Plazaberri


Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen.

Berriki, JAGONETeko datu-baseari 52 galde-erantzun berri erantsi dizkio Euskaltzaindiak. Horiek guztiak eskaintzen ditugu hemen, gaika sailkatuak.

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean eskaintzen du. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osatzen duten narrazioak eta olerkiak banan-banan kontsulta daitezke.

Atzo, abenduaren 21ean, Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzaina Tarragonako seme kutun izendatu zuten. Hona ekarri dugu ekitaldian eman zuen hitzaldia.

 

Abenduaren 18an, Galdamesko Kultura Etxean, Galdamesko toponimiari buruzko hitzaldia eman zuen Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuko arduradunak.

Gaur, abenduaren 18an, Euskaltzaindiak eta Fryske Akademyk (Frisiar Akademia) lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Udaletxean. Europa mailako hizkuntza gutxituen akademien arteko sarea sortzea da hitzarmenaren xedeetako bat.

Gaur, abenduaren 18an, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Koldo Narbaiza Euskara zinegotziak harrera egin diote Euskaltzaindiari.

Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzain katalana Tarragonako seme kutun izendatu dute. Ekitaldi ofiziala abenduaren 21ean, San Tomas egunean, izango da, iluntzeko 19:00etan, Tarragonako Udaletxeko batzar aretoan.

 

logofrisiar

Datorren ostiralean, abenduaren 18an, Euskaltzaindiak eta Fryske Akademyk (Frisiar Akademia) lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilboko Udaletxean, eguerdiko 12:15ean. Abenduko Osoko bilkura Bilboko Udaletxean egingo du Euskaltzaindiak.

Eugenio Arotzenaren antzerki bilduma herritarren eta, bereziki, ikertzaileen esku ipintzea xede, Oiartzungo Udalak Eugenio Arotzenaren antzerkiaren inguruko funtsak dohaintzan eman dizkio Euskaltzaindiari.

oiartzungoudala

Oiartzungo Udalak Eugenio Arotzenaren antzerki bilduma dohaintzan emango dio Euskaltzaindiari. Horretarako, datorren asteazkenean, abenduaren 16an, eguerdiko 12:30ean, hitzarmena sinatuko dute bi erakundeotako ordezkariek: Udalaren izenean, Jexux Leonet alkateak sinatuko du eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Joan den larunbatean, abenduaren 12an, Suzuko "Ainhoa" Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra omendu zuten Tokion dagoen Waseda Unibertsitatean. Ekitaldian bere lankide eta ikasle izandako batzuk batu ziren, baita omenduaren familia ere. Tamurak sakonki ikertu eta bultzatu zuen ainu kulturako ordezkarien presentzia nabarmena izan zen.

2016ko otsailaren 12an, euskararen egoera aztertu eta aurrera begirako erronkak eta zereginak zehazteko, mintegia egingo du Euskaltzaindiak. Era horretan, Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak egindako eskaria bideratu nahi du Akademiak.

Euskaltzaindiaren webguneak 82.801 bisita izan zituen azaroan. Webguneko orriak 313.730 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Orain 50 urte Durangoko Azoka sortu zutenek jaso dute aurtengo Argizaiola saria eta horien artean Jose Luis Lizundia euskaltzain emeritua izan da. Bere izenean, Leiore alabak eta Joanes bilobak jaso zuten saria, abenduaren 5ean San Agustin Kulturgunean eginiko ekitaldian.

Urtero bezala,  Durangoko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan kaleratutako liburuak izan ditu salgai.

Kanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak, eta gomendio batean argitaratu: 178. araua (Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa).

Nafarroako Urrezko Domina Jose Maria Jimeno Jurio historiagile, idazle, etnografo eta ohorezko euskaltzainari eman diote. Atzo, abenduaren 3an, Elena Aranguren alargunak eta Roldan Jimeno semeak jaso zuten, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko egoitzako klaustroan egindako ekitaldian.

"Euskara... Plazan!" izenburupean, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak ekitaldia egin dute gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean. "Baina -Bakartxo Tejeriaren esanetan- aldarrikapen hau ez dugu egun bakarrera mugatzen, euskarak 365 egun baititu urtean".

 

Urtero legez, azken 50 urteotan gertatu bezala, aurten ere Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da.

mitxelena txikia

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak "Euskara... Plazan!" ekitaldia egingo dute ostegunean, Euskararen Nazioarteko Egunean. Bertan, bi erakundeok beste sei hizkuntzetara (poloniera, hebreera, finlandiera, nederlandera, georgiera eta errusierara) ekarri duten Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua aurkeztuko dute eta Koldo Mitxelenari gorazarre egingo zaio.

Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartuko du bihar hasi eta abenduaren 4ra bitartean Parisen egingo den onomastikaren inguruko jardunaldi batzuetan. Onomastika arloko aldakuntzak euskaraz eta hizkuntza erromanikoetan gaia jorratuko du bere hitzaldian. Erdi Aroko dokumentuak ikertu ditu eta idatzizko iturrietako hizkuntzaren araberako azterketa egin du.

Urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena irakurri zuten Oroitz Jauregi batzordeko idazkariak eta Miren Lourdes Oñederra buruak. Hona ekarri dugu irakurketa horren audioa.

Euskaltzaindiak zaintzen dituen artxibo-funtsen katalogoa guztion eskura jarri du. Katalogo horretan hiru motako funtsak biltzen dira: erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970); hainbat euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuen funtsak; eta ikus-entzunezko artxiboaren funtsak. Gaurtik aurrera sarean kontsulta daitezke Akademiaren webgunean, Azkue Biblioteka eta Artxiboa atalean.

Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarri nahi duen kolegioen erreformak kezka sortu du Ipar Euskal Herriko euskarazko irakasleen artean. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, azaroaren 24an egindako bileran, kezka hori bere egin eta adierazpen bat onartu du.

 

Euskaltzaindiak zaintzen dituen artxibo-funtsen katalogoa guztion eskura jarriko du. Katalogo horretan hiru motako funtsak biltzen dira: erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970); hainbat euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuen funtsak; eta ikus-entzunezko artxiboaren funtsak. Horren aurkezpena datorren ostiralean, azaroaren 27an, egingo da, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo).

ehha maule1 txikia

Azaroaren 21ean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Mauleko Herriko Etxean. Honako lau euskaltzainek egin zuten aurkezpena: Xarles Videgain buruorde eta EHHAren arduradunak, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos Jagon sailburuak, Jean-Louis Davantek eta Txomin Peillenek.

Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XX. Jagon Jardunaldia egin zuen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiaren inguruan. Hona ekarri ditugu bertan aurkeztu ziren hitzaldien laburpenak eta aurkezpenak -Patxi Baztarrikarena aurrerago argitaratuko dugu- baita jardunaldiotako ondorioak ere.

Gaur, azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XX. Jagon Jardunaldia egin du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiaren inguruan. Jardunaldiotan euskal komunikabideek euskararen sustapenean jokatzen duten rola aztertu da.

Gaur, azaroaren 20an, Bilbon egin duen XX. Jardunaldiarekin batera, Euskera agerkariaren zenbaki berriak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak: Euskera 2014, 59-1 eta Euskera 2014, 59-2. Lehenak, 2014. urteko Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenean, aldiz, ikerketa-lanak, liburua-aipamenak edota ekarpen teorikoak jaso dira.

Euskara…Plazan! Euskaltzaindiaren eta Eusko Legebiltzarraren Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldia da. Bertan, bi erakundeok beste sei hizkuntzetara ekarri duten Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua aurkeztuko dute eta Koldo Mitxelenari gorazarre egingo zaio. EITBren laguntzaz gauzatuko da Eusko Legebiltzarrean eta zuzenean eskainiko da ETBtik abenduaren 3an, goizeko 09:00etatik aurrera.

Datorren larunbatean, azaroaren 21ean, goizeko 10:30ean, Mauleko Herriko Etxean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren aurkezpena egingo du Euskaltzaindiak.

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoaren nondik norakoa biltzen du "Euskara ibiltaria" erakusketak. Atzo zabaldu zen eta abenduaren 17ra bitartean egongo da ikusgai Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian. Euskaltzaindiak, Portugaleteko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 84.519 bisita izan zituen urrian. Webguneko orriak 336.648 aldiz bistaratu ziren hil berean.

euskera2 azala txikia

Datorren ostiralean, azaroaren 20an, Euskera agerkariaren zenbaki berriak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Goizeko 12:15ean izango da, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Hain zuzen ere, egun horretan egingo du Akademiak XX. Jagon Jardunaldia, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiari buruz.

Datorren ostiralean, azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XX. Jagon Jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiaren inguruan. Jardunaldiotan euskal komunikabideek euskararen sustapenean jokatzen duten rola aztertuko da.

XX. Jagon Jardunaldiaren egitaraua. (PDF, 158,1 KB)

Bihar, azaroaren 17an, zabalduko da Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasari buruzko erakusketa. Arratsaldeko 19:30ean inauguratuko da, Adolfo Arejita EHHAren zuzendari akademikoaren eta Xarles Videgain arduradun teknikoaren hitzaldiarekin. Euskaltzaindiak, Portugaleteko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute erakusketa.

Gaur, azaroaren 13an, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu da Bilbon, Akademiaren egoitzan.

Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen.

Grenaako (Danimarka) Institutuko irakasle batzuk Euskal Herrian dira egunotan. Azaroaren 11n Euskaltzaindiaren egoitzan izan ziren eta Aritz Abaroaren eskutik Akademiaren egoitza bisitatu zuten.

Etzi, azaroaren 13an, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:00etan.

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin aritu ziren atzo, azaroaren 10ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldietan.

Euskal Harriaren ABDak lan kolektiboa proiektatuko da datorren ostiralean, azaroaren 13an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Katihotsak Logia kultur elkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko film kolektiboa da. Bizkaian, proiekzioa Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, iluntzeko 20:00etan.

Sabino Aranak euskarari egindako ekarpena du hizpide Hermes aldizkariaren zenbaki berriak. 50. zenbakia da eta 2015eko apirilean Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eginiko "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren emaitza bildu du.

Karmele Jaio idazle eta euskaltzain urgazleak hasiera eman dizkio "Hitza eta musika" jardunaldiei. Bilbo Zaharra Forumek antolatu ditu eta poesia eta musika uztartuko dituzte hainbat saiotan. Jaioren emanaldia azaroaren 5ean izan zen, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Azaroaren 20an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XX. Jagon Jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiaren inguruan. Jardunaldiotan euskal komunikabideek euskararen sustapenean jokatzen duten rola aztertuko da.

XX. Jagon Jardunaldiaren egitaraua. (PDF, 158,1 KB)

Jurgi Kintana historialariak Azkue. Bilbotar ezezaguna liburua aurkeztu du Bilbon. Lanak Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno XV. Saiakera Lehiaketaren 2014ko deialdiaren euskarazko modalitateko saria jaso zuen. Erein argitaletxearen eskutik plazaratu da.

Abenduaren 16ra bitartean izango da zabalik R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dute urtero.

Azaroaren 17an zabaldu, eta abenduaren 17ra arte bisitatu ahal izango da Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasari buruzko erakusketa Portugaleten (Bizkaia), Santa Klara Kulturtegian. "Euskara ibiltaria" izena du eta EHHA zer den eta zer garrantzia duen azaltzea du xede. Euskaltzaindiak, Portugaleteko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.

Paula Kasaresen Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen.

Urriaren 29an Ondarearen Europako Jardunaldietako hirugarren eta azken hitzaldia egin zen Euskaltzaindian. Mikel Aizpuru UPV/EHUko irakasleak "Norteko ferrokarrila: trena bertsolarien ahotan" hitzaldia eman zuen. Oihana Iguaran bertsolariak lagundu zuen mintzaldian.

Gaur, urriaren 30ean, Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena hizkuntzalari, kulturgile eta euskaltzainaren omendu du, haren jaiotzaren mendeurrenean.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala Emerging Sources Citation Indexeko (ESCI) datu-basean indizatuko da. ESCI Thomson Reuters enpresaren Web of Science plataformaren edizio berria da eta azaroan jarriko da abian.

 

Gaur,urriaren 29an, Derioko Txorrierri Institutuko ikasle talde batek Euskaltzaindia ezagutu du, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariak gidatua.

Andres Urrutia notario eta euskaltzainburuak eta David Mota ikertzaileak "Jesus Maria Leizaola 2015" saria irabazi dute ex aequo.

Datorren ostiralean, urriaren 30ean, Koldo Mitxelena hizkuntzalari, kulturgile eta euskaltzainaren omenezko ageriko bilkura egingo du Euskaltzaindiak, haren jaiotzaren mendeurrenean. Ekitaldia Donostian izango da, Gipuzkoako Foru Aldundian.

 

Urriaren 22an 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren hitzaldia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan.  Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak "Olak eta burdingintza euskal literaturan" hitzaldia eman zuen.

ahoskera jard1 txikia

Gaur, urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin du Akademiak, Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jendearen interesa agerian geratu da, aretoa bete baita. Gaur eman diren hitzaldiak, baita Ahoskeraren batzordearen txostena ere, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean argitaratuko dira.

