Andoni Sagarna

7. aulkia bis

Aurreko euskaltzaina: Iratzeder
Ondoko euskaltzaina: Andres Alberdi

Euskaltzain emeritua

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1947ko uztailaren 11n.

Industria ingeniaria. Letretan doktorea. Erretiroa hartuta Elkar enpresa taldeko I+G+b arloko zuzendaria izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1987ko uztailaren 24ean eta oso 2006ko abenduaren 22an. Euskaltzain emeritua da 2022ko uztailaren 22tik.

“Euskara eta informazioaren teknologiak” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 2007ko urriaren 26an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Donostian egin ondoren, 1971n Goi Mailako Industria Ingeniaritza burutu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 1988an Letren doktoregoa eskuratu zuen lexikoaren modernizazioaz (finlandieraren, hebreeraren eta euskararen kasuak) egindako tesiarekin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Jose Manuel Blecuaren zuzendaritzapean.

Irakasletzari dagokionez, Arrasateko Eskola Politeknikoan eskolak eman ondoren, 1992tik Euskara Zientifikoa irakatsi du Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako campusean 2009 arte. 2004-2012 artean Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Hiznet hizkuntza plangintzako ikastaroan irakasle izan zen.

1972-1973 ikasturtean, Mikel Zalbide eta beste hainbat lagunekin, Elhuyar Kultur Taldearen sortzaileetarikoa izateaz gain, taldearen buru izan zen 1985-1994 artean. 2002an Elhuyar Fundazioa eratu zuten, eta patronatuko kide izan da 2012 arte.

UZEIren zuzendari teknikoa izan zen 1981-1992 artean, eta hainbat arlotako hiztegigintzan parte hartu zuen: fisika, kirola, finantzak, teknologia, glotodidaktika, eta abar.

Ondoren, Eusenor egitasmoko sortzaile eta zuzendari teknikoa izan zen 1992-1999 artean eta entziklopediagintzan aritu zen. 1999tik 2004ra, Plazagunea enpresaren informatika arloko arduradun izan zen. Besteak beste, Jalgi bilatzailea sortzeko prozesuan aritu zen.

2004tik aurrera, aisia eta kulturako produktuen sorkuntzan jardun du, Elkar enpresa taldeko I+G+b arloko zuzendari gisa, 2012an erretiroa hartu zuen arte.

Euskaltzaindiari dagokionez, Iker sailburu (2008-2012) eta Gipuzkoako ordezkari (2009-) izan da. Arlo akademikoan, Bergarako Biltzarrerako (1978) txostena prestatu ondoren, bereziki hiztegigintzan (LEF, EBBS, Lexikoaren Behatokia, Hiztegi Batua) eta informazio eta komunikazioaren teknologien alorrean (2007-) aritu da. 2014tik aurrera Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zuzendaria da.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zen 1989-1993 artean. Halaber, hurrengo kultur taldeetako kide izan da: Elhuyar Kultur Taldea, UZEI, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi Zientzi Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, eta abar.

1965ean argitaratu zituen lehenengo artikuluak Zeruko Argian. Ondoren, Elhuyar aldizkariaren idazkari (1974-1984) eta Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zuzendari  (1985-1989) izateaz gain, Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) idazketa kontseiluko kide da. Beste hainbat agerkaritan ere idatzi du, bereziki hizkuntzaren teknologiaz: Anaitasuna, Jakin, Egin, Eusko Ikaskuntzaren sailetako koadernoak, Senez, Hegats, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Hermes, Hika, RIEV, Egan, eta abar.

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoak omenaldia egin zion Donostian 1992an, euskararen alde egindako lanagatik.

 

Eskuliburuak

1970 Soziologiaren hastapenak (Lur)

1981 Teknologia elektrikoa [elkarlanean] (UEU)

1984 Teknologia elektrikoa : L.H. 1-1 [elkarlanean] (Elhuyar)

1986 Teknologia elektrikoa : L.H. 1-2 [elkarlanean] (Elhuyar)

1986 Zientzia eta teknika [elkarlanean] (HABE)

1987 Aurrezki-kutxak eta banka [elkarlanean] (HABE)

1987 Mikroordenadoreentzako sistema eragileak (Elkar)

1989 Euskara-irakaslearen eskuliburua [elkarlanean] (HABE)

 

Hiztegigintza

1978 Banka hiztegia : castellano-euskara, euskara-castellano [elkarlanean] (Donostia Aurrezki Kutxa)

1982 Kirolkidea : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1983 Finantzak : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1985 Teknologia mekanikoa : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1985 Futbola [elkarlanean] (UZEI)

1987 Glotodidaktika : hiztegia [elkarlanean] (HABE)

1988 Algunos aspectos de la modernización del léxico en varias lenguas [argitaragabea]

1989 Elektrika eta elektronika hiztegia (Elhuyar)

1993 Gazteen entziklopedia [zuz.] (Eusenor)

1995 Euskal hiztegi entziklopedikoa [zuz.] (Klaudio Harluxet Fundazioa)

Edizioak

1985 Nora doaz zientzia eta teknika? [elkarlanean] (Elhuyar : Elkar)

2011 Pirinioetako hizkuntzak : lehena eta oraina [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2022 Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara [arg.] (Euskaltzaindia)

Itzulpenak

1990 Ordenadorea eta garuna / John von Neumann (Elkar : Elhuyar)

2007 Harreman estilo berri bat : egiteko dagoen organizazioen aldaketarako / Koldo Saratxaga (Elkar)

2009 Su-armak, germenak eta altzairua / Jared Diamond (Klasikoak)

2019 Sapiens : Gizadiaren historia labur bat / Yuval Noah Harari [itzul. elkarlanean] (Elkar)

 

Euskera agerkarian

1978 Alfabetatze-euskalduntze irakasleak PDF

1987 Lexiko-berrikuntzaren antolamendua zenbait herrialdetan PDF

1994 Hiztegi teknikoak PDF

2007 Euskara eta informazioaren teknologiak : egungo egoeratik etorkizunera begira [sarrera hitzaldia] PDF

2007 Euskararen legea eta euskara informazio eta komunikazio-teknologia PDF

2009 Euskaltzaindia 90. urteurrena PDF

2019 Miriam Urkia euskaltzainaren sarrera-hitzaldiari erantzuna PDF

2020 Euskera agerkariak Euskaltzaindiaren webgunean atari berria [elkarlanean] PDF

Iker bilduman

2011 Zapata-kaxatik XML fitxategira euskal hiztegigintzan PDF

2022 Baliabide digitalak euskararen estandarizazioan

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egitasmoak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper