Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Plazaberri

  • Urte Berri on

    Euskaltzaindiak Urte Berri on opa dizu.

    Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartelean, Sebastian Antonio de la Gandararen 1757ko Gabon Kantaren hitzak jaso dira. Jose Antonio Arana Martijak argitaratu eta aztertu zuen kanta hau, eta 2009an Euskaltzaindiari eskaini zion. Hona lehen ahapaldia:

    Gau aren manea,

    ilunic

    bapere baguea

    dacust nic/ guerizac urrundu

    onec laster ditu

    Fararira

    izan gustiac dabilz

    gira bira.

    Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren 90. urteurrena ere ekarri da gogora.

    urteberrion

  • XV. Jagon Jardunaldiak: Josune Zabala eta Maitane Ayerzaren aurkezpena

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Josune Zabalak eta Maitane Ayerzak erabili zuten materiala, "Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi" hitzaldia emateko.

    thumb_zabala_ayerza

    Josune Zabala eta Maitane Ayerza: "Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi" 472,10 Kb

    "Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi" (testua) 819,96 Kb

  • XV. Jagon Jardunaldiak: Iñaki Arrutiren aurkezpena

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Iñaki Arrutik erabili zuen materiala, "Zer egin dezaket nire udalean (nire inguruan) nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko" hitzaldia emateko.

    thumb_arruti

    Iñaki Arrutiren aurkezpena 548,77 kb

  • XV. Jagon Jardunaldiak: Jean-Baptiste Coyosen eta Erramun Baxoken aurkezpena

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearenlaguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Jean-Baptiste Coyosek eta Erramun Baxokek erabili zuten materiala, "Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian" hitzaldia emateko.

    thumb_coyos_baxok

    Jean-Baptiste Coyos eta Erramun Baxok: "Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian" 553,19 Kb

    "Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian" (testua) 166,68 Kb

  • XV. Jagon Jardunaldiak: Asier Basurtoren aurkezpena

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Sagrario Aleman batzordeko buruak eskerrak eman zizkieten parte hartu zutenei, baita entzule izan zirenei ere.

    Hona hemen, batetik, Andres Iñigok eta Sagrario Alemanek jardunaldien aurkezpena egiteko esan zituzten hitzak. Eta bestetik, Asier Basurtok erabili zuen materiala, "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" hitzaldia emateko.

    thumb_basurto

    Andres Iñigoren aurkezpena 6,02 Kb

    Sagrario Alemanen aurkezpena 53,73 Kb

    Asier Basurto: "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" 3,61 Mb

    "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" (testua) 249,23 Kb

  • Eguberri on

    Euskaltzaindiak Eguberri on opa dizu.

    Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartelean, Sebastian Antonio de la Gandararen 1757ko Gabon Kantaren hitzak jaso dira. Jose Antonio Arana Martijak argitaratu eta aztertu zuen kanta hau, eta 2009an Euskaltzaindiari eskaini zion. Hona lehen ahapaldia:

    Gau aren manea,

    ilunic

    bapere baguea

    dacust nic/ guerizac urrundu

    onec laster ditu

    Fararira

    izan gustiac dabilz

    gira bira.

    Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren 90. urteurrena ere ekarri da gogora.

    urteberrion
  • "Zierbenako toponimia" liburua aurkeztu da

    Atzo, abenduaren 22an, Zierbenako Udaletxean, herri horretako toponimia jasotzen duen liburua aurkeztu zen. Liburuaren izenburua, hain zuzen ere, Zierbenako toponimia da eta 500 toponimo inguru jasotzen ditu, baita guztien ezaugarri linguistiko, etimologiko, dokumental eta geografikoei buruzko informazioa ere. Liburuarekin batera, CD interaktibo bat argitaratu da, Google Earth-en sartzeko aukera ematen duena. CDak 500 argazki baino gehiago ditu.

    Aurkezpena honako hauek egin zuten: Marcelino Elortza alkateak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Ulibarri euskaltegiko Joxe Mari Zubiaga ikerlariak -Joseba Perezekin batera egin du lana- eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkari eta lana gainbegiratu duenak. Zierbenako toponimia jasotzeko, ezinbestekoa izan da Goio Bañalesek egin duen dokumentazio hustuketa.

    Zierbenako Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko hitzarmena aurtengo otsailean sinatu zuten.

    thumb_2010-12-22_zierbeneko_toponimia_liburuaren_aurkezpena

  • "Ordiziako leku-izenak" liburua, mapa eta webgunea aurkeztu dira

    Atzo, abenduaren 22an, Ordiziako leku-izenak liburua aurkeztu zen. Liburuarekin batera, herriko toponimoen mapa eta webgunea ere aurkeztu ziren, Ordiziako Udaletexean egindako ekitaldian. Aurkezpenean hauek izan ziren: Belen Maiza Euskara zinegotzia, Irati Zaldua eta Ainitze Etxaniz Ordiziako lana burutu duten ikerlariak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkari eta lanaren zuzendaria, Imanol Goikoetxea mapa egin duen geografoa eta Joxerra Aipuru webgunea landu duen Lametza enpresako kidea.

    Toponimoak jasotzeaz gain, Ordiziako leku-izenak liburuak garai bateko bizimoduaz informazio zabala ematen du.

    Euskaltzaindiak eta Ordiziako Udalak 2007an uztailean sinatu zuten herriko toponimoak eta ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea xede zuen lankidetza hitzarmena.

    leku_izenak_txiki

  • Jose Luis Lizundia saritu dute Abadiñon

    Abenduaren 17an, Abadiñoko Kultura Etxean egindako ekitaldian, 2010eko Abadiño Sarietako bat eman zioten Jose Luis Lizundia euskaltzain eta Euskaltzaindiko diruzainari. Aurten lehenengo aldiz eman dira sari hauek, eta bost izan dira sarituak: Jose Luis Lizundiarekin batera, Andeka Gorrotxategi tenorra, Javier Elorriaga txirrindularia, Angel Alvarez "El Campurriano" eskultorea eta Abadiño sokatira taldea.

    Sariak antolatzen dituen Abadiñoko Udalaren esanetan, guztiek "herriagazko inplikazio handia erakutsi dute, eta gazteentzako eredugarri diren balioak zabaldu dituzte".

    thumb__mg_1543


  • Jose Antonio Arana Martijak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona saria

    Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak jasoko du 2010eko Manuel Lekuona Saria, "mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa". Sari hau Eusko Ikaskuntzak ematen du, eta bizi osoan pertsona batek euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen du.
     
    Saria Remigio Mendiburu eskultorearen brontzezko obra bat da eta ekitaldi publiko batean emango diote  Jose Antonio Arana Martijari.
     
    thumb_arana_martija
  • "Anaitasuna" aldizkaria digitalizatu du Euskaltzaindiak

    Anaitasuna aldizkariaren ibilbide osoa -420 zenbaki eta 6.395 artikulu- sistematizatu eta digitalizatu du Euskaltzaindiak, eta, gaurtik aurrera, sarean kontsulta daiteke, bai Akademiaren webgunean baita Bilboko Udalaren webgunean ere. Izan ere, lan hau Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker burutu da. Egitasmoa Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariaren taldeak egin du.

    Joan Mari Torrealdaik berak azaldu du burutu den lanaren nondik norakoa, gaur, Bilboko Udaletxean eginiko agerraldian. Ekitaldi berean, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeon arteko lan-hitzarmena sinatu dute. Hortaz, Urrutiak esker oneko hitzak izan ditu: "Bilbok bere memoria euskaldunaren zati garrantzitsua berreskuratzen du. Aldizkariaren zuzendaritza, idazleak eta gainerakoak dira gaur aipatu beharrekoak, horiek bermatu eta sustatu baitzuten Bilbon eta 70. hamarkadatik aurrera, euskararen presentzia. Eskerrak, beraz, eurei eta batez ere, Anaitasuna aldizkariaren digitalizazioa posible egin duten Bilboko Udalari, Euskaltzaindiari eta Jakin taldeari". Eta eskerrak, azkenik, Hirugarren Ordena Frantziskotarrari "aldizkaria digitalizatzeko aukera eman digulako".

    Iñaki Azkunak ere bere poza agertu du: "Gure lankidetzari esker interesatu guztion esku dogu une hontatik Anaitasuna aldizkaria digitalizatuta, euskeraren modernizazinoan hain inportantea izan zan aldizkaria eta Bilbogaz hartu-emon estua eduki eban argitalpena".

    thumb_bilboko_udala_109
     
  • Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena berretsi dute

    Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute gaur, abenduaren 21ean, Bilboko Udaletxean. Euskararen erabilera sustatzea helburu duen hitzarmen hori Iñaki Azkuna Bilboko alkateak sinatu du, Udalaren izenean, eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

    Hauek dira hitzarmen horren ildo nagusiak:

    • Herritarrei zerbitzu egokia eskaini ahal izateko udal zerbitzuetatik eskatzen zaion hizkuntza aholkularitza emango du Euskaltzaindiak.
    • Euskaltzaindiak instituzio eta erakundeekin elkarlanean, kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta euskararen aldeko bestelako ekimenak bultzatuko ditu.
    Alkateak Akademiaren lana goraipatu du: "Hizkuntzaren alderdi guztietan egin dauen ikerkuntza eta zabalkundea erraldoia da, guztion ondarea asko haunditu dauana. Eta gaurko hitzarmena da honen lekukorik fidelena".  Bestalde, hitzarmen horren emaitza bereziaAnaitasuna aldizkariaren digitalizazioa dugu, eta horrela adierazi du euskaltzainburuak: "Gaur berriztatzen dugu elkarlanerako hitzarmena eta bide berean ere, hitzarmen horren fruitu esanguratsua zuen aurrean eta jendaurrean agertu, bi erakundeok aurkezten dugulako Bilbon egundoko eragina izan zuen aldizkari baten digitalizazio osoa".

    Egin den lana Joan Mari Torrealdai euskaltzainak aurkeztu du, berak zuzentzen duen Jakin aldizkariaren taldeak egin baitu aldizkariaren digitalizazioa.

    thumb_bilboko_udala_087
  • Literaturaren Historiografia. I. Jardunaldiak

    Abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldiak antolatu zituen. Jardunaldi horien helburua Euskal Literaturaren Historia egiteko erabili diren moldeez gogoeta egitea izan zen, eta halaber, Euskal Literaturaren Historia egiteko erabil litezkeen molde berriak proposatzea.

    Txuma Lasagabasterrek aspaldi ohartarazi bezala, euskal literaturaren inguruko ikerketetan Historiografiari dagokion eremua gutxitxo aztertu da. Jardunaldi hauek ikerketa-lerro horren inguruko hausnarketak abiatzea izan zuten asmo. Hortaz, lehen jardunaldi hauek euskal literaturaren garapen historikoa kokatzeko egon litezkeen arazoak identifikatzea izan zuten helburu.

    thumb_bordari_013

     

  • Euskaltzaindia Zarautzen, Frantziskotarren 400. urteurrena dela eta

    Gaur, abenduaren 17an, Euskaltzaindiak Zarauzko Frantziskotarrekin batera ospatu du bertako komentuaren 400. urteurrena. Hala bada, osoko batzarra egin du Akademiak komentuan, eta ondoren ekitaldi publikoa, Frantziskotarrekin eta Zarauzko Udalarekin batera. Ekitaldi horretan hauek hartu dute hitza: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Jexus Artola, Zarauzko komentuko arduradunak; Arantza Iturria, Kultura zinegotziak; Arantza Ozaeta, Agirre Aasteasukoaren eracusaldiakliburuaren egileak; eta Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek.

    Ekitaldi honetan, Arantza Ozaetaren Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua aurkeztu da. Liburua Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da. Aurkezpena egileak egin du.

    Horren ostean, Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana eman dute, "Fray Bäertel sermolari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)" eta "Frantziskotarren oratoria: Zarauzko Misiolari-kolegioaren papera", hurrenez hurren. Datozen egunotan Plazaberrin argitaratuko dira.

    thumb_zarautz_059
  • "Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan" liburuaren aurkezpena

    Bihar, abenduaren 17an, Zarauzko Frantziskotarren komentuan, Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitanliburua aurkeztuko da, eguerdiko 12:00etan. Liburua  Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Arantza Ozaetak idatzi du. Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

    Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren bertsioa da. Egileak Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean egin zuen, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, eta 2009an irakurri zuen.

    Ozaetak dioen bezala, "liburuak sermoia zer den azaltzea du xede, beti ere, sermoia hizkuntzazko gertaera eta objektu diskurtsibo gida kontsideraturik".

    Aurkezpenaren ostean, Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana emango dute, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenaren harira.

    thumb_iker_24

    Liburuaren aurkibidea 165,85 Kb


  • Korrika 17 Trebiñun hasi eta Donostian amaituko da, eta Euskaltzaindia omenduko du

    Gaur, abenduaren 16an, AEK-k Korrika 17 aurkeztu du, Euskaltzaindiaren egoitzan. 2011ko apirilaren 7an Trebiñun hasi eta 17an Donostian amaituko den euskararen aldeko lasterketak Euskaltzaindia omenduko du, egiten duen lanagatik, eta AEKrekin lotura estua duelako: "Ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak".

    Korrika 17ren leloakeuskararen erabilera aldarrikatu nahi du: Maitatu, ikasi, ari, euskalakari. "Euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, euskalakaria da", azaldu du  Edurne Brouard arduradunak.

    thumb_aek_korrika_17_006

  • "Erlea - 3" Baionan aurkeztu da

    Atzo, abenduaren 14an, Baionako Elkar Aretoan, Erleaaldizkariaren 3. zenbakia aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Aurkezpena honako hauek egin zuten: Bernardo Atxaga zuzendariak, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordeak eta zenbaki honetan parte hartu duten Luzien Etxezarreta eta Piarres Aintziart idazleek.

    Erlearen zenbaki honek Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista bihurtu dituelarik. Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek, Luzien Etxezarretak- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte. Bestalde, Mohamed Xukri, Joseba Sarrionandia edota Vicente Ameztoy dira protagonista zenbaki honetan, besteren artean.

    thumb_erlea_baionan
  • "Euskararen aukerak XXI. mendean" jardunaldia Euskaltzaindian

    Atzo, abenduaren 14an, "Euskararen aukerak XXI. mendean" izeneko jardunaldia egin zuen Fundación Popular de Estudios Vascos erakundeak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldian, besteak beste, hauek hartu zuten parte: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidenteak, Kepa Aulestia analista politikoak eta Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak. Azken hitzaldia Antonio Basagoiti PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak eman zuen.

    thumb_pp_euskaltzaindian_002

  • Koldo Zuazo Urdiainen, "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburuarekin

    Azaroaren 26an, Urdiainen, Etxeko Auzoan, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu zuen Koldo Zuazok. Liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da eta aurtengo ekainean aurkeztu zen, Iruñean. Irailean, aldiz, Altsasura eraman zuen egileak.

    Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi duen liburu honek Burundako eta, oro har, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten ditu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -Koldo Zuazoren hitzak dira- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".

    2007an eta 2008an, Koldo Zuazok bi egonaldi luze egin zituen Urdiainen, Burundako hizkera bertatik bertara ezagutzen eta ikasten.

    thumb_koldo_zuazo_liburua_aurkezten_urdiainen

    Liburua eskuratzako sakatu hemen.

  • "Erlea" irakurlearen lehen saioa

    Abenduaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Erleaaldizkariaren irakurleen saioa lehen aldiz egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekitaldia Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen "Hitza eta musika" jardunaldien barruan kokatu zen. Bernardo Atxaga zuzendariaren esanetan, irakurlearen saioak izeneko iniziatibaren bitartez, irakurleak eta aldizkarian parte hartu dutenak bildu nahi dira, eta guztien arteko harreman zuzenak bideratu.

    Bernardo Atxagarekin batera, saioan hauek parte hartu zuten: Andres Urrutiak, Pedro Alberdik, Arantzazu Royok, Jose Mari Iturraldek, Kepa Altonagak eta Miel Angel Elustondok. Mohamed Xukriri buruzko bideo bat ere proiektatu zen.

    Bestalde, Erlea - 3 aldizkaria bihar, abenduaren 14an, aurkeztuko da Baionan, Elkar Aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Atxagarekin batera, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordea izango da, eta Luzien Etxezarreta eta Piarres Aintziart idazleak.

    thumb_erlea_irakurleen_saioa_071
  • Lauaxeta Saria eman diote Joan Mari Torrealdairi

    Abenduaren 3an, Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzain osoak jaso zuen aurtengo Lauaxeta Saria. Sari hori Bizkaiko Foru Aldundiak sortua da, "gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmentzen diren pertsona, talde eta erakundeak" omendu nahian.

    Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eman zion, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan.

    thumb_abendua_dg_lauaxeta_saria

  • Fernando Artola "Bordari"-ri omenaldia

    Bihar, abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egingo dute Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak, iluntzeko 19:00etan.

    Fernando Artola Bordari Hondarribian jaio zen, 1910eko otsailaren 14an. Beraz, bere jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak omenaldi bat eskainiko diote.

    Hauxe izango da egitaraua:

    • Aitor Kerexeta Hondarribiko alkatearen ongietorria
    • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
    • Sarrera-hitzak: Jean Haritschelhar
    • Txomin Sagarzazu: "Fernando Artola Bordari eta Hondarribia"
    • Pello Esnal eta Jose Mari Iriondo: "Fernando Artola Bordari: gizon osoa"
    • Patri Urkizu: "Itsasoko tragediak euskal kanta zaharretan"
    thumb_bordari
  • Xabier Lete poeta, kantari eta ohorezko euskaltzaina hil da

    Xabier Lete euskal poeta, kantari eta ohorezko euskaltzaina hil zen atzo, abenduaren 4an, 66 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna asteartean, hilaren 7an, izango da, Urnietako elizan.

    thumb_plazido_muxikaren_mendeurrena.2006-iv-27_urnieta_095

    Xabier Lete Oiartzunen jaio zen. Idazle, poeta eta kantari  izan da. Ez dok Amairu taldea sortu zuenetariko bat izan zen. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten, Lizardiren poesiei eta Txirritaren bertsoei eskainiak. Antzerkia ere jorratu zuen, eta euskal teatro modernoaren oinarriak finkatzeko asmoak bultzaturik, Eugenio Arozenarekin kolaboratu zuen. Kolaborazio horretatik sorturiko obrak Oiartzungo Intxitxuantzerki taldeak antzeztu zituen.

    Besteak beste, poema liburu hauek idatzi ditu: Egunetik egunera orduen gurpillean, Bigarren poema liburua, Urrats desbideratuak, Biziaren ikurrak, Zentzu antzaldatuen poemategia, Abestitzak eta poema kantatuak, Egunsentiaren esku izoztuak,bere azken lana.Liburu honekin irabazi zituen Euskadi Literatur Saria eta Espainiako Kritikaren Saria.

    Diskoen artean, hauek: Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu, Lore bat, zauri bat , Eskeintza, Hurbil iragana. Hainbat abeslarik musikatu eta kantatu izan dituzte Leteren olerkiak eta kantak, horien artean Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal edota Benito Lertxundi daudelarik.

  • Euskaltzaindia Durangoko Disko eta Liburu Azokan

    Urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da Euskaltzaindia. Gaurtik 8ra bitartean izango den Azokan, salmahaia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. Gainera, Euskera agerkari ofizialak 90 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzen ari da Akademia.

    thumb_azoka2010
  • "Erlea" irakurleen saioa lehen aldiz egingo da gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan

    Gaur, iluntzeko 19:00etan, Bilbo Zaharra Forumek antolatzen dituen "Hitza eta musika" jardunaldien barruan, Erleaaldizkariaren irakurleen saioa egingo da, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen aldizkari honen hirugarren zenbakia azaroan aurkeztu zen, eta aurkezpenean bertan Asteasuko idazle eta euskaltzainak proiektu honen berri eman zuen. Berak esan bezala, irakurleen saioak izeneko iniziatibaren bitartez, irakurleak eta aldizkarian parte hartu dutenak bildu nahi dira,eta guztien arteko harreman zuzenak bideratu.

    Gaurkoa izango da lehen saioa, eta Atxagarekin batera Andres Urrutia, Pedro Alberdi eta aldizkarian parte hartu duten hainbat sortzaile izango dira. Datorren urtean saio gehiago egingo dira.

    Erlea aldizkariaren azken zenbakiaren atmosfera nagusiak Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista direlarik. Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio Erleak, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte. Bestalde,  Mohamed Xukri, Joseba Sarrionandia edota Vicente Ameztoy dira protagonista zenbaki honetan, besteren artean.

    thumb_erlea_3

  • Euskaltzaindiaren 2010eko argitalpenak (II)

    Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria, Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen elkarlanaren emaitza dena, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak euskal olerki-antologia, edota Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea kultura aldizkariaren hirugarren zenbakia.

    Bestalde, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala eraberritua plazaratu da. Urteko hiru zenbakiak -lau liburukitan jasoak- kalean dira.

    Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

    Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

    thumb_collage_argitalpenak

     

  • Amaia Zubiria eta Felipe Juaristi, "Hitza eta musika" jardunaldietan

    Azaroaren 18an, Amaia Zubiria eta Felipe Juaristi aritu ziren Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien laugarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.

    "Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik; bigarren saioa azaroaren 4an egin zen, Jabier Muguruza, Angel Unzu eta Iñaki Irazurekin; hirugarrena azaroaren 11n izan zen, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek parte hartu zutelarik. Eta azkena gaur, abenduaren 2an, izango da, ohi bezala iluntzeko 19:00etan. Gaurko protagonistak Bernardo Atxaga eta berak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkaria izango dira.

    thumb_kopia_-_zubiria_juaristi_016

    thumb_zubiria_juaristi_020

  • Mintzola Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Gaur, abenduaren 1ean, Mintzola Fundazioak eta Euskaltzaindiak hiru urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Mintzola Fundazioaren izenean Maria Jesus Aranburu presidenteak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek Mintzola Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlanean sakontzea du helburu, bereziki euskara, euskal kultura eta, oro har, ahozko-ondarearen egoera ikertu, irakatsi eta zabaltzeko. Josune Zabala Fundazioaren zuzendaria ere izan da sinatze ekitaldian.

    thumb_mintzola

     

  • Juan Jose Arginzonizek 1783ko "Diccionario de la Lengua Castellana"ren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari

    Juan Jose Arginzoniz Berrizko euskaltzaleak 1783ko Diccionario de la Lengua Castellana liburuaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Azaroaren 29an, Berrizko Udaletxean, Arginzonizek eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren diruzainak hiitzarmena sinatu zuten, eta dohaintza formalizatu. Izan ere, ekitaldi honetan, Jose Luis Lizundia izan zen Akademiaren ordezkaria. Harekin batera, Pruden Gartzia Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendaria izan zen.

    Diccionario de la Lengua Castellana Espainiako Erret Akademiaren hiztegiaren bigarren edizioa da, 1783koa. Horrek, berez, garrantzia ematen dio dohaintzari, batetik antzinako liburua delako, eta bestetik, Euskaltzaindia bezalako Akademia batek egindako hiztegia delako. Hiztegi honek, guztira, 22 edizio izan ditu, azkena 2001koa; lehengo 14 edizioetan izenburu hori izan zuen -hots, Diccionario de la Lengua Castellana- eta 15. edizioan, 1925ean kaleratu zena, izenburua aldatu zioten, Diccionario de la Lengua Española bihurtuz. Hurrengo edizioa 2013an argitaratuko da.

    thumb_berriz_021

     

  • Amerindiarrek Euskaltzaindiari bisita

    Garabide erakundeak Hizkuntza eta Herrien arteko IV. Truke Programaren barruan, Hizkuntza gutxituen estandarizazioa, hizkuntza akademien eta corpusaren garapena bultzatzeko asmoz, aurten ere, azaroaren 15etik abenduaren 2ra arte, Soziolinguista jardunaldi batzuk antolatu ditu. Eskola teorikoak, batez ere, Eskoriatzako HUEZIn antolatu dira, baina Euskal Herriko beste leku batzuetan ere bai (Oñati, Arantzazu, Aretxabaleta, Donostia, Usurbil, Errenteria, Gasteiz, Baiona, Bilbo...), eta bertan, euskaltzain oso eta laguntzaile batzuek hartu dute parte (Patxi Goenagak, Jean Haritxelharrek, Joseba Intxaustik, Xabier Kintanak, Miren Lourdes Oñederrak, Xabier Mendigurenek...) bai eta kultur munduko beste irakasle eta eragile ezagun batzuek ere. Helburua, euskaldunok, geure hizkuntza berreskuratu, indartu, batu eta normaltzeko, izandako esperientzia eta sorturiko antolakuntzak erakutsi eta azaltzea.

    Ekitaldi horien artean, bereziki aipatzekoa da Amerikatik helduriko lagunak, Eulogio Chavez, Hilarion Chinahuanca, eta Flora Oyardo Bolibiako aimara-hiztunak, Manuel Paza eta Ileana Soto Ekuadorko kitxuadunak, Edna Patricia Delgado, Rudy Camposeco eta Romelia Isém Mó Guatemalako maia-hiztunak azaroaren 24an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzara egindako bisita. Guztiek esperientzia luzea izan dute beren hizkuntzen irakaskuntzan, ikerketa edota kudeaketan.

    thumb_kintana-indigenak_117

     

  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta Euskaltzaindiak lau urterako programa-kontratua sinatu dute

    Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, batetik, eta Euskaltzaindiak, bestetik, lau urterako programa-kontratua sinatu dute gaur, azaroaren 26an, Akademiaren egoitzan. Datozen lau urteotan indarrean izango den dokumentuaren xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritza, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako Foru Aldundien arteko lankidetzarako oinarri orokorrak finkatzea; eta, bestetik, Euskaltzaindiaren etorkizuneko jarduna bermatzeko, alderdi bakoitzak bereganatzen dituen konpromiso materialen zein finantziazioaren arloen esparrua arautzea.

    Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta EAEko Herri Aginteen izenean, honako hauek: Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak; Claudio Rodríguez Arabako Foru Aldundiaren diputatu nagusiordea eta Foru Administrazio saileko foru diputatuak; Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura diputatuak; eta Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak.

    thumb_hitzarmena_hitzgei_batua_016

     

  • Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak

    Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso berria da. Gaur, azaroaren 26an, Bilbon egin den osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin du Euskaltzaindiak.

    Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso izendatua izan da, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proposatu zuten.

    thumb_coyos

  • Hiztegi Batuaren paperezko edizio berria aurkeztuko da bihar

    Bihar, azaroaren 26an, Hiztegi Batuaren paperezko edizio berri bat aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Elkar argitaletxearekin koedizioan argitaratzen den liburu honek 36.016 sarrera eta 6.052 azpisarrera ditu. 2008ko abenduan kaleratu zen 2. argitaraldiko Hiztegi Batuak, aldiz, 27.786 sarrera eta 4.165 azpisarrera zituen, hau da, bi urtean %29,6 hazi da sarreratan eta %45,3 azpisarreratan. Horregatik erabaki da, hain zuzen, Hiztegi Batuaren 3. argitaraldi hau kaleratzea.

    Hiztegi Batua bi alditan egiten ari da Euskaltzaindia. Lehen itzulia 2000. urtean amaitu zen. Bertan, forma erabilienak edota hedatuenak jaso ziren. Orotara, 22.736 hitz onartu ziren eta liburu bakarrean argitaratu. Lehen itzulia amaitu bezain laster, bigarrenari ekin zion Euskaltzaindiak. Hiztegi Batua sarean dago,  guztion eskura, nork zer jakin nahi duen egoki erraztuta. Orain eskaintzen dena paperezkoa da, aurrekoaren laguntzaile eta osagarri.

    thumb_hiztegi_batua_3arg

  • Xabier Kintana: "Chacolí: Burgostarrei arrazoia emanez"

    Kontua ez da berria, baina, dirudienez, Jordan ondoko bataiatzaile haren antzera, ni ere gorrei oihuka ari zaizkien ero horietako bat nauzue, basamortuan alferreko predikatzaile. Aspaldian egindako artikulu batzuetan behin eta berriro azaldu dut chacolíhitza erdarazko berba bat dela, euskarazko txakolin-etik etorri arren. Horrexegatik salatzen nuen erabat desegokia zela, ene ustez, bera txakolí idaztea, horrek euskaldun jendeari ardo horren euskal izena horixe zela sinetsarazten diolako, oker, eta hortik datozela, besteak beste, txakoli bat mesedez edo Txakoli dago, moduko aldrebeskeriak, maiz entzunak, ohiko baso bat txakolin edo txakolina badago forma zuzenagoen ordez.

    thumb_xabier_kintana
  • "Gazteak, aisialdia eta euskara" XV. Jagon Jardunaldiak: ondorioak

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.
    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Sagrario Aleman batzordeko buruak eskerrak eman zizkieten parte hartu zutenei, baita entzule izan zirenei ere.
    thumb_jagon_085

    XV. Jagon Jardunaldien ondorioak 30,06 Kb

  • "Euskera 2009, 54, 3" kaleratu da

    Ostiralean, azaroaren 19an, Euskera agerkariaren zenbaki berria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu zen, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaia jorratu zuten Jagon Jardunaldien barruan. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak egin zuten. Euskaltzainburuak esan zuenez, agerkariaren urteko azken zenbakia Jagon Jardunaldietan aurkeztea "ohitura bihurtu dugu, besteak beste hemen, zenbaki honetan, sartuta daudelako iaz egin ziren Jagon Jardunaldiak".

    Izan ere, Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldien aktak publikatzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Etorkinak eta euskara" izenburupean burutu ziren iaz; orduan hizlari izan ziren Sagrario Aleman, Erramun Osa, Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos, Eduardo Javier Ruiz Vieytez, Ibon Manterola eta Eider Lardizabal eta Begoña Zestauren mintzaldiak jaso dira orain kaleratu den liburuan.

    Euskaltzaindiaren batzar-agiri eta erabakiez gain, liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia; Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta, 2009an Bilbon eta Donostian egin ziren ekitaldiak; Nafarroa Oinez ospakizunaren haritik, Etxarri Aranatzen egin zen ageriko bilkura; edota Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Juri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak. Aurkibidea ikusteko sakatu hemen.

    thumb_jagon_054

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

  • Gazteak, aisialdia eta euskara hizpide Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

    Gaur, azaroaren 19an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" izeneko Jagon Jardunaldiak, hamabosgarrenak, egin ditu Akademiak, Unesco Etxearen laguntzarekin.

    Andres Inigo Jagon sailburuak, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak eta Erramun Osa batzordeko idazkariak zabaldu dituzte Jardunaldiak. Hala, ongietorria emateaz gain, ekimen honen xedea azaldu dute. Andres Iñigok esan duenez, aurtengo Jagon Jardunaldietako gaia bizia da benetan, "bizitasunez beteak dauden gazte euskaldunek euskarari zer bizitasun ematen dioten, eman nahiko lioketen edota eman beharko lioketen baita gogoetarako gaia".

    Sagrario Alemanen esanetan, unea da hausnarketa egiteko; besteren artean, "orain arte euskara sustatzeko hartutako bideak aski eta egokiak diren, zein bitarteko jarri behar ditugun oraingo bizimodura moldatzeko. Gazteak gogoeta honetan ezinbestekoak dira, hauek baitira edozein aldaketara lasterren egokitzen direnak eta dinamikoenak. Gazteen iritzi, ikuspegi, asmo, ekimen eta bizipenak ezagutzeko aukera izanen dugu gaurkoan".

    Hitzaldi guztien laburpenak Plazaberrin argitaratu dira jadanik. Datozen egunotan osorik plazaratuko dira hemen bertan.

    thumb_jagon_004

  • "Euskera 2009, 54, 3" aurkeztuko da bihar

    Bihar, azaroaren 19an, Euskera agerkariaren zenbaki berria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztuko du Euskaltzaindiak.  Aurkezpena "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaia jorratuko duten Jagon Jardunaldien barruan egingo da, goizeko 11:45ean, Akademiaren egoitzan. Jakina denez, EuskeraEuskaltzaindiaren agerkari ofiziala da. Aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero; horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen dituzte, eta bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jasotzen ditu. Lehenengo bi zenbakiak urriaren 18an aurkeztu ziren.
     
    Euskaltzaindiaren batzar-agiri eta erabakiez gain, liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia; Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta,  2009an Bilbon eta Donostian egin ziren ekitaldiak; Nafarroa Oinez ospakizunaren haritik, Etxarri Aranatzen egin zen ageriko bilkura; edota Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Juri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak.

    Bestalde, Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldien aktak publikatzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Etorkinak eta euskara" izenburupean burutu ziren iaz.

    thumb_azala_euskera_2009_3
  • Joan Mari Torrealdaik jasoko du Lauaxeta Saria

    Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzain osoak Bizkaiko Foru Aldundiaren  2010eko Lauaxeta Saria jasoko du. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak emango dio, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan.

    Bizkaiko Foru Aldundiak Torrealdairen ibilbidea azpimarratu nahi izan du. Besteak beste, hauxe dio: "Joan Mari Torrealdai Nabea gai askotako hainbat libururen egilea da, eta sari ugari lortu izan ditu euskara sustatu eta aztertzen edota, besteak beste, Euskadiko historia garaikidea lantzen emandako ibilbide luze eta oparoan".

    Sariaren bidez, "publikoki aintzat hartu nahi dira gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeak".

    thumb_torrealdai

  • Jean Mixel Bedaxagar eta Anjel Valdes, "Hitza eta musika" jardunaldietan

    Azaroaren 11n, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek parte hartu zuten Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika"  jardunaldien hirugarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.

    "Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik; bigarren saioa azaroaren 4an egin zen, Jabier Muguruza, Angel Unzu eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo saioa azaroaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan, eta Amaia Zubiriak eta Felipe Juaristik gidatuko dute.

    thumb_bedaxagar_valdes_002

  • "Gazteak, aisialdia eta euskara" Jagon Jardunaldietako hitzaldien laburpenak

    Azaroaren 19an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan du Akademiak jardunaldi hauek prestatzeko.
    Jardunaldi hauetan euskal gazteek euskararekin duten harremanaz hausnartuko da. Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira: erabilera modu egokian sustatzen den; euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den ematen; gazteek euskara non eta norekin erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten...

    Gaia zenbait ikuspegitatik aztertuko da, ikerketa eta esperientzia desberdinak ikusiko dira, eta, gazteei buruz hitz egiteaz gain, gazteei beraiei emango zaie hitza. Hala, mahai-inguru bat ere egingo da, Kike Amonarrizek moderatuko duena. Bertan parte hartuko duten gazteek hau bezalako galderei emango diete erantzuna: Euskaraz egiterakoan eroso sentitzen zarete? Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, zergatik darabilte batzuk eta zergatik ez beste batzuk? Nola ikusten duzue euskararen presentzia sare sozialetan?

    Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea azaroaren 18an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.

    Bestalde, hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean.

    thumb_gazt_aisi_eus_jardunaldia

     

  • Ikastola mugimendua

    Ronald Inglehart-ek El cambio cultural en las sociedades industriales avanzadas liburuan (1991) dioenez, mendebaldeko gizarte aberatsek balore materialistetatik balore postmaterialistetarako jauzia egin dute; ongizate materialari, diruari eta ziurtasun fisikoari garrantzia ematetik, bizi-kalitatea azpimarratzera pasatu dira. Ideologia postmaterialistaren adierazle argienak izango lirateke gizarte gizatiarragoetan eta baketsuagoetan bizitzeko gogoa, herrietan, lantegietan eta, oro har, politikaren arlo eta maila guztietan, gizakien parte hartzea handitzeko nahia, garapen iraunkorra lortzea edota herrialde txiroen garapena ahalbidetzea. Postmaterialismoak aldarrikatzen duena da ekonomia, enpresak edo dirua gizatiarragoak bihurtu behar direla; alegia, dirua mutilik hoberena da, eta nagusirik txarrena.
    thumb_patxijuaristi2008-xi-21
  • "Narrazioak eta olerkiak 2009" liburua kalean da

    Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2009ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

    2009an, hauek izan ziren irabazleak: Mikela Atxoarena (narrazio bat eta olerki bat), Maialen Akizu (narrazio bat eta olerki bat), June Ugalde, Lorea Solana, Nerea Eizagirre (narrazio bi), Amaia Iturriotz, Leire Arenas (olerki bi) eta Nerea Ibarzabal. Akzesita lortu zuten Oriane Aiestaranen, Maialen Akizuren eta Goiuri Unanueren lanak ere argitaratzen dira liburuan.

    Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña, B mailan.

    Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizio berrirako lanak aurkezteko epea 20010eko abenduaren 16an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Oinarriak ikusteko sakatu hemen.

    thumb_azkue_sariak_2009

    Liburuaren aurkibidea 32,48 Kb

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen

  • Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" aldizkarian

    Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udazkenean kaleratu duen zenbaki berrian.

    Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

    Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.

    thumb_unelibros_21_pgina_01

  • Jean Haritschelhar: "J. M. Hiribarren bere mendean"

    Irailaren 17an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolaturik, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egin zen Azkainen.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar.

    Hona hemen Jean Haritschelhar euskaltzain emerituak eman zuen hitzaldia: "J. M. Hiribarren bere mendean".

    thumb_azkaine_2010-09-17_006

    Jean Haritschelhar: "J. M. Hiribarren bere mendean" 104,67 Kb

  • "Gazteak, aisialdia eta euskara" aztergai Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

    Azaroaren 19an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan du Akademiak jardunaldi hauek prestatzeko.

    Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat jai jorratuko dira jardunaldi hauetan: euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den erabiltzen; gazteek erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten...

    Gazteen iritziak entzun eta honen inguruan hausnartu nahi da XV. Jagon Jardunaldietan, "erabilera aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko genukeen eta zer bitarteko jarri eta landu behar ditugun aztertu".

    Izen-ematea

    Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

    Izena emateko epea azaroaren 18an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.

    thumb_gazt_aisi_eus_jardunaldia

    XV. Jagon Jardunaldien egitaraua 463,75 Kb

     

  • Jabier Muguruza Angel Unzurekin eta Iñaki Irazu, "Hitza eta musika" jardunaldietan

    Azaroaren 4an, Jabier Muguruza Angel Unzurekin eta Iñaki Irazu aritu ziren, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien bigarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.

    "Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean  hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik. Hurrengo saioa azaroaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek hartuko dute parte.

    thumb_bilbo_zaharra_028

  • "Erlea - 3" kaleratu da

    Gaur, azaroaren 5ean, Erlea kultura aldizkariaren hirugaren zenbakia aurkeztu da Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

    Bernardo Atxagak berak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dute gaurko aurkezpena. Hirugarren zenbakia eskuan, aurreko bien kalitateari eutsi egin zaiola ziur dago Erlea-ko zuzendaria. Hala ere, zehaztu du, "askotan ez da kalitate kontu hutsa, nahiz eta kalitatea oso inportantea izan -eta hemen kalitate handiko testu, argazki eta irudiak dira-. Egiteko modu bat ere bada, jendea inplikatzeko era bat, eta hori hemen egiten da. Beraz, nire ustez, erakunde honen indarra hor ere ikusten da".

    thumb_erlea_055

  • Xarles Videgainen sarrera-hitzaldia: informazio osagarria eta argazkiak

    Urriaren 30ean, Baionan, egin zen Xarles Videgainen sarrera-ekitaldia. Videgainek "Baionan" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Beñat Oihartzabalek eman zion erantzuna, "Bokal koloratuei jarraikiz" hitzaldiarekin.

    Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.

    thumb_videgain1

  • "Erlea - 3" ostiralean aurkeztuko da Donostian

    Azaroaren 5ean, ostiralean, Erleakultura aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztuko da Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean, goizeko 11:00etan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

    Hirugarren zenbaki honen atmosfera nagusiak Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista direlarik. Bestalde, Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio Erleak, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte.

    Mohamed Xukri idazle marokoarrak (1935-2003) leku berezia du zenbaki honetan: 2003an, Miel A. Elustondok egin zion elkarrizketa bat argitaratzen da, baita Joxemari Iturralderen artikulu bat ere, eta Ogi hutsa Xukriren nobelaren hasiera, arabieraz eta euskaraz.

    Erleak ekartzen digun beste opari bereziak Joseba Sarrionandia izena du: Tuaregen poesiaren amaiera artikulua dago, idazleak udazkenean aterako duen liburuaren zatia.

    Badira izen gehiago: besteren artean, Vicente Ameztoy (1946-2001) -bere objektuen bitartez- Karmelo Landa, Arantxa Urretabizkaia, Lourdes Oñederra, Xabier Montoia, Eider Rodriguez, Edorta Jimenez, Koldo Izagirre, Pello Otxoteko, Patxi Ezkiaga, Pedro Alberdi, Luzien Etxezarreta, Jabier Muguruza, Kepa Altonaga, Joseba Luzuriaga, Juan Luis Zabala, Felix Ibargutxi., Felipe Juaristi.. Azala Gonzalo Etxebarriarena da, eta ilustrazioak eta argazkiak Anne Rearick, Zaldi Ero, Ernesto Valverde eta Erramun Landak sinatzen dituzte.

    thumb_erlea_3

    Hirugarren zenbakiaren aurkibidea 120,67 Kb

  • Jean-Baptiste Coyos proposatu dute euskaltzain oso izateko

    Urriaren 30ean, Euskaltzaindiak Baionan egin zuen osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan zen. Jean-Baptiste Coyos izan zen proposatua.

    Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.

    Kontuan hartu behar da Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar duela.

    Esan bezala, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea da hautagaia, Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatua.

    Azaroko osoko batzarrean egingo da bozketa.

    thumb_coyos

  • Xarles Videgain euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia

    Gaur, urriaren 30ean, Xarles Videgain euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Baionan, bertako Antzokian.

    Hona hemen Xarles Videgainen sarrera-hitzaldia, bai eta Beñat Oihartzabalek eman dion erantzuna ere.

    thumb_videgain_021

    Xarles Videgainen sarrera-hitzaldia: "Baionan" 173,45 Kb

    Beñat Oihartzabalen erantzuna: "Bokal koloratuei jarraikiz" 154,20 Kb

  • Euskaltzaindiaren webguneak 62.882 bisita izan zituen irailean

    Euskaltzaindiaren webguneak 62.882 bisita izan zituen irailean. Bestalde, webguneko orriek 520.479 bistaratze izan zituzten hil berean.

    Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

    1) Bisitak, guztira 62.882
    2) web-orrialde bistaratzeak:
    Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 16.512
    Hiztegi Batua 109.200
    Euskaltzaindiaren Arauak 9.289
    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 36.859
    JAGONET zerbitzua 10.834
    EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 241.339
    Argitalpenen Katalogoa 3.998
    Beste guztiak 92.448
    Web-orrialde bistaratzeak, guztira 520.479

    thumb_estatistikak_09

  • Xarles Videgain euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia

    Urriaren 30ean, larunbatean, Xarles Videgain euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Baionako Antzokian, goizeko 10:30ean.

    Hona hemen egitaraua:

    • Jean René Etchegaray alkateordearen ongietorria
    • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
    • Xarles Videgainen sarrera-hitzaldia: "Baionan"
    • Beñat Oihartzabalen erantzuna: "Bokal koloratuei jarraikiz"
    • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea
    thumb_videgain
  • Joxe Azurmendiri eman diote Saiakeraren Euskadi Saria

    Joxe Azurmendi filosofo, idazle eta ohorezko euskaltzainak irabazi du euskarazko Saiakeraren Euskadi Saria Azken egunak Gandiagarekin liburuagatik. Epaimahaiak esan duenez, "funtsean, bizitza, heriotza eta erlijioaren inguruko saiakera da. Giza zientzien inguruko jakintza ugariak harremanetan jarri ditu: antropologia, filosofia, literatura, soziologia...".

    Azken egunak Gandiagarekin Elkar argitaletxeak eman zuen argitara. Liburuaz hauxe dio bere webgunean.

    thumb_azurmendi_joxe

  • Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea, hitza eta musika uztartuz

    Urriaren 25ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea aritu ziren, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien lehen saioan.

    2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Hitza eta musika" jardunaldien hurrengo saioa azaroaren 4an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Jabier Muguruza Angel Unzurekin eta Iñaki Irazu.

    thumb_xabier_euskitze_eta_joxan_goikoetxea_003

  • Onomastika batzordeak Toloño izenaren egokitasuna berretsi du

    1990ean Euskaltzaindiaren buletin ofiziala den Euskera agerkariak Onomastika batzordearen irizpen bat eman zuen argitara Toloño mendilerroaren izenaz. Idazkiaren ardura José Antonio González Salazarri eman zitzaion, Bernedon apaiz zegoelarik, bertan mendilerro osoa izendatzeko Sierra de Toloño ahozko erabileraren berri izan baitzuen. Irizpenean Cantabria izenaren hedatze kultistak tradiziozko Toloño izena baztertzea ekarri duela ondorioztatzen zen.

    Hala ere, Akademiaren irizpen hori zalantzan jarri zuen zenbaitek, bereziki, Salvador Velilla ikertzaileak, horretarako gutun nahiz adierazpen publiko batzuk eginik. Euskaltzaindiak orduan bere iritziaren oinarrian zeuden arrazoiak eta dokumentuak idatziz aurkezteko gonbitea luzatu zion, eta halaxe egin zuen.

    thumb_palomares

    Aurkezturiko dokumentazioaren argitan, Onomastika batzordeak ostera ere ekin zion gaiaren azterketari eta Sierra de Toloño izenaren gaineko bigarren irizpen bat eman zuen, Iruñean, 1998ko apirilaren 2an. Datuak ikusirik, hartan batzordeak 1990eko irizpeneko ondorioak berretsi zituen, eta "Sierra de Toloño izenaren zalantzarik gabeko zilegitasuna aldarrikatzen zuen, liburuetatik eratorritako Sierra de Cantabria izenak gero eta gehiagotan ordezkatua". Batzorde honek ez zuen, beraz, Sierra de Cantabria izenaren existentzia ukatzen, baina gogora ekartzen zuen horrek "ez duela justifikatzen tradiziozko Toloño historikoaren gainetik lehenets litekeenik".

    Irizpen horrek ez zuen Salvador Velilla jauna asebete eta Arabako Errioxako nahiz Mendialdeko udaletara jo zuen, osoko bilkurako akordioen bidez, mendilerro osoa Sierra de Toloño deitzearen kontrako adierazpenak egin zitzaten. Haietako askok halaxe egin zuten 1998 eta 2000 bitartean. Halaber, Salvador Velillak era bereko aldarria eskatu zien eskualdeko kultur elkarte askori, baita Guardiako Bigarren Hezkuntzako Samaniego Institutuko irakaslegoari ere.
    Honen ondoren, 2009ko maiatzean, Salvador Velillak "Denominación histórica de las sierras de Toloño y Cantabria" izenburua duen txosten bat aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, bertan Sierra de Toloño izena mendilerroaren mendebaldeko aldera murrizteko ideia berriz ere defenditu eta Sierra de Cantabria erdialde nahiz ekialderako erabiltzeko proposamena eginik.

    Arabako Batzar Nagusiek, gaia argitzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako bitartekaritza eskatu dute eta honek, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeari txostena egin dezan eskatu dio, horretan Erakunde ofizial konpetentziaduna da eta.

    Honenbestez, eskaera horri erantzuna eman nahirik gauzatu da atxikitako txostena. Haren ondorioen oinarrian iturri historiko-dokumentaletan dauden datuak eta XX. mendeko hirurogeita hamarretako hamarkadan informatzaile adinekoei jasotako ahozko lekukotzak daude. Era berean, Salvador Velillak aurkezturiko arrazoibideak eta ekarpen dokumentalak ere aintzat hartu dira txostena gauzatzean.

    Onomastika batzordea.

    Altsasun, 2010eko urriaren 21ean.

    Toloño mendilerroaren izenari buruzko txostena 424,68 Kb

  • "Erandioko leku-izenak" webgunea aurkeztu da

    Gaur, urriaren 25ean, Erandioko toponimiaren inguruko webgunea aurkeztu da herriko Udaletxean. Webgune hau, 2005etik 2008ra bitartean egin zen ikerketa-lanaren ondorioa da; bertan, ikerketaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini ditu Udalak. Webgunearekin batera, unitate didaktikoak ere aurkeztu dira.

    Hauek egin dute aurkezpena: Joseba Goikouria Erandioko alkateak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak eta Aitziber Oliban Erandioko Euskara zinegotziak.

    Esan bezala, gaur aurkeztu diren webgunea eta unitate didaktikoak 2005-2008 urteetan egindako ikerketa-lanaren emaitzak dira. 2005ean, Erandioko Udalak herriko toponimoak bildu, arautu eta finkatzeko beka-deialdia egin zuen, Iratxe Lasak eskuratu zuelarik. Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu ondoren, Akademiaren zuzendaritzapean -Patxi Galé izan zen lanaren gainbegiratzailea- aritu zen Lasa. Guztira, gutxi gorabehera, Erandioko 1.800 lekuren izenak jaso ziren.

    Aurtengo urtarrilean, Erandioko leku-izenak izeneko liburua aurkeztu zen.

    thumb_erandioko_toponimia_091

  • "Gerra Zibila eta euskal literatura" liburuaz

    Urriaren 18an, Euskaltzaindiak Euskera agerkari eraberritua aurkeztu zuen. Andres Urrutiarekin batera,  Itziar Idiazabal eta Ana Toledo izan ziren, eta etapa berriaren zenbaki bana aurkeztu zuten: Euskera 2009, 54, 2-1eta Euskera 2009, 54, 2-2. Izan ere, ikerketa-lanak jasotzen dituen bigarren zenbaki honek bi zati ditu, eta bi liburukitan argitaratu dira. Lehenengoaren gai nagusia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak da -Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak koordinatua, Idiazabalek aurkeztu zuen- eta bigarrenak, Ana Toledok koordinatu duena, Gerra Zibila eta euskal literatura gaia jorratzen du.
    Bestalde, ekitaldi berean Euskera 2009, 54, 1 liburukia ere aurkeztu zen.
    Hona hemen Ana Toledok Gerra Zibila eta euskal literatura liburuari buruz eman zuen azalpena.
    thumb_euskera_agerkaria_eraberritua_076
  • "Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak" liburuaz

    Urriaren 18an, Euskaltzaindiak Euskera agerkari eraberritua aurkeztu zuen. Erakundearen egoitzan egindako agerraldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak eraberritze prozesu horren ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, etapa berri honen hiru zenbaki aurkeztu zituen. Euskera 2009, 54, 1, Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen duena; eta Euskera 2009, 54, 2-1 eta Euskera 2009, 54, 2-2. Izan ere, ikerketa-lanak jasotzen dituen bigarren zenbaki honek bi zati ditu, eta bi liburukitan argitaratu dira. Lehenengoaren gai nagusia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak da -Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak koordinatua- eta bigarrenak, Ana Toledok koordinatu duena, Gerra Zibila eta euskal literatura gaia jorratzen du.

    Hona Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak gaiari buruz Itziar Idiazabalek emandako azalpena.

    thumb_euskera_agerkaria_eraberritua_064

    Itziar Idiazabalen azalpena 58,45 Kb

  • Xabier Kintana: "Gabriel Aresti begi-gogoetan"

    Urriaren 8an, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak olerki-antologiaren aurkezpen ekitaldiarekin bat eginez,  Euskaltzaindiak Gabriel Aresti zena (Bilbo, 1933-1975) omendu zuen. Aresti poeta handia euskaltzain urgazle ere izan zen, bai eta euskara batuaren bultzatzaile handienetarikoa ere.

    Omenaldi honetan, Xabier Kintanak hartu zuen hitza. Ondoren, Kintanak berak, euskaltzainburuak eta Ameli Esteban Gabriel Aresti zenaren emazteak agerian utzi zuten Bilboko poetaren koadroa, Euskaltzaindiaren batzar aretoaren sarreran dagoena. Arestiren erretratua Jorge García Alegríak egin du.

    Andres Urrutiak esan zuenez, "Euskaltzaindia prest dago, irudia ez ezik, bestelako lanak eta ekimenak ere bultzatzeko haren inguruan, uste baitu Arestik eta Bilbok, euskara eta euskalgintzak hori merezi dutela".

    Hona hemen Xabier Kintanaren hitzak.

    thumb_kopia_-_antologia_198

    Xabier Kintana: "Gabriel Aresti begi-gogoetan" 76,71 Kb

  • Patxi Salaberri: "Iruñerriko euskararen ezaugarriak"

    Irailaren 24an, Atarrabian, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Paz de Ziganda ikastolak. Ekitaldian hauek hitz egin zuten: Iñaki Erroz ikastolako zuzendariak, Patxi Salaberri eta Patxi Zabaleta euskaltzain osoek, J. Iñaki Etxezarreta Ikastolen Elkarteko aholkulariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

    Hona hemen Patxi Salaberrik eman zuen hitzaldia: Iruñerriko euskararen ezaugarriak.

    thumb_oinez_atarrabian_104

  • Euskaltzaindiak "Euskera" agerkaria berriztatu du

    Euskaltzaindiak Euskera agerkari ofiziala eraberritu du, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin du Akademiak. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.

    Hori dela-eta, aldizkari zientifikoek azken aldian daramaten homologazio prozesu orokorraren baitan, Euskera-rekin ere ahalegin berezi bat egin du Akademiak: CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak ezarri dituen kalitate ereduen arabera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoak diren Latindex irizpideak bete dira, eta izen bereko Katalogoan sartu da.

    Horrela azaldu dute gaur, Akademiaren egoitzan egin den prentsaurrekoan, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Ana Toledo euskaltzain osoak eta Itziar Idiazabal euskaltzain urgazleak. Gainera, Euskera agerkariaren etapa berriaren hiru zenbaki aurkeztu dituzte: Euskera 2009, 54, 1, Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen duena; eta Euskera 2009, 54, 2-1eta Euskera 2009, 54, 2-2. Izan ere, ikerketa-lanak jasotzen dituen bigarren zenbaki honek bi zati ditu, eta bi liburukitan argitaratu dira. Lehenengoaren gai nagusia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak da -Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak koordinatua- eta bigarrenak, Ana Toledok koordinatu duena, Gerra Zibila eta euskal literatura gaia jorratzen du.

    thumb_euskera_agerkaria_eraberritua_073

  • Anjel Lertxundik irabazi du Espainiako Saiakera Saria

    Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Espainiako Saiakera Saria, Eskarmentuaren paperak lanagatik. Saria Kultura Ministerioak ematen du urtero.

    Epaimahaia osatu dutenen artean Euskaltzaindia dago, eta Sebastian Gartzia Trujillo euskaltzain urgazlea erakundearen ordezkari izan da, edizio honetan. Gartzia Trujlloz gain, honako hauek izan dira epaimahaikoak: Rogelio Blanco, Gregorio Salvador, Victor Fernandez, Marta Pessarrodona, Alfonso Navales, Francisca Rubio, Santos Alonso, Maria Teresa Pascual, Estrella de Diego eta aurreko bi urteetako saridunak: Justo Beramendi eta Manuel Reyes Mate.

    Eskarmentuaren paperak Alberdania argitaletxeak eman zuen argitara. Liburuaz hauxe dio bere webgunean: "Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea".

    thumb_lertxundi_andu_2

  • 2010eko Xalbador Eguna

    Urriaren 9an eta 10ean, gozoro egin da aurten ere Deiadarra taldeak, Euskaltzaindia eta Urepeleko Herriko Etxearen laguntasunez, antolatzen duen Xalbador Eguna, Fernando Aire Xalbador bertsolari haundia zenarekin batera Imanol Sein Xanpun (1928-2002) bertsolari lapurtarra goralduz.

    Aurtengo festa, urtero bezalaxe, larunbat arratsean hasi zen, herriko pilotalekuan (ezker paretan), Bergarako Idazle Eskolako gazteek antolatu zuten ilunabar literarioa, Xendarineko ahizpen bertsu zahar eta Gasteizko Zabaleta anaien trikitixaz nahasketa ederra eginez. Ehun eta hogei bat lagun bildu ziren festa giroan, lagun arteko afari eta festan, eta apenas inor jo zuen logureak, ordu txikiek aurrera egin zuten arte.

    thumb_laka_eta_xendarineko_ahizpak

  • Mondragon Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena

    Gaur, urriaren 13an, Mondragon Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. Mondragon Unibertsitatearen izenean Iosu Zabala errektoreak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak egin du. Hitzarmen horrek Mondragon Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlanean sakontzea du helburu. Izan ere, bai Urrutiak, bai eta Zabalak ere azpimarratu dutenez, "gure arteko harremanak ez dira hemen hasten, aspaldikoak baitira. Gaur, hitzarmen honen bitartez, formaldu egiten ditugu harreman horiek".

    Hitzarmenaren lehen emaitza liburu bat izango da: Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Arantza Ozaetaren doktorego tesia, Agirre Asteasukoaren eracusaldiak. Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan,aurten argitaratuko dena, Euskaltzaindiaren Iker bilduman. Ozaetak Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean egin zuen bere tesia, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.2009ko otsailean irakurri zuen.

    thumb_mondragon_hitzarmena_014

     

  • "Ahotsa, hitzak, hizkuntzak" olerki-antologia kalean da

    Gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburu hau euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago. Andres Urrutia euskaltzainburuak esan duenez, "badu Euskaltzaindiak, argitalpen honen bidez, tresna berria, aldizka etortzen zaizkion aditu eta gainontzekoei gure olerkien albiste emateko eta munduan zehar gure kultura eta hizkuntzak barreiatzeko. Egungo mendeak eta egungo munduak hala eskatzen duela argi dago eta bide horretan jarraitzeko zalantzarik ez du Akademiak". Euskaltzainburuarkin batera, Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo lan honen paratzaileak izan dira, bai eta Bernardo Atxaga eta Blanca Sarasua olerkariak ere.

    Atxaga eta Sarasuaz gain -haiek irakurri dituzte poema batzuk gaurko ekitaldian-, liburuan jasotzen diren beste hainbat olerkariren senitartekoak izan dira ekitaldian: Sabina de la Cruz, Blas de Otero zenaren emaztea; Milagros Bengoetxea, Javier de Bengoetxearen alaba; Juanita Gandiaga, Bitoriano Gandiagaren arreba eta Ameli Esteban eta Andere Aresti Gabriel Arestiren emaztea eta alaba. Haiek guztiak opari bana jaso dute: Jorge García Alegríak egindako poeta bakoitzaren erretratua, liburuan ere argitaratzen dena.

    thumb_antologia_129

    Andres Urrutiaren hitzak 60,49 Kb

    Sebastian Gartzia Trujilloren hitzak 79,68 Kb

    "Ahotsa, hitzak, hizkuntzak" liburuari buruzko irudiak 7,18 Mb

    Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua eskurzatzeko sakatu hemen

  • "Ahotsa, hitzak, hizkuntzak" liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak

    Bihar, urriaren 8an, Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, goizeko 11:30ean, Bilbon, egoitzan.

    Liburu hau euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago, hots, olerki guztiak jatorrizko hizkuntzan ez ezik, aipatu beste hiru hizkuntzetan ere ematen dira. Hori dela-eta, liburuaren bestelako izenburuak: Voz, palabras, lenguas. Voix, mots, langues. Voice, words, languages. Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen paratzaileak.

    Bestalde, aurkezpen honen ostean, Euskaltzaindiak Gabriel Aresti zena (Bilbo, 1933-1975) omenduko du. Aresti poeta handia euskaltzain urgazle ere izan zen, eta euskara batuaren bultzatzaile handienetarikoa izan zen.

    thumb_azala

    Paratzaileek hala erabakita, hamar idazleren olerkiak biltzen dira Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburuan: batetik, euskaraz idazten duten bost egilerenak -Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga-, eta bestetik, gaztelaniaz idazten duten beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.

    Olerkariak aukeratu ondoren, bakoitzaren poemak hautatzeko González de Langaricak eta Gartzia Trujillok beste espezialistengana jo dute: "Espezialista horiei egokitu zaie olerkiak hautatzea ez ezik, hautu horren arrazoiak ere azaltzea sarreratxo labur banatan". Aditu horiek honako hauek dira: Jon Kortazar, Pello Zabala, Kirmen Uribe, Amaia Iturbide eta Iñaki Aldekoa, batetik, eta Jose Ramón Zabala, Juan José Lanz, José Fernández de la Sota, Felipe Juaristi eta Seve Calleja, bestetik.

    Itzulpen-lanak hauek egin dituzte: Luigi Anselmi, Felipe Juaristi, Jose Ramon Zabala eta Amaia Iturbide, euskal izulpenetarako. Euskaratik frantsesera Hélène Laurent eta Itxaro Borda arduratu dira. Eta ingeleserako itzulpenak Eli Tolaretxipik eta Amaia Garbantxok egin dituzte.

    Aurkezpenean Bernardo Atxagak eta Blanca Sarasuak poema batzuk irakurriko dituzte.

    "Ahotsa, hitzak, hizkuntzak" liburuaren aurkibidea 31,71 Kb
  • Euskaltzaindia Bartzelonako Liber Azokan izan da

    Institut d´Estudis Catalans (IEC), eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera, Euskaltzaindia Bartzelonako Liber Azokan izan da. Azoka irailaren 29tik urriaren 1era egin da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira. Gainera, leku berean, Textos Medievals Catalans taldeak ere bere azken argitalpenak erakutsi ditu.

    Merkataritza ikuspegitik, nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hegoamerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Euskaltzaindiak bere azken lan eta argitalpenak aurkeztu ditu bertan.

    thumb_liber_azoka

  • Joshua Fishmanek ohorezko euskaltzainaren diploma jaso du

    Urriaren 3an, New Yorken, Joshua A. Fishman profesoreak Mikel Zalbide euskaltzainaren eskutik ohorezko euskaltzainaren diploma jaso zuen. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen Fishman, aho batez, aurtengo urtarrilaren 29an. Bere adina eta osasun-egoeragatik ezin izan du Bilbora hurbildu eta, ondorioz, Mikel Zalbide, Euskaltzaindiaren izenean, New Yorkera bertaratu da, diploma eskuan eman ahal izateko.

    Gella Schweid Fishmanen emazteak, bilduta zeuden hogeitaka senide, lankide eta lagun aurkeztu zizkion Mikel Zalbideri. Bertan zeuden, besteren artean, Ofelia García, Ricardo Otheguy eta, Galestik, Colin H. Williams irakasleak. Ondoren, Mikel Zalbidek azaldu zituen, labur-labur, euskaldunek Hizkuntzaren Soziologiaren profesoreak egindako lana eskertzeko dituzten motiboak eta, bereziki, Euskal Herrira egindako bisitaldien bidez euskaldunekin izan dituen harremanak eta euskararen egoeraz bere liburuetan egin dituen aipamenak (Some remarks in honour of Professor Joshua A. Fishman).

    Jarraian, Joshua Fishmanek azaldu zuen, bere partetik, euskaldunekin eta euskararekin izan dituen harremanek (The Basques in My Life) bere bizitzan zer suposatu duten. Ekitaldian, Zalbidek euskaltzain-diploma eta euskaltzainburuaren zorion-gutuna eman zizkion Fishmani. Beste hainbat irakaslek zorion-mezuak bidali zituzten: Nancy Hornberger-ek, Indiatik E. Annamalai-k eta Euskal Herritik Mari Jose Azurmendik.

     

     

    thumb_ikurra

    thumb_fishman

    Andres Urrutia euskaltzainburuaren zorion-gutuna 41,12 Kb

    Mikel Zalbide euskaltzaina: "Some remarks in honour of Professor Joshua A. Fishman" 166,53 Kb

  • Pedro Irizar zenari omenaldia

    Irailaren 29an, Azkoitian, Pedro Irizar ohorezko euskaltzain eta euskarologo zena omendu zuten Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAE), Udalarekin batera. Azkoitiko Euskal Jaien mendeurrena ospatzen ari dira irailean eta urrian zehar, eta "Azkoitian Euskal Jaien Mendeurrena (1910-2010)" izeneko egitaraua prestatu dute. Pedro Irizarren jaiotzaren mendeurrena ere aurten bete da eta, esan bezala, asteazkenean omendu zuten. Ekitaldia Intsausti Jauregian egin zen eta bertan hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Mari Urkia EAEko Gipuzkoako presidentea, Asier Aranbarri Azkoitiko alkatea eta Iñigo Irizar omenduaren semea.

    thumb_yrizar_009

    Andres Urrutiaren hitzak 8,41 Kb

    Ekitaldiaren amaieran, erakundeen izenean, Asier Aranbarrik "Lan Onari" domina eman zion Irizarren beste semeetako bati. Ondoren, Adolfo Arejita Euskaltzaindiko Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren zuzendari akademikoak eta Amaia Jauregizar egitasmo horren teknikariak "Pedro Irizar eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa" hitzaldia eman zuten.

    Pedro Irizarrek euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia aztertu zuen, eta lan horren emaitza Euskaltzaindiak argitaratutako Morfología del verbo auxiliar vasco hamabost liburuz osatutako lanean jaso da.

    thumb_yrizar_021

    Adolfo Arejitaren hitzaldia 62,41 Kb

    Amaia Jauregizarren hitzaldia 480,93 Kb

  • Hizkuntzak ebaluatzen dituen Europako elkartea Euskaltzaindian

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuta, Association of Language Testers in Europe (ALTE) elkarteak bi ikastaro eman ditu Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. 

    ALTE elkarteak Europako hizkuntzen azterketak egiten dituzten hainbat erakunde biltzen ditu eta bere zeregina goi mailako irizpideak zaintzea da, hizkuntza azterketen munduan, arau bateratuak garatze aldera. Europako hainbat hizkuntza daude ordezkatuta elkartean, horien artean euskara dagoelarik. Hala bada, EGA azterketaren ardura duen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean, Jon-Simon Gartzia da euskararen ordezkaria ALTE elkartean.

    Ikastaroek aste bi iraun dute. Lehenengo astean Lynda Taylor eta Cyril Weir izan dira irakasleak, eta bigarrenean Ivana Vidakovic eta Angeliki Salamoura.

    thumb_alte_010

  • Xabier Altzibar: "Juan Martin Hiribarrenen "Eskaraz egia" (1858) eta erranak"

    Irailaren 17an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolaturik, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egin zen Azkainen.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar.

    Hona hemen Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak eman zuen hitzaldia: "Juan Martin Hiribarrenen Eskaraz egia(1858) eta erranak"

    thumb_altzibar_azkaine

    Xabier Altzibar: "Juan Martin Hiribarrenen "Eskaraz egia" (1858) eta erranak" 143,99 Kb

  • 159. araua: Europako toponimia fisikoa

    Euskaltzaindiak 159. araua (Europako toponimia fisikoa) kaleratu berri du.

    Arau honekin, Europako geografia fisikoari heldu dio Euskaltzaindiak. 450 leku-izenetik gora ageri dira Europako toponimia fisikoaren arauan: lehendik araututa eta zenbait arautan sakabanatuta zeuden guztiak eta orain arte arautu gabeko beste asko: ibaiak, kanalak, aintzirak, urtegiak, itsasoak, golkoak, penintsulak, lurmuturrak, mendikateak, mendiak eta uharteak.

    Arau honi buruzko azalpen osagarriak eskaintzen dituzte Jose Luis Lizundia Exonomastika batzordeko buruak eta Alfontso Mujika batzordeko idazkariak.

    thumb_toponimia_fisikoa

     

  • Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak "Ikastola mugimendua. Dabilen herria" liburua aurkeztu dute

    Irailaren 24an, Atarrabian, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Paz de Ziganda ikastolan izan zen Euskaltzaindia, eta bertan hainbat ekitaldi burutu. Ekitaldi hauen artean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izeneko liburuaren aurkezpena azpimarra daiteke. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da. Aurkezpena honako hauek egin zuten: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkartearen presidenteak, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburu eta Nafarroako ordezkariak, Iñaki Erroz Paz de Ziganda ikastolako zuzendariak eta Mikel Asiain ikastolako presidenteak.

    Bestalde, arratsaldean, Akademiak eta ikastolak antolatu zuten ageriko ekitaldian, liburuaz mintzatu zen J. Iñaki Etxezarreta Ikastola Elkartearen aholkularia.

    Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera. Lan honek ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, besteak beste.

    thumb_liburua_ikastola

     

  • Atarrabian, Nafarroa Oinez festarekin bat

    Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak. Irailaren 24an, Atarrabian, hainbat ekitaldi egin zituen Akademiak. Aurtengo Nafarroa Oinez Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatzen du, Munduz mundu izenburupean.

    Goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egin zen, Paz de Ziganda ikastolan. Gero, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuaren aurkezpena izan zen. Horren ostean, euskaltzainek ikastola bisitatu zuten eta gero Udaletxera joan ziren, Pello Mirena Gurbindo Atarrabiako alkateak bertan hartu baitzituen. Eta azkenik, arratsaldean, ikastolan, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta Paz de Ziganda ikastolak.

    thumb_kanpoan

     

  • Nafarroa Oinez 2010 dela eta, Euskaltzaindia Atarrabian

    Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta gaur, irailaren 24an, Atarrabian, hainbat ekitaldi egingo ditu.

    Batetik, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egingo da, Paz de Ziganda ikastolan. Bestetik, 12:30ean, ikastolan, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua aurkeztuko da. Horren ostean, euskaltzainek ikastola bisitatuko dute. 13:30ean, Udaletxean, Pello Mirena Gurbindo alkateak euskaltzainak hartuko ditu. Eta azkenik, arratsaldeko 17:30ean, ikastolan ere, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, Paz de Ziganda ikastolarekin batera.

    Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:

    • Agurra: Iñaki Erroz, ikastolako zuzendariak
    • Patxi Salaberriren hitzaldia: Iruñerriko euskararen ezaugarriak
    • Patxi Zabaletaren hitzaldia: Jorge Cortes Izal, Euskariako berritzailea
    • Ikastolako abesbatza: Nere herriko neskatxa maite
    • J. Iñaki Etxezarreta, Ikastolen Elkarteko aholkularia: Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuaz azalpena
    • Ikastolako abesbatza: Eperrak
    • Azken hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburuak
     

     

    thumb_ikurra

    thumb_logogorri

  • Aurtengo Xalbador Eguna urriaren 9an eta 10ean egingo da Urepelen

    2010eko Xalbador Eguna urriaren 9an eta 10ean egingo da Urepelen, Xalbador eta Xanpun lemapean. Beti bezala, musika, bertso edota herri kirolak uztartuko dira euskararen eta euskal kulturaren festa honetan. Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute eguna, eta bi erakundeotako ordezkariek gaur aurkeztu dute aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Bertan izan dira Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari eta Iker sailburua, Itxaro Bethart Deiadarra elkartearen izenean, eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain eta hasieratik Xalbador Egunaren antolakuntzan ibilitakoa.

    thumb_xalbador_eguna

     

  • "Ikastola mugimendua. Dabilen herria" liburuaren aurkezpena

    Datorren ostiralean, irailaren 24an, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua aurkeztuko dute Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza berria da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da.

    Hortaz, lan honek ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko dute, eta orain arte jakinak ziren datu askorekin batera, behin ere jaso gabe zeuden gertaera, adierazpen, lekukotza zuzen eta ikuspegi desberdinen berri izango du.

    Ikastola mugimenduak 50 urte bete ditu. Alegia, XX. mendearen lehen erdiko ahaleginen ostean, Azkuek, Muñoak, Euzko Ikastola Batzak, Elbira Zipitriak, Julita Berrojalbizek eta bestek eragindako saioen ondotik, gaur egun eta euskal lurralde guztietan ezagutzen den ikastola mugimendua 1960an abian jarri zen.

    thumb_ikastola_azala

    "Ikastola mugimendua. Dabilen herria" liburuaren aurkibidea 65,46 Kb

  • Xipri Arbelbide: "Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian"

    Irailaren 17an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolaturik, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egin zen Azkainen.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar.

    Hona hemen Xipri Arbelbide euskaltzain urgazleak eman zuen hitzaldia: "Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian".

    thumb_arbelbide_azkaine_2010-09-17_007

    Xipri Arbelbide: "Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian" 191,84 Kb

  • Hiribarren omendu du Euskaltzaindiak

    Irailaren 17an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolaturik, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldiaegin zen Azkainen, Bil Toki aretoan.

    Lau hizlari aritu ziren jardunaldi horretan: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar, eta guztion artean Hiribarrenen garaia eta berak egindako lanaren nondik norakoa aztertu zituzten. Azkaineko Herriko Etxearen ordezkari batzuk ere bertan izan ziren: Jean-Louis Laduche alkatea eta Joseph Daubas, André Etchegoyhen eta Jean-Pierre Ibarboure zinegotziak.

    Goizean, Literatura Ikerketa batzordeak bere lan-bilera egin zuen Azkainen.

    thumb_azkaine_2010-09-17_011

  • Gaur, Azkainen, Hiribarrenen omenez

    Gaur, irailaren 17an, Euskaltzaindiak J.M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egngo du Azkainen. Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu du eta hizlariak honako hauek izango dira: Jean Haritschelhar, Xipri Arbelbide, Ana Toledo eta Xabier Altzibar.

    Jean Martin Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zen, 1810eko maiatzaren 8an. Urruña eta Bardozeko erretore izan zen, baita Baionako katedraleko kalonje ere. Bere obrarik ezagunena Eskaldunac olerki bilduma da, Baionan argitaratu izan zena 1853ko abenduan. Montebideoco berriac (1853) eta Eskaraz eguia (1858), ere idatzi zituen.  Baionan hil zen, 1866ko azaroaren 26an.

    Eskaldunac. Iberia, Kantabria, Eskal Herriac, Eskal Herri bakhotcha eta hari darraicona obrak -esan bezala, bere lanik ezagunena- 5.000 bertso ditu eta Euskal Herria goraipatzen du. Garai bateko ohiturak, geografia, historia edo jarduerak jasotzen ditu.

    thumb_eskaldunac_j.m_hiribarren

     

  • Frantziako artxiboen historia

    Aipagai dugun liburua Frantziako artxiboen historia bat da (1808-2008), egile anitzek egina eta tankera instituzional nabarmena duena. Alegia, Frantziako artxiboen historia ofiziala, nahi bada, baina ez horregatik interes gutxikoa: zer da artxibo bat, zertarako balio du, nola antolatzen da... ikuspuntu historiko batetik aurkeztua eta azaldua. Liburu interesgarria begitantzen zaigu berez humanitateetan interesa duen euskaltzalearentzat, areago kontuan hartuta duela zenbait hilabete zabaldu zela Baionan Departamenduko artxibo berria, euskaldunek bere garaian hain kartsuki eskatua. Hemen eta hemen irakur daiteke horri buruzko informazioa.

    Azkue Bibliotekan eskuragarri :

    Les Archives nationales : des lieux pour l'histoire de France : bicentenaire d'une installation 1808-2008 / coordination générale, Claire Béchu. -- Paris : Somogy éditions d'art : Archives nationales, 2008, 382 or.

    thumb_azala

    Liburuaren aurkibidea 1,25 Mb

  • Pello Telleriak Euskaltzaindia uzten du

    Gure erakundearen ibilian garrantzizko gertatua denez gero, ondoko berria eman behar dizuegu.

    Irailaren 1ean, Pello Telleria Idazkariordeak Euskaltzaindiaren Zuzendaritzari gutun bat bidali zion, horretan Akademian orain arte bete duen lana uztea erabaki duela jakinaraziz. Bidezkoa den bezala, arauzko hamabost eguneko aurretiaz jakinarazi dio erakundeari, eta, hortaz, bere azken lan-eguna irailaren 15a izango da.

    Zuzendaritzak, irailaren 3an izandako bileran, eskerrak eman zizkion Telleria jaunari, hainbat urtetan egindako lanagatik, eta, etorkizunari begira, zorterik hoberena opa zion. Horrez gainera, azaroko osoko batzarra Bilbon eta egoitzan egitekoa denez, batzarraren azken aldian eta euskaltzainekin eta langileekin egoteko eta agur-ekitalditxoa gauzatzeko  gomita egin zion Pellori.

    Beraz, jakizue horren hutsartea bete arte, Joseba Zabaletak, Kudeatzaileak, hartuko dituela Idazkariordearen erantzukizunak, eta, orain arte bezala, espero izatekoa da, zeregin horietan ere guztion laguntza eskergarria izatea.

    thumb_pello_telleria

  • Euskaltzaindiak J. M. Hiribarren omenduko du Azkainen

    Irailaren 17an, Azkaineko Bil Toki aretoan, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak.

    J. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zen, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, Euskaltzaindiak omenaldi bat eskainiko dio. Bestalde, goizean, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak bere lan-bilera Azkaineko Herriko Etxean egingo du.

    Hauxe da irailaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, Azkaineko Bil Toki aretoan izango den jardunaldiaren egitaraua:

    • Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia: "J.M. Hiribarren bere mendean"
    • Xipri Arbelbide euskaltzain urgazlea: "Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian"
    • Ana Toledo euskaltzain osoa: "Arbasoak Hiribarrenen Eskaldunak idazlanean"
    • Xabier Altzibar euskaltzain urgazlea: "Hiribarrenen Eskaraz egia eta atsotitz bilduma"
    thumb_hiribarren_jean_martin
  • Nazionalismoari buruz

    Aurkezten dugun liburua XX. mendean garrantzi handia izan duen testu klasiko bat da, hortik elikatu baitira nazionalismoari buruz Europako historialari, soziologo edo politologo ugarik egiten dituzten hausnarketen parte esanguratsu bat.

    Lehen aldiz 1946an argitaratu zen, Londresen, bi urte lehenago Raleigh Lecture on History izeneko urteroko hitzaldi-ospakizunaren baitan eskaini ondoren. Egilea, L.B. Namier, Bretainia Handiko Atzerri Arazoetarako bulegoko goi mailako funtzionarioa eta historialaria. Funtsean Alemaniaren kontrako diatriba kupidagabea da, II. Mundu Gerraren errua haren nazionalismoari esleitzen zaiolarik, horren sustraia 1848ko iraultzan legokeelarik.

    Azkue Bibliotekan dugun edizioa 1992koa da, The British Academy-k eta Oxford University Press-ek elkarlanean aterea. Interes handia duen testua nazionalismoaz arduratutako edozeinentzat.

    Azkue Bibliotekan eskuragarri :

    Namier, Lewis Bernstein : 1848 : the revolution of the the intellectuals / with a new introduction by James Joll. -- New paperback ed. -- Oxford [etab.] : The British Academy by Oxford University Press, 1992, XIII, 124 or.

    thumb_07_1848_-_the_revolution

  • Euskal Herrian bidaiari

    Aurkezten dugun liburua genero klasiko baten bilduma da, alegia, XIX. mendean batez ere hain klasikoak izan ziren bidaia-liburuetatik abiatuta sortutako bilduma. Lekua, jakina, Euskal Herria da, eta bidaiariak hemeretzigarren mendetiar frantses idazle klasikoak, hurrenez hurren: Eugène Viollet-le-Duc, Stendhal, Théophile Gautier, Gustave Flaubert, Victor Hugo, Hippolyte Taine, Prosper Mérimée, Alexandre Dumas eta Jules Verne. Euskal Herrian interes historikoa edo antropologikoa duen ororentzat interesgarria.

    Iparraldeko Pimientos argitaletxeak bere bilduma ederrean eskainitako lana, Alexandre Hurel-en eskutik.

    Azkue Bibliotekan eskuragarri:

    Voyage au Pays Basque / Stendhal... [ et al.] ; [ préface par Alexandre Hurel]. -- 4ème éd. revue et aug. -- Urruña : Pimientos, 2010

    316 or. ; 20 cm. -- (Récits et témoignages d'écrivains-voyageurs au XIXe siècle, 1776-4165)

    thumb_06_euskal_herrian_bidaiari

  • Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan

    Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan zehar. Hil berean, webguneko orriek 385.051 bistaratze izan ditu.

    Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

    1) Bisitak, guztira 37.118
    2) web-orrialde bistaratzeak:
    Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 10.290
    Hiztegi Batua 43.672
    Euskaltzaindiaren Arauak 3.469
    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 20.974
    JAGONET zerbitzua 4.431
    EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 222.855
    Argitalpenen Katalogoa 1.852
    Beste guztiak 77.508
    Web-orrialde bistaratzeak, guztira 385.051

    thumb_8

  • Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean

    Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean. Bestalde, webguneko orriek 413.796 bistaratze izan zituzten hil berean.

    Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

    1) Bisitak, guztira 45.400
    2) web-orrialde bistaratzeak:
    Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 13.425
    Hiztegi Batua 56.427
    Euskaltzaindiaren Arauak 4.181
    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 25.091
    JAGONET zerbitzua 3.729
    EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 207.489
    Argitalpenen Katalogoa 2.488
    Beste guztiak 78.870
    Web-orrialde bistaratzeak, guztira 413.796

    thumb_7

  • Joana Albreten biografia bat

    Iruzkindu nahi dugun liburua duela berrogei urte baino gehiago argitaratua zen, Estatu Batuetan, eta 1979an frantsesera itzuli bazen ere, badut errezeloa gaur egun ez dela oso ezaguna gure artean. Neuk ere ez nuen haren arrastorik harik eta, berriki, John Elliott historialari ingelesak gomendatua ikusi nuen arte. Euskal Herrian bertan gutxienez lau biblioteka publikotan aurkitu daitekeen arren (Azkue Biblioteka, Deustuko Unibertsitatekoa, Nafarroako Unibertsitatekoa eta Baionako Udal Liburutegia), ez da, dena dela, eskuratzeko erraza. Hala ere, hura atzeman eta irakurtzeko lana hartzen duenak nekez esan ahal izango du denbora alferrik galtzen ibili denik, liburu zinez ederra baita alderdi guztietatik, ondoren erakusten saiatuko garen bezala.

    thumb_joana_albret

  • 2010eko Gasteizko urre dominak

    Urtero egiten den moduan aurten ere, eta Andre Mari Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, Gasteizko Udalak hiriko urre dominak Zulueta jauregiko lorategian banatu zituen. Aurtengo sarituak Artean ospe handiko izan ditugun Chillida eta Peña Gantxegi izan dira. Eduardo Chillida Juantegi eskultorea eta Luis Pedro Peña Gantxegi arkitektoa gizon ospetsu izan zitzaizkigun bizi ziren bitartean eta gero ere bai, haien obrek gurekin baitiraute beren materialitate gogorrean eta beraien espiritualitate bigunean.

    thumb_mruiz_urrestarazu

  • Euskaltzaindiaren 2010eko argitalpenak

    Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen. Besteren artean, Euskararen herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukiak daude, baita "Euskaltzainak" bildumaren hiru liburu berri edota "Mendaur", "Iker" eta "Jagon"  bildumen azken lanak ere.

    Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia plazaratu da, eta Jose Antonio Aranaren Katalogoa ere argitara eman du Akademiak. Bestalde, Plazaberri berripaperaren zenbaki berriak kaleratu dira.

    Argitalpen zerrenda guztia ikusteko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

    thumb_argitalpenak1

     

  • Abuztuan ez da argitaratuko "Plazaberri"

    Gaur, uztailaren 30ean, argitaratu dugu kurtso honetako azken berria. Abuztuan, Plazaberri ez da kaleratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

    Ondo izan!

  • Jean-Louis Davant, euskaltzain emeritu

    Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu du Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.

    Jean-Louis Davant 1935eko uztailaren 5ean jaio zen, Ürrüstoin (Zuberoa). Laborantzan ingeniaria da. Hazparneko Laborantza Ikastetxean irakasle izana da eta gaur egun jubilatua dago. Enbata mugimendu abertzalearen bultzatzaileetariko bat izan zen. Idazlea da, eta pastoral-antzerki askoren egilea.

    Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 1975eko otsailaren 28an.

    Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barne Erregelen arabera, emeritu izendatzearen ondorioz sortzen den hutsartea betetzeko, ondorengo bi osoko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta hirugarren batzarrean egingo da bozketa. Beraz, iraileko eta urriko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta azaroko batzarrean gauzatuko da bozketa.

    Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar du.

    thumb_davant

    Jean-Louis Davant: "Euskaltzaindiari esker onez" 45,88 Kb

  • Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez

    Euskaltzaindiak 2009ko Oroitidazkia argitaratu du lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta paperean zein PDF formatuan eskaintzen da.

    2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak eta  Herri Administrazio eta erakundeak.

    Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

    thumb_oroitidazkia_2009

     

     

  • "El Diario Vasco" egunkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena

    El Diario Vasco egunkariak eta Euskaltzaindiak urte bateko iraupena duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, El Diario Vasco egunkariak 2000. urtetik hona ekoiztu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

    Hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, bereziki euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak zabaltzeko eta komunikabideen bidez egoki plazaratzeko.

     

    thumb_ikurra
    thumb_diario

     

  • Akademiaren antolaketa, partaide eta zereginen berri ematen duen "Gida" kaleratu da

    Euskaltzaindiaren antolaketa, helburuak, partaideak eta zereginak zein diren azaltzen duen Gida argitaratu berri du Akademiak, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gida - Guía - Guide - Guide book izena duen argitalpen berri honek lau atal nagusi ditu:

    • Aurkitegia: erakundearen egoitza eta ordezkaritzak. Zerbitzu orokorrak. Zuzendaritza eta eragileak. Euskaltzain oso, ohorezko, urgazle eta batzordekideak.
    • Euskaltzaindiaren batzorde eta egitasmoen organigrama (2009-2012)
    • Arautegia
    • Barne-erregelak.

    Honetaz gain, liburuki honen nondik norakoa zehazten duen Xabier Kintana idazkariaren atarikoa ere badago. Bertan, Akademiak norentzat egin duen Gida azaltzen du Kintanak: "Gure hizkuntzaren Akademiaren osaera eta funtzionamenduaren lerro nagusiak jakiteko interesa duten guztiei nahi genuke liburu hau, bere laburrean, lagungarri gertatzea".

    thumb_gida_2010

  • Exonomastika batzordearen aurkezpena Euskaltzaindiaren Osoko Batzarrari

    Uztailaren 23an, Donostiako Foru Aldundiaren egoitzan, Euskaltzaindiak uztaileko osoko batzarra egin zuen. Bilera horretan, Exonomastika batzordeak bere lanaren aurkezpena egin zuen, eta Euskaltzaindiak azken 20 urteotan exonomastikan egin dituen lanak, batzordearen historia, lan-prozedurak, emaitzak, gaur egungo egoera eta etorkizunerako asmoak azaldu zituen. Aurkezpenari laguntzeko, hainbat datu eta irudi erabili ziren.

    Aurkezpena Jose Luis Lizundia batzordeburuak eta Alfontso Mujika idazkariak egin zuten.

    Hona hemen aurkezpenean erabili zen dokumentua.

    thumb_mundua_letrak

    Aurkezpena: Exonomastika batzordea 3,28 Mb

    thumb_2010-7-23.osoko_batzarra_donostian_012

  • Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa

    Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen ari da. Onomastika batzordeak bederatzi multzotan banatutako 400 ibai izen inguru aztertu eta proposatu ondoren, osoko bilkurak beste bederatzi bilkuratan berraztertu eta onartzea aurreikusi da.

    Azkeneko bi bilkuretan bi lehenbiziko multzoak onetsi dira, Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diren ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak, hots, Karrantzatik hasi eta Bidasoraino.

    thumb_2010-7-23.osoko_batzarra_donostian_003
    Toponimoetan ohi den bezala, amaierako abokala berezkoa ez bada, artikulua baizik, Euskaltzaindiak izenaren ondotik (-a) marka jartzen die, izen hori deklinatzean nola jokatu behar den jakin ahal izateko, esaterako Deba, berezkoa delako, baina Bidasoa (-a), artikulua delako.

    Hori dela eta, Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...

    Erabaki hau hartzeko, Euskaltzaindiak inguru horretako euskaldunen erabilera izan du kontuan. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako testuetan erabat arruntak dira gisa honetako aipuak: Bidasora doaz; Bidasoko Bera; Bidasoko nekazarien biltzarra; Baztan, Malerreka eta Bidasoko gazteria, etab. Bertako herritarren artean bildutako ahozko testigantzak ere erabilera horren alde mintzo dira, arruntak baitira, batik bat, adin batetik goitikoen artean gisa honetako esaldiak: Bidásora bota zuten; Bidásotik atera zuten; Bidásoko izokinak, etab. Horretaz gain, kontuan izatekoa da, herritar izena edo ‘jentilizioa' deitzen dena, azken -a hori gabekoa dela, hots, bidasotarra, eta ez *bidasoarra.

    Hortaz, erabat baztertzekoak dira azkenaldi honetan, bai idatziz bai ahoz, hedatzen ari diren gisa honetako esaldiak: *Bidasoako trenbide zaharra; *Bidasoaraino iritsi ziren; *Bidasoatik pasatu ziren; Baztan-*Bidasoako ingurua; *Bidasoako hitza... Horien ordez bertze hauek erabili behar dira: Bidasoko trenbide zaharra, Bidasoraino iritsi ziren, Bidasotik pasatu ziren, Baztan-Bidasoko ingurua, Bidasoko hitza...

    Andres Iñigo
    Onomastika batzordeburua

  • Junes Casenaveri omenaldia. Txomin Peillenen hitzak

    Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendu zuten Altzain (Zuberoa). Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek.

    Hona hemen Txomin Peillen euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.

    Bestalde, Jean-Louis Davanten hitzak irakurtzeko, egin klik hemen.

    thumb_casenave_junes

    Txomin Peillen: "Junes Casenave Harigile gure adiskidea" 80,84 Kb

  • "Mugarik Gabeko Telebista" kanpainak bildutako 559.759 sinadura ontzat eman dituzte

    "Mugarik gabeko telebista" kanpainak ezarritako helburua lortu du, eta hala onartu du, idatziz, Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak: bertan entregatu dira 651.650 sinadura, horietatik 559.759 ontzat eman direlarik. Hortaz, herri ekimenari esker, pausorik garrantzitsuena eman da, eta lortu behar zen sinadura kopurua erraz gainditu da. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi duenez, lanean dihardu, lege proiektu bat aurrera irten dadin.

    Euskal Herrian, eta batez ere Nafarroan, kanpainak arrakasta handia izan du. Hala, Euskaltzaindian 12.420 sinadura bildu ziren. Jakina denez, "Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusia hauxe da: hizkuntza bera duten erkidegoetan irrati-telebista emisioak jaso ahal izateko eskubidea legez bermatzea eta, horren ondorioz, Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitzea. Euskaltzaindiarekin batera, Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak babestu zuten kanpaina hau.

    televisi_sense_fronteres

  • "Plazaberri" berripaperaren zenbaki berria kalean

    Plazaberri berripaperaren zazpigarren zenbakia argitara eman du Euskaltzaindiak. Hauek dira zenbaki honetako gai nagusiak: Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena.

    Horretaz gain,  Euskaltzaindiko kudeatzailearen izendapenaren berri ematen da -Joseba Zabaleta da eta ekainaren 1etik dabil lanean- baita Akademiak Nafarroako Gobernuarekin, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu dituen hitzarmenei buruzko informazioa ere.

    Euskaltzaindiaren azken argitalpenak -paperean eta sarean- eta Akademiaren webguneari buruzko zenbait datu ere eskaintzen dira zazpigarren zenbaki honetan.

    thumb_plazaberri7_azala

    "Plazaberri"ren 7. zenbakia 1,75 Mb

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak batzorde ahaldundua

    Uztailaren 12an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak batzorde ahaldunduak bilera egin zuen. Batzorde hau  2009an sortu zuen Akademiak, eta Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz, Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak egitasmoaren jarraipena egiten du.

    Batzordearen burua Andoni Sagarna Iker sailburua da, idazkaria Xabier Kintana da eta kideak honako hauek: Ibon Sarasola, Adolfo Arejita, Beñat Oihartzabal eta Patxi Salaberri euskaltzainak eta Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna. Bilerak bideokonferentziaz egiten dituzte, kide batzuek Bilbotik eta beste batzuek Donostiatik parte hartuz. Hilean bi aldiz biltzen da batzorde hau, eta bilera bakoitza lau ordukoa da.

    thumb_2010-7-12.batzorde_ahaldunduen_bilera_012

  • Hiztegi Batua (2. itzulia) batzorde ahaldundua

    Uztailaren 12an, Hiztegi Batua (2. itzulia) batzorde ahaldunduak bilera egin zuen. Batzorde hau 2009an sortu zen, eta bere xedea hauxe da: Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eztabaidatzeko prozedura arintzea, egitasmoaren epeak laburtuz eta egitasmo horri bukatze-data eskuragarriagoa emanez.

    Batzorde honek Hiztegi Batuaren 2. itzuliko zerrendak aztertu ondoren, euskaltzainek ohar idatziak egin dizkieten hitzak aztertzen ditu, eta dagokion erabakia hartzen du.

     

    Batzorde honen burua Andoni Sagarna Iker sailburua da, eta Xabier Kintana da idazkaria. Miren Azkarate, Pello Salaburu eta Patxi Uribarren euskaltzainak eta Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna dira batzordearen kideak. Bilerak bideokonferentziaz egiten dituzte, Bilbotik eta Donostiatik. Hilean bi bilera egiten ditu batzorde honek, eta saio bakoitza bi ordu eta erdikoa da.

    thumb_2010-7-12.batzorde_ahaldunduen_bilera_019

  • Euskaltzaindia XIV. Euralex nazioarteko kongresuan

    Euskaltzaindiak parte hartu du uztailaren 6tik 10era, Frisiako Leeuwarden/Ljouwert hiriburuan egin den XIV. Euralex kongresuan. Antolatzaileak Fryske Academy (Frisieraren Akademia) eta Leiden Instituut voor Nederlandse Lexicologie (Nederlanderaren Leidengo Lexikologia Institutua) izan dira. Han aurkeztu eta eztabaidatu diren gaiak honako hauek izan dira:

    • Lexikografia eta Lexikologia konputazionalak
    • Hiztegigintza-prozesua
    • Lexikografia- eta lexikologia-egitasmoei buruzko txostenak
    • Elebitako lexikografia
    • Espezialitate-hizkeretako lexikografia- Terminologia eta
    • Terminografia
    • Lexikografia historikoa eta etimologikoa
    • Hiztegien erabilera
    • Fraseologia eta kolokazioa
    • Lexikografiarako garrantzia duten lexikologia-gaiak
    • Gutxiengo-hizkuntzetako edo estaturik gabeko hizkuntzetako lexikografia
    • Zeinu-mintzaira
    thumb_imagen4822
    Euskaltzaindiaren izenean Iker Sailburua izan da eta txosten bat aurkeztu du: The Lexicographic Work of Euskaltzaindia - The Basque Language Academy 1984-2009. Bestalde, PowerPoint aurkezpen bat erabili du.

    Hona hemen txostena. Bestalde, PowerPointa ikusteko sakatu gehiago irakurri hitzen gainean.

    Andoni Sagarna: "The Lexicographic Work of Euskaltzaindia - The Basque Language Academy 1984-2009" 75,67 Kb

  • Okzitanieraren Akademia sortu nahi duen Aporlòc elkarteko kideak Euskaltzaindian

    APORLÒC "Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc" izeneko elkarteak Euskaltzaindia bisitatu du uztailaren 9an. Elkarte hori Okzitanieraren Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren berri eduki nahi izan du. Euskaltzaindiko hauek bildu dira elkarte horrekin: Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduraduna eta Pello Telleria idazkariordea.

    APORLÒC elkarteko hauek izan dira bileran: Jèp de Montoya e Parra (APORLÒC-eko eta Institut d'estudis Aranense-ko burua), Benaset Dazeàs eta Laura Abadia (APORLÒC elkarteko kideak), Sèrgi Javaloyès (Pau-eko "Institut occitan"eko zuzendaria) eta Gilbert Mercadier ("Centre de ressources occitanes et méridionales"eko kidea).

    thumb_2010-7-9.aporlc_okzitaniarren_elkartearen_bisita_003

     

  • Junes Casenaveri omenaldia

    Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendua izan zen Altzain (Zuberoa). Casenavek Altzaiko erretore kargua utziko du, eta Donapaleura erretiratuko da laster. Omenaldian meza, kantuak, dantzak eta olerkiak uztartu ziren, eta Casenavek bere bizitza guztian euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatu zuten.

    Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek. Sü Azia elkarteko kideek adierazi bezala, "Aita Junesek merexi dü saldo handian bil gitean, haren üngürüan, parropianten eta eüskalgintzaren alde egin düan lan handiaz eskerrak emaiteko".

    Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.

    thumb_casenave_junes

    Jean-Louis Davant: "Aita Junesi" 87,58 Kb
  • Euskaltzaindiak "Juan Mari Lekuona-ri omenaldia" liburua sarean jarri du

    Euskaltzaindiak Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua sarean jarri du. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman.

    Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua Akademiaren Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da eta Iker bildumaren 23. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura... Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.

    thumb_iker-23

  • "Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obraliburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Iker bilduman.

    Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburuak Jurgi Kintanak burutu zuen doktorego tesiaren zati nagusia biltzen du, zehazki Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona. Lehenengo euskaltzainburua izan zenaren arlo bi ikertu ditu Kintanak: pentsaera eta obra. Pentsaerari dagokionez, Azkueren abertzaletasuna aldarrikatzen du egileak. Obrari buruz, genero guztiak jorratu zituela azpimarratzen du. Liburua Iker bildumaren 22. zenbakia da.

    thumb_0-8

  • Leibniz eta euskara

    Aitortu behar dut orain arte pentsatu izan dudala Wilhelm von Humboldt (1767-1835) izan zela euskararekin (eta, beraz, Euskal Herriarekin) arduratu zen lehen pentsalari europarra, eta haren anparoan eta jarraigoan hasi zela gure herri eta hizkuntzarekiko nolabaiteko ardura Aturri ibaiaz haraindi. Baina oker nengoen, Josu M. Zulaikaren artikulua irakurtzean konturatu naiz oker nengoela guztiz: euskararekiko ardura ehun urte behintzat aurrera daiteke, eta europar filologo taldetxo txiki baina esanguratsu bat dago horretan inplikatua.

    Egia da euskararekin interesatutako lehen-lehen filologo europarra, dakigunagatik, Lucio Marineo Siculo (1460-1533) izan zela, XVI. mendearen lehen herenean euskarazko hitz zerrenda bat argitaratu zuelarik, baina hortik aurrera euskararekin interesatutakoen artean nekez aurkitzen da Europan ezaguna den pentsalaririk Humboldt agertu arte. Orain, berriz, neuk behintzat Zulaikari esker, badugu beste katemaila bat: Gottfried Wilhelm von Leibniz (1646-1716).

    thumb_03_gottfried_wilhelm_von_leibniz

  • Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan ditu ekainean

    Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan ditu ekainean zehar. Bestalde, webguneko orriek 435.885 bistaratze izan dituzte hil berean.

    Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukia Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) da, 209.373 bistaratze izan zituelarik. Hiztegi Batua, 80.156 bistaratzeekin, gehien ikusi den bigarren orrialdea izan da. Hauek dira datuak:

    1) Bisitak, guztira 52.713
    2) web-orrialde bistaratzeak:
    Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.546
    Hiztegi Batua 80.156
    Euskaltzaindiaren Arauak 6.684
    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 33.927
    JAGONET zerbitzua 8.425
    EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 209.373
    Argitalpenen Katalogoa 2.904
    Beste guztiak 78.870
    Web-orrialde bistaratzeak, guztira 435.885

    thumb_estatistikak_eka

  • Parlacatalà elkartearen berri izan du Euskaltzaindiak

    Ekainaren 8an, Parlacatalà.org elkarteko Ignasi Capdevila i Dalmau jauna izan zen Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan eta Akademiako Euskaltzainburuarekin, Idazkariarekin eta Diruzainarekin bildu zen. Kataluniako Parlacatalà.org elkartearen berri ematera etorri zen Capdevila jauna: katalana ikasten laguntzeko sistema da, boluntarioen bidez gauzatzen dena. Laguntza-modu honen helburua ez da hizkuntza ikasteko eskolak ordezkatzea, hitz egiteko erraztasunak eskaintzea baizik. Euskaltzaindiaren ordezkariek, Euskal Herrian mintza-praktika zerbitzua eskaintzen dituzten zenbait elkarteren berri eman zioten Capdevila jaunari.

    Parlacatalà.org elkartearen berri izan nahi duenak, hemen aurkituko du.

    thumb_2010-6-8.parlacatal-ko_capdevilaren_bisita_009

  • Ataungo euskaltzain hura

    Euskaltzaindiaren izenean pozik joan nintzen ekainaren 25ean Jose Migel Barandiaran Museoaren inaugurazio ekitaldira, euskaltzain haren omenez eta gogorapenez museo hau ireki zen egunean. Nire izen propioan ere pozez eta begirunez joan nintzen, aspalditik On Jose Migeli nion errespetu handia handiago egin zitzaidan Barandiaran Fundazioko Batzorde Zientifikoaren partaide izateko Fundazio horren lehendakaria zen Armando Llanos Ortiz de Landaluzek eta orduko Patronatuak aukera eman zidatenean eta batzorde horretan aritu naizen sei hilabeetan. Euskaltzaindia eta ni beraz pozik izan ginen udako arratsalde horretan.

    On Jose Migelek zituen titulu askoren artean Euskaltzaindikoa izatea ere bazuen. 62 urte luze izan genuen euskaltzain (On Jose Migelen ekintzak beti iristen ziren luze). 1928an euskaltzain urgazle izendatua izan zen, Euskaltzaindia oraindik hasi berria zenean (9 urte ziren 1919an sortu zenetik) eta euskaltzain oso azkenean 1965ean. Euskaltzaindian izan zuen aulkia 23a izan zen, gaur Miren Azkaratek duena.

    thumb_barandiaran

  • Patxi López Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskaltzaindia hartu du

    Atzo, uztailaren 1ean, Patxi López Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu zituen Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. Bileran hauek izan ziren: Eusko Jaurlaritzaren izenean, Patxi López eta Blanca Urgell Kultura sailburua, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andoni Sagarna Iker sailburua, Andres Iñigo Jagon sailburua, eta Joseba Zabaleta kudeatzailea.

    Patxi López lehendakaria denetik, hau izan da Euskaltzaindiarekin batzen den lehenengo aldia. Euskaltzaindiaren ohitura da kargua hartu duten herri agintari guztiekin batzartzea, eta hala egin zuen atzo lehendakariarekin. Bileran bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko asmoa azaldu zen.

    thumb_eusk03

  • Iparraldeko euskaltzainen urteko bilkura

    Ekainaren 28an egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

    Bilera horretan 2009ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2009ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

    Iparraldeko euskaltzainez gain Zuzendaritzako kideak ere izan ziren.

    thumb_bn_2010-06-28_006

  • Elhuyar Fundazioak esku artean dituen lanen berri eman die euskaltzainei

    Ekainaren 25ean,  Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen hileko batzarrean, Elhuyar Fundazioaren ordezkariak izan ziren, Akademiak gonbidatuta. Fundazioaren izenean, Itziar Nogueras zuzendaria eta Josu Aztiria Hizkuntza zerbitzuetako arduraduna joan ziren osoko batzarrera eta Elhuyarrek esku artean dituen proiektu eta lanen berri eman zieten euskaltzainei.

    Zehazki, Elhuyar Fundazioaren azken gogoeta estrategikoa aurkeztu zieten euskaltzainei. Gogoeta horrek zazpi ildo nagusi ditu: publiko orokorrari zientzia helaraztea; haur eta gazteei zientzia helaraztea; publiko espezializatuari zientzia helaraztea; kultura zientifikoaren Elhuyar Laborategia; hizkuntza-kudeaketan, itzulpenak eta zuzenketak; hiztegiak eta corpusak; eta hizkuntza-teknologien i+g. Euskaltzainek egindako galderak ere erantzun zituzten Noguerasek eta Aztiriak.

    thumb_elhuyar_fundazioa

  • "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuaren aurkezpena

    Ekainaren 28an, astelehenean, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L'enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Akademiaren Baionako ordezkaritzan. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz egin da, eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu.

    Liburuak  euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 9. zenbakia da. Euskaraz eta frantsesez dago.

    thumb_azala

    Liburuaren aurkibidea 44,63 Kb

  • "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu da

    Gaur, ekainaren 28an, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L' enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak, Baionan. Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea dira liburuaren egileak eta Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz burutu dute lana, erakunde horrek bere ikasleen 1995-96, 2002-03 eta 2008-09 ikaskurteetako matrikulazio-fitxak Euskaltzaindiaren eskuetan jarri baititu. Horietan oinarritzen da Baxokek eta Coyosek burututako lana. Liburua "Jagon" sailaren 9. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu da. Euskaraz eta frantsesez dago.

    Erramun Baxok eta Jean-Baptixte Coyos mintzatu dira gaurko aurkezpenean. Euren ondoan, Andres Iñigo Jagon sailburua  eta Jakes Bortayrou Iparraldeko AEKko koordinatzailea izan dira, biek Baxokek eta Coyosek egindako lanaren garrantzia azpimarratu dutelarik.

    thumb_baiona_026

     

  • "Su-armak, germenak eta altzairua" kaleratu da

    Liburu mardul honetan, Jared Diamond irakasle ospetsua historiako galderarik mamitsuenetako bati erantzuna ematen saiatzen da. Hauxe da galdera: Zergatik iritsi dira gizarte batzuk menderatzaile izatera eta gelditu dira beste batzuk menderaturik?

    Ikuspegi askotatik begiratuz eta argudio sendoak erabiliz, Diamondek frogatzen du Eurasiako kontinenteak abantaila handiak izan dituela, haren luzetarako ardatzak duen orientazioagatik eta aberastasun biologikoagatik eta horri esker garatu zela hor laborantza eta, horren ondorioz, gizarte handi, sendo, antolatuak eratu zirela.

    thumb_j._diamond

  • Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakurgai

    Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.

    2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak, Herri Administrazio eta erakundeak, eta Euskaltzaindiaren organigrama eta aurkitegia.

    Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

    thumb_oroitidazkia

  • Lautada euskaraz gogo biziz

    Ekainaren 20an, Agurainen, Arabako ikastolen aldeko jaia egin zen, Gogo biziz lemapean. Urtero bezala, Euskaltzaindia gonbidatuta zegoen, eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria eta Patxi Uribarren euskaltzain osoa joan ziren. Aurtengo Araba Euskaraz Lautada ikastolak antolatu du.

    Hona hemen, festa hori dela-eta, Manu Ruiz Urrestarazuk egindako gogoeta.

    thumb_ruiz_urrestarazu

    Manu Ruiz Urrestarazu: "Lautada euskaraz gogo biziz" 61,92 Kb

  • EHUk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute

    Gaur, ekainaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. EHUren izenean Iñaki Goirizelaia errektoreak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sendotzea du helburu.

    Iñaki Goirizelaiak azpimarratu duenez, "hitzarmenak dioen bezala, gure erakundeen helburuetako batzuk berberak dira, batez ere euskarari dagozkionak eta hori oso inportantea da, EHUk euskararen aldeko jarrera garbi eta sendoa erakutsi baitu hasiera-hasieratik". Bere ondoan, Andres Urrutiak, Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko harremanak aspaldikoak direla nabarmendu du, eta, besteren artean, bi urterik behin bi erakundeek deituko duten  Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariaz mintzatu da: "Guretzat berebiziko garrantzia dauka, uste baitugu hor ikusten dela Euskaltzaindiak egiten duen lana nola mamitzen den Unibertsitateko ikerkuntza proiektuetan".

    thumb_2010-6-21.ehurekiko_hitzarmena_sinatzea_020
  • Euskaltzaindia "Haur besoetakoa" eleberriaren irakurketan

    Bilbo Zaharra Forumak antolatutako Jon Miranderen Haur besoetakoa liburuaren etenik gabeko irakurketa egin zen asteazkenean, ekainaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den hirugarren urtea. 2008an Axularren Gero irakurri zen eta iaz Mogelen Peru Abarca.

    Asteazkenean egin zen ekimen honetan Euskaltzaindiaren aldetik hainbat irakurle izan ziren. Hona hemen horien izenak, Bilbo Zaharra Forumak emandako informazioaren arabera eta irakurritako ordena berean: Txomin Peillen, Andres Urrutia, Miren Agur Meabe, Adolfo Arejita, Pello Telleria, Jon Aurre, Ricardo Badiola eta Kepa Altonaga.

    thumb_2010-6-16.haur_besoetakoaren_irakurketa_arriagan_007

  • "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Atzo, ekainaren 16an, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Akademiak. Noticias de Gipuzkoaren izenean, Arantzazu Zugasti zuzendariak sinatu zuen, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburu eta Gipuzkoako ordezkaria izan zen.

    Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, Noticias de Gipuzkoa egunkariak 2005. urtetik hona ekoiztu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

    thumb_2010-6-16.noticias_de_gipuzkoa.hitzarmena_sinatzea_030
  • Bernardo Atxagaren hitzaldia "Haur besoetakoa" nobelari buruzko jardunaldietan

    Ekainaren 15ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzainak eman zuen Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

    Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten; bigarrena, aldiz, ekainaren 10ean burutu zen, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena aritu zirelarik.

    Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

    thumb_2010-6-15.bilbo_zaharra.bernardo_atxagaren_hitzaldia_009

  • Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena "Haur besoetakoa" eleberriari buruzko jardunaldietan

    Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Txomin Peillenek eta Pablo Joxe Aristorenak eman zuten Jon Miranderen Haur besoetakoanobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

    Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten. Hurrengo saioa gaur, ekainaren 15ean, izango da, iluntzeko 19:00etan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga"  hizlari izango delarik.

    Jardunaldiei amaiera emanez, bihar, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarraia egingo da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

    thumb_2010-6-10.bilbo_zaharra.txomin_peillenen_hitzaldia_023
  • Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da

    Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da. Akademia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE) saltokian erakutsi ditu bere nobedade eta argitalpen esanguratsuenak eta elkarte horren kide diren beste 62 argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengo Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 13ra egin da.

    Madrileko Liburu Azoka, Madrileko Liburugileen Gremioak, Madrileko Editoreen Elkarteak eta Argitalpen Banatzaileen Elkarteen Federazioak antolatzen dute. Aurtengo gai berezia Eskandinaviako literatura izan da, eta horren karietara Europako iparraldeko 25 idazle gonbidatu dituzte.

    thumb_madril_liburu_azoka

  • Aurelia Arkotxaren argazki eta testuak Baionako Euskal Erakustokian

    Aurelia Arkotxa euskaltzain eta idazleak egindako hamabi argazkik osatzen dute ekainean zehar Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo den erakusketa. Argazkien ondoan, Arkotxaren hamabi testu ere irakur daitezke.

    Erakusketaren izena "Portulan" da eta ekainaren 1ean zabaldu zen. Aurkezpen ekitaldian, Aurelia Arkotxak itsasoari buruz dituen testu batzuk irakurri zituen, Jesus Aureden akordeoiak lagundurik.

    Erakusketaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:30ak arte.

    thumb_arkotxa_argazkia

  • "Mugarik gabe" elkarteko kideak Euskaltzaindian

    Mugarik Gabe elkartearen bidez Euskal Herria ezagutzera etorri dira Guatemala, Bolivia eta Ekuadorreko ordezkari zenbait. Euskal Herriaren gobernu-modu eta antolaketaz gain, euskarari buruzko informazioa jasotzea ere izan da haien heburuetako bat. Maiatzaren 31n, Bilbon izan ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Xabier Kintana idazkariak egoitza erakutsi zien. Akademiaren funtzionamenduari buruzko informazioarekin batera euskararen batasunak egin duen bidea azaldu zien.

    Hauek dira etorri ziren pertsonak:

    • Boliviakoak: Nélida Faldín, Abel Ticona eta Marcelino Pinto.
    • Ekuadorrekoak: Diana Atamaint eta Walter Uyungara.
    • Guatemalakoak: Domingo Hernández, Magdalena Sarat eta Aparicio Pérez.

    thumb_2010-5-31.batzar_gelan_idazkaria_hego_ameriketako_hizkuntz._ord._003

  • Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma Euskaltzaindiari

    Aurtengo Bilboko Liburu Azokaren sari nagusia, Urrezko Luma, Euskaltzaindiak jaso du gaur, Bilboko Areatzan egindako ekitaldian. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso du, Jon Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eskutik. Asier Muniategi Euskadiko liburu azoken koordinatzaileak adierazi duenez, azken 90 urteotan euskararen alde egindako lanagatik eman diote saria Euskaltzaindiari.

    Erakundearen izenean eskertu du saria euskaltzainburuak, "Euskaltzaindian egiten den lana, lan kolektiboa baita". Bere esanetan, Euskaltzaindiak beti hartu du kontuan liburuak eta era guztietako argitalpenak plazaratzea: "Ohiko liburuak ez ezik, bestelakoak ere argitaratu eta argitaratzen ditu Akademiak, euskal kulturaren sostengurako behar-beharrezkoak direlako".  Bestalde, teknologia berrien arloan Akademia egiten ari den lana nabarmendu du Andres Urrutiak.

    Amaitzeko, Euskaltzaindiaren izaera kolektiboa azpimarratu nahi izan du, berriro ere, "proiektuen atzean pertsonak baitaude". Eta izenak aipatzekotan, hauek ekarri ditu gogora: Ricardo Badiola Akademiaren Argitalpen Zerbitzuko arduraduna, Jon Artza Salmenten arduraduna eta Juanjo Zearreta Euskaltzaindiaren kudeatzailea izan zena.

    thumb_2010-6-9.urrezko_luma_euskaltzaindiari_ematea_019

  • Laura Mintegi, Katixa Agirre eta Josune Muñoz, "Haur besoetakoa" nobelari buruzko jardunaldietan

    Ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren aretoan, Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek hasiera eman zioten Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen Jon Miranderen Haur besoetakoa obrari buruzko jardunaldiei.

    Jardunaldiak ekainean zehar burutuko dira. Hala, hilaren 10ean, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena  mintzatuko dira lan honi buruz, eta ekainaren 15ean Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k hitz egingo du. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira.

    Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarrai eta ozena egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

    thumb_2010-6-3.bilbo_zaharra.haur_besoetakoaz_lehen_hitzaldia_018

  • Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia: informazio osagarria eta argazkiak

    Maiatzaren 28an, Aramaion, egin zen Patxi Uribarrenen sarrera-ekitaldia. Uribarrenek "Zirelako gara, garelako izango dira" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Luis Lizundiak eman zion erantzuna, "Ganbarruetatik Araba euskaldunera" hitzaldiarekin.

    Hona hemen Asier Agirre Aramaioko alkatearen hitzak, baita Andres Urrutia euskaltzainburuarenak ere. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.

    thumb_uribarren1

  • Bernat Joan Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia Euskaltzaindian

    Ekainaren 2an, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia Euskaltzaindian izan zen eta egoitza bisitatu zuen. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak Akademiaren berri eman zioten, eta berak Kataluniako hizkuntza politikari buruzko nondik norakoa azaldu zien. Euskaltzainek liburu batzuk oparitu zizkioten, horien artean Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primittiae.

    Gero, Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen.

    thumb_2010-6-2.kataluniako_hps-ko_idazkariaren_bisita_016

  • Patxi Baztarrikak "Babeli gorazarre" liburua aurkeztu du Euskaltzaindian

    Ekainaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Babeli gorazarre liburua aurkeztu zuen Patxi Baztarrikak. Ekitaldia Bilboko Udalak antolatu zuen. Egilearekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburua, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia izan ziren.
    Liburua argitaratu duen Alberdania argitaletxeak dioenez, "Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak "bidezko eta eragingarritzat" definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi".
    thumb_2010-6-2.patxi_baztarrikaren_liburuaren_aurkezpena_025
  • Joseba Zabaleta Euskaltzaindiko kudeatzaile berria da

    Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen hutsunea beteko du Zabaletak.

    Joseba Zabaleta Gernikan jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da eta MEGA Masterra dauka, biak Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin du enpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan hamabi urte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendari bezala. Azken 5 urteetan, Madrilen jardun zuen, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli ostean, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean, A&F eta Giza Baliabideen Zuzendaria izan zen.

    Joseba Zabaleta ekainaren 1ean hasi zen lanean eta, berak aitortu bezala, kargua ilusioz eta lan egiteko gogo handiz hartu du.

    thumb_joseba_zabaleta_014

  • "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburuaren aurkezpena, Iruñean

    Bihar, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburua Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da.
     
    Izenburuak adierazten duen bezala, liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara. Bi atal nagusi ditu:
    • Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia.
    • Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.
    thumb_zuazo_azala
     
  • Koldo Zuazoren "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburua kalean da

    Gaur, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Koldo Zuazok idatzi duen liburu honek  Burundako eta, azken batean, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten dizkigu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -esan du Koldo Zuazok- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".

    Koldo Zuazorekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin dute aurkezpena. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

    thumb_mendaur_viii_17

    Koldo Zuazoren hitzak 65,69 Kb

    Andres Iñigoren hitzak 30,26 Kb

    Xabier Azanzaren hitzak 48,04 Kb

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

  • "Mugarik gabeko telebista" kanpainak arrakasta handia izan du Nafarroan, batik bat

    "MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko 12.420 sinadura bildu dira Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan. Kopuru horren barnean Iruñeko ordezkaritzan bertan jaso direnak sartzen dira, baita ordezkaritzatik bideratuta Nafarroako euskaltegi, ikastetxe, elkarte eta abarretan bildu direnak ere. Azpimarratzekoa da Nafarroako zenbait Mankomunitate eta udaletako euskara teknikariek kanpaina honen alde egin duten lana, bildu diren sinadura ugari euren bitartez jaso baitira. Hori dela eta, Euskaltzaindiak bere esker ona agertu nahi die egindako lanagatik.

    Horretaz gain, kanpainak iraun duen epean -urtarriletik maiatzaren 15era bitartean- Akademiaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkaritzetan ere bildu dira sinadurak. Bide horretaz gainera, Euskaltzaindiak bere harpidedunen artean banatu zituen sinadura orriak zuzenean Valentziara igortzeko eskutitz azalekin batera. Prozedura hau ere erabili dute kanpaina hau Euskaltzaindiarekin batera babestu duten Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak. Bide honetatik 40.602 sinadura jaso dituzte Valentzian eta horiek beste erkidegoetan bildutako sinadurei batuko zaizkie.  Beharrezkoa da 500.000ko kopurua gainditzea.

    televisi_sense_fronteres

    Jakina denez, "Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusia da hizkuntza bera duten erkidegoetan irrati-telebista emisioak jaso ahal izateko eskubidea legez bermatzea eta, horren ondorioz, Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitzea. Horretarako, Madrilgo Hauteskunde Junta Zentralean herri ekimen legegilea proposatuko da. Bildutako sinadura guztiak ekainaren 24an entregatuko dira.

  • Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia

    Gaur, maiatzaren 28an, Patxi Uribarren euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Aramaion, Ibarra elizateko San Martin elizan.

    Hona hemen Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia, bai eta Jose Luis Lizundiak eman dion erantzuna ere.

    thumb_uribarren_046

    Patxi Uribarren: "Zirelako gara, garelako izango dira" 144,37 Kb

    Jose Luis Lizundia: "Ganbarruetatik Araba euskaldunera" 132,31 Kb

  • Bilboko Alondegia

    Egunotan Bilbon kulturgune berria inauguratu da. Diotenez, behialako udal biltegi zaharra, sasoi batean eraitsi eta suntsitzekoa omen zena, orain eraberritu, birmoldatu eta hiritar erabilera askotarako egokitu da. Prentsak eta ikus-entzunezko komunikabideek horretaz dakartena ikusita, zoragarri gelditu ei da. Beraz, bihoazkie neure zorionak ere antolatzaile eta bultzatzaile guztiei, eta lehen-lehenik, nola ez, Bilboko Udalari.

    Txikitandik ezagutzen dut tokia, ohiko lanean zebilenetik. Inguru osoari ardo-usain berezia zerion eta, eraikinaren helbururako beharrezkoak ziren zurezko upel, larruzko zahagi eta langileez gainera, baziren beste zeregin osagarriak ere, Iparragirre kaleko zahatogileena, adibidez, gaur zoritxarrez, jada galdutzat eman daitekeen eskulana, mendirako txango eta ibilaldietarako ezinbesteko laguna eskaintzen ziguna.

    thumb_xabier_kintana

  • Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia

    Maiatzaren 28an, ostiralean, Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Aramaion, Ibarra elizateko San Martin elizan, arratsaldeko 18:00etan.

    Hona hemen egitaraua:

    • Asier Agirre alkatearen ongi etorria
    • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
    • Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia: "Zirelako gara, garelako izango dira"
    • Jose Luis Lizundiaren erantzuna: "Ganbarruetatik, Araba euskaldunera"
    • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea
    thumb_patxi_uribarren
  • Txomin Peillenek Manuel Lekuona saria jaso du Baionan

    Maiatzaren 22an, Baionako Herriko Etxean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu eta idazleak 2009ko Manuel Lekuona Saria  jaso zuen, "bere jardunbide intelektual eta sortzaile osoaren aitormenez", eta bereziki euskal kulturaren alde egin duen lanagatik. Saria Eusko Ikaskuntzak ematen du eta Remigio Mendiburu eskultorearen brontzezko obra bat da. Gainera, Zuberoako euskaltzainaren bio-bibliografia argitaratu du Eusko Ikaskuntzak, egilea Txomin Peillen bera delarik.

    Ekitaldian, Jean-Louis Davant euskaltzainak egin zuen Txomin Peillen lanaren eta bizitzaren laburpena.

    thumb_peillen_-_lekuona_saria_2010-05-22

    Jean-Louis Davanten hitzak 50,91 Kb

    Txomin Peillenen hitzak 70,56 Kb

  • Euskaltzaindiaren erakusketa Aramaion

    Datorren ostiralean, maiatzaren 28an, Patxi Uribarren euskaltzainak sarrera-ekitaldia egingo du Aramaion. Hori dela-eta, Euskaltzaindiak erakusketa bat antolatu du Aramaioko Sastiñan. Erakusketak bi atal ditu: batetik, liburu eta aldizkariak daude ikusgai. Akademiaren Azkue Bibliotekak prestatu du.
    Bestetik,  "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" deitutakoan, Pirinioetako hizkuntzen ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetakoak biltzen dira. Erakusketa hau Euskaltzaindiaren sorreraren 90. urteurrenerako prestatu zen.
    Erakusketa maiatzaren 21ean zabaldu zen eta hilaren 30a arte egongo da zabalik, Sastiñan. Hauxe da ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era
    • Larunbatetan: 18:00etatik 20:00etara
    • Igandetan: 13:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
    thumb_2010-5-20.aramaio._erakusketa_sastian_029

     

  • Euskararekiko konpromisoa Larrean

    2010ko maiatzaren 8an, Larreko Administrazio Batzarrak antolatuta, Larreko biztanleek euskararekiko konpromisoa hartu zuten, ekitaldi hunkigarri batean.

    Azken mendean Larrea euskararen mugan izan ondoren, Arabako Barrundia osoa bezala, aspaldiko herritarren ildoari jarraituz, euskararen alde eguneroko bizitzan jokatu nahi dutela ziurtatzeko Larreko biztanleek konpromiso agiri bat azken egun hauetan izenpetu zuten eta erabaki hori indartzeko aburuz ekitaldi ageri eta erakargarria antolatu zuten Larrean maiatzaren 8an.

    thumb_lazarraga_oroigarria

  • "Estigmatizados por la guerra" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainaren Estigmatizados por la guerra liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiakatalaren barruan. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

    Estigmatizados por la guerra liburua "Euskaltzainak" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Espainiako Gerra Zibilaren eta 40 urteko diktaduraren ondorioz, fusilatuak, gartzelaratuak edota erbesteratuak izan ziren zenbait euskaldunen memoria berreskuratu nahi izan du Gorka Aulestia egileak, horretarako euskaldun askoren -ia gehienak idazleak- testigantza eman duelarik. Aro historiko desberdinak jorratu ditu Aulestiak, hala nola II. Gerra Karlista, Primo de Riveraren diktadura eta Gerra Zibila eta Francoren diktadura. Orotara, 43 pertsonen zertzelada biografikoak sartu ditu liburuan. "Denek -dio Aulestiak- lan egin zuten euskararen alde".

    thumb_estigmatizados
  • "Domingo Agirre. Gutun bilduma" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Domingo Agirre. Gutun bilduma liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Lan hau Sebastian Gartzia Trujillok paratua da eta Euskaltzaindiaren eta Labayru Ikastegiaren arteko lankidetzaren emaitza da. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

    Domingo Agirre. Gutun bilduma liburuan, euskaltzaina izan zen Txomin Agirreren gutunak eskaintzen dizkigu Gartzia Trujillok. Agirreren 103 gutunek osatzen dute liburua. Paratzailearen hitzetan, "gutun hauek garrantzi handikoak direla uste dut. Gutun hauetan aukera dugu Domingo Agirreren lagunenganako afektibitatea ezagutzeko, haren idazkien argitalpenei buruzko arazoak, politikarekiko hartu-emanak: filiak eta fobiak, haren une euforikoak eta depresiboak, bai eta idazleen arteko txutxu-mutxuak ere".

    thumb_agirre_gutun

  • Jean Haritschelharren mintzaldia, UNEDeko honoris causa doktore izendatzean

    Martxoaren 23an, Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua honoris causa doktore izendatu zuen UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitateak). Izendatze ekitaldia Madrilen egin zen, UNED-en egoitzan.
     
    Hona hemen Jean Haritschelharrek Madrilen irakurri zuen mintzaldia.
    "Ene eskerrik beroenekin, nahi dizuet erakutsi zein hunkitua naizen pentsatuz holako ohorea lehen aldikotz euskaldun batek ukan duela eta gehiago dena mugaz haraindikoa".
     
    thumb_haritschelhar_honoris_causa

    Jean Haritschelharren mintzaldia 96,38 Kb

  • "Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Jagon-tegian kontsulta daiteke.

    Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburua "Jagon" bildumaren 7. liburua da eta Euskaltzaindiaren Jagon sailaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".

    thumb_erabilera_estrategikoa

  • "Zuberoako literaturaz. Antologia laburra" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Jean-Louis Davanten Zuberoako literaturaz. Antologia laburra liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

    Zuberoako literaturaz. Antologia laburra Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Lan honetan, Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen digu Davantek, eta, besteak beste, XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du. Honela azaltzen du Jean-Louis Davantek: "Zuberoako literaturaz jadanik hor daude batetik Txomin Peillenen Zuberoako itzal argiakliburua, XV., XVI. eta XVII. mendeak aipu dituena, bestetik XX. mendekoez nire Zuberoako idazle zenduak. Bien artean hutsune bat badago, XVIII. eta XIX. mendeak izkutuan uzten dituena, eta gainera nirean ez dago gaurko idazle bizien aipamenik. Beraz bi leize horiek bete zitzakeen obra orokor bat falta zitzaigun, agerturiko bi liburuen ekarpena bilduz ber denboran".

    thumb_azala_zubero
  • "Biziaren hiztegiaz" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Txomin Peillenen Biziaren hiztegiaz liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

    Biziaren hiztegiaz Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zazpigarren zenbakia da eta Txomin Peillen euskaltzain emerituak idatzia da. Hiztegi hau Bordelen, 1981ean, Txomin Peillenek irakurri zuen semantika tesiaren ondokoa da. Egilearen esanetan, lan hau hizkuntza ezagutzeko eta aberasteko bide bat da. Euskaldun zaharrek biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten irudi berezia berpizten saiatu da  Peillen.  Horretarako, lehenik hiztegi horren lekukotasun zaharrenak bildu ditu eta ondoren, besteak beste, euskarazko literaturan nola ikusi den jendea ikusi du, baita geroago nola biziaren hiztegiak geografiari, matematikari, psikologiari, zuzenbideari eta beste jakituriei hitz asko eman dizkien ere.

    thumb_biziaren_hizt_azala

  • "Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

    Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua "Euskaltzainak" bildumaren 5. zenbakia da eta Antonio Zavala zenak paratu zuen. Antonio Arrue hizlari aparta izan zen, bizia eta trebea. Hitzaldi asko eman zituen han-hemenka, eta askotan, jendaurrean hitz egin baino lehen, paperean idazten zituen bere mintzaldiak. Lan horiek dira, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, liburu hau osatzen dutenak. Zavalak azpimarratzen zuenez, Arrue kultura handiko gizona zen, eta lan horietan guztietan "iritzi sakonak eta bete-betekoak agertzen ditu, denbora berean argibide asko emanez".

    thumb_antonio_arrue

  • "Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko epea maiatzaren 15ean amaituko da

    "MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko sinadurak biltzeko epea maiatzaren 15ean, larunbatean, amaituko da. Jakina denez, kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusienetako bat hauxe da: Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea. Horretarako, urtarriletik aurrera, herritarren sinadurak biltzen ari dira.

    Euskaltzaindia da ekimen hau babesten duen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan jasotzen ari da sinadurak.

    EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:

    • ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
    • BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
    • GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
    • NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471

    Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

    televisi_sense_fronteres

  • Mendebalde Kultura Alkartearen XIV. Jardunaldiak Euskaltzaindian

    Maiatzaren 7an eta 8an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIV. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Bilbon mundua ikusi" izenburupean. Jardunaldien aurkezpena hauek egin zuten: Eneko Barrutia Alkarteko zuzendariak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotziak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

    Jardunaldiek hiru atal nagusi izan zituzten: "Bilbo eta modernitatea", "Bilbo eta euskara" eta "Euskalduntzeko ekimenak".  Gainera, mahai-inguru bat egin zen, "Euskal komunikabideak Bilbon" gaiari buruz.

    Jardunaldietan hauek izan ziren hizlari: Joseba Zulaika, Aitor eta Pedro Zuberogoitia, Iñaki Gaminde, Jose Joaquin Gallastegi, Jose Angel Irigarai, Manu Aurrekoetxea, Goizalde Landabaso, Asier Larrinaga eta Naroa Iturri. Bestalde, Juan Luis Goikoetxea, Jesus Mari Txurruka, Esti Izagirre eta Juantxu Rekalde izan ziren moderatzaileak.

    thumb_2010-5-7.mendebalderen_jardunaldia_006

  • "Izen ttipiak euskaraz" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Euskaltzaindiak Patxi Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Zehazki, argitalpen digital hau Iker Saileko Onomastika-Exonomastika azpiatalean kontsulta daiteke.

    Izen ttipiak euskaraz "Onomasticon Vasconiae" bidulmaren 26. zenbakia da. Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du Patxi Salaberri euskaltzain osoak. Berak azaldu bezala, izen ttipiak "oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako. Honetaz landa, izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ongi ulertzeko aukera ematen digute". Egileak argitzen duenez, izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabiltzen diren izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak.

    thumb_salaberri_izenttipiak

  • Euskaltzaindiak e-AEB zerbitzua eguneratu du

    Euskaltzaindiak e-AEB zerbitzuaren edukia (Arau-erabakiena) eguneratu egin du, eta Euskaltzaindiaren webgunean dago, bertan kontsultatzeko edo norberaren ordenagailura jaisteko.

    e-AEB zerbitzua, hots, arau-erabakien banaketa elektronikoa, Euskaltzaindiaren arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema da. e-AEB sistemaren bitartez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak edota gomendioak edonoren ordenagailura jaisteko aukera dago. Zerbitzu honi buruzko argibideak behar izanez gero, sakatu hemen.

    Hauek dira berrikuntzak:

    - Hiztegi Batuan, H eta I letretan, 2. itzuliko sarrera berriak gehitu dira.

    eaeb

  • Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" aldizkarian

    Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.

    Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

    Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibrosseihilabetekaria argitaratzen du.

    thumb_une_libros

  • "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa"-ren I. eta II. liburukien aurkezpeneko hitzaldiak

    Apirilaren 30ean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. liburukiak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu ditu Akademiak eta  hiru euskarri desberdinetan eskaintzen dira: paperean, CD formatuan eta sarean.

    Aurkezpenean hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Txomin Garcia Euskadiko Kutxaren burua, Adolfo Arejita II. liburukiaren eta Atlas egitasmoaren zuzendaria eta Beñat Oihartzabal I. liburukiaren arduradun akademikoa.

    Hona hemen beren hitzak eta haiek erakutsitako materiala.

    thumb_ehha_136

  • Erramun Osa eta Xabier Aierdi: "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?"

    2009ko azaroaren 20an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Etorkinak eta euskara" izenburupean. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan zituen Akademiak.

    Jardunaldi horietan Erramun Osak eta Xabier Aierdik "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?" izeneko hitzaldia eman zuten. Hona hemen hitzaldi hori, oso-osorik, oraingoan PDF formatuan.

    thumb_jagon_orokorra_jard

  • "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa"-ren I. eta II. liburukiak aurkeztu dira

    Gaur, apirilaren 30ean,  Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. liburukiak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu ditu Akademiak. Atlasa hiru euskarri desberdinetan eskaintzen  da: paperean, CD formatuan eta sarean.

    Gaurkoa egun garrantzitsua izan da. Horrela adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak, baita Txomin Garcia Euskadiko Kutxaren buruak ere. Euren ondoan, Julio Gallastegi Euskadiko Kutxaren zuzendari orokorra mahaian izan da. Eta haiekin batera, gaurko ekitaldian hauek parte hartu dute: Adolfo Arejita II. liburukiaren eta Atlas egitasmoaren zuzendariak eta Beñat Oihartzabal I. liburukiaren arduradun akademikoak. "Egitasmo hau -esan du Adolfo Arejitak- bakarra eta ordezkaezina da. Egin den ahalegin eskergak ez du parekorik. Honez gero, 80ko hamarkadaren altxorra jasorik, sailkaturik eta iraupena bermaturik dugu. Ondoko belaunaldiek eskura izango dute altxor eskerga".

    thumb_ehha_131
  • "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa"ren I. eta II. liburukien aurkezpena

    Bihar, apirilaren 30ean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. liburukiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu ditu Akademiak.

    Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.

    Galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu ondoren, 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten. 145 herri hautatu ziren galdeketarako:

    • Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban herri 1, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36.
    • Nafarroako Foru Erkidegoan: 27 herri.
    • Ipar Euskal Herrian: Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12.

    Inkesta-leku bakoitzean 2.857 itaun egin ziren: 2.163 lexikoaz, 595 morfologiaz, 62 sintaxiaz eta 37 fonetika sintaktikoaz. 145 herri horietan eginiko inkestekin 2.400 zinta grabatu ziren. Euskaltzaindiak bildurik dituen grabazioak 4.000 ordutik gora dira.

    ehha

  • Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Gaur, 2010eko apirilaren 28an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

    Akordio horren arabera, Gobernuak, Nafarroan, Euskaltzaindiaren funtzionamendu orokorraren babesean parte hartzen du. Horretaz gain,  hauek dira 2010. urteko eginkizun nagusiak:

    • Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari dagozkion lanei jarraipena ematea
    • Perpetua Saraguetari buruzko argitalpenaren prestaketa
    • Erregistro katalografikoen zabalkunderako modulo informatikoa
    • Elkartasuna aldizkaria digitalizatzea
    thumb_convenio_1
  • Karmelo Etxenagusia omendu dute Iurretan

    Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzain eta Bilboko gotzain laguntzailea izan zenari omenaldia egin zioten larunbatean, apirilaren 24an, Iurretan, Euskaltzale egunaren barruan. Gerediaga Elkarteak eta Iurretako Udalakantolatutako omenaldi honetan, Euskaltzaindia, Labayru ikastegia, Bilboko Elizbarrutia eta Iurretako Kofradiak laguntzaile izan ziren.

    Ekitaldian hauek mintzatu ziren: Nerea Mugika Gerediagako elkarteko presidentea, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea, Angel Mari Unzueta Bilboko Bikario Nagusia, Igone Etxebarria Labayru ikastegiaren kidea, Adolfo Arejita euskaltzain osoa eta Karmele Etxenagusia Karmelo zenaren iloba. Iurretako dantzariek eta Koruak ere parte hartu zuten. Omenaldian Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren diruzaina, Gorka Aulestia eta Ander Manterola ohorezko euskaltzainak eta Juan Manuel Etxebarria euskaltzain urgazlea izan ziren.

    thumb_etxenagusiari_omenaldia

  • Testu libreko bilatzailea "Euskera" agerkariaren hemerotekan

    Euskera agerkariaren Interneteko hemerotekan hobekuntzak burutu ditu Euskaltzaindiak, eta testu libreko bilatzailea gehitu.

    Webgunean instalatutako testu osoko bilatzailea erabiliz, baliabide berria gehitu da Euskera agerkariaren hemerotekan.

    Izenburua, egilea eta urtea izan dira, orain arte, bilaketa-eremuak. Orain, hauetaz gain, artikuluen barruko edukietan testuak aurkitzeko aukera eskaintzen du "Testu osoko bilaketa" izeneko atal berriak. Testu osoko bilaketa hori testu lematizatuen gainean egiten da eta artikuluen izenburu, egile eta antzekoak kontuan hartzen ditu bilaketan.

    Behin artikuluak topatuta, lortutako emaitzak aukeratu eta dosier batean bil daitezke, eta gero, posta elektronikoz  bidali.

    Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

    thumb_euskera_20083

  • Jose Antonio Mujika: "Birjinia, edo donceil christaba" liburuaren aurkezpena

    Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.

    Birjinia, edo donceil christaba Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskararen Lekukoak" bildumaren 24. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Jose Antonio Mujikak esan zituen hitzak.

    thumb_2010-4-5.sarako_azoka_105

    Jose Antonio Mujika: "Birjinia, edo donceil christaba" liburuaren aurkezpena 75,08 Kb

    "Birjinia, edo donceil christaba" liburuaren aurkibidea 30,20 Kb

  • Euskaltzaindiaren webgunearen bilatzailea hobetu egin da

    Euskaltzaindiaren webgunearen orrialdeetako edukietan bilaketak egiteko sistema aldatu berri da.

    Berritasun nabarmena euskarazko testuen lematizazioa da. Horrela, adibidez, "hiztegi" hitza bilatzen dugunean "hiztegia, hiztegiak, hiztegiaz,...." moduko formak ere topatuko ditu bilatzaileak.

    Bilatzailea webgunearen goiko aldean agertzen da, eskuinean. Bertan, bilatu hitza irakur daiteke.

  • Pedro Irizarren "Morfología del verbo auxiliar vasco" sarean jarri du Euskaltzaindiak

    Pedro Irizarren Morfología del verbo auxiliar vasco sarean jarri du Euskaltzaindiak. Lan hori paperean dauka argitaratua Akademiak. Hamabost liburuz osatutako lana da, euskal aditz laguntzailearen azterketa zehatza egiten duena. Gaurtik aurrera, beraz, Akademiaren webgunean kontsultatu ahal izango da.

    Pedro Irizar 2004an hil zen eta euskarari buruzko ikerlan ugari argitara eman zuen bere bizitzan. Euskal aditza eta euskalkiak dira gehien jorratu zituen gaiak. Beti ere Louis-Lucien Bonaparteri jarraituz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiek guztiak digitalizatu eta interneten jarri ditu Euskaltzaindiak.

    Kontsultak egiteko, eta liburukien aurkibidean dagoen sailkapenari jarraituta, PDF solteetan jaitsi daitezke aditz-taula, mapa eta testu osagarriak. Bi mailako aurkibidea osatu da: lehen maila euskalkia da (9) eta bigarren maila aldaera/azpieuskalkiak (73) eta bestelako atalak (aitzinsolasak, etab.).

    Obra guztia fitxategi bakarrean jaisteko aukera ere badago, eta behin jaitsiz gero, aurrez prestatutako indizea erabilita testu libreko bilaketak egin daitezke bertan.

    thumb_irizar_pedro

  • Azkue eta Barandiaran batzen dituen liburua

    Ezaguna denez, Resurreccion Maria Azkue musiko frakasatu bat izan zen: haren bigarren operaren erabateko porrota izan zen Filologian erabat murgiltzeko erabakia harrarazi ziona bestelako kezka maiteago batzuk (musika !) bertan behera utziz. Kontua aski garbi azaldu zigun bere garaian Jose Antonio Arana Martixak eta erabat baieztatu du ondoren Jurgi Kintanaren doktorego tesiak.

    Baina bada beste kontu bat ere Euskaltzaindiaren Bibliotekari jaun argiak bazkalondoko elkarrizketetan atsegin handiz kontatzen duena, alegia, berak Jose Migel Barandiaranekin izandako harreman pertsonala. Azkue eta Barandiaran, beharbada euskal kultura modernoaren bi zutabe nagusiak. Jose Antoniok biak ezagutzeko aukera izan bazuen ere, badirudi haien bien arteko harremana txikia eta hotza izan zela. Eta neuk neuri buruari behin baino gehiagotan galdetu izan diot bien artean ez ote dagoen zubirik, orain arte ikusi izan duguna baino sendoagorik. Erantzuna ondoren iruzkinduko dudan liburuan aurkitu dut.

    thumb_neanderthal_kantariak_irudia

    Pruden Gartzia: "Azkue eta Barandiaran batzen dituen liburua" 77,42 Kb

  • Jean-Louis Davant: "Jesü Kristen imitazionea" liburuaren aurkezpena

    Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.

    Jesü Kristen imitazionea Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 13. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Jean-Louis Davantek esan zituen hitzak.

    thumb_davant

    Jean-Louis Davant: "Jesü Kristen imitazionea" 70,82 Kb

    "Jesü Kristen imitazionea" liburuaren aurkibidea 36,64 Kb

  • Henri Duhau: "Kantikak" eta "Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860)" liburuen aurkezpena

    Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.

    Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) liburuak Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 10. eta 12. zenbakiak dira. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Henri Duhauk esan zituen hitzak.

    thumb_duhau

    Henri Duhau: Gratien Adema "Zaldubi"ren eskuizkribuak 3. eta 4. liburukiak argitaratzean 76,22 Kb

    "Kantikak" liburuaren aurkibidea 415,13 Kb

    "Prediku zenbait" liburuaren aurkibidea 30,79 Kb

  • Ander Irizar: "Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak: zer-nolako harremana dugu terminologiarekin?"

    Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

    Hona hemen Ander Irizar Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak eman zuen hitzaldia: "Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak: zer-nolako harremana dugu terminologiarekin?"

    thumb_ander_irizar

    Ander Irizar: “Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak: zer-nolako harremana dugu terminologiarekin?” 56,10 Kb

  • Mikel Taberna: “Itzulpen Atala: Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta bertze plaza batzuetan”

    Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

    Hona hemen Mikel Taberna Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko itzultzaileak eman zuen hitzaldia: "Itzulpen Atala: Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta bertze plaza batzuetan"

    thumb_mikel_taberna

    Mikel Taberna: “Itzulpen Atala: Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta bertze plaza batzuetan” 146,91 Kb

  • Eñaut Etxamendi idazle eta euskaltzain urgazlea omendu du Sarako Biltzarrak

    Eñaut Etxamendi kantari, idazle eta euskaltzain urgazlea omendu du aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrak. Apirilaren 5ean egindako azokan, bere bizitza osoan burutu duen lanagatik omendu zuen Biltzarrak, eta Etxamendik biziki eskertu zuen saria, eta euskarari eskaini zion: "Saria euskararentzat da, euskara maite horrentzat".

    Sarako Biltzarrak bi urtean behin idazle bi omentzen ditu. Aurten, Eñaut Etxamendirekin batera, Alexandre de la Cerda kazetariak jaso du saria.

    thumb_2010-4-5.sarako_azoka_167

  • Mintzola Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko bilera

    Martxoaren 25ean, Mintzola Fundazioaren egoitza bisitatu zuen Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatuak gonbidatuta.  Egoitza ikusteaz gain, Euskaltzaindiak eta Mintzola Fundazioak ?Bertsozale Elkartea barne- egin dezaketen elkar-lanaz hitz egin zuten.

    Bileran hauek parte hartu zuten: Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana idazkariak, Jose Luis Lizundia diruzainak, Andoni Sagarna Iker sailburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Pello Telleria idazkariordeak. Eurekin batera hauek izan ziren: Maria Jesus Aranburu, Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Josune Zabala Mintzola Fundazioaren zuzendaria, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzaile orokorra eta Imanol Miner KUTXAko ordezkaria.

    thumb_mintzola

  • Inma Errea: "Terminologia juridiko-administratiboa, Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan: arazo nagusia"

    Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

    Hona hemen Inma Errea Iruñeko Udaleko itzultzaile-interpreteak eman zuen hitzaldia: "Terminologia juridiko-administratiboa, Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan: arazo nagusiak"

    thumb_inma_errea

    Inma Errea: “Terminologia juridiko-administratiboa, Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan: arazo nagusiak” 121,04 Kb

  • Araceli Diaz de Lezana: “Euskarazko terminologia-lanaren plangintza”

    Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

    Hona hemen Araceli Diaz de Lezana Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Plangintzako arduradunak eman zuen hitzaldia: "Euskarazko terminologia-lanaren plangintza".

    thumb_araceli_diaz_lezana

    Araceli Diaz de Lezana: “Euskarazko terminologia-lanaren plangintza” 3,06 Mb
  • Donostiako Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku izango da etorkizunean

    Donostiako Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku izango da. Hala erabaki zuen Donostiako Udalak, martxoaren 26an eginiko batzarrean eta hala berretsi da martxoaren 30ean, Udalaren eta Euskaltzaindiaren ordezkariek egin zuten bisitan.

    Bisita horretan hauek izan ziren: Odon Elorza alkatea, Ainhoa Beola Donostiako Euskara zinegotzia, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andoni Sagarna Iker sailburua eta Mikel Cabieces, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu. Une honetan baserriaren zaharberritze lanak egiten ari dira. Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen hainbat egitasmo batuko dira bertara.

     

    thumb_tolare

  • Miren Lourdes Oñederraren sarrera-hitzaldia: informazio osagarria eta argazkiak

    Martxoaren 26an, Donostian, egin zen Miren Lourdes Oñederraren sarrera-ekitaldia. Oñederrak "Drift" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Miren Azkaratek eman zion erantzuna, "Ur-lasterraren dama" hitzaldiarekin.

    Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Odon Elorza alkatearenak ere. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.

    thumb_lourdes1

  • Euskaltzaindiak azken argitalpenak aurkeztu ditu Saran

    Atzo, apirilaren 5ean, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren.

    Euskaltzaindiak  lau liburu aurkeztuko zituen:

    Aurkezpenean hauek izan ziren: Andres Urrutia, Henri Duhau, Jean-Louis Davant eta Jose Antonio Mujika.

    thumb_sara_119

  • Henrike Knörr izena jarri diote Gasteizko haurreskola bati

    Atzo, martxoaren 29an, Henrike Knörr euskaltzain oso eta hizkuntzalaria omendua izan zen Gasteizen. Izan ere, bere izena jarri diote Salburua auzoan zabaldu berri duten haurreskola bati. Ekitaldian Knörren familia izan zen, bai eta Patxi Lazkoz Gasteizko alkatea eta hainbat agintari ere. Euskaltzaindiaren izenean Jose Luis Lizundia diruzaina izan zen.

    Gainera, eskolaren aurrean dagoen harrizko monolito bat zabaldu zuten, Henrike Knörr zenaren omenez.

    thumb_hk_eskola

  • Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainak diploma jaso du

    Martxoaren 26an, Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzain berriari diploma eman zion Euskaltzaindiak. Diploma Donostian jaso zuen, Akademiak osoko batzarra egin zuela-eta, bertan euskaltzain osoak zirelarik. 

    Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.  Horietako gehienek otsailaren 26an jaso zuten diploma, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian. Joxemari Iriondok, aldiz, ez zuen hara joaterik, eta joan den ostiralean jaso zuen.

    thumb_iriondo3

  • "Getxoko izenak. Aldeetxe eta leku izenak" liburua argitaratu da

    Martxoaren 25ean Getxoko izenak. Aldeetxe eta leku izenak liburua aurkeztu zen Getxon. Liburua Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenaren emaitza da eta Mikel Gorrotxategi Akademiaren Onomastika batzordeko idazkariak egin du, hasiera batean Iratxe Lasa batzordekidearen laguntza izan zuelarik. Aurkezpena Gorrotxategik berak egin zuen, Imanol Landa Getxoko alkatearekin batera.

    2008an Getxoko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, herriko toponimia sendotzeko. Hitzarmenaren arabera, Getxoko leku-izenak liburutik abiatuta, Akademiaren Onomastika batzordeak sarrerak gainbegiratu eta osatu behar zituen, azalpen historiko eta etimologikoak emanez. Orain argitaratu den edizio honetan alde didaktikoari eman zaio lehentasuna eta argazkiz eta mapaz hornitu da; gaztelerazko bertsioa ere sartu da liburu berean. Erraz irakurtzeko moduko liburua egiten saiatu da egilea. Aipu literalak eta dokumentuen zehaztasunak geroago argitaratuko den CDan eskuragarri izango dira.

    thumb_getxo_toponimia

    Mikel Gorrotxategi: "Getxoko izenak" liburuaren aurkezpena 61,87 Kb

  • Euskaltzaindia Sarako Euskal Idazleen Biltzarrean

    Apirilaren 5ean, urtero bezala Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua.

    thumb_programme_pgina_01

    Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu:

    • Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak
    • Jesü Kristen Imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa
    • Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua

    Honen guztiaren aurkezpena 11:30ean izango da eta hauek mintzatuko dira: Andres Urrutia, Henri Duhau, Jean-Louis Davant eta Jose Antonio Mujika.

     

  • Miren Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia

    Gaur, martxoaren 26an, Miren Lourdes Oñederra euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Donostiako Udaletxeko Batzar Aretoan.

    Hona hemen Miren Lourdes Oñederraren sarrera-hitzaldia, bai eta Miren Azkaratek eman dion erantzuna ere.

    thumb_lourdes_057

    Miren Lourdes Oñederra: "Drift" 220 Kb

    Miren Azkarate: "Ur-lasterraren dama" 130, 84 Kb

  • Miren Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia

    Martxoaren 26an, ostiralean, Miren Lourdes Oñederraren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Donostian, Udaletxeko Batzar Aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

    Hona hemen egitaraua:

    • Odon Elorza alkatearen ongi etorria
    • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
    • Miren Lourdes Oñederraren sarrera-hitzaldia: "Drift"
    • Miren Azkarateren erantzuna: "Ur-lasterraren dama"
    • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea
    thumb_lonederra

     

  • Jean Haritschelhar honoris causa doktore izendatu du UNEDek

    Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua honoris causa doktore izendatu du UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitateak). Haritschelharrekin batera, Antoni Maria Badia i Margarit, Xexús Alonso Montero eta Humberto López Morales ere honoris causa izendatu ditu UNEDek. Horrela, euskara, katalan, galiziera eta gaztelaniazko lau irakasle horien lana aitortu du unibertsitate horrek.

    Izendatze ekitaldia atzo, martxoaren 23an, egin zen Madrilen. Bertan Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza ministroa eta Juan A. Gimeno UNEDeko errektorea izan ziren.

    thumb_honoris_causa

  • "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldia: hizlariek erakutsitako materiala

    Atzo, martxoaren 23an, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egin zuen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua hauxe izan zen: Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea.

    Jardunaldiaren barruan, jendaurrean aurkeztu ziren jadanik Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dauden bi tresna lexikal berriak: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

    Jardunaldiak ikuspegi praktikoa izan zuen, eta adibide ugari erabili ziren kontzeptuak argitzeko. Hizlariak Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna eta Miriam Urkia eta Andoni Sagarna talde horren kideak izan ziren. Sagarna, gainera, Euskaltzaindiaren Iker sailburua da eta Lexiko Behatokia egitasmoaren zuzendaria.

    Hona hemen azalpenak emateko hizlariek erakutsi zuten material lagungarria.

     

    thumb_hbo_aduriz

    thumb_hbo_urkia

    thumb_hbo_sagarna

    "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldirako materiala 362,33 Kb

    Informazio osagarriak:

  • Hiztegi Batu Oinarriduna, Hiztegi Batua egiteko erabiltzen den dokumentazioaren berri ematen duen tresna

    Gaur, martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egiten ari da Euskaltzaindia, Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua hauxe da: Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea. Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzetan, Euskaltzaindiak hiztegigintzaren arloan daraman prozedura aldatu egin du, "eta beharrezkoa ikusten dugu prozedura berri horren albiste ematea, prozedura berri hori zabaltzea jendearen artean, eta batez ere, euskalgintzaren aldetik, egunero lanean hizkuntzarekin dabilen jendearen artean, hain zuzen ere".

    Horiek horrela, jardunaldiaren barruan, jendaurrean aurkeztu dira gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berriak: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

    Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuak azaldu bezala, Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu-base bat da Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta internet bidez edonork kontsultatu ahal izango du.

    thumb_hbo_005

  • Lexikoaren Behatokia guztion kontsultagai jarri du Euskaltzaindiak

    Gaur, martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egiten ari da Euskaltzaindia, Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua hauxe da: Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea, Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi duen bezala

    Jardunaldiaren barruan, jendaurrean aurkeztu dira gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berriak: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

    Lexikoaren Behatokia egitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki anotatua. Corpus hori osatzeko, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin -Berria, EITB, Argia eta Deiarekin- hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar ditzaten. Gaurko aurkezpenean, Joan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria -Berriaren izenenean- eta Berdaitz Goia Komunikazio Biziagoa S.A.L. enpresaren kudeatzailea -Argiarenean- izan dira. Haiek azaldu dutenaren arabera, pozgarria da Akademiak beraiek egiten duten lana aintzat hartzea, "horrek elkarlana suposatzen duelako; guri -gaineratu dute- denborarik gabe lan egitea tokatzen zaigu askotan, bidegileak gara, eta Euskaltzaindiak gure lana kontuan hartzen duela ikustea poztekoa da."

    Lexiko Behatokiaren egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa Taldearekin garatzen ari da Akademia.

    thumb_hbo_044

     

  • Jabier Kaltzakorta eta Niko Etxart, euskal baladaz

    Martxoaren 11n burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien laugarren eta azken saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egin dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Azken saio horretan, Jabier Kaltzakortak eta Niko Etxartek euskal baladak izan zituzten hizpide.

    "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Hurrengo saioetan Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu eta Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi izan ziren gidari.

    thumb_kaltzakorta_etxart

  • Euskarazko lehen eskolak eman zituztenak omendu ditu EHUk

    Euskarazko irakaskuntzak Euskal Herriko Unibertsitatean 30 urte bete dituela-eta, euskarazko lehen eskola haiek sustatzen eta gauzatzen ibili zirenak omenduak izan ziren EHUko Leioako campusean, martxoaren 5ean eginiko ekitaldi batean.

    Omenduen artean hainbat euskaltzain izan ziren: Xabier Kintana eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina, eta Joserra Etxebarria, Juan Luis Goikoetxea, Jazinto Iturbe, Jon Kortazar eta Jose Antonio Mujika euskaltzain urgazleak. Henrike Knörr zenaren izenean, Txari Santiago bere emaztea izan zen.

    thumb_euskaraz1

  • "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldia: izena emateko epea amaitu da

    Martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da. Aurretik iragarri bezala, izena emateko epea gaur, martxoaren 18an, amaitu da.

    Egin diren matrikulak kontuan izanik, toki guztiak bete dira eta ez da onartuko eskabide gehiagorik.
  • Irlandatik Euskal Herrira, joan-etorriko bidaian

    Atzo, martxoaren 17an, Erlea aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu zen Bilbon, goizean -Euskaltzaindiaren egoitzan- eta arratsaldean -Kafe Antzokian-. Goizeko aurkezpena prentsaren aurrean egin bazen, arratsaldekoa lagunartekoa izan zen, jai-giroan murgildu zelarik. Bigarren zenbaki honen gai nagusia Irlanda izanik, atzokoa oso egun berezia izan zen, Saint Patrick, eta Erlea-k ondo ospatu zuen Kafe Antzokian egindako ekitaldian.

    thumb_erlea_032
  • "Erlea" aldizkariaren bigarren zenbakia kalean da

    Gaur, martxoaren 17an, Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxagak egin dute.

    Erlea-ren bigarren zenbaki honetako gai nagusia Irlanda da. Hori dela eta, aurkezpena gaur egin da, martxoaren 17an, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionalean. Zenbaki honen azala Zumetarena da.

    thumb_erlea_010

  • 2009ko Azkue Literatura Sariak: epaimahaikoen hitzak eta argazkiak

    Martxoaren 9an, 2009ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

    Urtero gertatzen den legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Euskaltzaindiaren eta BBK-ren izenean, guztiei zorionak eman zizkien Euskaltzainburuak -"zorionak zuei, zuekin batera parte hartu duten guztiei, zuen etxekoei, eta baita laguntza eman dizuetenei ere"-. Eskerrak ere eman zituen Andres Urrutiak: epaimahaikideei, batetik, eta BBKri, bestetik, "gurekin urtero-urtero bat egiten duelako".

    Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Igone Etxebarria eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.

    thumb_taldea

     

  • Jose Antonio Arana Martija omendua izan da Gernikan

    Martxoaren 13an, Gernika-Lumoko Udalak eta herriko hainbat kultura elkartek -Andra Mari Koralak, Kultura Etxeak, Gernika-Lumoko euskaltegiak, Segundo Olaeta Musika Eskolak, Julia Foruria Musika Eskolak, Gernikazarrak, Aldaba aldizkariak eta Marijesiek- omenaldia eskaini zioten Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituari. Omenaldi horren bitartez, esker ona adierazi nahi izan zioten "herriaren alde egindako lanagatik eta, batik bat, Jose Antoniok duen balio intelektualagatik".
     
    Omenaldian Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak eta Denis Azkaratek, kultura taldeen izenean, oroigarri bana eman zioten Jose Antonio Arana Martijari. Gainera, berak sortu zuen Andra Mari Koralak, aurten 30 urte bete dituena, kontzertu berezia eskaini zuen.
     
    thumb_aranamartija_omenaldia
  • Andres Urrutia eta Esther Urrutia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa"

    Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

    Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

    Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Esther Urrutia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eman zuten hitzaldia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa".
    thumb_aurrutia_eurrutia_iruean_048
  • "Erlea" aldizkariaren bigarren zenbakiaren aurkezpena

    Martxoaren 17an, asteazkenean, Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko da Bilbon. Aurkezpen bikoitza egingo da:
    • goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, prentsaurrekoa egingo da eta
    • iluntzeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian, jendaurreko aurkezpena.

    Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du -Akademiaren egitasmoetako bat da-, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

    Goizeko prentsaurrekoan Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga euskaltzain eta zuzendariak egingo dute aurkezpena. Iluntzeko ekitaldian, aldiz, hitzaldi bat egongo da, baita errezital laburrak, bideo-emanaldi bat eta kantak ere, Irlanda eta Euskal Herriaren inguruan. Izan ere, Erlea-ren bigarren zenbaki honetako gai nagusia Irlanda da. Hori dela eta, aurkezpena martxoaren 17an izango da, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionala.

    thumb_erlea-2

    Bigarren zenbakiaren aurkibidea 17,08 Kb
  • "BBK-Euskaltzaindia Literatura ataria" aurkeztu da

    2009ko R.M. Azkue Sarien berri eman den ekitaldi berean, "BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria" aurkeztu du Akademiak. Atari honetan literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da, eta gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke. BBKk eta Euskaltzaindiak 1958an ekin zioten elkarlanari eta horren fruitu dira kaleratu diren ehun argitalpen baino gehiago. Gaur zabaldu den atari honetan lan horiek zerrendatu, deskribatu eta zenbait kasutan, bertsio digitalean ere eskaintzen dira.

    Ataria Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordearen ekimena da eta Akademiaren Informatika, Salmenta eta Katalogazio Zerbitzuen elkarlanaren emaitza. Aurkezpena Jon Artza Argitalpen Salmenta zerbitzuko arduradunak egin du.

    thumb_azkue_sariak_025

  • Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta BBKk

    Gaur, martxoaren 9an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

    Hauek dira 2009ko saridunak:

    A mailan, narrazioan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu,  Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.

    A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.

    B mailan, narrazioan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.

    B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.

    thumb_azkue_sariak_125

  • Beñat Oihartzabali gorazarre

    Martxoaren 5ean, Baionako IKER ikerketa-gunearen egoitzan, Beñat Oihartzabal euskaltzain osoa omendua izan zen, "euskalaritzan eginiko lanagatik". Omenaldian, Ricardo Etxeparek, Joseba Lakarrak eta Ricardo Gomezek argitaratu duten Beñat Oihartzabali gorazarre - Festschrift for Bernard Oyharçabal omenaldi-liburua eman zioten.

    Liburu hori Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (ASJU) aldizkariaren zenbaki berezi gisa atera da. Bertan hirurogeita hamahiru egilek parte hartu dute, berrogeita hamazazpi artikulu idatziz, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Egileen artean hainbat euskaltzain oso eta urgazle daude.

    thumb_beati_omenaldia_05-03-2010_014

  • Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, bertsolaritzaz

    Martxoaren 4an burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Hirugarren saio horretan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolaritzari buruz aritu ziren, "Bat-batekoak" deitutako saioan.
     
    "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Bigarren saioa otsailaren 18an egin zen, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo eta azken saioa martxoaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Niko Etxartek eta Xabier Kaltzakortak hartuko dute parte.
     
    thumb_lujanbio_alberdi
  • Ohorezko euskaltzainei diploma ematea. Argazkiak eta hitzak (II)

    Otsailaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak jaso zituzten. Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
    Hona hemen diplomak banatu ziren ekitaldian Gorka Aulestiak, Martzel Etchehandyk, Ana María Etxaidek eta Jose Angel Irigaraik esan zituzten hitzak.
    Pakita Arregik, Joxe Azurmendik, Luis Baraiazarrak eta Erramun Baxokek esandakoak hemen irakur daitezke.
    thumb_taldeabi
  • "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldia burutu da Iruñean

    Gaur, martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.
    Paskual Rekalde Euskarabidearen Euskararen Gaineko Aholkularitzarako atalburua ondoan zutela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dute jardunaldia, hauxe bi erakundeen arteko elkarlanaren ondorioa dela azpimarratu dutelarik. Goiz osoan zehar burutu den jardunaldi honetan hauek izan dira hizlari: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.
    Azkenean, ondorioak irakurri dituzte antolatzaileek. Hauetariko bat hauxe da: hau bezalako jardunaldi batek jarraipena behar duela.
    thumb_jardunaldiak_018
  • René Cassinen pentsakera

    René Cassinen pentsakera, hain aberatsa, lerro zenbaitetan laburbil ditakea ? Ez dut uste. Haatik hari nagusi bat nabaritzen zaio, eta horren agertzera lehiatuko naiz.

    Legelaria, legegizona, Montesquieuk finkaturiko hiru botereen banaketa (legegilea, exekutiboa eta judiziala) gain-gainetik peretxatzen duena, politikatik bazter egon da, eta 1908an Aix en Provenceko fakultatea utziz geroztik, gizadi osoaren abokatutzan ari da.

    Bere bizitza xede bakar baten zerbitzuko jarri du, pertsonaren eskubideak mundu mailan finkatu, legeztatu eta nazioartean zaindu nahiz. Bereziki Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren aita dugu.

    cassin_rene

  • Ohorezko euskaltzainei diploma ematea. Argazkiak eta hitzak (I)

    Otsailaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak jaso zituzten. Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

    Ekitaldiaren nondik-norakoa azaltzeaz gain, Xabier Kintana idazkariak ohorezko euskaltzain bakoitzaren biografia eta merezimenduak aipatu zituen. Zortzi ohorezko euskaltzain izan ziren ekitaldian. Hona hemen Pakita Arregi, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra eta Erramun Baxoken hitzak. Gainontzekoen mintzaldiak -Gorka Aulestia, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide eta Jose Angel Irigarairenak, alegia- datozen egunotan argitaratuko dira.

    Bestalde, Andres Urrutia euskaltzainburuaren agur hitzak ere argitaratzen dira gaurkoan.

    thumb_kopia_-_taldea

     

  • Zierbeneko toponimia finkatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Euskaltzaindiak

    Otsailaren 24an, Zierbenako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu zuten, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko.  Udalaren izenean, Marcelino Elortza alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu zuten. Sinatze-ekitaldian Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea ere izan zen.
     
    Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Zierbenako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Lana Ulibarri euskaltegiko Jose Mari Zubiaga eta Joseba Perez ikerlariak egiten ari dira,  beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Goio Bañalesen zuzendaritzapean.
     
    thumb_zierbeneko_udala_toponimia
  • "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldia: izena emateko epea bukatu da

    Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia eginen da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan, martxoaren 4an. Aurreko astean iragarri bezala, izena emateko epea otsailaren 26an bukatu zen.

    Egin diren matrikulak kontuan izanik, toki guztiak bete dira eta ez da onartuko eskabide gehiagorik.

  • Ohorezko euskaltzain berriek diplomak jaso dituzte

    Gaur, otsailaren 26an,  Euskaltzaindiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainei diplomak eman dizkie. Ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira eta honela dioen diploma bana jaso dute: "Euskaltzaindiak euskararen aldeko haren merezimendu bikainak aitortuz, euskaltzain ohorezko izendatu du". Honelaxe esan die Andres Urrutia euskaltzainburuak: "Askotarikoak dira zuen eginak, hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren esparruan. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zaizuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean".

    Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

    Bestalde, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ekitaldiak iraun duen bitartean ikusgai egon dena. Erakusketak ohorezko euskaltzain berrien liburu eta argitalpen batzuk biltzen ditu.

    thumb_ohorezkoak
  • Euskaltzaindiak eta Euskarabideak "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldia antolatu

    Martxoaren 4an, ostegunean, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia eginen da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Jardunaldia bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean kokatzen da.

    Jardunaldia goizeko 9:00etatik 14:30era izanen da. Euskarabidearen helbidea hau da: Donibane-San Juan BH eraikina - Biurdana kalea 1, 1. IRUÑEA

    Izen-ematea

    Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea otsailaren 26an amaituko da.

    Izena non eta nola eman:

    • Parte-hartze orria bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz, edo
    • Parte-hartze orria bete eta 948 19 99 05 fax zenbakira bidaliz, edo
    • 948 19 99 04 telefonora deituz.

    Parte-hartze orria

    thumb_ploter_jornada

    "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldiaren egitaraua 148,73 Kb

  • Ohorezko euskaltzain berrien lan eta argitalpenak ikusgai

    Otsailaren 26an, ohorezko euskaltzain berriei diploma emate-ekitaldia egin dela aprobetxatuz, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ekitaldiak iraun duen bitartean ikusgai egon dadin. Erakusketak ohorezko euskaltzain berrien liburu eta argitalpen batzuk biltzen ditu.

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen:  Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

  • "Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko epea maiatzaren 15a arte luzatu da

    "MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko sinadurak biltzeko epea luzatu da, eta maiatzaren 15a arte zabalik egongo da. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi bezala, kanpaina erritmo onean doa, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik gora bildu dira, baina franko gehiago behar dira: jakina den bezala, beharrezkoa da 500.000ko kopurua gainditzea. Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen eta parte hartzea oso inportantea izaten ari da, Nafarroan batez ere. Horregatik luzatu den epe honetarako dei berezia egiten zaie batik bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei.

    Arazo burokratiko batzuk direla medio, sinadura bilketaren hasiera atzeratu egin zen. Hori dela-eta, Hautes Batzordeak beste hiru hilabeteko epea eman du sinadurak jasotzeko. Beraz, maiatzaren 15ean izango da azken eguna sinadurak biltzeko.

    televisi_sense_fronteres

    "Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da.  Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak  biltzeari ekin zitzaion. Euskaltzaindia da ekimen hau babesten duen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan jasotzen ari  da sinadurak.

    Sinaduren bilketarako informazioa eta argibideak ikusteko sakatu HEMEN.

    EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:

    • ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
    • BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
    • GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
    • NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471

    Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

  • Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu, bertso-paperez

    Otsailaren 18an, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu izan ziren,  Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien bigarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu bertso-paperei buruz aritu ziren.

    "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren,  Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Hurrengo saioa martxoaren 4an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan  Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik hartuko dute parte.

    thumb_2010-2-18.bilbo_zaharra.gontzal_mendibil_eta_iaki_irazu_013

  • Frantzian eskualde hizkuntzen legearen bihurgunea

    Nicolas Sarkosy hautagaiaren hitza

    Eskualde hizkuntzak behin betikotz segurtatzeko "aterabide eraginkorrena da lege testu bat onarmen juridikoa finkatuko duena eta proposamen konkretuak eskainiko dituena". "Auzi hau gure Errepublikaren barneko askatasunarena da bai eta ere kultura oinordearen aberastasunarena". "Hiztun naturalen asken belaunaldiak desagertzen ari direlarik, irakaskuntza da bide hoberena eta erabakigarriena gure ondare linguistikoa salbatzeko".

    thumb_baxok_erramun

  • Agnes Lewis eta Margaret Gibson, XIX. mende bukaerako filologo eskoziarrak

    Gau eta egun liburu artean murgilduta bizi garenontzat (eta hau literalki ulertu behar da kasu batzuetan) galdera oinarrizkoa izaten da liburu horien egileei buruz, haien bizitza eta lanei buruz, zerbait jakitea, edo ezer interesgarririk jakitera iristea, bitxia, are txundigarri edo aztoragarria bada, hobe. Kasurik gehienetan idazleak, hots, literatoak, izaten dira gure kuriositatearen biktima nagusiak, edota inoiz edo beste antzeko estatusa duten bestelako egile batzuk, alegia, saiakera egileak (pentsalariak, zientzilariak...) normalki intelektual gisa sailkatu ohi ditugunak. Baina nora iritsiko ginateke gure kuriositatea horietako multzo zehatz batean pausatuko balitz, adibidez, filologoen baitan?
    thumb_01_the_sisters_of_sinai

    Pruden Gartzia: Emakume filologoak 88,36 Kb

  • Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan

    Denborak etengabe egiten du aurrera. Inoizka besterik iduritzen bazaigu ere, denborak ez du inoiz kerarik ez geldialdirik egiten. Zenbat eta urtez osatuago egon, gainera, hainbat eta zoroagoa eta lasterragoa iruditzen zaigu denboraren joana. Egunen joan-etorri geldigabeari, askotan, azpian hartzen gaituen gurpil errukigabearen tankera hartzen diogu.

    Urtebete baino gehiago da Antonio Zavala hil zela. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen, eta bezpera-bezperagoan izan ziren, Xabierren, hileta-elizkizunak. Egun hotz bezain argia zen. Nafarroako zeru oskarbiak urdin bizi aparta eskaintzen zigun hara hurbildu ginen euskaltzaleoi. Hodeiertzean elurturik zeuden mendi-gailurrak. Nafarroako lautadetara sartzea zeru-lurrak zabaltzea bezalakoa zen.

    thumb_antonio_zavala

    Jabier Kaltzakorta: Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan 78,78 Kb
  • Euskal Herriko ibaien izenak aztertzen ari da Onomastika batzordea

    Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea Euskal Herriko ibaien izenei buruzko araua prestatzen ari da. Ipar Euskal Herriko ibaiei dagokienez, bertako euskaltzainekin elkarlanean dabil batzordea, eta otsailaren 4an bilera berezia egin zen Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionan, Lapurdin itsasoratzen diren erreka-izenez aritzeko.

    Bilera horretan hauek izan ziren: Txomin Peillen, Xarles Videgain, Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi, Gexan Alfaro, Jakes Causabon eta Celine Mouleon.

    thumb_iparraldea

  • Xabier Amuriza eta Jon Aurre, euskal koplen inguruan

    Otsailaren 11n, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Amurizak eta Jon Aurrek koplak izan zituzten hizpide, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek  "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" dute izena eta martxoaren 11a arte egingo dira, Akademiaren egoitzan.

    2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak") jardunaldien hurrengo saioa otsailaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu.

    thumb_2010-2-11.bilbo_zaharra.xabier_amuriza_eta_jon_aurre_010

  • Juanjo Zearretaren hilberri-txostena

  • "Deia" egunkariak eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Gaur, otsailaren 10ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, urte bateko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Deia egunkariak eta Akademiak. Deia-ren izenean,  Iñigo Camino egunkaria argitaratzen duen Editorial Iparraguirreren zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Horiekin batera, Jon Goikoetxea Deia egunkariaren Marketin zuzendaria, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren diruzaina eta Pello Telleria Akademiaren idazkariordea izan dira.

    Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, Deia egunkariak 2.000. urtetik hona ekoiztu dituen euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

    thumb_2010-1-10.deiarekiko_hitzarmena_sinatzea_009

     

  • Mikel Atxagaren hilberri txostena

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

    Hona hemen Mari Karmen Garmendiak idatzitako Mikel Atxagaren hilberri-txostena.

    thumb_garmendia_atxaga

    Mari Karmen Garmendia: Mikel Atxagari eskainitako hilberri-txostena 74,25 Kb

    Mikel Atxagaren irudiak 8,26 Mb

  • Rogert Idiarten hilberri-txostena

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

    Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzitako Roger Idiarten hilberri-txostena.

    thumb_davant_hiltxostena

    Jean-Louis Davant: Roger Idiart (1931-2009) 75,17 Kb

    Roger Idiarten irudiak 6,80 Mb

  • Igor Leturia eta Edurne Martinez: Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena

    Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

    Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Igor Leturiak eta Edurne Martinezek -Elhuyar Fundazioaren eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren izenean-  mintegian eman zuten hitzaldia: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena".

    thumb_igor_eta_edurne

    Igor Leturia eta Edurne Martinez: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena" 1,44 Mb

  • Xavier Gómez Guinovart: "Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa"

    Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

    Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Xavier Gómez Guinovart Vigoko Unibertsitateko Informatika Linguistikoaren Mintegiko arduradunak  mintegian eman zuen hitzaldia: "Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa".

    thumb_guinovart

    Xavier Gómez Guinovart: Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa 2,79 Mb

  • Juri Zytsar-en hilberri-txostena

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

    Hona hemen Xabier Kintana euskaltzain osoak idatzitako Juri Zytsar-en hilberri-txostena.

    thumb_xabier_kintana

    Xabier Kintana: Juri Vladimirovitx Zytsar-i, in memoriam 140,20 Kb

    Juri Zytsar-en irudiak 7,15 Mb

  • Santiago Ezkerraren hilberri-txostena

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

    Hona hemen Andres Iñigo euskaltzain osoak idatzitako Santiago Ezkerra "Lizarrusti"-ren hilberri-txostena.

    thumb_andres_iigo

    Andres Iñigo: Aurelio Etxarri Aranazkoa (Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti") euskaltzain urgazlea 106.30 Kb

    Santiago Ezkerraren irudiak 10,25 Mb

  • Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain berriak izendatu ditu

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen.

    Jakina denez, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak, bere arautegiaren arabera, hain zuzen ere euskarari egindako mesede bikainengatik. Ohorezko euskaltzainen azken izendapena 2004an egin zen. Gaur egun, 33 ohorezko euskaltzain dira.

    Hauek dira ohorezko euskaltzain berriak: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

    azala

     

  • Antonio Zavalaren hilberri-txostena

    Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta  euskaltzain urgazlea.

    Hona hemen Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak idatzitako Antonio Zavalaren hilberri-txostena.

    thumb_joxemari_iriondo

    Joxemari Iriondo: Antonio Zavala Echeverria 269,08 Kb

    Antonio Zavalaren irudiak 9,03 Mb

  • "Juan Mari Lekuona-ri omenaldia" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak

    Gaur, urtarrilaren 28an, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 23. zenbakia da.

    Izenburuak argi azaltzen duenez, Juan Mari Lekuona idazle eta euskaltzain oso zenaren omenezko liburua da hau. Horrela azpimarratu dute Andres Urrutiak, Jean Haritschelharrek eta Pello Esnalek, gaurko aurkezpenean. Urrutiaren esanetan, Lekuonak "literatura zuen gaia. Grina, berriz, poesia, musika eta kantu herritar nahi landuetan. Emaitzak, taxutuak, zehatzak eta zorrotzak. Irakasle eta akademiko egoki eta bikainei dagokien bezala -gaineratzen du Urrutiak- jakin zuen hark bere mezua zabaltzen. Horren lekukotasuna ematen dute hainbatek omenaldi-liburu honetan, Euskaltzaindiak opa diona. Literatura batzordeburu izandakoak ongi merezitako aitortza, bestalde".

    Jean Haristchelarrek esan duenez, liburua "Juan Mariren gustukoa izango zen, hor parte hartu dugunok gure ikerketaren emaitza eskaintzen diogulako berari". Pello Esnalek, azkenik, Juan Mari Lekuona ez ezik, azken urteotan hil diren beste kide batzuk ere ekarri ditu gogora: Alfontso Irigoien, Joxe Mari Aranalde eta Antonio Zavala, "horiek guztiak gurekin daude -esan du- euren barruko kezkak, egitasmoak eta proiektuak ere gurekin daudelako"

    thumb_donostia_032

  • Miriam Urkia: "Corpusgintzaren garrantzia hizkuntzalaritzan eta euskararen egoera"

    Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
     
    Hona ekartzen dugu Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta UZEIko Lexikografia Sailaren arduradunak aipatu mintegian eman zuen hitzaldia: "Corpusgintzaren garrantzia hizkuntzalaritzan eta euskararen egoera."
     
    thumb_miriam_urkia_corpusgintza_mintegia_080
     
     
  • "Literatura Terminoen Hiztegia" sarean

    Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsio elektronikoa aurkeztu du gaur Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuak, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburuaren berri eman den ekitaldi berean. Gaurtik aurrera, beraz, hiztegi hau Akademiaren webgunean kontsulta daiteke.

    Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegiaren paperezko bertsioa argitaratu zuen 2008ko ekainean. Orain, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenez, hiztegiaren edukiak datu-baseratu eta Euskaltzaindiaren webgunean kontsultatzeko moduko aplikazio informatikoa sortu du Akademiaren Informatika eta Telekomunikazio zerbitzuak.

    Aplikazio honek, hiztegiko 648 terminoak banan-banan irakurri eta sarrera nagusien gaineko bilaketak egiteko modua eskaintzen dio erabiltzaileari. Erdarazko ordainak eta terminoen arteko estekak ere eskaintzen ditu sistemak.

    Literatura Terminoen Hiztegia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egin zuen, eta BBK-ren laguntzaz argitaratu zen. Hiztegiaren xede nagusia honako hauxe da: Literaturaren teoria, historia eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea.

    Bestalde, beste edozein literatura terminoen hiztegiren edukia euskaraz emateaz gain, euskal literaturari atxikiriko azalpenak, adibideak eta ereduak eskaintzen ditu.

    thumb_donostia_051

     

  • Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juanjo Zearreta gogoan

    Gaur, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009. urtean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko:
    • Antonio Zavala. Euskaltzain osoa (1928-1-23 / 2009-1-2). Hilberri-txostena Joxe Mari Iriondo euskaltzain urgazleak egin du.
    • Santiago Ezkerra. Euskaltzain urgazlea (1925-5-6 / 2009-3-22). Hilberri-txostena Andres Iñigo euskaltzain osoak egin du.
    • Juri Zytsar. Ohorezko euskaltzaina (1928 / 2009-6-23). Hilberri-txostena Xabier Kintana euskaltzain osoak egin du.
    • Roger Idiart. Euskaltzain urgazlea (1931-1-15 / 2009-8-27). Hilberri-txostena Jean-Louis Davant euskaltzain osoak egin du.
    • Mikel Atxaga. Euskaltzain urgazlea (1932-8-25 / 2009-9-10). Hilberri-txostena Mari Karmen Garmendiak egin du.
    • Juan Jose Zearreta. Euskaltzain urgazlea (1947-6-10 / 2009-11-7). Hilberri-txostena Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak egin du.
    Datozen egunotan hilberri-txosten guztiak hemen argitaratuko dira.
    thumb_hilberriak_092
  • Erandioko leku-izenen gida eta mapa aurkeztu dituzte

    Gaur, urtarrilaren 26an, Erandioko leku-izenak izeneko liburuxka aurkeztu da Erandioko Udaletxean. Liburu hau Erandioko toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzeko egin den lanaren azken emaitza da, eta, besteren artean, normalizaziorako arrazoiak azaltzea edota kale izendegian egindako aldaketei buruzko informazioa zabaltzea ditu helburu nagusiak. Liburuxkarekin batera, Erandioko toponimoen mapa ere aurkeztu da gaur. Iratxe Lasa Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak burutu du Erandioko toponimia ikerketa lana.

    Aurkezpena honako hauek egin dute: Joseba Goikouria Erandioko alkateak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak eta Aitziber Oliban Erandioko Euskara zinegotziak. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria ere izan da aurkezpenean. Bestalde, herriko toponimoak berreskuratzeko lagundu duten informatzaileak omenduak izan dira ekitaldian.

    thumb_erandioko_toponimia

  • Corpusgintzari buruzko mintegi aberatsa

    Joan zen ostegunean, urtarrilak 21, Eroskik Euskaltzaindiari Consumer aldizkariaren corpus eleaniztuna emateko ekitaldia eta prentsaurrekoa bukatu zenean corpusgintzari buruzko mintegia izan genuen.

    Euskaltzaindiaren hitzaldi-aretoa ederki bete zuen bertaratu zen 50 lagunetik gorako taldeak. Hainbat jatorritakoak ziren partehartzaileak: Euskaltzaindikoak, unibertsitateetakoak, ikastetxe pribatuetakoak, EAEko Herri-Erakundeetako hainbat sailetakoak, itzulpen-enpresetakoak, hizkuntza-arloko elkarteetakoak, etab.

    thumb_corpusgintza_mintegia_084

     

  • Eroskik "Consumer" aldizkariaren hamabi urteotako corpusa Euskaltzaindiari eman dio

    Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman dio gaur Euskaltzaindiari,  Akademiaren egoitzan egin den "Corpusgintza gaur egun" mintegiaren hasieran. "Eroski Consumer Corpusa" Eroskiren aldizkariak hamarbi urtez argitaratu dituen testuetan oinarrituta egin da, eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskaraz, katalanez, galizieraz eta gaztelaniaz. Corpus honen garapenean, Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
     
    Eroskiren izenean, Agustin Markaidek eman dio corpusa Andres Urrutia euskaltzainburuari. Eurekin batera, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia izan da.
     
    "Eroski Consumer Corpusa" kontsultatzeko sakatu hemen.
     
    thumb_corpusgintza_mintegia_040
  • Iratzeder omendu dute Beloken

    Urtarrilaren 17an, Belokeko beneditarren komentuan, Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzain zena omendu zuten. Omenaldian kantuak eta musika uztartu ziren, hainbat koralek eta musikarik parte hartu zutelarik. Besteak beste, hauek izan ziren: Garaziko San Frantses, Baigorriko Artzain Ona, Kanboko Lapurdiko San Mixel Garikoitz eta Donibane Lohizuneko Jondoni Petriko abesbatzak, urtean zehar liturgian kantatzen diren kantuak eskani zituztelarik. Koro guztien zuzendari Alexandre Aguerre aritu zen.

    Bestalde, Thomas Ospitalek organoa jo zuen, eta Baigorri eta Zuraideko gazte taldeek  Donostiako Oskarbi taldearekin batera kantatu zuten. Omenaldia amaitzeko, bertara joan ziren guztiek Bezperak kantatu zituzten.

    Iratzeder ez ezik, Juan Urteaga eta Aita Gabriel Lertxundi ere omendu zituzten Beloken.

    thumb_belloc_002

  • "Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko ordua

    "MUGARIK GABEKO TELEBISTA" izeneko kanpaina abian da.  2007an Herrialde Valentziarrean sortu zen kanpaina Euskal Herrira heldu da eta Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea, du xede nagusia. Horretarako, herritarren sinadurak biltzeari ekin diote ekimen hau babesten duten hiru erakundeek: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta KontseiluakAcció Cultural del País Valencià-rekin batera, urtarrilaren 12an Iruñean emandako prentsaurrekoan, erakunde hauetako ordezkariek kanpaina aurkeztu zuten, eta herritarrak deitu, ekimen horren aldeko sinadura eman dezaten. Sinadurak aipatu hiru erakundeon bulegoetan jasoko dira. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.

    televisi_sense_fronteres

    Sinaduren bilketarako informazioa eta argibideak

    1. Sinadurak biltzeko epea: urtarrilaren 18tik otsailaren 25era.
    2. Pleguak bete baino lehen, oso kontuan izateko oharrak:
      - Pleguak ofizialak dira, zenbatuak eta zigiludunak. Ezin da fotokopiarik erabili, baliogabetuko dituztelako.
      - Plegu bakoitzean 16 pertsonaren datuak biltzeko lekua dago.
      - Ongi bete eskatzen diren sinatzaile bakoitzaren datu guztiak:
      • Abizenak / izenak N.A.N.ean ageri diren bezala idatzi.
      • Udalerria / probintzia: izen ofizialak eta grafia ofizialean idatzi.
      • Helbidea: egun erroldatua dagoen helbidea eta udalerriaren izena jarri behar da.
      • Ez ahaztu sinadura azkeneko laukitxoan.

    KONTUZ!!

    • ASKI DA IZEN BAT OKER IDAZTEA EDOTA TIPP-EXA ERABILTZEA SINADURAK ZERRENDATIK KANPO UZTEKO!!
    • EZ BETE, MESEDEZ, 10. orrialdean, FEDE-EMAILEAri DAGOKION DATUEN KOADROA.
    • ADINGABEEK (martxoaren 24a baino lehen 18 urte betetzen ez dituztenek) eta ERROLDATU EZ DIREN ETORKINEK, EZIN DUTE SINATU!!

    EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:

    • ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
    • BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
    • GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
    • NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471

    Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

    Valentziarrek erabiltzen duten sinatzeko eredua 214,26 Kb

  • Argazki zaharren erakusketa, Getxoko toponimia osatzeko

    Getxoko toponimia gainbegiratzen ari dira bertoko Udala eta Euskaltzaindia. Lan horren barruan, ekitaldi berezi bat antolatu da egunotan Algortako Azokan: Algortako eta Andra Mariko antzinako argazkiak biltzen dituen erakusketa. Erakusketa horren helburua ondoko hauxe da: argazkietan agertzen diren tokiei buruzko informazioa biltzea, herriko mapa toponimikoa osatze aldera. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak hauxe eskatzen die bisitariei: batetik, ikus daitezkeen tokiei buruzko informazioa ezagutuz gero, han utzitako paperetan idazteko, eta bestetik, aspaldiko argazkiren bat edukiz gero, San Nikolas liburutegira eramateko. Erakusketak 80 bat argazki biltzen ditu eta urtarrilaren 19a bitartean zabalik egongo da.

    2008ko abenduan, Getxoko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, herriko toponimia sendotzeko. Hitzarmenaren arabera, Getxoko leku-izenak liburutik abiatuta, Akademiaren Onomastika batzordeak sarrerak gainbegiratu eta osatu behar ditu, azalpen historiko eta etimologikoak emanez. Liburuaren edizio berria argazkiz eta mapaz hornituko da, eta gaztelerazko bertsioa ere izango du.

    thumb_getxoko_toponimia
  • "Corpusgintza gaur egun" mintegia

    Urtarrilaren 21ean, ostegunean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egingo da Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia Eroski Fundazioaren 40. urteurrenaren karietara antolatu da.

    Mintegi honek helburu bikoitza du: batetik, corpusgintzak hizkuntzalarientzat duen garrantzia azpimarratzea, eta bestetik, euskarazko corpusak eta corpus eleaniztunak gaur egun zer egoeratan dauden azaltzea. Jardunaldian, Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat adituk hartuko dute parte.

     

    thumb_corpusgintza

    Izen-ematea

    Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 19an amaituko da.

    Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943363040 telefono zenbakira (Loinaz Errezola) deitu.

    "Corpusgintza gaur egun" mintegiaren egitaraua 133,38 Kb

  • "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak

    Martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da. Horrekin batera, egun horretan jendaurrean aurkeztuko dira aurrerantzean Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berriak, hain zuzen ere, Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

    Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu-base bat da Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO), Internet bidez edonork kontsultatu ahal izango duena. Horrela bada, osatuta geratuko da Euskaltzaindiaren webgunean Hiztegi Batuaren inguruko informazio guztia: Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio digitala, XX. mendeko corpus estatistikoa, Hiztegi Batua bera eta honen azpian HBO, orain arte hartu diren erabakien inguruko dokumentazio guztia biltzen duena. Era horretan hobeto ulertuko da erabaki den forma bakoitzaren zergatia.

    hiztegibatuajardunaldia_2

    Horretaz gain, Lexikoaren Behatokia egitasmoa komunikabideen aurrean aurkeztuko da jardunaldian. Lexikoaren Behatokiaegitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki antolatua. Corpus hori osatzeko hainbat eremu jorratu ditu Euskaltzaindiak, batez ere hedabideak. Hori dela eta, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin -Berria, EITB, Argia eta Deiarekin, besteak beste- hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar ditzaten. Asmoa du Akademiak komunikabide gehiagorekin ere bide bera lantzea. Egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa Taldearekin garatzen ari da Akademia.

    Martxoaren 23ko jardunaldian honako hizlariak ariko dira: Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna eta Miriam Urkia eta Andoni Sagarna talde horren kideak. Sagarna, gainera, Euskaltzaindiaren Iker sailburua da eta Lexiko Behatokia egitasmoaren zuzendaria.

    Jardunaldiak ikuspegi praktikoa izango du. Adibide ugari erabiliko dira kontzeptuak argitzeko, eta partehartzaileek aukera izango dute beren galderak egiteko. Izan ere, azkeneko atalean hizlari eta partehartzaile guztien arteko elkarrizketa bizia lortu nahi da.

    Izen-ematea:

    Jardunaldia irekia izango da, bai eta doakoa ere. Euskaltzaindiaren aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokia bete arte onartu ahal izango dira eskabideak.

    Izena emateko epea martxoaren 18an amaituko da. Izena emateko sakatu HEMEN.

    Egitaraua:

    • 9:00-9:30 Andoni Sagarna: Hiztegi Batuaren izaera eta xedea
    • 9:30-10:00 Andoni Sagarna: Erabakien ibilbidea
    • 10:00-10:30 Jose Antonio Aduriz: Erabakiak hartzeko irizpideak
    • 10:30-11:00 Atsedena
    • 11:00-11:45 Jendaurreko aurkezpena: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia
    • 11:45-13:30 Jose Antonio Aduriz: Adibideen azterketa
    • 15:00-15:30 Miriam Urkia: Orotariko Euskal Hiztegia sarean eta PDFn
    • 15:30-16:00 Miriam Urkia: XX. mendeko corpus estatistikoa
    • 16:00-16:30 Andoni Sagarna: Lexikoaren Behatokia
    • 16:30-17:00 Atsedena
    • 17:00-17:30 Miriam Urkia: Hiztegi Batua eta Hiztegi Batu Oinarriduna
    • 17:30-18:30 Partehartzaileen galderak eta ekarpenak
  • Euskaltzaindiak e-AEB zerbitzua eguneratu du

    Euskaltzaindiak e-AEB zerbitzuaren edukia (Arau-erabakiena) eguneratu egin du, eta Euskaltzaindiaren webgunean dago, bertan kontsultatzeko edo norberaren ordenagailura jaisteko.

    e-AEB zerbitzua, hots, arau-erabakien banaketa elektronikoa, Euskaltzaindiaren arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema da.  e-AEB sistemaren bitartez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua,Izendegiak edota gomendioak edonoren ordenagailura jaisteko aukera dago. Zerbitzu honi buruzko argibideak behar izanez gero, sakatu hemen.

    Hauek dira berrikuntzak:

    - Hiztegi Batuan, E letran oharrak gehitu dira.

    - Euskal Onomastikaren Datutegia eguneratu da.

    - 156, 157eta 158. arauak gehitu dira.

    - JAGONET kontsulta zerbitzuko edukia eguneratu da.

    eaeb

  • Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da

    Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da gaur, urtarrilaren 12an,  Iruñean, 79 urte zituela. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan da Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila egiten. Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa izan zen.

    thumb_cortes_zelaia

     

  • "Mugarik gabeko telebista" ikustearen aldeko kanpaina aurkeztu dute Iruñean

    Gaur, urtarrilaren 12an, Iruñean egindako prentsaurrekoan, "Mugarik gabeko telebista" izeneko kanpaina aurkeztu dute Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Kontseiluak eta Acció Cultural del País Valenciàk. Kanpainak Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea du helburu nagusia eta horretarako herritarren sinadurak bilduko dira aipatu hiru erakundeon bulegoetan. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.

    Euskaltzaindiaren izenean, Andres Iñigo Jagon sailburua eta Akademiaren Nafarroako ordezkaria izan da gaurko aurkezpenean. Harekin batera, Jose Mari Velez de Mendizabal izan da, Eusko Ikaskuntzaren izenean, eta Xabier Mendiguren Kontseiluarenean. Toni Gisbert Acció Cultural del País Valencià-ren ordezkaria ere mintzatu da, bere esperientziaren berri emanez, gaur Euskal Herrian aurkeztu den kanpaina 2007an jarri baitzen abian Herrialde Valentziarrean.

    thumb_4

    Prentsa oharra: "Mugarik gabeko telebista" 320,57 Kb

  • Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute

    Gaur, urtarrilaren 11n, hiru urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmen berria, bigarrena, sinatu dute Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak, Akademiaren egoitzan. Irratiaren izenean, Dorleta Alberdi zuzendariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horren eraginez, bi erakundeok elkarlanean arituko dira, bereziki euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak zabaltzeko.

    Sinatze-ekitaldian Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainak izan dira.

    thumb_bizkaia_irratia_033

  • Uhlenbeck euskalari holandesa

    Christian Cornelius Uhlenbeck (1866-1951) merezi duena baino gutxiago ezagutzen dugun hizkuntzalari holandarra da. Google orojakileari galdetuta, nederlanderazko Wikipediaraino joan behar duzu ganorazko sarrera baten bila (ez euskarazko, ez gaztelaniazko, ez frantsesezko eta ezta ere ingelesezko wikirik aurkituko duzu); hortaz gain, eta euskaratik abiatzen bazara bederen, Georges Lacombek 1922an RIEVen dedikatu zion artikulu labur baina laudoriotsua zerrendaren zazpigarren lekuan, hemeretzigarrenean Harluxet entziklopediako sarrera laburra, eta kito (izango da besterik, baina nekez segitzen dugu bigarren orrialdetik aurrera, ezta?).

    Eta pena da, benetan, euskararen ikerketaren alde hainbat lan egindakoa izanik, hain oharkabean pasatzea. Zeren nahikoa da aipagai dugun liburuari begiratu azkar bat ematea munta eta maila handiko ikerle baten aurrean gaudela ikusteko, haren mundu intelektuala gurea den mundutxo ia-ia beti halabeharrez txiki honetatik aski arrotz eta aski desgaraiko sentitzen badugu ere, Uhlenbecken munduak benetan mundu osoa hartzen zuelako, eta gureak, aldiz, gure etxeko txokoa eta beste lau gauzatxo, eta hortik aurrera ezer gutxi. Baina ekin diezaiogun albiste emate ordenatuago bati.

    thumb_09_uhlenbeck_1_azala

  • Euskaltzaindiak Joan XXIII. Aita Santuari oparia (1959)

    Amaitu berri den urtean 50 urte bete dira 1959an Euskaltzaindiak Joan XXIII. Aita Santuari opari gisa Raimundo Olabidek (1869-1942) itzulitako Itun Zâr eta Berria (1958) bibliaren ale bat bidali zionetik. Eta dataren biribiltasunaz baliaturik anekdota pare bat kontatuko ditugu, erabat hutsalak izango ez direlakoan.

    thumb_olabide_itun_zar_eta_beria

  • Euskaltzaindia UNE-n sartu da

    Euskaltzaindia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE-n) sartu da. UNE Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkartea da eta espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. 1987an sortu zen. Argitalpen guztien berri ematen duen Unelibros izeneko seihilabetekaria argitaratzen du elkarteak.


    thumb_une