Jose Maria Jimeno Jurio historiagile, idazle, etnografo eta ohorezko euskaltzainari hil ondorengo Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Gobernuak, "haren lan historiko, etnografiko eta toponimikoen bidez Nafarroako kulturari egindako ekarpenagatik". Horrela adierazi zuen Foru Gobernuak atzo, urriaren 21ean, onartutako foru dekretuan.

Atzo, urriaren 20an, 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien lehen saioa egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak jardunaldi hauetako lehen hitzaldia eman zuen, "Burdinaren lorratza euskal toponimian" izenburupean.

Euskaltzaindiaren webguneak 68.492 bisita izan zituen irailean. Webguneko orriak 277.509 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen ekimenez, Ahoskera Jardunaldia egingo du Akademiak, Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Ahoskeraren garrantzia azpimarratuko duen jardunaldi honetan, arlo guztietako eragileen hausnarketa eta parte hartzea aldarrikatuko da. “Erabilera esparru guztietan normal izan nahi duen hizkuntzaren ibilbidean aurrera egiteko parte hartzaile guztiek elkar hartu behar dugu: arauemaile, ikasle, irakasle, kazetari, antzezle, politikari...”

Jardunaldiaren egitaraua (PDF, 337 KB)

Urriaren 16an, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatua, "Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)" jardunaldia egin zuen Euskaltzaindiak Baionan, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean. Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen eta Unibertsitateko aretoa jendez bete zen.

Bihar, urriaren 20an, Ondarearen Europako Jardunaldietako lehen hitzaldia egingo da Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Arratsaldeko 18:00etan, gaztelaniaz, eta 19:00etan, euskaraz, "Burdinaren lorratza euskal toponimian" hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategik.

Datorren asteartean, urriaren 20an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatu duen Ahoskera Jardunaldia aurkeztuko du Akademiak. Aurkezpena Donostiako ordezkaritzan egingo da, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, goizeko 11:00etan.

Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, bi erakundeon arteko elkarlanean esparru berri bat zabaltzen da, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako master eta doktorego programan matrikulatutako ikasleen master amaierako lanak edo doktorego tesiak zuzentzeko xedearekin.

Bihar, urriaren 16an, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatua, "Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Baionan, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko Tesi aretoan, arratsaldeko 14:30etik aurrera.

Jardunaldiaren egitaraua (PDF, 186,7 KB)

Juan Garzia idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazleak irabazi du Itzulpengintzako Euskadi Literatura Saria, William Shakespeareren Sonetoak euskaratzeagatik. Liburua bi CDrekin batera argitaratu zen, Aztarna argitaletxearen eskutik, Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.

Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egingo duen lantaldea gaur, urriaren 14an, eratu da Eusko Legebiltzarrean. Taldeak parlamentu-lexikoa bateratzea du xede, ondoren Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osatu ahal izateko. Hiztegi horretan zuzenbide parlamentarioaren alorrean erabiltzen diren terminoak jasoko dira.

“Euskal literatura XX. mendean. Jon Kortazar. 25 urte” erakusketa datorren ostirala arte egongo da ikusgai Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara bisitatu ahal izango da.

Urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen ekimenez, Ahoskera Jardunaldia egingo du Akademiak, Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Goizeko 9:00etan hasiko da jardunaldia eta 14:30ak arte Miren Azkaratek, Iñaki Caminok, Julia Marinek eta João Velosok hitzaldi bana emango dute. Ahoskera batzordeak landutako txostena ere aurkeztuko da.

Jardunaldiaren egitaraua (PDF, 337 KB)

Bai, berriz ere asteburu bikainaz gozatzeko aukera izan dugu Urepeleko txoko maitagarrian, Fernando Aire "Xalbador", Simun Ibarra "Zubikoa", Juan Joxe Eizmendi "Errexil", Deiadarra taldearen lagun eta laguntzaile izan zen Emile Larre adiskide zena eta beste hainbat bertsolari zahar goratu eta omenduz.

Urepeleko herria, Xalbadorren maitaleak eta hainbat bertsozale prest dira berriro ere, urtero bezalaxe, asteburu bikain bat ospatzeko, urriaren 10 eta 11n.

Joxe Azurmendi filosofo, idazle eta ohorezko euskaltzainak irabazi du euskarazko saiakeraren Euskadi Saria Historia, arraza, nazioa liburuagatik. Lan horretan nazioaren kontzeptu alemaniarraren eta frantsesaren nondik norakoa aztertu du Azurmendik. Bereziki, Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatu ditu, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemikak ere. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara.

  iratzeder umeak txikia
  iratzeder plaka1 txikia iratzeder auzapeza txikia

Joan den larunbatean, urriaren 3an, Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuaren eta Euskal Kultur Erakundearen ekimenez, Jean Diharce "Iratzeder" poeta eta euskaltzaina omendu zuten Donibane Lohizunen. Ekitaldian Jean Louis Davant euskaltzainak "Iratzeder poeta" hitzaldia eman zuen. Ahoz emandako hitzaldia hona ekarri dugu.

Jean-Louis Davant: "Iratzeder poeta" (PDF, 118,8 KB)

Urriaren 16an, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatua, "Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Baionan, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko Tesi aretoan. Larzabal antzerkigile eta eragilea aztertuko dute bertan, Jon Casenavek esan bezala, "ez baita bakarrik idazlea izan, antzerki mailan eragilea izan baita".

Jardunaldiaren egitaraua (PDF, 186,7 KB)

Datorren asteartean, urriaren 6an, Euskaltzaindiak “Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)” jardunaldia aurkeztuko du. Jardunaldia Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu du eta Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz gogoeta egitea du xede. Aurkezpena Akademiaren Baionako ordezkaritzan egingo da, goizeko 11:00etan.

Bihar, urriaren 3an, Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuaren eta Euskal Kultur Erakundearen ekimenez, Jean Diharce "Iratzeder" omenduko dute Donibane Lohizunen. Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da, Paul Jovet baratze botanikoan.

“Euskal literatura XX. mendean. Jon Kortazar. 25 urte” izeneko erakusketa zabalduko da bihar, urriaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.

 

Gaur, irailaren 30ean, Bilboko Artazu Goikoko Iraleko irakasle talde batek Euskaltzaindia bisitatu du, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariak gidatua.

Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzain osoari eman diote Eusko Ikaskuntzaren 2015eko Manuel Lekuona saria.

oinez baztan1 txikia

Nafarroa Oinez festari atxikimendua adierazteko helburuarekin, Euskaltzaindia Baztanen da gaur. Goizetik hasita, hainbat ekitaldi egingo ditu: goizean, Euskaltzaindiaren Osoko bilkura egin da, Baztango Udaletxean, Elizondon. Alkateak eta zinegotziek harrera egin diete euskaltzainei. Ondoren, euskaltzainek ikastolako bi egoitzak bisitatu dituzte. Arratsaldean, Mariano Izeta idazle, bertsozale eta ohorezko euskaltzaina omendu dute, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Aurten ere Euskaltzaindiak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekimen horren 2015eko goiburua -"Burdina"- bere egin du Akademiak eta "Burdina eta euskara" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.

oinez baztan

Urtero bezala, Nafarroa Oinez festarekiko atxikimendua adierazi nahi du Euskaltzaindiak. Hori dela eta, datorren ostiralean, hilaren 25ean, Baztanen izango da. Izan ere, aurtengo Nafarroa Oinez Baztan Ikastolak antolatzen du. Egun berean Mariano Izeta zena omenduko dute.

Egitaraua (PDF, 380,2 KB)

JAGONETeko datu-baseari 52 galde-erantzun berri erantsi dizkio Euskaltzaindiak. Horiek, gehi lehendik zeudenak, PDF formatuan ere eskaintzen dira, Akademiaren webgunean.

1998an, 82. araua onartu zuen Euskaltzaindiak: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.

Jan Braun ohorezko euskaltzaina hil da. Hizkuntzalari poloniarra joan den ekainaren 29an zendu zen, baina orain arte ez dugu izan heriotzaren berri. 89 urte zituen eta ohorezko euskaltzaina zen, 2000ko urriaren 27an izendatua.

Euskaltzaindiaren webguneak 33.368 bisita izan zituen abuztuan. Webguneko orriak 164.750 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Euskaltzaindiaren webguneak 49.014 bisita izan zituen uztailean. Webguneko orriak 196.302 aldiz bistaratu ziren hil berean.

1997an, 76. araua onartu zuen Euskaltzaindiak: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia.

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Fernando Aire Xalbador bertsolari zenarekin batera, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak gogoratuko ditu. Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute, eta bi erakundeotako ordezkariek aurkeztu dute gaur, irailaren 3an, aurtengo egitaraua.

Datorren ostegunean, irailaren 3an, aurkeztuko da aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Aurkezpen bikoitza egingo da: goizeko 8:30ean, Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan (Gaztelu Berria. Paul Bert plaza), eta ordu bi geroago, 10:30ean, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Suzuko “Ainhoa” Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra 2015eko abuztuaren 3an hil da, Sho Hagio euskaltzale japoniarrak jakinarazi duenez.

Plazaberri ez da argitaratuko abuztuan. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan.

Gaur, uztailaren 30ean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak bilera egin dute Euskaltzaindiarekin. Andres Urrutia buru zutela, Akademiako Zuzendaritzako honako kideak izan dira: Sagrario Aleman diruzaina, Adolfo Arejita Iker sailburua, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.

Kanpoko pertsona-izenen eta izen mitologikoen grafia arautzeko langintzaren barnean, hirugarren araua argitaratu du Euskaltzaindiak: 177. araua (Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako izenak).

Uztailaren 10ean Mundakako Udalak eta Euskaltzaindiak Jose Manuel Etxeita omendu zuten, bere heriotzaren 100. urteurrenean. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zuen eta Jon Kortazarrek eta Ana Toledok hitzaldi bana eman zuten. Hona ekarri ditugu.

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen, horien artean "Iker", eta "Euskaltzainak" bildumetako azken lanak daudela. Erlea aldizkariaren azken zenbakia eta EHHAren 6. liburukia ere kaleratu dira. Gainera, Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua eta Erlea aldizkariaren azken bi zenbakiak argitaratu ditu Akademiak, ONCErekin batera, pertsona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat egokituta. Era berean, hainbat argitalpen jarri ditu bere webgunean.

 

eep logoa

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak 2015. urteko betebeharrak jasotzen dituen hitzarmena sinatu berri dute. Aurtengo lankidetzaren zehaztasunak, bakoitzaren egitekoak, argitalpen programa eta diru-laguntza zehazten dituen eranskina izenpetu dute Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Atzo, uztailaren 22an, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak eta Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak harrera egin zioten Euskaltzaindiari. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Adolfo Arejita Iker sailburua, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea izan ziren.

Gaur, uztailaren 22an, urte beteko iraupena duen hitzarmena sinatu dute Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak. Udalaren izenean Gorka Urtaran alkateak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gasteizko Toponimia egitasmoa da bi erakundeon arteko lankidetzaren emaitzarik behinena. Aurten bertan argitaratuko da bosgarren liburukia.

Euskaltzaindiaren webguneak 62.659 bisita izan zituen ekainean. Webguneko orriak 221.847 aldiz bistaratu ziren hil berean.

gasteiz logoa

Bihar, uztailaren 22an, Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Gorka Urtaran alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Goizeko 12:00etan izango da, Gasteizko Udaletxean. Bestalde, 13:30ean, Arabako Foru Aldundian, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak harrera egingo dio Euskaltzaindiaren Zuzendaritzari.

Joan den ostiralean, uztailaren 17an, Donostian egin zuen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle berri izendatu zituen. Hona hemen zerrenda, ordena alfabetikoan: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto González de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell.

Gaur, uztailaren 17an, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Hitzarmen "estrategikoa" bi erakundeon esanetan. Biek interakzioa aldarrikatu dute, Akademiaren eta eragileen arteko interakzioa, hain zuzen ere.

 

EIZIE

Datorren ostiralean, uztailaren 17an, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, goizeko 11:00etan.

Kanpoko pertsona-izenen eta izen mitologikoen grafia arautzeko langintzaren barnean, bigarren araua argitaratu du Euskaltzaindiak: 176. araua (Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II). Antzinateko Egipto).

Etxeita10 txikia

Joan den ostiralean, uztailaren 10ean, Mundakako Udalak eta Euskaltzaindiak Jose Manuel Etxeita omendu zuten, bere heriotzaren 100. urteurrenean.

Euskaltzaindiaren 2014ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2014an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da, eta PDF formatuan eskaintzen da.

Aurten bete dira 100 urte Jose Manuel Etxeita idazle mundakarra hil zela. Hori dela-eta, uztailaren 10ean, bere omenezko jardunaldia egingo dute Euskaltzaindiak eta Mundakako Udalak. Omenaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Juan Tribisarrospe Kultura Etxean. Egun berean, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak ere bilera egingo du, 13:30ean.

Joan den larunbatean, uztailaren 4an, Joseph Camino ohorezko euskaltzaina hil zen, 88 urte zituela. Apaiza eta idazle, Pan Pin aldizkaria sortu zuen. Bere aldeko hileta elizkizuna datorren asteazkenean, hilaren 8an, izango da, arratsaldeko 15:00tan, Kanboko (Lapurdi) elizan.

Euskaltzaindiko ordezkari gisa, Andres Iñigo eta Sagrario Aleman euskaltzainek Iruñeko Udaletxetik ikusiko dute txupinazoa. Izan ere, aurten, beste hainbat erakundetako kideekin batera, Akademiako kideak gonbidatu ditu Udalak, sanferminen hasiera Udaletxeko balkoitik bizi dezaten.

Juan San Martin bekaren aurtengo edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru. Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, San Martinen izena duen ikerketa-bekarako deialdi berria egin du jada. Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 9ra arte egongo da zabalik.

Inprimatu zen euskarazko lehen liburua, Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae eta Erlea aldizkariaren azken bi zenbakiak, pertsona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat egokituta. Horiek dira Euskaltzaindiak eta ONCEk iaz sinatu zuten hitzarmenaren lehen emaitzak eta gaur, ekainaren 24an, aurkeztu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan.

erlea7 txiki erlea8 azala txikia

Datorren asteazkenean, ekainaren 24an, Euskaltzaindiak eta ONCEk bi erakundeen arteko elkarlanaren lehen emaitzak aurkeztuko dituzte: Erlea aldizkariaren azken bi zenbakiak eta Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua, pertsona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat egokituta. Aurkezpena goizeko 10:30ean izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Bingen Ametzaga idazle eta euskaltzain urgazlearen idazlan guztien bertsio digitalak dohaintzan eman dizkio Euskaltzaindiari Xabier Ametzaga Iribarren semeak. 298 lan biltzen dituzten bederatzi dokumentu nagusik osatzen dute dohaintza. PDF fomatuan daude.

Kanpoko leku-izenen euskarazko grafia arautu ondoren, kanpoko pertsona-izenen euskarazko grafia arautzeari heldu dio Euskaltzaindiak 2013az geroztik. Irizpide kronologikoa erabiltzen ari da Exonomastika batzordea langintza horretan, eta 175. araua da lehen emaitza: Mesopotamiako, Mediako Inperioko, Akemenestar Inperioko eta Lidiako pertsona-izen eta izen mitologiko nagusien euskarazko izenak.

Atzo, ekainaren 11n, Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian urtero egiten duen bilkura egin zuen. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Iparraldeko euskaltzainez gain, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak joaten dira.

Bihar, ekainaren 11n, Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian urtero egiten duen bilkura egingo du, Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionako Gaztelu Berrian.

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak Quaderni Ibero Americani aldizkariak ematen duen QIA saria jaso du Italian, bere jardun literarioarengatik. Ekainaren 4an jaso zuen saria, Erroman izandako ekitaldi batean.

Euskaltzaindiaren webguneak 71.693 bisita izan zituen maiatzean. Webguneko orriak 262.586 aldiz bistaratu ziren hil berean.

urrutia sarri txikia

Joseba Sarrionandiaren ahotsak eman dio hasiera gaur, ekainaren 5ean, Bilboko Arriaga antzokian egiten ari den Narrazio guztiak liburuaren irakurketa jarraituari. Iluntzeko 20:00ak arte iraungo du eta 400 pertsona inguruk jarriko diote soinua Sarrionandiaren liburuari. Urtero bezala, Bilbo Zaharra Forumak antolatu du.

Euskaltzaindia parte hartzen ari da Bilboko Liburu Azokan. Ekainaren 4tik 14ra bitartean Areatzan egiten ari den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak ditu salgai.

xipriarbelbide txikia

Atzo, ekainaren 2an, egin zen Baigorri Emile Larre zenaren aldeko hileta elizkizuna. Hona ekarri dugu Xipri Arbelbide ohorezko euskaltzain eta apaizak egin zuen predikua.

Xipri Arbelbide: Emile Larre apezaren ehorzketa mezako predikua (PDF, 56,9 MB)

Bilbo Zaharra Forumek Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuari eskainiko dio Klasikoen 8. irakurketa jarraitua, datorren ostiralean, ekainaren 5ean. Irakurketa girotu asmoz, hitzaldi sorta antolatu dute asteon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Atzo izan zen lehena, "deserri eta kartzela poemak" hitzaldiarekin, Bernardo Atxagaren eskutik.

Miranda Argan (Nafarroa) Euskararen Eguna ospatu zuten joan den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskararen Lagunak elkartearen eskutik. Besteak beste, "Erdialde" euskarazko idazlan laburren lehiaketaren sariak banatu ziren. Lehiaketa horrek Euskaltzaindiaren laguntza du, Akademiak emandako liburu sortak banatzen baitira saridunen artean.

Gaur, ekainaren 2an, Institut Géographique Nationalek (IGN) eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bordelen, IGNren bulegoan. Hitzarmenak, batez ere, toponimia arloari dagokio, Akademiak egindako zerrendak eta proposamenak aintzat hartzen baititu IGNk, Ipar Euskal Herriko euskal toponimoak erabakitzeko orduan.

 

ing logoa

Bihar, ekainaren 2an, Institut Géographique Nationalek (IGN) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Bordelen, IGNren bulegoan, eguerdiko 12:00etan. Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko du eta IGNrenean, Christine Tessier Akitaniako ordezkaritzako zuzendariak.

Atzo, 2015eko maiatzaren 30ean, Emile Larre euskaltzain emeritua hil zen, Kanbon, 89 urte zituela. Apaiz, kazetari, idazle. Bertsolaritzaren sustatzaile eta eragile nagusienetakoa izan da Ipar Euskal Herrian. Herria astekariaren zuzendari izan zen 33 urtez.

Bere aldeko hileta elizkizuna datorren asteartean, ekainaren 2an, egingo da, Baigorrin, arratsaldeko 15:30ean.

beasain8 txikia

"Euskara ibiltaria" erakusketa zabaldu da. Euskaltzaindiak, Beasaingo Udalak eta Laboral Kutxak antolatutako erakusketa atzodanik ikusgai dago Igartza Jauregian eta hor izango da ekainaren 5era arte. Erakusketaren helburua Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ezagutaraztea da.

Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskararen Eguna ospatuko da Abartzuzan (Nafarroa), Irriherri elkartearen ekimenez. Egun osoan zehar, ekitaldiz betetako egitarauari esker, festa eta aldarrikapena uztartuko dira eta euskara izango da protagonista. Euskaltzaindiak ere parte hartuko du: Akademiaren izenean, Andres Iñigo Nafarroako ordezkaria izango da Abartzuzan.

