizazioa euskaraz doktore-tesia [formatu digitalean argitaratua, 2009] PDF

1988 Basque [elkarlanean] (Croom Helm)

1990 Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta hots sinbolismoa (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2004 Fonetika fonologia hitzez hitz (Euskal Herriko Unibertsitatea)

 

Euskera agerkarian

1986 Hizkuntzen fonologia PDF

1994 Ortografiazko arazoak : "esploradore" ala "exploradore" PDF

1994 Ahoskera baturantz. I, Ahoskera araupetzeaz PDF

1994 Ahoskera baturantz. III, Abiaburu zehatz batzuk PDF

1994 Ahoskera araupetzeaz PDF

1998 Ahoskera Lantaldearen errendapen txostena PDF

1998 Prosodiaren oraina eta ahoskera arauak PDF

2010 Drift [sarrera hitzaldia] PDF

2015 Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena : ("Ahoskerak axola du") [elkarlanean] PDF

2019 Ahoskera arautzeaz eta ikaste-irakasteaz PDF

Iker bilduman

2005 Fonologiaren mugak : "alabea " eta "birjinak elexan" PDF

Erlea aldizkarian

2010 Vous me faisez peur [3. zk.]

2012 Mitxelena, gizon zail hura [12. zk.]

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper