Azkue Bibliotekaren Katalogoaren kontsulta

Euskaltzaindiaren web orriko Azkue Biblioteka eta Artxiboa sailean dago nahi duen ororentzat.

Erreferentzia zerbitzua

Euskaltzaindiaren web orriaren bitartez galderak egin daitezke. Azkue Biblioteka eta Artxiboa erantzuten saiatuko da bere ahalbideen neurrian.

Mailegua

Mailegu zerbitzua euskaltzainentzat eta Euskaltzaindiko batzordekideentzat da. Liburuak, aldizkariak edo bestelakoak Azkue Biblioteka eta Artxiboan bertan kontsulta daitezke.

Azkue Bibliotekaren Artxiboaren kontsulta

Katalogoa Euskaltzaindiaren web orriko Azkue Biblioteka eta Artxibo sailean dago nahi duen ororentzat.

Artxiboko dokumentuak kontsultatzeko idatzizko eskari bat egin behar da.

Euskal Herriko Hizkuntz Atlasaren soinuzko artxiboaren kontsulta

EHHAren soinuzko materialen gida Azkue Biblioteka eta Artxiboan bertan kontsultatu behar da, edo galdera bat eginez Euskaltzaindiaren web orriaren bitartez. Materialak entzuteko idatzizko eskari bat egin behar da.

Kopia zerbitzua

Edozein materialen edozein kopia edozein formatutan egiteko idatzizko eskaera bat egin behar da, kasuan kasuari dagokiona. Azkue Biblioteka eta Artxiboak eskaerari baiezkoa edo ezezkoa erantzungo dio, bere ahalbideen arabera eta materialen izaera eta egoera kontuan hartuz. Eskaerak posta arruntez zein elektronikoz egin daitezke.

Tarifak

  • Liburu edo aldizkarien fotokopia: 0,10 euro bakoitza. Posta gastuak: 3 euro.
  • Mikrofitxen fotokopia: 0,20 euro. bakoitza. Posta gastuak: 3 euro
  • Liburu, aldizkari, argazki edo irudien digitalizazioa: 0,20 euro bakoitza. Posta gastuak: 3 euro.
  • Tarifa osagarriak: Euskarri digitala erabiliz gero: 2 euro CDa. Posta arruntez igorriz gero, 3 euro. Irudia posta elektronikoz igortzen bada ez da ezer kobratzen, irudiei dagokien tarifa salbu.
  • Argazki edo bideo bidezko erreprodukzioa: Azkue Biblioteka eta Artxiboak berak kudeatzen du laborategia edota bestelako lanak, eta ondorioz 18 euro kobratzen da, kudeaketa-gastu gisa, laborategiaren kostuaz gain.
  • Filmazio edo argazkia egitea bertan: eskatzaileak berak bere kontura egiten ditu bertan, eta ondorioz, ez da ezer kobratzen.
  • Bilaketa bibliografiko bereziak: 40 euro orduko.
  • Azkue Biblioteka eta Artxiboak zaindutako irudiak telebistan erabiltzea: bideo zinta bakoitzeko 90 euro (programa bakar batean gehienez hiru aldiz ematea eta hamar bat minutuko iraupenez).
  • Soinuzko materiala kopiatzea: 3 euro unitatea.