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ezagutzera ematea. Helburu hori du maiatzaren 28an Beasaingo Igartza Jauregian zabalduko den erakusketak. "Euskara ibiltaria" da bere izena eta Akademiak, Beasango Udalak eta hasieratik egitasmoa babestu duen Laboral Kutxak antolatu dute. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik.

Piarres Charrittonen Le fondement moral des droits culturels de l'homme. (Kultura eskubideen oinarri etikoak) liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburua Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumaren 23 zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratu zen.

Bilbo Zaharra Forumek Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuari eskainiko dio Klasikoen 8. irakurketa jarraitua. Ekainaren 5ean egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara. Horren atariko, hitzaldi sorta antolatu dute, ekainaren lehen astean: Bernardo Atxagak, Juan Jose Ibarretxek, Karmelo Landak, Aiora Jakak eta J.E. Urrutia Capeauk hitzaldi bana emango dute Euskaltzaindiaren egoitzan.

Gaur, maiatzaren 13an, Bilboko Artazu Goikoko Iraleko irakasle talde batek Euskaltzaindia bisitatu du. Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariaren eskutik, taldeak egoitza ikusi eta Akademiaren zein euskararen historiari buruzko informazioa jaso du.

Euskaltzaindiaren webguneak 64.904 bisita izan zituen apirilean. Webguneko orriak 244.121 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean, "Monumenta Linguae Vasconum" II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean. Euskaltzaindiak parte hartuko du; Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendaria izango da Akademiaren ordezkaria eta hilaren 14an mintzatuko da, "Azkue Biblioteka eta Artxiboa, euskal filologoen erreferentziagune: artxibo-funtsak" gaiaren inguruan.

Jean-Baptiste Coyosek paratutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziren zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bilduma bat eskaintzen du.

Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburua Akademiaren Euskaltzainak bildumaren 21. zenbakia da eta Ernest Daudet frantses idazlearen (1837-1921) nobela baten euskarazko moldaketa da. Edizioaren sarrera, edizio kritikoa, hiztegia eta edizio modernoa Xabier Altzibarrek prestatu ditu.

Bilketa izeneko webgunea zabaldu da. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko dokumentuek osatzen dituzten euskal funtsak biltzen dituen ataria da, eta 110.000 erreferentzia inguru biltzen ditu. Euskaltzaindia egitasmoaren batzorde zientifikoaren kide da. Era berean, Biblioteka sareko partaide ere bada Akademia.

Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, apirilaren 29an; Xabier Kintana idazkariaren eta Erramun Osa idazkariordearen eskutik bisitatu du Akademia.

Joan den larunbatean, apirilaren 25ean, Onomastika batzordeko idazkaria Barrundiako Deredia herrira hurbildu zen herriaren izenari buruzko hitzaldia ematera.

Apirilaren 6an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Horietako bat Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 izan zen.

Apirilaren 6an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Txomin Peillenek prestaturiko Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892) da horietariko bat.

Euskaltzaindiaren webguneak 77.536 bisita izan zituen martxoan. Webguneko orriak 284.567 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Felipe Juaristi idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesia arloan. Piztutako etxea liburuagatik jaso du saria.

Apirilaren 6an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Horietariko bat Bahnar deitu Salbaiak izan zen, Pierre Dourisbourek frantsesez idatzita eta Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratuta. Henri Duhauk prestatu du edizioa.

Euskaltzaindiaren eta Sabino Arana Fundazioaren ekimenez, gaur, apirilaren 17an, "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegia egin da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegiaren xedea euskararekiko zenbait alderdi aztertzea izan da, XIX. mendeko azken aldetik abiatuta.

Apirilaren 14an, Euskaltzaindiaren ordezkaritza izan zen Izen Geografikoen batzorde espezializatuak (Comite de Expertos en Nombres Geográficos) antolatutako IV. jardunaldian, Valladoliden, "Toponimia gaur egun" izenburupean. Akademiaren aldetik, Onomastika zerbitzuaren arduradunak hartu zuen parte eta ahozko bilketaren inguruko azalpenak eman zituen.

 

saf logoa

150 urte bete dira Sabino Arana jaio zela. Urteurrena gogoan, "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Bihar, apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30ean hasita. Itzulpen zerbitzua eskainiko da. Bestalde, goizeko 11:30ean, hedabideen aurrean agerraldia egingo dute antolatzaileek eta partehartzaile guztiek.

"Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren egitaraua (PDF, 246,1 KB)

 

finlandiarrak txikia

Helsinkiko (Finlandia) talde bat Euskal Herrian da egunotan. Gaur, apirilaren 16an, Euskaltzaindiaren egoitzan izan da eta Xabier Kintana eta Aritz Abaroaren eskutik egin du bisita. Taldearen gidari eta interprete Timo Riiho da, euskaraz hitz egiten duen Helsinkiko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Iberoerromanikoan katedraduna.

Ijito Herriaren Euskal Kontseiluaren ordezkariak Euskaltzaindian izan dira gaur, apirilaren 15ean, eta Akademiaren ordezkariekin batzartu dira. Jose Luis Madrazo Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria lagun zutela, Pascual Borja Kontseiluko presidenteordea eta Javier Pérez idazkaria etorri dira. Xabier Kintana Akademiako idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak hartu dituzte.

Eneko Bidegainen Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 30. zenbakia da, eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) V. liburukia ipini du Euskaltzaindiak bere webgunean ikusgai eta entzungai. Bi eratara, hain zuzen ere. Liburukiaren testu osoa PDF formatoan irakur daiteke osorik. Liburuki honen berrikuntza garrantzitsua da, lekukoek emandako erantzunak entzun ere egin daitezkeela.

Aarauko (Argoviako kantonamenduko hiriburua, Suitza) Batxilergoko ikasle batzuk Euskaltzaindian izan dira, Akademiaren eta euskararen inguruan informazioa biltzeko. Stefano Bellotti irakaslea buru zutela, Xabier Kintana eta Aritz Abaroa izan zituzten gidari atzo, apirilaren 8an, egin zuten bisitan.

Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia sarean dago jadanik. Argitaraldi berri honetan, lan nagusia Auspoa bildumatik ateratako corpus bateko adibideekin OEH osatzea izan da. Hala, bada, 26 liburuko corpus bat osatu da, gehienbat herri kutsuko eta XX. mendeko obrez osatua, baina zaharragoei ere tartea eginez. Bertsio berriak, guztira, ia 1.310 sarrera berri -sarrera nagusi, azpisarrera eta adiera berri- ditu.

 

saf logoa

150 urte bete dira Sabino Arana jaio zela. Urteurrena gogoan, "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.

"Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren egitaraua (PDF, 246,1 KB)

Euskaltzaindia Sarako Idazleen Biltzarrean izan da, urtero legez. Saltokia izateaz gain, Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin argitaratzen dituen lanak aurkezteko ere baliatu du aukera.

Antzinateko herriak gure zibilizazioaren urruneko historiaren parte dira. Izen horietako batzuk, ezagunenak, arautuak ditu lehendik Euskaltzaindiak. Hiztegi Batuan, adibidez, judu, kaldear, sumertar, autrigoi, godo, etrusko edo bandalo herri-izenak jasota daude. Hala ere, beste herri-izen asko falta ziren.

Apirilaren 6an, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Goizeko 10:45ean, Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu: Bahnar deitu Salbaiak. Liburu hau Pierre Dourisbourek idatzi zuen, frantsesez eta Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratu zuen. Henri Duhauk prestatu du edizioa; Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942; eta Txomin Peillenek prestaturiko Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892).

 

Amaitu da 19. Korrika. Atzo, martxoaren 29an, Bilboko helmugara heldu zen, bertan milaka pertsona zain zituela. Beste askoren artean, Euskaltzaindiak ere hartu zuen lekukoa, 2.498. kilometroan.

Joan den ostiralean, martxoaren 27an, Euskalerriaren  Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena dela-eta, Azkoitian izan zen Euskaltzaindia. Udalarekin batera, elkartearen omenezko ageriko bilkuran parte hartu zuen Akademiak. Bertan, Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako presidentea mintzatu ziren.

Euskaltzaindiak ere Korrika egingo du. Datorren igandean, martxoaren 29an, 19. Korrika Bilbora helduko da eta bost orduko ibilibidea egingo du -orotara 45 kilometro- Enekuritik Areatzaraino. Akademiak lekukoa eramango du 2.498. kilometroan, Hurtado Amezagan hasita, eguerdiko 12:22ean.

Gaur, martxoaren 26an, Euskaltzaindiak sustatzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Zortzigarren zenbakia da eta, besteren artean, Iparraldeko sortzaileak, Nafarroako koloreak, erleak edota autore berri-berriak ekarri dizkigu esku artera.

Datorren ostiralean, hilaren 27an, Euskalerriaren  Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena dela-eta, Azkoitian izango da Euskaltzaindia. Goizean, Akademiak Osoko bilkura egingo du, eta arratsaldean, Udalarekin batera, elkartearen omenezko ageriko bilkuran parte hartuko du. Amaieran, Peñafloridako kondearen Mozkorra Parregarri opera komikoa antzeztuko da.

Etzi, martxoaren 26an, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, zortzigarrena, aurkeztuko da Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:00etan.

Gaur, martxoaren 23an, Ramón Rubial Fundazioak eta Euskaltzaindiak bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Fundazioaren izenean Eider Gardiazabal presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Martxoaren 18an, 2014ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

Gaur, martxoaren 18an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak. Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.

 

Ramon Rubial bi

Datorren astelehenean, martxoaren 23an, Ramón Rubial Fundazioak eta Euskaltzaindiak bi urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Goizeko 10:30ean izango da.

Datorren asteazkenean, martxoaren 18an, 2014ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Edizio honetako irabazleak bertan izango dira. Sari-emate ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da.

Atzo, martxoaren 11n, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak "Euskal izenen historia: debekutik garaipeneraino" izeneko hitzaldia eman zuen Santurtziko Kresala aretoan, Udalaren Kultura eta Euskara Sailaren ekimenez.

Datorren ostiralean, martxoaren 13ean, Ibon Sarasola EHUko irakasle eta euskaltzain osoa omenduko dute adiskideek eta irakaskideek. Goizeko 11:00etan izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 76.256 bisita izan zituen otsailean. Webguneko orriak 277.241 aldiz bistaratu ziren hil berean.

egiguren txikia
azurmendi txikia

Ikuspuntu desberdinetatik abiatuta eta gai ugari mahai gainean jarrita, lau sortzailek Joseba Sarrionandiaren lana aztertu dute asteon Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako jardunaldietan.  Bilbo Zaharra Forumek antolatu ditu eta Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Jesus Egiguren eta Joxe Azurmendi izan dira hizlariak.

Joshua A. Fishman hil da New York-en, laurogeita zortzi urte zituela. Berehala izan dugu berria: Jasone Zenotz eta Durk Gorter irakasleek lehenik, eta Peruko Myriam Yataco-k handik gutxira, eman digute albistea.

Axularren Gero liburuaren edizio berria aurkeztu dute gaur, martxoaren 3an, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak. Blanca Urgell filologoak paraturiko edizio kritikoa da.

Gaur, martxoaren 3an, sinatu da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza-hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Euskarabidearenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

Martxoaren 1ean, Joshua A. Fishman hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil zen, 89 urte zituela. Euskal Herrian batez ere hizkuntza-soziologiaren aita ponteko gisa da ezaguna, baina jakituria-eremu zabalagoak landu zituen. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010eko urtarrilaren 29an.

Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburua izango da protagonista "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" ekimenaren 8. edizioan. Hori dela-eta, ikasturtean zehar Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen jardunaldietan, Iurretako idazle eta euskaltzain urgazlearen obra izango da protagonista. Asteon, hiru hitzaldi egingo dira Euskaltzaindian. Lehena gaur izango da, Maialen Lujanbioren eta Harkaitz Canoren eskutik, iluntzeko 19:00etan.

Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartu du Kantabriako Centro de Formación de Profesores (CEP) zentroan toponimiari buruz egiten ari den ikastaroan. Ikastaroa Alberto González irakasleak zuzentzen du eta "Toponimia macro y micro en Cantabria: un gran patrimonio inmaterial" izena du.

Gaur, martxoaren 2an, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikako arduradunak Euskaltzaindiari aurkeztu diote Korrika 19. Akademian, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak hartu dituzte.

Bihar, martxoaren 3an, Blanca Urgellek paraturiko Axularren Gero liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, eguerdiko 12:00etan, Gobernuaren egoitzan.

 

euskarabidea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, martxoaren 3an. Eguerdiko 12:00etan izango da, Nafarroako Gobernuaren egoitzan.

Gaur, otsailaren 27an, Gasteizen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren VI. liburukia aurkeztu du Euskaltzaindiak. Aurrekoak bezala, EHHA-ren liburuki berria Laboral Kutxaren babesarekin argitaratu du Akademiak. Seigarren liburukiak aditz morfologia lantzen du, gehien erabiltzen diren aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Liburuarekin batera, edukia PDF formatuan jasotzen duen CD-ROM bat kaleratzen da.

kortazar lit vasca gazt txikia

Jon Kortazarren Literatura vasca. Siglo XX liburuak 25 urte bete ditu. Urteurren horren harira, Mungiako Udalak idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlearen lana eta ibilbidearen inguruko erakusketa antolatu du, herriko Alkartasuna Aretoan. Martxoaren 4ra arte egongo da zabalik.

Datorren ostiralean, otsailaren 27an, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren VI. liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Liburuki berriak aditz morfologia jorratzen du, gehien erabiltzen diren aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Aurkezpena Gasteizko Udalarena den Villasuso Jauregian izango da, eguerdiko 12:00etan.

Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatu eta foru erakundearen bozeramaileak -Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia ere bada-, Josune Ariztondo Aldundiko Kultura diputatuak eta Ana de Castro Euskara zuzendari nagusiak Euskaltzaindia bisitatu dute gaur.

euskera2 azala txikia

Euskera agerkariaren 2013ko zenbakien edukiak Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integratu dira, Azkue bibliotekan katalogatu eta indexatu ostean. Bi liburuki dira: Euskera 2013, 1 eta Euskera 2013, 2.

Henrike Knörr zenaren omenezko liburu bat argitaratu berri du Euskal Herriko Unibertsitateak. Eridenen du zerzaz kontenta: Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008) du izenburua eta EHUko Euskal Filologia Saileko hainbat kidek egindako hogeita hamabost artikulu biltzen ditu. Maria José Ezeizabarrena eta Ricardo Gómez izan dira argitaratzaileak.

 

Jose Maria Jimeno Jurio zenaren Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza lana aurkeztu dute gaur, otsailaren 17an, Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Liburua Jimeno Jurioren lan guztiak bilduko dituen bildumaren 45. zenbakia da.

Euskal Herriko lurralde guztietako herrien euskal izenak -udal izenak, Nafarroari dagokionez-, izen ofizialak eta herritarren izenak mapa digital batean bildu ditu UZEIk. Euskal Herriko Mapa Digitala da, eta Euskaltzaindiak plazaratutako herri-izenei buruzko arauetako informazioan oinarritzen da.

Mariano Izeta Elizalde (1915-2001) ohorezko euskaltzain zenaren Dirua galgarri berriki berrargitaratu dute Baztango Udalak eta Euskaltzaindiak. Izan ere, aurten ehun urte betetzen dira Izeta Elizondon sortu zela.

Euskaltzaindiaren webguneak 72.123 bisita izan zituen urtarrilean. Webguneko orriak 296.245 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, Akademiaren egoitzan, Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu omentzeko. Manu Ruiz Urrestarazu, Luis Baraiazarra eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainek egindako hilberri txostenak ekarri ditugu hona.

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.

Gaur, urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Bilbon, Akademiaren egoitzan, Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu omentzeko.

Bernardo Atxagaren Xola txakurraren abenturen ingelesezko edizioak (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh saria irabazi du, itzulitako haur eta gazte literaturaren alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan bezala, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak Mikel Valverderenak dira, Euskal Herriko edizioan bezala.

retolazabat  aranburu

Datorren ostiralean, urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 12:30ean, euskaltzain hauek omentzeko: Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu.

Irakasleen Euskarazko Prestakuntza Zerbitzuko (Irale) zenbait talde Euskaltzaindia bisitatzen ari dira egunotan. Asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Artazu Goikoko irakasleak etorri ziren eta otsailaren 6an Doraletxekoak izango dira. Gaur, aldiz, Eibarko irakasle talde bat etorri da.

Txillardegiren lanak bildu eta digitalizatzeko, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Jakin Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jakin Fundazioak lanari ekin dio jada eta, iragarri duenez, bi urte barru, 2016an, amaitu eta guztion eskura jarriko dute.

 

Martin Ugalde idazle, kazetari eta ohorezko euskaltzaina omentzeko helburuarekin, bere izena daraman ikerketa beka sortu dute Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak. Lehenengo edizioaren gaia "Martin Ugalde eta euskal kazetaritza" izango da. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 31n amaituko da.

Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak parlamentu-lexikoa bateratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, gaur, urtarrilaren 21ean, bi erakundeen izenean, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Alberto Catalán Parlamentuko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Euskaltzaindiaren webguneak 62.453 bisita izan zituen abenduan. Webguneko orriak 289.559 aldiz bistaratu ziren hil berean.

 

na legebiltzarra

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Parlamentuaren izenean Alberto Catalán presidenteak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Iruñean izango da, Nafarroako Parlamentuaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan.

Gaur, urtarrilaren 16an, Euskarazko Tesien IV. Koldo Mitxelena sariak banatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Sariok bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Artea eta Giza Zientziak. Hurrenez hurren, hauek izan dira sarituak: Ostaizka Aizpurua, Igor Ayesta, Oihane Jaka, Urtzi Ruiz de Azua eta Ibon Egaña.

Bihar, urtarrilaren 16an, Euskarazko Tesien IV. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Bilbon izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 11:00etan.

Gaur, urtarrilaren 14an, Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Izagirrek esan duenez, “Donostia euskararen hiria da. Eta euskara diogunean, beste gauza askoren artean, Euskaltzaindia ere esaten dugu".

Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak zabaltzea xede duen ikastaroa egingo da bihar, urtarrilaren 14an, Eusko Legebiltzarrean. Gasteizko parlamentariei zuzenduta dago eta Akademiak eta Eusko Legebiltzarrak antolatu dute, lankidetzan. Xabier Kintanak, Mikel Gorrotxategik, Miriam Urkiak eta Andres Alberdik emango dute.

 

donostiako udala txiki

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 14an, Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldia goizeko 11:15ean izango da, Donostiako Udaletxean.

Hizkuntza kontuan gabiltzanok, zahar eta gazte, beti dugu kulturarekiko mira. Jakin badakigu, aditu handi izan gabe ere, elkarren eskutik doazela maiz hizkuntza eta kultura.

Gaur, urtarrilaren 8an, Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina hil da, Tolosan. 88 urte zituen eta Euskal Herriko etnografia aztertzen eta biltzen lan handia egin du. Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, urtarrilaren 9an, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Santa Maria parrokian.

Bitartean, bere gorpua Tolosako Funeraria Oria beilatokian (Usabal poligonoa, Tolosa) egongo da, biharko goizeko 10:45ak arte.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper