Plazaberri


Euskaltzaindiak Urte Berri on opa dizu.

Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartela egiteko Joanes Leizarragaren 1571eko Kalendrera aukeratu da, euskarazko lehenbiziko egutegia. Lan horretatik abenduko orria jaso da, baita ondoko leienda ere:

Urteaz eta haren partez

Vrtheco hillebetheac dira hamabi.

Afteac, berroguey eta hamabi eta egumbat.

Egunac, hirur ehun, hiruroguey eta borz, eta fey oren.

Eguna Iuduéc luce baliz labur baliz hamabi orenetara

partitzen çutén, eta goicean çuten hatfen. 1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12. Eta guc, 6 7 8 9 10 11 12, 1 2 3 4 5 6.

Ez dakit luzea izan den ala laburra, baina badakit ustekabean etorri zaigula Antonio Zavalaren heriotzaren lehenengo urteurrena, omenaldi bat ere prestatzeko astirik gabe. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen, eta 2010eko urtarrilaren bigarrena adierazten digu egutegiaren orriak.

Urtebete joan zaigu, bai, baina oraindik ezin izan dugu kendu begien aurretik gure maisuaren irudia. Besteak beste, Xabierko Gazteluko telefonoak gure agendan jarraitzen du, eta Antonioren sakelakoaren zenbakia ezabatu gabe daukagu, berriro ere elkarrekin hitz egiteko aukerarik ez dugula izango sinestu nahi ezta edo. Izan ere, harekin egunero berriketaldi bat egiten ohituta geunden, eta zail egiten da holako isilaldi luzea.

 

Abenduaren 23an eginiko batzarrean, Institut d'Estudis Catalansek Euskaltzaindiaren eta Real Academia Galegaren kide bana onartu zituen akademiko urgazle gisa, erakunde horren Secció Filològica barruan. Euskaltzaindiari dagokionez, Andres Urrutia euskaltzainburua izendatu dute urgazle, eta Academia Galegaren kasuan, Manuel González idazkaria.

Institut d'Estudis Catalansek azpimarratzen duenez, Andres Urrutiak hizkuntzalari eta legelarien arteko elkarlana bultzatu du, euskara juridikoaren garapena bermatze aldera.

thumb_manolo_gonzalez

Gaur, abenduaren 29an, Jose Antonio Aranaren Biblioteka izeneko katalogoa aurkeztu du Euskaltzaindiak Bilbon, Akademiaren egoitzan. Liburuan Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituaren bibliotekaren katalogoa jaso da. Guztira 5.657 erreferentzia ditu, eta gaiei dagokienez, Humanitateen esparrukoak dira nagusi: historia, kultura, musika, erlijioa, zuzenbidea, literatura edota artea. Liburua Euskaltzaindiaren "Katalogoak" sailaren 3. zenbakia da. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Antonio Arana Martijak egin dute, alboan Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Patxi Uribarren euskaltzaina izan dutelarik.

2007ko irailaren 28an, Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak bere liburutegi pertsonalaren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari. Liburutegi horretan urte askotan zehar bere lanak egiteko erabili dituen liburuak eta argitalpenak daude. Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekaren zerbitzuek katalogazio lanak egin dituzte eta ondare guztia irakurle eta ikertzaileen eskura jarri. Katalogo hori da gaur aurkeztu dena.

Liburuaren  pdf-a Euskaltzaindiaren webgunean jarriko da aurki.

Jose Antonio Arana Martijaren hitzak gaurko aurkezpenean 11,30 Kb

Andres Urrutia: Katalogoaren aurkezpena 17,84 Kb

Azkue Biblioteka: Katalogoaren ezaugarri teknikoak 19,30 Kb

Euskaltzaindiak abenduaren 18an egin zuen, Bilbon, hileko batzarra. Ibon Sarasola euskaltzain oso eta "Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak" egitasmoaren zuzendariak azalpen oparoa eman zien euskaltzainei, hiztegia egiterakoan erabiltzen ari diren irizpideez.

Hiztegi hori euskara-euskara hiztegia izango da, Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batuaren 1. itzuliko sarreren gainean eraikitzen ari dena.

Euskaltzaindiak Eguberri eta Urte Berri on opa dizu.

Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartela egiteko Joanes Leizarragaren 1571eko Kalendrera aukeratu da, euskarazko lehenbiziko egutegia. Lan horretatik abenduko orria jaso da, baita ondoko leienda ere:

Urteaz eta haren partez

Vrtheco hillebetheac dira hamabi.

Afteac, berroguey eta hamabi eta egumbat.

Egunac, hirur ehun, hiruroguey eta borz, eta fey oren.

Eguna Iuduéc luce baliz labur baliz hamabi orenetara

partitzen çutén, eta goicean çuten hatfen. 1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12. Eta guc, 6 7 8 9 10 11 12, 1 2 3 4 5 6.

Abenduaren 18an, Bilbon egin zuen osoko batzarrean, Euskaltzaindiak gogoan izan zuen Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Akademiaren kudeatzailea izan zena. Euskaltzainak eta langileak bertan zeudela, Andres Urrutia euskaltzainburuak Juanjo Zearretaren omenez hitz batzuk esan zituen, eta haren erretratua eman zien emazteari eta bi semeei.

Juanjo Zearreta azaroaren 7an hil zen, auto-istripuz. Istripua gertatu zenean Bermeotik etxera zihoan, Alakrana atunontziaren bahiketa bukatzeko eskatzeko egin zen elkarretaratzean parte hartu eta gero.

Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak jasoko du 2009ko Manuel Lekuona Saria. Sari hau Eusko Ikaskuntzak ematen du, eta bizi osoan pertsona batek euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen du.  Saria  Remigio Mendiburu eskultorearen brontzezko obra bat da eta ekitaldi publiko batean emango diote Txoin Peilleni. Horrezaz gain, Zuberoako euskaltzainaren bio-bibliografia argitaratuko du Eusko Ikaskuntzak.

Hauxe da Txomin Peillenek aurten jasotzen duen bigarren saria, ekainaren 11n, 2009ko Euskal PEN Idazluma saria jaso baitzuen, EuskalPen Klubak emanda.

Abenduaren 18an, hileko osoko batzarrean, El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua aurkeztu zien euskaltzainei Miquel Gros i Lladós egileak.

Liburu hori Euskaltzaindiak argitaratu berri du, eta lehen aurkezpena Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egin zuen Miquel Grosek, abenduaren 4an, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburuak lagundurik.  Liburua Jagon bildumaren 8. zenbakia da.

"El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009)". Miquel Grosen aurkezpena 81,37 Kb

Joxe Agirre bertsolariak jantzi zion txapelaz gain,  Maialen Lujanbio 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunak Euskaltzaindiaren oroigarria jaso zuen, abenduaren 13ko finalean: Xabier Santxotena eskultoreak egindako Bertsolari izeneko oroigarria. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eman zion.

Orain arte, Euskaltzaindiak Jorge Oteizak egindako Xenpelar oroigarria eman izan dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari, baina eskultoreak zortzi oroigarri besterik ez zituen egin, eta azkena 2005eko finalean jaso zuen Andoni Egañak. Beraz, oroigarri berria estreinatu du aurten Euskaltzaindiak, hemendik aurrera txapeldun guztiek jasoko dutena.

Manex Pagola euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari emate ekitaldia abenduaren 9an egin zen, Baionako Herriko Etxean.

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren xedea Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzea da.

Bestalde, Euskal Kultura saria Eric Dicaharryk eskuratu du, eta Bideo Dokumental saria Cristophe Coutanceauk jaso du.

Abenduaren 14an, Augustin Zubikarai. Herri euskararen zaindaria (1914-2004) liburua aurkeztu zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua  Ana Urkiza idazleak idatzi du, eta Elkar argitaletxeak publikatu du. Ondarroako Udalaren eskariz gauzatu da.

Liburuan Augustin Zubikarai idazle eta ohorezko euskaltzainaren bizitza kontatzen du Ana Urkizak, hiru aro bereizi dituelarik: 1936ko gerraurrekoa, gerra, eta gerraostea. Liburuaren azken partean kronologia eta bibliografia ere ageri dira. Ana Urkizarekin batera, aurkezpenean hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua -berea da liburuaren hitzaurrea-, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura ahalduna, Felix Aranbarri Ondarroako gestoraren burua eta Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxearen editorea.

Euskaltzaindia Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izan da. Akademia Euskadiko Editoreen Elkartearen eskutik joan da Jalisco estatuko hiriburura, eta elkarte horren kide diren hainbat argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa izan da eta azaroaren 28tik abenduaren 6ra burutu da.

Azokaren antolatzaileen arabera, aurten 606.000 inguru bisitari izan dira Azoka honetan. Orotara, hamazazpi herritako 1.925 argitaletxek parte hartu dute. Frankfurteko Azokaren ondoren, Guadalajarakoa omen da munduko  bigarren azokarik inportanteena.

Aurten Santi Onaindia jaio zeneko mendeurrena bete dela kontuan izanik, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gogoan izan du idazle oparo eta ohorezko euskaltzaina izan zena, eta haren omenez abenduko ohiko bilera Zornotzan egin du, Larrako Karmeldarren komentuan.

Bilera hilaren 11n izan zen, eta Literatura Ikerketa batzordekideez gain, Karmel aldizkariko Julen Urkiza, Andoni Olea eta Patxi Uribarren euskaltzain osoa izan ziren, guztion artean Santi Onaindiaren lanaz eta ibilbideaz gogoeta egin zutelarik.


Gure inguruko hizkuntza batzuk kontuan hartuta -alemana, ingelesa, frantsesa, gaztelania, italiera, katalana eta portugesa- gomendio horrek kanpoko leku-izenen ahoskerari buruz dihardu.

Gomendio horri buruzko azalpen osagarriak eskaintzen ditu Alfontso Mujika Exonomastika batzordeko idazkariak.

Narrazioak eta olerkiak 2008 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2008ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

2008an, hauek izan ziren irabazleak: Maialen Watzinger, Libe Galdos, Maialen Akizu, Elena Casirain, Lorea Bosco, Oihane Zugarramurdi, Iraitz Ugalde (narrazio bi eta olerki bat), Aritz Urrutia, Irati Mogollon eta Leire Arenas. Akzesita lortu zuten Mikel Muñoz eta Mailen Dagorreten lanak ere argitaratzen dira liburuan.

Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Kirmen Uribe, B mailan.

Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizio berrirako lanak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 16an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: BBK Kultur Gela. Elkano, 20. 48008 Bilbo. Oinarriak ikusteko sakatu hemen.

Liburuaren aurkibidea 31,58 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Euskaltzaindiak Euskera 2008, 3 liburua kaleratu berri du. Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta hiru zenbaki argitaratzen dira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen dituzte, eta bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta liburu aipamenak jasotzen ditu beren-beregi.

Euskaltzaindiaren batzar-agiri, erabaki, irizpen, sari, argitalpen eta adierazpenez gain, liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: 2008an, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatu zuen ´´Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean´´ izeneko ikastaroa (Patxi Galé, Andres Iñigo, Felix Mugurutza, Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategiren txostenak jaso dira).

Bestalde, Euskaltzaindiaren XIII. Jardunaldien aktak publikatzen dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Euskara, kontsumoa eta hizkuntza eskubideak" izenburupean burutu ziren. Andres Iñigo, Erramun Baxok, Patxi Juaristi, Sagrario Aleman, Jean-Baptiste Coyos, Erramun Osa, Andres Urrutia eta Jordi Anguera izan ziren Jardunaldietako hizlariak.

 

 

Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2009ko Protagonistas Gipuzkoa saria eman dio Euskaltzaindiari, Euskal Kulturaren arloan, Akademiaren 90. urteurrenean. Sari emate ekitaldia abenduaren 3an izan zen, Donostian, eta Andoni Sagarna Iker sailburu eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkariak jaso zuen saria.

Ekitaldi berean Gipuzkoako Kutxak bere garaikurra eskaini zion Euskaltzaindiaren ordezkariari.


Gaur, abenduaren 8a, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren azken eguna izango da. Aurten, Euskaltzaindia eta Institut d'Estudis Catalans erakustoki berean daude eta bi erakundeon informazioa biltzen duen esku-orria argitaratu dute.

Bestalde, El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak, Azokan bertan. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du.

Bai liburu hau, bai Akademiaren gainontzeko argitalpenak ere, Azokan eros daitezke.

Plazaberri berripaperaren bigarren zenbakia argitara eman du Euskaltzaindiak eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztu. Bigarren zenbaki honetan Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea zenari omenaldia eskaini dio Akademiak, Andres Urrutiak eta Jose Luis Lizundiak haren omenez idatzitako artikuluak jaso direlarik.

Horretaz gain, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harira egin diren ekitaldi eta argitalpenen berri ematen da. Urte osoan zehar kaleratu diren hainbat libururi buruzko informazioa ere eskaintzen da, bai eta Euskaltzaindiaren webguneari buruzko zenbait datu ere.

" Plazaberri" berripaperaren bigarren zenbakia 280,29 Kb

Abenduaren 4an, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du.

Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburuak lagundurik, Miquel Grosek berak aurkeztu zuen bere liburua. Berak azaldu bezala, lan honetan 1981etik hona Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakutsi du. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu bertan.

Abagune horretan, eta Europa eta Espainiaren eremuan agerikoa den hizkuntza-aniztasuna kontuan hartuta, Miquel Grosek Espainiar Gobernuaren hizkuntza politika eskatzen du, estatu mailakoa, Espainia herrialde eleanitza dela behingoz aitortuz: "Honez gero, belaunaldi oso batek demokrazia bizi izan duelarik, garaia du Espainiak Estatu mailako Hizkuntza-Politika sendoa abiatzeko, epe erdi eta luzera hizkuntzen garapena bermatuko duena".

Euskaltzaindia eta Institut d'Estudis Catalans erakustoki berean daude aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokan, eta batera eskaintzen ari dira euren argitalpenak. Azokaren 44. edizioaren gonbidatu nagusia Katalunia da, eta aukera hori aprobetxatuz, Euskararen Akademiak lekua egin dio Institut d'Estudis Catalans-i bere mahaian.

Bi erakundeon informazioa biltzen duen esku-orria argitaratu dute Euskaltzaindiak eta Institut d'Estudis Catalansek. Bertan, besteak beste, biek egiten dituzten zeregin nagusiak azaltzen dira, baita lantzen ari diren egitasmoak ere. Akademia biek non dituzten ordezkaritzei buruzko informazioa esku-orri horretan aurki daiteke.

Bi erakundeon arteko elkarlana aspalditik dator, eta 2003tik hona hainbat azokatan elkarrekin aurkeztu dira, Consello da Cultura Galegarekin batera.

Euskaltzaindiak eta Institut d'Estudis Catalansek kaleratu duten esku-orria 480,44 Kb

Gaur, abenduaren 4an, goizeko 11:00etan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du.

2007an, Miquel Gros i Lladósek Recuperación del euskera en Navarra liburua publikatu zuen, Euskaltzaindiaren eskutik. El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburuan, Nafarroako lanaren ildoari jarraituz, Miquel Grosek 1981etik hona Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakusten du. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu liburuak.

Liburuaren aurkibidea 48,96 kB

Azaroaren 27an, Jacinto Iturbe Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara lehenengo errektoreordeari omenaldia egin zion  Unibersitateak.  Erakunde honen esanetan, Iturbe "bere ibilbide profesional osoan kimikaren eta euskararen arloetan egindako lan handiagatik nabarmendu da".

Horrezaz gain, Jazinto Iturbe Zientzia Esperimentalen sustatzailea da, bai eta Ekaia aldizkari zientifikoaren sortzailea ere.

Jazinto Iturbe euskaltzain urgazlea da, 2006ko maiatzaren 26an izendatua.

Atzo, abenduaren 2an, Jon Kortazar euskaltzain urgazle eta idazleak jaso zuen aurtengo Lauaxeta Saria. Sari hori  Bizkaiko Foru Aldundiak sortua da, "gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmentzen diren pertsona, talde eta erakundeak" omendu nahian.

Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eman zion, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan egindako ekitaldi batean.

Kepa Altonaga euskaltzain urgazle eta idazleak jaso du Pamiela argitaletxeak ematen duen Juan Zelaia saria, Darwin geurean lanagatik. Epaimahaikideek esandakoaren arabera, Altonagak "gure aroan oraindik ere, eta berriz ere, puri-purian dagoen gaiak euskal munduan izaniko eragina aztertuz ongi dokumentaturiko lana jakinduriaz eta gaitasun handiz garatu du. Bertan, Darwinen teoria azaldu zenez geroztik XX. mendeko erdialdera arte, berri eta aurkikuntza interesgarriz beteriko bidaia erakargarria proposatzen da, mailako dibulgazio zientifikoan eta gai horri buruz erreferentzial izanen den lana burutuz".

Kepa Altonagak, Joseba Intxausti Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko ordezkariaren eskutik jaso zuen saria, azaroaren 26an. Pamiela argitaletxeak lana argitaratuko du datorren urtean.

Jean-Louis Davant euskaltzain oso eta idazleak jasoko du Nabarralde elkarteak sortu berri duen izen bereko saria. Elkartearen esanetan, Nabarralde saria, "gure hurbilean lanean kementsu ari direnak txalotu eta ahaleginak ezagutzera eman nahian" sortu da. Davant, saria jasoko duen lehen pertsona, "ibilbide aberatseko gizona da, idazle oparoa, kulturan jantzia inor baino hobeki. Davant baino hoberik ez da sari hauei hastapena emateko: historian jakitun, euskaltzain oso, idazle aberats, irakasle, kultur munduan arduratsu".

"Lan eta irakurketa interesgarrien egile da -gaineratzen du Nabarraldek- eta haren mintzaldiek merezi dute beti ikuslegoaren arreta osoa, ez baitu hitz bakar bat ere hutsalki esanen. Iparraldetik gogoz ari da beti lanean, herri honen historia eta memoriaren kontzientziaren alde ongi idatzi du ausarki".

Saria abenduaren 3an -Nafarroaren eta Euskararen Egunean- emango diote Davanti, 13:00etan, Getariako Udaletxeko atarian.

Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" izenburupean. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan zituen Akademiak.

Goizean eta arratsaldean egin ziren jardunaldi hauetan, zazpi hitzaldi eman zituzten hamar adituk. Amaieran, ondorioak irakurri zituen Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak.

Hizlariek hitzaldiak emateko erabili zituzten dokumentuak ekartzen ditugu hona, bai eta Sagrario Alemanek jardunaldien aurkezpena egiteko irakurri zuen testua ere.

Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Orotara, hamaika liburu dira, besteren artean, Euskaltzaindia, ekin eta jarrai, Joan Mari Torreadaik eta Imanol Murua Uriak egina, 2008ko BBk-Euskaltzaindia Literatur Sariak, Xabier Kintanak paratutako Joanes Leizarragaren Kalendrera (1571), edota Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti" izan zenari buruzko liburua, Andres Iñigok egina.

Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea luktura aldizkariak bere ibilbideari hasiera eman dio, eta Plazaberri izeneko berripapera abian jarri du Euskaltzaindiak.

Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

 

Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso, idazle eta kultur eragileak jaso du aurtengo Dabilen Elea saria. Sari hau euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion aitorpen gisa sortu dute euskal liburugintzaren sektoreko lau elkartek: Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE),  Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Editoreen Elkarteak (EEE) eta Galtzagorri elkarteak. Euskarazko liburuaren aldeko Euskal Liburuaren Gaua deituriko ekitaldian jaso zuen saria Torrealdaik, iaz sari bera hartu zuen Antton Olariagaren eskutik.
 
Ekitaldia Ortzi Oihartzabal bibolin-jolearen musikarekin hasi zen, eta ondoren Amets Arzallusek bertso batzuk eskaini zizkion omenduari. Harkaitz Canok eta Idoia Noblek aurkeztu zuten festa horretan, Fito Rodriguez eta Joan Mari Irigoien Joan Mari Torrealdaiz mintzatu ziren, eta azkenik Torrealdaik berak hartu zuen hitza: "Mila esker -esan zuen- une aproposa da hau benetan. Sari hau ohorea baino gehiago da, hauspoa, arnasa, adorea, babesa... Askatasuna ezin didazue eman, baina bai indarra, libre izaten jarraitzeko".
 
 

Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak jaso du Deia egunkariak ematen dituen Hemendik izeneko sarietako bat. Zehatz-mehatz, Omenaldi Saria eman diote Gernikako euskaltzainari, bizitza osoan euskara eta euskararen alde egindako lanagatik. Saria azaroaren 19an jaso zuen, Gotzon Loberaren eskutik, Bermeoko "Nestor Basterretxea" gelan egindako ekitaldi batean.

Gaur, azaroaren 26an, Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburu hau Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskararen azterketa dialektologikoa egitea du xede nagusia. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zazpigarren zenbakia da.

Aurkezpena Edu Zelaietak berak egin du, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariarekin eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzailearekin batera. Ekitaldian, Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea zena gogoan izan dute. 

Edu Zelaieta: liburuaren sarrera 2,19 Mb

Liburuaren aurkibidea 408,66 Kb

 

Jon Kortazar euskaltzain urgazle eta idazleak Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria jasoko du. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak emango dio, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira egingo den ekitaldian.

Bizkaiko Foru Aldundiak Kortazarren ibilibidea azpimarratu nahi izan du "idazle, saiogile eta literatura kritikari gisa". Gainera, Aldundiak dioenez, lan handia egin du EHUko Euskal Literatura katedran, "eta Europa eta Amerikako zenbait unibertsitatetan irakasle aritu da".

Sariaren bidez, "publikoki aintzat hartu nahi dira gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmentzen diren pertsona, talde eta erakundeak. Esteban Urkiaga ("Lauaxeta" ezizenez ezagunagoa) idazle euskaldunaren izena darama sariak, eta hala beraren figura unibertsala aldarrikatzen da".

Azaroaren 20an, ostiralean, Patxi Zabaleta euskaltzain osoak Bizi! poema liburu berria aurkeztu zuen, Euskaltzaindiaren Iruñeko ordezkaritzan. 36 olerkiz osatutako lan hau bere bizitzan kaleratzen duen hirugarren poesia liburua da eta Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu du. Aurkezpenean Jose Angel Irigarai idazle eta euskaltzain urgazlea izan zen, Pamielaren izenean.

Argitaletxeak honela aurkeztu du liburua: "Gaitegi zabala bezain unibertsala digu aurkezten Zabaletak, bere betiko kezken erakusgarri. Maitasuna eta herria, eta hauen ondoan poesia bera ere. Etsipenetik bide datorren baikortasun tonu batez, humanismo klasikoaren jabe zaigu agertzen leitzarra, gizakiaren kezkak, beldurrak eta sentimenduak oragarri. Bigarren Nafarroadari buruz aunitz gauza dio Zabaletak aski argigarri aintzin solasean. Euskal poesia epikoaz egiten duen hausnarketa eztabaidagarrian kokatu nahi du bere lana, eta bere ekoizpen osoa hartuta aisa ikusten da bide horretatik datorkigula".

Gaua izanik iluna
jarraian dator eguna,
Juanjo bizitzan eta geroan
senide eta laguna.

Urak handi itsasoan
zuhaitz ugari basoan,
Juanjo euskaldun eta fededun
bere bizitza osoan.

Eguzkitik goi argia
edurretik ur garbia,
euskal zeruan beti argitan
Juanjoren izar barria.

Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan zituen Akademiak.

Goizean eta arratsaldean egin ziren jardunaldi hauetan, zazpi hitzaldi eman zituzten zortzi adituk. Amaieran, ondorioak irakurri zituen Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak. Bere ondoan zirela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Erramun Osa batzordeko idazkariak eskerrak eman zizkieten parte hartu zutenei, bai eta entzule izan zirenei ere.

Gaur, azaroaren 20an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, "Etorkinak eta euskara" izeneko Jagon Jardunaldiak, hamalaugarrenak, egin ditu Akademiak, Unesco Etxearen eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutuaren laguntzarekin.

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak zabaldu dituzte Jardunaldiak. Hala, ongi etorria emateaz gain, ekimen hone xedea azaldu dute biek. Sagrario Alemanen esanetan, "etorkinekin lanean ari diren edota honetan adituak diren pertsonak ekarri ditugu, eta horien bitartez ikusiko dugu Euskal Herrian gizartea nola aldatu den, eta orain bizi dugun eleaniztasunak nola eragin dezakeen hizkuntza nagusiaren eta gutxituaren arteko harreman gatazkatsu horretan".

Horiek horrela, besteak beste, etorkinak Ipar Euskal Herrian helduen euskalduntzean duen indarra azaldu da;  etorkinen etorrerak euskararen estatusa eta hedapena berriro irudikatzeko ematen duen parada mahai gainean jarri da;  etorkinen eskubideak errespetatzeko hartu beharreko neurriez mintzatu da; Sakanako, Markinako eta eskolako esperientzien berri eman da; edota hezkuntzako sistema eleaniztuna ezagutzeko aukera izan da.

Hitzaldi guztien laburpenak Plazaberrin argitaratu dira jadanik. Datozen egunotan osorik plazaratuko dira hemen bertan.

Gaur, azaroaren 19an, hiru urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmen berria, hirugarrena, sinatu dute Alberto Surio Euskal Irrati Telebista (EITB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, EITBren Bilboko egoitzan. Hitzarmen horren bidez, EITBko hedabideetan euskararen erabilera egokia sustatuko da, euskal gizartean euskara normalizatzeko eta bultzatzeko helburuarekin.

Urrutia eta Suriorekin batera, hauek izan dira gaurko ekitaldian: EITBren izenean, Javier Torrontegi Irratia Taldeko zuzendari-koordinatzailea; Patxi Arratibel Estrategia eta Kanpo Harremananetarako zuzendaria, Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendari eta EITBko Euskara arduraduna, eta Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendaria. Euskaltzaindiaren izenean, aldiz, Jose Luis Lizundia diruzaina -EiTBren Administrazio Kontseiluan Euskaltzaindia ordezkatzen du Lizundiak eta une honetan presidentea da- eta Pello Telleria idazkariordea.

Azaroaren 20an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaz hausnartuko da, Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldietan. Izenburuak esan bezala, etorkinen gaia euskararen perspektibatik jorratu nahi duten Jardunaldi horietan Unesco Etxeak eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutuak ere hartu dute parte.

Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak azaldu bezala, "Azken urteotan Euskal Herrira iristen ari diren etorkinen kopurua asko handitu da, eta honek kezka sortu du arlo askotan, baita euskalgintzan ere. Jagon Sailak, euskararen erabilera izanik lan esparru, gai hau jorratu beharra zuen. Handik eta hemendik etorritako jendeak -bakoitza bere kultura eta hizkuntzarekin- euskararen normalizazioan eraginik izanen ote du? Eleaniztasuna mesedegarri ote dugu? Zein urrats eman ditugu orain arte eta zein beharko ditugu etorkinen integrazioan?".

Gogoeta garaia da, hortaz, Alemanen esanetan: "Immigrazioaren fenomenoa ezagutzeko, honen inguruan hausnartzeko, gogoeta egiteko, zenbait herritako esperientziak biltzeko eta baloratzeko garaia dugula iritzi diogu Euskaltzaindian. Honek erakutsiko digu zer bide jarraitu beharko genukeen etorkinak ezagutzeko eta hauen integrazioa errazteko, beti ere beraiek dakarten hizkuntzarekiko begirune osoz".

Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira,  eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.

Bestalde, Jardunaldiei edukia emando dieten hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean

thumb_ikurra

thumb_deusto

Hauexek dira, 2009ko urrian zehar, Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.net) izandako erabileraren daturik aipagarrienak.

Alde batetik, bisitak zenbatu dira, webgunean sartu eta bertatik nabigatzeko saioak (webguneko hainbat web-orrialdetan zehar).

Bestetik, web-orrialdeen bistaratzeak zenbatu dira, atalez-atal.

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak Charencey kontearen Chrestomathie maya (1891) erosi du. Erosi den alea, gainera, Edward Spencer Dodgson (1875-1922) jaunarena zen eta Charencey beraren txarteltxo bat du itsatsita, Dodgsoni zuzendua. Testua maia hizkuntzatik latinera itzulia da.

Hyacinthe de Charencey kontea (1832-1916) euskalgintzaren urrezko aroan dagoen pertsonairik enigmatikoenetakoa da. Izan ere, ez dakigu ia-ia ezer berari buruz, Georges Lacombek (1879-1947) haren heriotzean RIEVen idatzitako hilberriaz gain, eta, nonbait, ematen du Lacombek berak ere ezer gutxi zekiela haren bizitzaz, honela aitortzen baitu bere txostenaren hasierako oharrean: Nous prions nos lecteurs de vouloir bien excuser le vague, l´incomplètude, voir l´inexactitude intermittente de la présente nécrologie, écrite sur le front avec nos souvenirs pour toute documentation.

Euskaltzaindiaren 2008ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean jarrita dago, azaroaren hasieratik. Oroitidazkiak Euskaltzaindiak 2008an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.

Oraingoz euskaraz argitaratu da eta ondoren beste hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ere jarriko da. Testuekin batera, argazki ugarik osatzen dute lan hau.

Herenegun iluntzean emaztea eta biok etxeratu ginenean, dei samingarri bat jaso nuen: "Juanjo hil jaku, Autzaganean, istripuz". Erabat suminduta gelditu nintzen. Orain, lerro hauek izan bitez, Zearretaren ohoretan, Euskaltzaindiaren aitormenetan. Jakin beza hiritargoak euskalgintza munduak eragile garrantzitsu bat galdu duela. Eta horren berri ematea nahiko nuke aitormen honetan.
Hasiera hasieratik izan zen nire eskuineko eskua. Langile aparta, leiala eta erakundeari zeharo atxikia.

Azaroaren 20an, ostiralean, eta Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Akademiak, jardunaldi hauek prestatzeko.

"Euskal Herrian azken urteotan indartu den fenomeno bat jorratuko da beren-beregi: etorkinen gaia euskararen perspektibatik, hain zuzen. Gaia zenbait ikuspegitik garatuko da, besteak beste, ikuspegi soziodemografikotik, soziolinguistikotik, juridikotik, hezkuntza alderditik etab. Era berean, Euskal Herri kontinentalean, helduaroan, euskara ikasten ari diren ikasleen azterketa berri bat ere aurkeztuko da. Halaber, hezkuntzan garatutako zenbait esperientzia zein eskualde batzuetan etorkinen integrazioa sustatzeko egitasmo batzuen berri ere emango da".

Izen-ematea

Euskaltzaindiaren XIV. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.

XIV. Jardunaldien egitaraua 654, 46 Kb

 

Halakoa sentitu dut larunbat arratsalde honetan, telefonoz bestaldeko ahots adixkide batek esan didanean: Juanjo Zearreta hil da! Hasieran harridura, gero, sinestu ezina; azkenean, etsipena eta samina.

Gertu-gertukoa izan dut beti Juanjo Zearreta Euskaltzaindiaren kudeaketa lanetan. Larunbat goizean bertan hitz egin genuen aste honetako programazioari buruz. Zehatz, prestu, jakintsu... eta eskarmentu handikoa.

Lanerako beti prest eta gogotsu, erakundearekiko leiala, ordu asko eman ditu Juanjok Euskaltzaindiaren zereginetan. Beti erne, beti adi, azken ukitu arte, Euskaltzaindiak antolaturiko ekitaldietan dena erraz eta gozo joan zedin.

Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailearen aldeko hileta-elizkizuna gaur, azaroaren 9an, astelehenean, izango da, Zornotzan, Larrako Karmeldarren elizan, iluntzeko 19:00etan.

Hil-kapera Euskaltzaindian egongo da gaur ere, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.

Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da, auto-istripuz, 62 urte zituela.

Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren, Zearreta talde horretako partaide izan zelarik.

1970ean Lehen Urratsak liburuaren prestaketan jardun zuen, besteak beste, Patxi Elgezabal eta Ricardo Badiolarekin.

Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, idazkari lanak ere bete zituelarik.

1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zelarik. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

2003an  Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.

Euskalduntze prozesuarekin loturik beti ere, hainbat lan argitaratu zituen, elkarlanean:

  • Euskalduntzen (3 liburuki), 1972
  • Alfabetatzen (1975)
  • Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1977)
  • Sortzen - I (1978)
  • Hiztegia 80 (1980)

 

Atzo, azaroaren 5ean, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu zituen Iruñean, Gobernuaren egoitzan. Bileran hauek izan ziren: Nafarroako Gobernuaren izenean, Alberto Catalán eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andres Iñigo Jagon sailburu eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, eta Juan Jose Zearreta kudeatzailea.

Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria denetik, hau izan da Euskaltzaindiarekin batzen den lehenengo aldia. Euskaltzaindiaren ohitura da kargua hartu berri duten herri agintari guztiekin batzartzea, eta hala egin zuen atzo kontseilari berriarekin. Goizean, bi erakundeek argitaratu duten Erronkari eta Ansoko toponimiaz, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena, aurkeztu zen.

Atzo, azaroaren 5ean, Erronkari eta Ansoko toponimiaz liburua aurkeztu zuten Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Juan Karlos Lopez-Mugartzak idatzi duen liburu honetan Erronkaribarko eta Ansoko toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste. Lopez-Mugartzarekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin zuten aurkezpena.

Ikertutako eskualdeen mapa zehatza ere eskaintzen da lan honetan. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr katedradun eta euskaltzain osoaren zuzendaritzapean burutu zuen egileak. Liburuan ez ezik, CD batean ere argitaratu da ikerketa horren emaitza. Gainera, 1:60.000 eskalan egindako mapa koloreduna gehitu da,  mapa horretan liburuko toki-izenak ageri direlarik.

Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren bosgarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

 

thumb_erronkari_eta_ansoko_toponimaz_mapa

Juan Karlos Lopez-Mugartza: "Irakurleari" 152,06 Kb

Liburuaren aurkibidea 160,41 Kb

Interneten eta teknologia berrien bidez euskararen erabilera sustatzea helburu nagusia duen egitasmo berri bat jaio da: Azkue Fundazioa. Euskaltzaindia da Fundazio berri horren Patronatua osatzen duten bost erakundeetako bat, beste laurak hauek direlarik: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko UdalaDeustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Fundazioaren leloa "Euskara sarean josten" da eta atzo, azaroaren 4an, aurkeztu zen Bilbon, Euskalduna jauregian.

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituzten Eleberri, Antzerki, Olerki eta Saiakera Literatur Sariak aurten ez dira deituko, bi erakundeok hala erabakita. Izan ere, sariak sortu zirenetik euskal literaturaren panorama zelan aldatu den ikusita -"euskal literaturan badago egun gauzak non argitaratu eta nola moldatu"- BBK-k eta Euskaltzaindiak beste moldea eman nahi diete urteetan landu dituzten literatur sariei, eta horretarako aurten gogoeta-urtea jarri dute. Hala, bada, laster jakinaraziko dute hausnarketa horren emaitza.

Bestalde, BBK-k eta Euskaltzaindiak argi utzi nahi dute Resurreccion Maria Azkue saria, idazle gazteen lanak saritzen dituena, urtero bezala, aurten ere antolatuko dela.

 

thumb_logotipo_bbk_1002

Aurelia Arkotxa euskaltzaina Euskaltzaindiaren buruorde  berria da, urriaren 30ean Bilbon izan zen hileroko batzarrak hala erabakita.

Orain arte buruordea izan den Beñat Oihartzabalek dimisio-gutuna  aurkeztu du, osasun arazoak direla medio.

Hauxe dugu Euskaltzaindiaren Zuzendaritza:

  • Euskaltzainburua: Andres Urrutia
  • Buruordea: Aurelia Arkotxa
  • Idazkaria: Xabier Kintana
  • Diruzaina: Jose Luis Lizundia
  • Iker sailburua: Andoni Sagarna
  • Jagon sailburua: Andres Iñigo

thumb_oihartzabal2

Urriaren 31n, Foruan, egin zen Joan Mari Torrealdairen sarrera-ekitaldia. Torrealdaik "Bibliografiatik bibliotekara. Esperantzari leihoa" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Antonio Arana Martijak eman zion erantzuna, "Alexandriatik digitalizaziora" hitzaldiarekin.

Gaur hona ekartzen ditugu Igor Duñabeitia alkatearen eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen ditugu.

 

2009ko Nafarroa Oinez festaren harira, Txikiak handi topaketa burutu zen Arbizun, urriaren 16an.  Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Behatokiak antolatutako topaketa honetan, euskara, aragoiera, bretoiera, galesa, katalana eta okzitaniera hizkuntza gutxituen ordezkariak batu ziren. Euskararen ordezkaritza zabala izan zen, horien artean Euskaltzaindia ere egon zelarik. Akademiaren izenean, Andres Iñigo Nafarroako ordezkariak euskararen normalizazioaren bidean, euskararen batasunaren inguruan Euskaltzaindiak egindako lanazazaldu zuen.

Antolatzaileek azaldu zutenez, "Txikiak Handi, aurtengo Nafarroa Oinezen leloa gauzatzeko, Europan barrena harreman-sare bat eraiki dugu hainbat hizkuntza txikirekin, leku horietara joan eta elkar ezagutza eta lana bultzatuz".  Testuinguru horren barruan egin zen aipatu topaketa.

Andres Iñigok aipatutako gaien artean, hauek izan ziren: Euskaltzaindia  Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioek sortu zutela, euskararen ikerketarako eta sustapenerako. Historia laburra egin ostean -Gerra garaia, 1968ko Arantzazuko Biltzarraren garrantzia, sendotze garaiak-, gaur egungo Euskaltzaindiaren lana azpimarratu zuen, eta erakundeak indarberritze eta eguneratze prozesuari ekin diola azaldu zuen, besteak beste, gaur egungo tresna eta teknikari egokituz, esku artean dituen ikerketa proiektuak bizkortuz eta indartuz, proiektu berriak abian jarriz, euskara gizarteratzeko kanalizazio berriak irekiz, etab.

Sagrario Aleman euskaltzain osoak ere parte hartu zuen topaketan.

Gaur, urriaren 31n, Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Foruko Frantziskotarren elizan.

Hona ekartzen ditugu Joan Mari Torrealdairen sarrera-hitzaldia, bai eta Jose Antonio Arana Martijak eman dion erantzuna ere.

Joan Mari Torrealdai: "Bibliografiatik bibliotekara. Esperantzari leihoa" 279,34 Kb

Jose Antonio Arana Martija: "Alexandriatik digitalizaziora" 120,34 Kb

thumb_arana_martija

Urriaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan izan ziren GARABIDE elkartearen bidez Euskal Herrira etorri diren Hego Amerikako eremu urriko hizkuntzen ordezkariak. Aurtengoa hirugarren urtea da Euskaltzaindiak hizkuntza horietako ordezkariak hartzen dituena.

Lau orduko saioa burutu zuten bisitariek Euskaltzaindian, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara, Xabier Kintana idazkariaren eta Pello Telleria idazkariordearen eskutik. Batetik, Euskaltzaindia erakutsi zitzaien eta, bestetik, Euskaltzaindiari buruzko azalpen zabala eskaini (historia, organigrama, lan akademikoa eta abar). Halere, gai nagusia euskara batuaren berri ematea izan zen, kontuan izanda hizkuntza horiek duten arazoetako bat batasunarena dela.

Estatu eta hizkuntza hauetako ordezkariak etorri ziren: Bolivia (aimara eta kitxua hiztunak), Ekuador (kitxua eta shuharrera hiztunak), Guatemala (kitxe, popti eta katxikel hiztunak) eta Txile (mapuzungun hiztunak).

Urriaren 31n, larunbatean, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Foruan (Bizkaia), Frantziskotarren elizan, goizeko 11:00etan.

Hona hemen egitaraua:

  • Igor Duñabeitia alkatearen ongi etorria
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
  • Joan Mari Torrealdairen sarrera-hitzaldia: Bibliografiatik bibliotekara. Esperantzari leihoa
  • Jose Antonio Arana Martijaren erantzuna: Alexandriatik digitalizaziora
  • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea
Bestalde, urriaren 30ean, arratsaldeko 16:00etan, egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra, Bilbon, egoitzan.
 

Xabier Lete idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du euskarazko Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak liburuagatik. Epaimahaiak "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" azpimarratu ditu.

Bestalde, itzulpenaren Euskadi saria Antton Olanorentzat izan da, Wilkie Collins idazlearen The Moonstone (Ilargi-harria) eleberriaren itzulpenarengatik.

Ez da arrunta Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzea Turkian, baina duela gutxi horietako bat eskuratu du Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak. Agian lehena eta orain arteko bakarra, ez baitugu antzeko ekimenen inolako berririk.

Egilea Zekine Türkeri kazetari kurdua da, gure artean ezaguna dena behin baino gehiagotan Deia edo Berria bezalako egunkarietan turkoei eta kurduei buruzko artikulu eta erroportajeak argitaratu dituelako, arrunki ezizenez. Hortaz gain, pelikula ezagun baten errodajean kolaboratu zuen, La espalda del mundo (Zuzendaria: Javier Corcuera) 2000. urtean Donostiako Zinemaldiko Sari Nagusia eskuratu zuelarik. Oraingoan Euskal Herriari buruzko liburu bat argitaratu du Ankaran.

Euskaltzaindiaren argitalpenak DILVE-n aurki daitezke jadanik. DILVE Espainiar Estatuko Editoreen Elkarteetako Federazioak eskaintzen duen eta Internetera bideraturiko zerbitzu bat da. Zehatzago esanda, salgai dauden liburuak on-line kontsultatzeko doako informazio-sistema bat. Behin erregistratuz gero, profesional guztien eskura dago: idazleak, argitaletxeak, liburudendak, banatzaileak...

Euskaltzaindia Euskadiko Editoreen Elkarteko kide izanik -iragan uztailean sartu zen elkarte honetan- DILVE-n onartua izan zen irailaren amaieran. Albistea jaso ostean Akademiak bere argitalpen guztien zehaztasunak sartu zituen DILVE-ren datu-basean eta une honetan oinarrizko datuak erabiltzailearen esku daude.  Publikatu ahala, Euskaltzaindiak argitalpen guztien berri emango du elkarte horren webgunean.

Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren karietara, hainbat argitalpen aurkeztu du Akademiak: liburu bi -Xabier Kintanak paratu duen Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren Kalendrera (1571) eta Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Murua Uriak idatzitako Euskaltzaindia eta Ekin eta Jarrai- eta aldizkari bat, Erlea, Bernardo Atxagak zuzentzen duena. Orain, zerrenda horri gehitu behar zaio Plazaberri izeneko berripapera, Euskaltzaindiaren informazioa zabaltzea helburu izango duena. Paperezko Plazaberri hilabetekaria izango da eta doan banatuko da.

Orain arte ere Euskaltzaindiak bere lan eta egitasmoen berri Euskera agerkariaren bidez eman izan du. Azken urteetan, dinamismo gehiago bilatuz eta teknologia berrietara egokituz, Euskaltzaindiak sortzen duen informazioa bere webguneko Plazaberri blogean argitaratzen du.

Orain, horren guztiaren osagarri, Plazaberri berripapera kaleratuko du hilero. Erakundearen inguruko informazioa zabaltzeaz gain, gizartearekiko harremana eta komunikazioa bideratzea eta suspertzea da argitalpen berri  honen xedea.

"Plazaberri" berripaperaren lehen zenbakia 448,81 Kb

Istorio laburren bidez, Akademiaren berri emateko modu arin eta atsegina. Horixe da Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburuaren xedea, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak eta Imanol Uria kazetariak -biak ditugu lanaren egileak- gaur adierazi dutenez, Euskaltzaindiaren egoitzan egin duten aurkezpenean. Andres Urrutia euskaltzainburua izan dute alboan, baita Zuzendaritzako kideak ere. Liburua Akademiaren 90. urteurrenaren harira argitaratu du Euskaltzaindiak, "urteurrenean Euskaltzaindiak eskaini izan du testigantza baita", euskaltzainburuaren esanetan.
Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburua Akademiaren argazki bat da, Torrealdaik esan duen arabera, "argazki bilduma bat, sekuentzia luze bat". Ez da ikerketa bat, ezta Euskaltzaindiaren historia ofiziala ere. Liburua hainbat galderari erantzuteko ahaleginaren emaitza da -zer da Euskaltzaindia, zer egin duen orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera- eta horretarako egileek "garai era toki desberdinetan harrapatu dugu Euskaltzaindia, eta horrela kokatu dugu historian, euskararen historian eta bere historia propioan".

Institut d´Estudis Catalans (IEC) eta Consello da Cultura Galegarekin batera, Euskaltzaindia Madrileko Liber Azokan izan da. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izan da eta urriaren 7tik 9ra burutu da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira

Merkataritza ikuspegitik, nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hegoamerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku aparta dute. Horretaz landa, sektoreak bizi dituen berritasunak eta erronkak ezagutzeko aukera egokia da. Euskaltzaindiak bere azken lan eta argitalpenak aurkeztu ditu bertan.

Aurtengo Nafarroa Oinezek Euskaltzaindia omendu du, 90 urtez euskararen alde egindako lanagatik. Omenaldia atzo egin zen, Lakuntzako frontoian, Nafarroa Oinez festaren erdian, eta  Akademiaren  izenean Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Xabier Kintana idazkaria izan ziren.

Euskaltzaindiarekin batera, Baigorriko Basaizea Elkartea eta Sakanako Bierrik Fundazioa ere omendu ditu 2009ko Nafarroa Oinez antolatu duen Andra Mari ikastolak. Omenduek Jose Ramon Anda eskultorearen Ezustekoa lanaren erreplika bana jaso zuten.

Urriaren 10ean eta 11n egin da 2009ko Xalbador eguna/euskararen eguna Urepelen. Eta sekulako jendetza bildu da aurten ere larunbatez eta igandez, euri langarrari eta haize freskoari hortzak erakutsita.

 
Aurtengo egitaraua, larunbat arratsean hasi zen, esan bezala, lagunarteko afaria eta Gipuzkoako Goierriko gazte talde batek Xalbadorri buruz egindako errezitala eta Xendarineko ahizpen eta Erramun Martikorenaren kantuak lagun.
 

Urriaren 8an, Donostiako Kursaalen, Xabier Kintana euskaltzain osoak Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren Kalendrera (1571) aurkeztu zuen. Euskaltzaindiak argitaratu eta Kintanak berak paratu duen liburu honetan Leizarragaren egutegia faksimilean eskaintzen zaigu, bai eta Xabier Kintanak prestatutako testua ere, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Kalendrera-ren aurkezpena Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek eskaini zuten Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoaren ostean egin zen, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren ospakizunen harira.

Xabier Kintanak Kalendrera aurkezteko eman zuen mintzaldia ekartzen dugu hona.

Euskaraz kontserbatzen den ale hau, Europako biblioteka batzuk Mundu-gerra bietan bonbardaketetan erre eta gero, beharbada munduan gelditzen den bakarra da eta Parisko behialako Errege-Bibliotekatik heldua zaigu, François I.ak agindua baitzuen bere erresuman inprimatzen ziren obra guztietatik bere liburutegira ale bana bidaltzea.

Urriaren 9an, Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren amaierako ekitaldia egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ekitaldian hauek hitz egin zuten: Markel Olano, Xabier Agirre eta Jose Luis Bilbao, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiek, hurrenez hurren; Juan Ramon Corpas Nafarroako Kultura Kontseilariak; Mercedes Chacón Hezkuntza Ministerioraren Zuzendari Orokorrak; Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuak; Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoaren buruak; Ainhoa Beola Donostiako Udalaren Euskara zinegotziak; eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak, Euskaltzaindiaren izenean.
Markel Olanoren, Xabier Agirerren, Xabier Kintanaren eta Andres Urrutiaren hitzak ekartzen ditugu hona.

Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke. Urriaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldian iragarri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak: "Ekitaldi honetan aukera ezin hobea dut Euskaltzaindiaren webgunean denon esku jarri dugun lan historiko eta garrantzitsua aurkezteko, hain justu ere, Koldo Mitxelena zenaren Orotariko Euskal Hiztegia".

Orotariko Euskal Hiztegia sarean jartzeko, paperezko edizioaren prestaketan erabili ziren datutegiak oinarri hartu, eta Internet bidezko zabalkunderako bi bertsio prestatu dira: bata, PDF formatuan, testu jarraitu moduan ordenagailura jaits daitekeena, eta bestea, web bidez, sarrera nagusiak bilatzeko aukera eskaintzen duena.

 

Atzo, urriaren 8an, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskaini zuten Donostiako Kursaalen Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Atxagaren testuek eta Juan Carlos Perezen kantek osaturiko emanaldia gustura entzun zuten hara joan zirenek. Hitzak, pianoa, gitarra, poesia... horiek guztiak uztartu zituzten bi sortzaileek, Kursaalen giro ederra eta atsegina sortu zutelarik.

 

Gaur, urriaren 9an, Euskaltzaindiak amaiera eman die bere 90. urteurrena ospatzeko urte osoan zehar egin dituen ekitaldiei. Gaurkoa, beraz, azkena izan da, eta Akademiak Gipuzkoako Foru Aldundian egin du, Euskaltzaindiaren lehen bilera -1919ko urriaren 7an- egin zen leku berean. Euskaltzaindiarekin batera, orain dela 90 urte Akademia sustatu eta sortu zuten lau Aldundietako ordezkariak izan dira -Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Aldundiak-, baita gaur egun Euskaltzaindia aitortzen eta laguntzen duten erakundeak ere: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Ministerioa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Donostiako Udala.

Orain dela 90 urte gertatu bezala -orduan, Julian Elortza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak bere aulkia utzio zion Resurrecion Maria Azkue euskaltzainburuari- gaur ere Markel Olano Ahaldun Nagusiak bere eserlekua utzi dio Andres Urrutiari, gaurko ekitaldiaren buru izan zedin. Olanorekin batera, erakundeotako ordezkari hauek izan dira: Xabier Agirre Arabako Ahaldun Nagusia; Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Juan Ramon Corpas  Nafarroako Kultura Kontseilaria, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua; Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoaren burua;  Mercedes Chacón Hezkuntza Ministerioraren Zuzendari Orokorra; eta Ainhoa Beola Donostiako Udalaren Euskara zinegotzia. Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak hartu dute hitza.

 

Gaur, urriaren 8an, Erlea kultura aldizkari berria aurkeztu da Donostiako Kursaalen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxagak egin dute.

"Euskaltzaindiak laurogeita hamar urte bete ditu. Era-erara dator, beraz, aldizkaria gure ospakizunetara. Harago doa, alabaina, ahalegin hau, Euskaltzaindiak nahi duelako present egon euskal kulturaren eremuan, modu aktibo eta esanguratsuan. Erlea aldizkaria da horren erakusle. Lehen-lehena, ez bakarra, gaur eta bihar ikusiko duzuen bezala." Horrela adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak bere poza, Akademiaren poza, Erlea argitaratzen den unean, "badudalako, badugulako, esparantza bat: aldizkariak bere bidea egingo duela munduan zehar, eta hain zuzen ere hortara datoz Euskaltzaindiaren zina eta konpromisoak".

Bere ondoan, Bernado Atxaga ere pozik agertu da, eta aldizkariaren ezaugarri nagusiak ezagutzera eman ditu, gustura eman ere. Aldizkariaren egituraz mintzatu da, baita bere ezaugarri nagusiez ere, eta proba bat dela ere esan du: "Euskaldunok muga bat gainditu dugu, badugu gune sendo bat,  euskal literatura sustazeko gutxienezko irakurle kopuru bat; orain erremediorik gabe, aurrera joan behar dugu". Aurrera joateko ahalegin horretan, Erleak ere lagundu nahi du. Gaurtik aurrera, kalean da.

 

Urriaren 9an, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldi instituzionala egingo da Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, goizeko 11:00etan. Egun horretan, agintari publikoak eta gizartearen eta euskalgintzaren ordezkariak hartuko ditu Akademiak.

2008tik ari da ospatzen Euskaltzaindia bere 90. urteurrena. 2008ko urrian Iruñean egin zen XVI. Nazioarteko Biltzarrarekin hasiera eman zion Akademiak bere ospakizunari eta ordutik hona beste hiru ekitaldi egin ditu Euskaltzaindiak: Gasteizen -Arabako Foru Aldundian-, Ipar Euskal Herrian -Hazparneko Elgar Kultura Etxean-, eta Bilbon -Akademiaren egoitzan-.

Hauek hitz egingo dute etzi, urriaren 9an, izango den ekitaldi instituzionalean:

  • Gipuzkoako Diputatu Nagusia
  • Donostiako Alkatea
  • Euskararen Erakunde Publikoaren burua
  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria
  • Hezkuntza Ministerioaren ordezkaria
  • Nafarroako Gobernuburua
  • Arabako Diputatu Nagusia
  • Bizkaiko Diputatu Nagusia
  • Euskaltzainburua

Bestalde, Andres Urrutia euskaltzainburuaren azken hitzak entzun baino lehen, Euskaltzaindia: Ekin eta Jarrai argitalpena aurkeztuko da.

Urriaren 8an, ostegunean, goizeko 11:30ean, Erlea kultura aldizkari berria aurkeztuko da Donostiako Kursaalen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak abian jarri duen egitasmoa da eta Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da, Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean.

Lehen zenbaki honetan parte hartzen dutenen zerrenda oparoa da: Kolesti Agirresarobe, Kepa Altonaga, Pablo Antoñana, Jon Arano, Aurelia Arkotxa, Joxean Artze, Mikel Asurmendi, Jon Aurre, Marisol Bastida, Frank Bergon, Harkaitz Cano, William Douglass, Irati Elorrieta, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Asun Garikano, Jacinto Iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Xabier Kintana, Mariasun Landa, Monique Laxalt, Bruce Laxalt, Anjel Lertxundi, Xabier Lete, Karlos Linazasoro, Ania Miner, Víctor Moreno, Toño Muro, Mari Jose Olaziregi, Lourdes Otaegi, Gloria Totoricagüena, Kirmen Uribe, Andres Urrutia, Gabriel Urza Laxalt, Justin Webster eta Iban Zaldua.

"Erlea" aldizkariaren lehen zenbakiaren aurkibidea 105,53 Kb

Urriaren 8an, ostegunean, Jose Irazu "Bernardo Atxagak" eta Juan Carlos Perezek eskainiko duten emanaldi artistikorako gonbit-txartelak eskuratzeko epea luzatu da urriaren 7a arte. Gonbit-txartelak hemen klik eginez eska daitezke.

Urriaren 8an, gonbit-txartelak jaso ahal izango dira, tokiak bete arte, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Kursaaleko txarteldegian.

Ezaguna denez, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskainiko dute urriaren 8an, Donostiako Kursaalen, Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.

Emanaldia dohanik da eta bertara joan ahal izateko gonbit-txartela beharrezkoa izango da.

Emanaldia egingo den aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokiak agortu arte banatuko dira gonbit-txartelak.

Urriaren 10ean eta 11n, Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolaturik, 2009ko Xalbador Eguna egingo da Urepelen. Aurtengo lema Xalbador eta Antonio Zavala izango da.

Urriaren 10ean, larunbatean, Gipuzkoako gazte talde batek errezitaldia eskainiko du iluntzeko 19:00ean.  Ondoren, lagunarteko afaria izanen da Erramun Martikorenak eta Xendarineko ahizpek alaiturik.

Hurrengo egunean, urriaren 11n, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute, eta ondoren meza, herri kirolak, Urepelko argazki zaharren erakusketa eta bazkaria izango dira. Bazkalostean, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Xebastian Lizasok eta Amets Arzallusek bertso saioa eskainiko dute, Joxemari Iriondo gai-jartzaile izango dutela. Eguna amaitzeko, erromeria izango da.

thumb_zabala1


Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Andra Mari ikastolak. Ekitaldian hauek mintzatu ziren: Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendaria, Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea, Pello Urzelai ikastolako lehendakariordea, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Hona hemen Jose Luis Erdoziak eman zuen hitzaldia: Sakanako hitzekin jolasean.

Jose Luis Erdozia: "Sakanako hitzekin jolasean" 95,22 Kb

Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Andra Mari ikastolak. Ekitaldian hauek hitz egin zuten: Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendariak,  Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazleak, Pello Urzelai ikastolako lehendakariordeak, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Hona ekartzen dugu Pello Urzelaik Jose Mari Satrustegi zenaren omenez eman zuen hitzaldia: Jose Mari Satrustegiren omenez.


Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Andra Mari ikastolak. Ekitaldian hauek izan ziren hizlari: Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendaria, Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea, Pello Urzelai ikastolako lehendakariordea, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Andres Iñigok berak paratutako Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak liburua aurkeztu zuen. Plazaberrin argitaratu zen artikulu batean, Iñigok berak liburuaren edukiaz idatzi zuen. Gaur, aldiz, hona ekartzen dugu Etxarri Aranatzen aurkezpena egiteko erabili zituen irudiak.

Andres Iñigo: "Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" (testua) 151,39 Kb

Andres Iñigo: "Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" (irudiak) 923,30 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen

Urriaren 8an, ostegunean, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskainiko dute Donostiako Kursaalen Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.

Emanaldia dohanik da eta bertara joan ahal izateko gonbit-txartela beharrezkoa izango da.

Emanaldia egingo den aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokiak agortu arte banatuko dira gonbit-txartelak.

Gonbit-txartelak hemen klik eginez eska daitezke. Eskari guztiak egindako ordenan erregistratuko dira, eta tokiak bete arte onartuko. Hori dela-eta, eskaria egiten denean, izen-deiturak eta posta elektroniko helbidea jartzea nahitaezkoa da, hori erabiliko baita eskatzaileari jakinarazteko txartelik eskuratu duen ala ez.

Eskaria egiteko epea urriaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, amaituko da. Eskaria onartu zaienei jakinaraziko zaie noiz joan behar duten Kursaalera gonbit-txartela jasotzera, lehen esan bezala, ezinbestekoa baita gonbit-txartela aurkeztea emanaldi artistikora sartu ahal izateko.

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak. Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, zenbait ekitaldi egin zituen Akademiak. Aurtengo Oinez Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak antolatzen du, Txikiak handi izenburupean.

Goizean, Akademiaren Euskararen Historia Soziala egitasmoaren jarraipen batzordeak eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak egin zituzten Etxarri Aranazko Udaletxean. Arratsaldean, aldiz, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Andra Mari ikastolan egin zuen bilera.

Eguerdian, Andra Mari Ikastola bisitatu zuten euskaltzainek eta batzordekideek. Han, ikastolako haurrek Nafarroa Oinezen kanta eskaini zieten.

Gaur, irailaren 25ean, Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak izeneko liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak Etxarri Aranatzen, bertako Kultura Etxean. Liburua Andres Iñigo euskaltzain osoak egina da eta Akademiak argitaratzen duen Euskaltzainak bildumaren 11. zenbakia da.

Aurkezpena, Nafarroa Oinez 2009 dela eta, Euskaltzaindiak gaur Etxarri Aranatzen eginen duen ageriko ekitaldiaren barnean egingo da. Ekitaldi hori arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolarekin batera burutuko du Akademiak.

Santiago Ezkerra "Lizarrusti". Bizitza eta lanak liburuan biltzen dira Ezkerraren bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa garrantzitsua. Hona ekartzen dugun artikulu honetan, Andres Iñigo egilea liburuaren edukiaz mintzatzen da.

Erraten ahal da euskaltzale sutsua eta idazle nekaezina dugula Ezkerra, baina bere garaiko idazlea eta, hortaz, garai bateko lekukoa Nafarroan.

Bihar, irailaren 25ean, Euskaltzaindia eta Nafarroa izeneko liburuxka aurkeztuko du Euskaltzaindiak Etxarri Aranatzen, bertoko Kultura Etxean. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak egingo du, Nafarroa Oinez dela eta, Etxarri Aranatzen egingo den ageriko ekitaldian. Ekitaldi hori Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolarekin batera antolatu du Euskaltzaindiak eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkak Euskaltzaindiak Nafarroan egin eta egiten dituen ekitaldien berri ematen du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu:

  • Harreman instituzionalak eta hitzarmenak: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Euskalerria Irratia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • Euskaltzaindiaren biltzarrak, bilerak eta ekitaldiak Nafarroan: nazioarteko biltzarrak, omenaldiak, mendeurrenak, sarrera hitzaldiak, Nafarroa Oinez dela eta egin diren ekitaldiak.
  • Nafarroako euskaltzainak: Nafarroako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleen zerrenda ageri da, bai hil direnak, bai eta gaur egungoak ere sartu direlarik.
  • Argitalpenak: Nafarroarekin lotura estua duten argitalpenen berri ematen da.

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak. Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, zenbait ekitaldi egingo ditu Akademiak.
Batetik, goizean, Akademiaren Euskararen Historia Soziala egitasmoak eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko Udaletxean egingo dituzte. Bestetik, 12:30ean, Andra Mari Ikastola bisitatuko dute euskaltzainek eta batzordekideek. Hirugarrenik, arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.

Azkenik, arratsaldean, 18:00etan, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, Andra Mari ikastolarekin batera.

Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:

  • Agurra: Muxi Mariñelarena, Andra Mari Ikastolako zuzendaria.
  • Aurkezpena: Pello Urzelai, Andra Mari Ikastolako lehendakariordea.
  • Sakanako hitzekin jolasean. Hizlaria: Jose Luis Erdozia, euskaltzain urgazlea.
  • Jose Mari Satrustegi gogoan. Hizlaria: Pello Urzelai, Andra Mari ikastolako lehendakariordea.
  • Kanta. Etxarri Aranazko Koraleko kideak.
  • Santiago Ezkerra "Lizarrusti". Bizitza eta lanak liburua. Aurkezlea: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta liburuaren egilea.
  • Euskaltzaindia eta Nafarroa. Aurkezlea: Andres Urrutia, euskaltzainburua.
  • Kanta. Etxarri Aranazko Koraleko kideak.

Ageriko ekitaldirako sarrera doan da. Aurkezten diren liburuen ale bana emango zaie bertaratzen direnei.

 

 

thumb_logotipoa_oinez09_01

Gaur, 2009ko irailaren 22an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak.

 

Gaur bezalako egun batean, 1919ko irailaren 21ean, Euskaltzaindia sortu zen. Gaur betetzen dira, beraz, 90 urte  Euskaltzaindia jaio zela. Egun horretan, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako batzarrean, irailaren 21ean, abiatu zen Euskaltzaindia, aurrez izendatutako lau euskaltzainekin: Resurreccion Maria Azkue, Arturo Kanpion, Luis Eleizalde eta Julio Urkixo.  Egun horretako bileran, hasierako beste zortzi euskaltzainak aukeratu ziren: Txomin Agirre, Pierre Broussain, Jean Blaise Adema, Ramon Intzagarai, José de Agerre, Juan Bautista Eguzkitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande.

 

Pako Aristiren Josu Dukatiren proposamena antzerki-lana argitaratu berri da. Lan honek,  Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Fundazioak antolatutako Toribio Altzaga Literatur Saria eskuratu zuen 2008an. Sariaren epaimahaikideak hauek izan ziren: Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu.

Atxiloketa batekin hasten da obra: Ertzaintzak ETAko buruzagi bat atzeman du. Galdeketa gelan daude.  Bi gizonak aspaldiko ezagunak dira: institutu garaian ikaskideak ziren, eta lagunak. Biak neska berberaz maiteminduta ere bazeuden. Institutua amaitutakoan haien bideak bereiztu egin ziren. Biek hartu zituzten armak: batek legearen alde, besteak legearen aurka.

Mikel Atxaga 1965etik aurrera euskal kazetaritzan koskortu ginen gazteon maisua izan zen. Nekez gero beste inor haren idaz-jario jatorraren eta gauzarik zailena modurik errazenean kontatzeko ahalmenaren jabe. Atxaga sekula itzuliko ez diren garaien lekuko dugu. Berak esan ohi zuenez "errepublikanoa jaiotzez", Errepublikan jaioan alegia, baserritarren sindikatuaren biltegian aritutako apaiz langilea izan zen 1960eko hamarkadan, "Francok Elizari eman ohi zion soldata jaso nahi" ez zuelako. Apaiz izateari utzi eta Zeruko Argia astekariaren zuzendari, argitaratu aurretik ale osoa zentsuratik pasatu behar izaten zen garaietan.

Argia Zeruko Argia zenean ezagutu nuen Mikel Atxaga, Francoren diktadurak azken ostikada bortitzak ematen zituen garaian. Euskalgintzako gizon argi bat iruditu zitzaidan. Urte zailak ziren eremu horretan genbiltzan askorentzat, baina, Mikelek argiro ikusi zuen aldizkariaren norabidea, hots, euskarak gure hizkuntza nazionala izan behar baldin bazuen, batasuna behar zuela eta ez dialektalismoa. Disgustu bat baino gehiago jasan behar izan zituen hori zela eta, baita adiskide edota lagun batzuen haserrea ere.

Mikel ere joan zaiguk.

Gaur goizean egunerokoan irakurri diat lehenengo, eta gero, berehalaxe, adiskide batek telefonoz dei egin eta "Mikel ere joan zaiguk ba!", esan zidak, triste. Ezin izan zioat malkoari eutsi.

Baina honelako albiste txarra edozein momentutan helduko zitzaidan susmo gaiztoa. Izan ere, azkenengoz ikusi hindudanean "berriz ere etorriko nauk, Mikel" esan nian borondaterik onenez; baina, heuri esan nahi ez eta hire emazte Maria Anjelesek galdetu zidanean nola ikusi hindudan, ikaragarri bajatuta aurkitu hindudala esan nioan, nahiz eta gogorra egin zitzaidan nere iritzia hain gordinkiro ematea. Baina nola esango nioan, ba, besterik, beti ere gauzak argi eta garbi hitz egiteko ohitura izan diagu-eta beti gure artean?

Mikel Atxaga kazetari, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea atzo, irailaren 10ean, hil zen, 77 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, Donostiako Amara auzoan -bertoko Olaeta plazan- dagoen Nuestra Señora del Rosario elizan, arratsaldeko 19:30ean.

Mikel Atxaga Fernandez Urnietan sortu zen, 1932ko abuztuaren 25ean. Euskal kazetaritzaren aitzindari izan zen: besteak beste, 1971n, Zeruko Argia aldizkarian hasi zen lanean. 1975eko ekainaren 27an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Amaia Jauregizarren Azazkalak jaten olerki-liburua argitaratu berri da. Lan honek, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Fundazioak antolatutako Felipe Arrese Beitia Literatur Saria eskuratu zuen 2008an. Sariaren epaimahaikideak hauek izan ziren: Mikel Lasa, Felipe Juaristi eta Lourdes Otaegi.

Egunek aurpegiak ugari izan ditzakete, egun horiek bizi dituztenek bezala. Aurpegiotako zenbait dira, besteak beste, Azazkalak jaten poema-liburuaren ardatz.

Mikel Zubeldiaren Ekilibristaren polka argitartu berri dute Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak. Eleberri honek, bi erakundeok antolatutako Txomin Agirre Literatur Saria eskuratu zuen 2008an. Ur Apalategi, Karlos Otegi eta Iratxe Retolaza izan ziren sari honen epaimahaikideak.

Elkarrekiko lotura duten bost narraziok osatzen dute Ekilibristaren polka eleberria. Ôchreland izena duen probintzietako hiri grisean girotzen ditu autoreak narrazio gehienak. Jon Gallimore protagonistak, Margrit Makay aktoresarenganako zentzurik gabeko ihesa planteatuko dio irakurleari.

Urriaren 10ean eta 11n, Xalbador eta Antonio Zavala lemapean, Urepelen egingo da 2009ko Xalbador Eguna. Musika, bertso edota herri kirolen bidez -besteak beste, Erramun Martikorena, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus izango dira- berriro ere Xalbadorren itzalak euskara eta euskal kulturaren aldarrikapena ekarriko du Urepelera. Aurten, gainera, Deiadarra elkartearekin batera, Euskaltzaindiak ere antolatzen du eguna, aurreko urteotako elkarlanean urrats bat aurrera egin duelarik. Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuaren esanetan, "ez bakarrik euskararen aldetik, euskal izaeraren aldetik ere, Xalbador ezinbesteko erreferentzia da, eta horregatik Euskaltzaindia hor izatea behar-beharrezkoagoa da".

Sagarnarekin batera, Itxaro Bethart Deiadarra elkartearen izenean, Joxemari Iriondo, hasieratik Xalbador Egunaren antolakuntzan ibilitakoa, eta Joakin Berasategi Sendoa-ren ordezkaria izan dira aurkezpenean. Haiek azaldu dituzte  2009ko Xalbador Egunaren xehetasunak, gaur goizean Donostian egindako prentsaurrekoan. Arratsaldean, aldiz, beste aurkezpena egin da, Baionan, eta bertan, Iriondo eta Bethartekin batera, Txomin Peillen euskaltzain emeritua izan da, Akademiaren izenean.

 

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak eskuratu berri du Pierre Lhanderen Mirentxu nobela italieraz, 1940an argitaratua, Torinon.  Societá Editrice Internazionaleren edizioa da, eta L. M. Segálaren frantsesezko liburuaren bertsioa.

Duela bi urte argitaratu zuen Euskaltzaindiak, Jon Casenaveren eskutik, Pierre Lhanderen euskarazko nobela bakarra, Yolanda, aurrez frantsesez argitaratutakoaren euskarazko egokipena, egileak berak egina ("Euskaltzainak" bilduma, 3. zenbakia). Jakina denez, ez da Lhanderen nobela bakarra, ezta ezagunena ere, baina ildo batean kokatzen da ziur aski haren lan arrakastatsuena izan zenarekin, Mirentxu.

Azkue Bibliotekaren katalogoa (ABK) Bilgunea izeneko biblioteka-katalogo kolektiboan kontsulta daiteke. Hortaz, Euskaltzaindiaren webgunean ez ezik, orain Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Euskadiko Liburutegien Bilgunea zerbitzuan ere ikus daiteke Akademiaren Bibliotekan dagoen argitalpen zerrenda.

Azkue Bibliotekaren katalogoan une honetan 60.000 erregistrotik gora daude, gehienak liburuak, baina baita ere aldizkariak, mapak, partiturak edota baliabide elektronikoak.

 

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, Akademien egitasmoak azaldu ziren. José Antonio Pascual zuzendariordeak Real Academia Españolari buruz hitz egin zuen. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.

Hona ekartzen ditugu José Antonio Pascualen hitzak.

José Antonio Pascualen hitzak 58,93 Kb

Abuztuaren 27an, Roger Idiart idazle eta euskaltzain urgazlea hil zen, 78 urte zituela.

Roger Idiart Azkainen (Lapurdi) jaio zen, 1931ko urtarrilaren 15ean. Abuztuaren 29an izan zen hileta-elizkizuna, Azkainen.

Gaur, uztailaren 30ean, argitaratu ditugu kurtso honetako azken berriak. Abuztuan, Plazaberri ez da kaleratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan!

Euskaltzaindiak Euskera 2008, 2 liburua kaleratu berri du. Jakina denez, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta hiru zenbaki argitaratzen dira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen dituzte, eta bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta liburu aipamenak jasotzen ditu beren-beregi.

Horiek horrela,  urteko bigarrena izanik, zenbaki honetan hamar ikerketa lan bildu dira, eta gai zehatz bati ere eskaintzen dio arreta berezia: testu-antolatzaileen erabilera estrategikoari, alegia. Izan ere, 2008ko irailean, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatuak, XII. Jagon Jardunaldiak egin zituen Akademiak, Iruñeko Jaso Ikastolan, "Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa" gaiaren inguruan. Batzordekideek landu eta Pello Esnalek koordinatutako izen bereko liburua ere bertan aurkeztu zen, gai honetaz hausnartzeko abiapuntua izan zelarik.

Jagon Jardunaldi horietan hizlari izan ziren Pello Esnal, Juan Luis Goikoetxea, Lourdes Elosegi eta Andres Urrutiaren mintzaldiak jaso dira orain kaleratu den liburuan.

Uztailaren 15, 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2009ko Udako Ikastaroen barnean, "Gerra Zibila euskal literaturan (1936-2009)" ikastaroa egin zuen Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak. Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateak eta Akademiak elkarlanean antolatu zuten, eta Lourdes Otaegi Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordekidearen zuzendaritzapean burutu zen.

Hizlariak Literatura Ikerketa batzordeko kide hauek izan ziren: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa. Horiek guztiek eman zituzten hitzaldiak Eukaltzaindiaren Euskera agerkarian argitaratuko ditu Akademiak.

Hona ekartzen ditugu Lourdes Otaegik ikastaroari hasiera emateko esan zituen sarrera hitzak. Otaegik eman zuen mintzaldi horretan, Gerra Zibila eta euskal literatura gaiari heldu dioten beste ponentzia batzuk aipatzen zituen. Horiek ere hona ekartzen ditugu, irakurlearentzat izan dezaketen interesagatik.

Testu horiek A Guerra Cicil Española na narrativa infantil e xuvenil (2008, Santiago de Compostela) eta I Congreso Internacional de Literatura y Cultura españolas contemporáneas (2008, Argentinako Unversidad Nacional de la Plata) biltzarretan aukeztu ziren. Gaztelaniaz aurkeztu ziren.

Ponentziak irakurtzeko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

Historiak eman ez lezakeen dimentsioa ematen dio literaturak memoriari: subjetibitatearen ikuspuntua babesten eta iraunarazten du, letra larriz idazten den historiaren aldea, bigarren eta hirugarren mailako pertsonaia eta gertakariei eskaintzen die arreta eta gaitasun berezia du gertakari orokor nagusi eta garrantzitsuen dimentsio pertsonala, galkorra adierazteko. Horregatik, gerra zibilak literatura gaia izaten iraungo du, gutaz, gure aurrekoez gure iraganaz eta errealitate larriei aurre egin behar dien gizaki ororen esperientziaz diharduelako.

Lourdes Otaegiren sarrera hitzak 67,95 Kb

 

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Bere erakundearen izenean, Real Academia Galegako Xosé Ramon Barreiro presidenteak hartu zuen hitza.

Hona ekartzen ditugu Xosé Ramón Barreiroren hitzak.

Xosé Ramón Barreiroren hitzak 52,24 Kb

Euskaltzaindiak urtarriletik uztailera bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Orotara, 11 liburu dira eta horien artean badago non aukeratu. Besteren artean, "Euskaltzainak" bildumaren barruan lau liburu interesgarri argitaratu dira, Antonio Zavalak, Txomin Peillenek, Gorka Aulestiak eta Jean-Louis Davantek eginak.

"Onomasticon Vasconiae" bildumaren bitartez, hiru eskaintza kaleratu ditu Euskaltzaindiak: Gasteizko Toponimia (I eta II) eta Patxi Salaberri Zaratiegiren Izen ttipiak euskaraz.

"Mendaur" eta "Iker" bildumen azken liburuak ere kalean dira. Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren zenbaki bi plazaratu dira.

Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

 

 

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Real Academia Españolaren izenean Víctor García de la Concha zuzendaria mintzatu zen.

Hona ekartzen ditugu Víctor García de la Concharen hitzak.

Víctor García de la Concharen hitzak 57,49 Kb

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, Akademien egitasmoak azaldu ziren. Isidor Marí  presidenteordeak Secció Filològicari buruz hitz egin zuen. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.

Hona ekartzen ditugu Isidor Maríren aurkezpena.

Isidor Maríren aurkezpena 1,28 Mb

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren eta Joan Martí presidenteak hitz egin zuen Secció Filològicaren izenean. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.

Hona ekartzen ditugu Joan Martíren hitzak.

Joan Martíren hitzak 91,06 Kb

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau  Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten.  Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu zuen hitza. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.

Hona ekartzen ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak.

Andres Urrutiaren hitzak 80,96 Kb

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.

Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Andoni Sagarna Iker Sailburua izan zen Euskaltzaindiaren zereginaz aritu zena. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.

Hona ekartzen ditugu Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuaren hitzak.

Andoni Sagarnaren hitzak 77,66 Kb

Ekainaren 11n, Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren prentsaera eta obra liburua aurkeztu zuten Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Liburua EHUren eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da, Euskaltzaindiak kaleratzen duen "Iker" bildumaren barruan.

Hona ekartzen dugun artikulu honetan, Jurgi Kintana egileak liburuari buruzko zehaztasunak ematen ditu.
Horretan aritu zen Azkue bizi osoan zehar, euskara mundu modernora egokitzen eta hedatzen. Asmo hori lortzeko intelektual gisa jokatu zuen, kulturaren arlotik proiektu politiko bat jakin baten alde. Euskal nazio kulturala eraiki nahian era guztietako agente politiko eta sozialekin tratatu zuen.

Argia aldizkariak eta Euskaltzaindiak urte bateko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo, uztailaren 22an, Donostian. Hitzarmen horrek, bi erakundeen arteko elkarlana sendotzea du helburu, bereziki euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak zabaltzeko.
2009. urtean, honela gauzatuko da atzo sinatutako hitzarmena: Argia aldizkariak, 2.000 urtetik hona ekoiztu dituen testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Bestalde, Euskaltzaindiak Argiaren urriko lau zenbakietan Euskara Saila babestuko du. Eta, hirugarrenik, Argiak beren-beregi emango du Euskaltzaindiaren 90. urteurrenari buruzko informazioa, batez ere urrian, hil horretan egingo baita Donostian Akademiaren sorrera-ekitaldiaren 90 urte ospatzeko ekitaldia.

Aldizkariaren izenean, Berdaitz Goia Komunikazio Biziagoa S.A.L. Argia argitaratzen duen enpresaren kudeatzaileak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak

 

Uztailaren 17an, 90. urteurreneko ospakizuna Bilboko egoitzan ospatu dela aprobetxatuz, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ospakizunak iraun duen bitartean ikusgai egon zedin.

Lau Akademien ordezkariak (Real Academia Española, Real Academia Galega, Institut d'Estudis Catalans eta Euskaltzaindia) bildu direlarik, ondoko ardatzak izan ditu erakusketak:
  • Lau Akademien berri ematea
  • Euskaratik eta euskarara hizkuntza horietatik egindako itzulpenen berri laburra (toki berezia du Bernardo Atxagaren azken nobelak, Zazpi etxe Frantzian, ia aldi berean lau hizkuntzetan argitaratu baita)
  • Antzinako euskal literaturaren berri laburra: Leizarraga, Axular eta Larramendi
  • Mapa bat, autonomietako hizkuntzetatik Real Academia Española-n akademikoak izandakoen berri ematen duena.

Eranskin gisa, ikusgai egon diren liburuen zerrenda ekartzen dugu hona.

Liburuen zerrenda 93,25 Kb

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkari hauek hartu zituen Euskaltzaindiak: Real Academia Galegako Xosé Ramón Barreiro presidentea eta Manuel González idazkaria; Institut d'Estudis Catalans-eko Secció Filològicaren Joan Martí presidentea eta Isidor Marí presidenteordea; eta Real Academia Españolako Víctor García de la Concha zuzendaria eta Jose Antonio Pascual zuzendariordea.
Ekitaldi akademikoari amaiera emateko, adierazpen bat irakurri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, lau Akademien izenean. Ondoren, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenako oroigarria eman zien Euskaltzainburuak beste hiru Akademietako ordezkariei (Euskaltzaindiaren logoari buruzko erresinazko eskultura, David Abajok egina). Azkenik, ospakizun ekitaldira joan ziren euskaltzain oso, emeritu, ohorezko eta urgazle guztiek Euskaltzaindiaren ikurra jaso zuten,  Zuzendaritzako kideen eskutik.

Akademien Adierazpena, euskaraz 30,69 Kb

Akademien Adierazpena, gaztelaniaz 35;28 Kb

Gaur, uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin da Bilbon, Akademiaren egoitzan.  Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu. Ekitaldiaren amaieran, adierazpen bat irakurri du Andres Urrutiak, lau Akademien izenean.

Hauek izan dira gaur Bilbon izan diren akademia horietako ordezkariak:

  • Real Academia Galega: Xosé Ramón Barreiro presidentea eta Manuel González idazkaria
  • Institut d'Estudis Catalans: Joan Martí presidentea eta Isidor Marí presidenteordea
  • Real Academia Española: Víctor García de la Concha zuzendaria eta Jose Antonio Pascual zuzendariordea.

 

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.

Real Academia Española (RAE)  gaztelania arautzeaz arduratzen den erakundea da. Gaztelaniaz hitz egiten duten beste 21 herrialdeen akademiekin batera Asociación de Academias de la Lengua Española izeneko elkartea sortua du. Bere arauak Diccionario de la Real Academia Española izeneko hiztegian argitaratzen ditu, gramatika eta ortografiaz aritzen dena.

Real Academia Española 1713an sortu zen. Egoitza Madrilen du eta Víctor García de la Concha da bere zuzendaria.

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.

Real Academia Galega (RAG) 1906an sortu zen eta galizieraren gramatikaz, ortografiaz eta lexikoaz arduratzen den instituzio ofiziala da. Orohar, galiziera babestu eta sustatzea ditu xede. Xosé Ramón Barreiro da bere presidentea.

 

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.

Institut d'Estudis Catalans (IEC) 1907ko ekainaren 18an sortu zen Bartzelonan, Antoni Rubió i Lluch lehen presidentea izan zelarik. Erakundeak sail hauek ditu: Secció Històrico-Arqueològica, Secció de Cienciès Biològiques, Secció de Ciències i Tecnologia, Secció Filològica eta Secció de Filosofia i Ciències Socials. Salvador Giner da bere presidentea. Institut-ek ordezkaritzak ditu Perpinyàn, Castellón, Alacanten eta Lleidan.

Sail horietako bat Secció Filològica, da, katalana arautzea eta babestea helburu duen saila, hain zuzen ere. Secció honen presidentea Joan Martí da.

Aurkezten dugun bideo honetan, Euskararen Akademiaren beharra XIX. mendean nabarmendu zela adierazten da lehendabizi. Gauzatzea, Bizkaiko Aldundiaren proposamenez, beste hiru aldundiek -Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoak- onartu zutela eta 1918an, Oñatiko Kongresuan lehen euskaltzainak izendatu zirela ere zehazten da.

Akademiaren helburuez mintzatzen da: hizkuntza literarioa sortzea eta arautzea, euskara bultzatzea eta babestea, hiztegigintza, hizkuntza atlasa, etab. Hasi Azkuegandik zeintzuk euskaltzainburu izan dituen eta bere sail nagusi bien, hots, Iker eta Jagoneko batzorde desberdinen lan garrantzitsuenak deskribatzen ditu.

Euskaltzaindiaren 90 urteen ibilbidea laburbilduz azaltzen du bideo honek.

Jarraian eskaintzen dugu zazpi minututan, Euskaltzaindiaren historia laburra jasotzen duen bideoa. Ikusteko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.

Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.

Bera da Bortzirietako herri horren izen ofizial bakarra. Hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, Berako Udalak eskatuta, kaleratu duen epaian. Epai horrek jaso duenez, dokumentu historiko ugarik erakusten dute Bera-ren izen ofiziala horixe dela, Bera, eta ez Vera de Bidasoa. Euskaltzaindiaren iritzia ere nabarmendu du Auziegi Nagusiak, Akademiak euskarazo toponimoaren alde egiten duela azpimarratuz. Gainera, izenaren aldaketa berehala egiteko agindu du.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Berako Udalari. Hortaz, amaitutzat ematen da aspaldian hasi zen auzia, Berako Udalak 2008ko urtarrilean eskatu baitzion Nafarroako Gobernuari herriaren izen ofiziala euskarazkoa soilik izan zedin. Gobernuak, baina, ez zuen eskaera onartu, eta Nafarroako Euskararen Legea urratzen zuela argudiatuta, ezezkoa eman zion Udalari. Hau auzitara joan zen, horretarako Euskaltzaindiaren iritzia eskatu zuelarik.

Gogoratu behar da otsailaren 26ko 573/1976 Erret Dekretuak aitorpen ofiziala egin zion Euskaltzainidiari Euskararen Erret Akademia gisa Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian; harrezkero, Euskaltzaindia da euskararen arloan erakunde eskuduna, hizkuntza bera ikertu eta babesteko. Geroago, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eta Nafarroako Foru Komunitatearen Euskara Legeak beren-beregi aitortu dute Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofiziala dela, euskarari dagokionez, bi erkidegoetan.

Epaian jaso denez, Akademiaren izenean, Andres Iñigo Nafarroako ordezkariak egin zuen txostena garrantzi handikoa izan da erabakia hartzeko orduan. Andres Iñigori eskatu zaitzaion, hain zuzen ere, adituaren txostena egitea.


Euskaltzaindiak Jagon eta Iker sailetan dauzkan argitalpen digitalen eskaintza berritu eta ugaritu du. Izan ere, gaurtik aurrera, lehendik zeuden lanei beste 36 argitalpen erantsi zaizkie.

Iker Sailari dagokionez, Hiztegigintza arloan Aita Pierre Lhanderen Hiztegia, 1926ko edizioa, azpimarratu behar da.

Gramatikari dagokionez, Resurrección Maria Azkuek 1925ean argitaraturiko Morfologia Vasca da aipagarria.

Dialektologian, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskaraz argitaraturiko ia lan guztiak biltzen dituen Opera Omnia Vasconice argitalpena aurki daiteke, faksimil edizioan.

Euskal testu klasikoak deritzan arloan, "Euskararen Lekukoak" bilduma osoa jarri da ikusgai. Euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuak jasotzen dituen bilduma honetan, idazle euskaldun klasikoen edizio kritikoak argitaratzen ditu Euskaltzaindiak.

Orotara, euskalki desberdinetan argitaraturiko 23 liburu dira, eta besteak beste, hor daude Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburuari, Patxi Altunak eginiko edizio kritikoa; Joakin Lizarraga Elkanokoaren  hainbat liburu: Ongui iltzen laguntzecó itzgaiak eta Urteko igande guztietarako prediku laburrak, Patxi Ondarrak paratuak, eta Doctrina Christioaren Catechima eta Koplak, Juan Apececheak prestatuak; Jusef Egiategiren Lehen Liburia edo filosofo huskaldunaren ekheia, Txomin Peillenek paratua; Athanase Belapeyreren Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Jean-Louis Davantek prestatua.

Joseba Lakarrak prestatutako Refranes y sentencias (1596) Ikerketak eta edizioa; Mendibururen lan argitaragabeak (I eta II), Patxi Altunak landua; Aita Juan Mateo Zabalaren Sermoiak (I eta II), Luis Villasantek prestatua; Frai Bartolome Santa Teresaren Idazlan guztiak (I eta II), Julen Urkizak eta Luis Baraiazarrek landua;  Pedro Antonio Añibarroren Gueroco guero (Axularren liburuaren bizkaierazko bertsioa), Blanca Urgellek paratua; edota Aita Agustin Kardaberazen Eusqueraren berri onac, Patxi Altunak eta Esther Zulaikak paratua.

Bestalde, Jagon Sailean, soziolinguistika alorreko lan batzuez landa, euskararen erregistroen trataera lantzen duen Jagon bildumaren 6. zenbakia -Zenbait orientabide erregistroen trataeraz- erabiltzaileen esku jarri da.

Uztailaren 3tik 12ra bitartean, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izeneko erakusketa ikusgai dago Donostiako Liburu Azokan, Gipuzkoa Plazan. Erakusketa Euskaltzaindiak sustatzen du eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrenean kokatzen da. Azokaren ordutegia: 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 21:00etara.

Euskera agerkariaren Interneteko hemerotekan hobekuntzak burutu ditu Euskaltzaindiak.

1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu jada digitalizatuta zeuden eta Interneten eskuragai. Orain, artikulu horiei OCR (Optical Character Recognition, euskaraz, karaktere-ezagutze optiko) teknika aplikatu zaie, eta horrela, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen du.

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

Uztailaren 15, 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2009ko Udako Ikastaroen barnean, "Gerra Zibila euskal literaturan (1936-2009)" ikastaroa burutuko du Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak. Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateak eta Akademiak elkarlanean antolatu dute,  eta Lourdes Otaegi Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordekidearen zuzendaritzapean egingo da.

Hizlariak Literatura Ikerketa batzordeko kide hauek izango dira: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa.

Horren guztiaren azalpen zabala ematen da jarraian. Bestalde, ikastaroari edukia emango dioten zortzi hitzaldien lerro nagusiak ere ekartzen ditugu hona.

thumb_ikurra

Euskaltzaindiak ekainaren 26an egin zuen, Hazparnen, hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartzen bukatu zen, ezker eta ezuste hitzen artekoak landuz.

Exonomastika. "Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa" onartu zen.

Ekainaren 25ean egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

Bilera horretan 2008ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2008ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

Iparraldeko euskaltzainez gain Zuzendaritzako kideak ere izan ziren.

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren izena daraman bekaren lehen deialdia aurkeztu zuen atzo, ekainaren 30ean,  Elgoibarko Udaletxean. Elgoibarko toponimia bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzea izango da deialdi horren helburua. Toponimia-ikerketa hori gauzatzeko Euskaltzaindiaren laguntza izango du Elgoibarko Udalak, eta xede horrekin sinatu zuten lankidetza-hitzarmena atzo Alfredo Etxeberria alkateak eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak.

Alfredo Etxeberria eta Xabier Kintanarekin batera, Jon Peli Uriguen Euskara zinegotzia eta Roman Garate, Gotzon Garateren anaia, izan ziren mahaian. Gainera, aurkezpenean Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria izan zen, baita Gotzon Garate idazle eta ikerlari elgoibartarraren beste senide batzuk ere.

Beka jasotzen duen pertsonak 14 hilabeteko epea izango du ikerketa egiteko, beti ere Euskaltzaindiaren gidaritzapean. Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 1etik 30era arte egongo da irekita. Bekaren oinarriak Elgoibarko Udalaren webgunean irakur daitezke.

25.000 atxikimendu eta 30 elkarte. Horiek dira, zenbakitan, interneteko .eus domeinua lortzeko xedez sortu zen PuntuEus Elkarteak gaur ezagutarazi dituen zifrak: 25.000 pertsonek eman dute atxikimendua, eta hasiera batean 11 elkartek sustatzen zuten PuntuEus Elkartea, gaur egun 30 elkartek babesten dute.

Horiek horrela, hamalau hilabeteko ibilbidea egin duen elkarte horrek, gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan, prentsaurrekoa eman eta argi adierazi du: ekimena aurrera doa, baina ibilbidea luzea  da, "eta oso garrantzitsua da ahalik eta atxikimendu gehien lortzea". Izan ere, ICANN nazioarteko erakundearen aurrean .eus domeinua lortzeko eskaria egin behar denerako, euskal ordezkaritza "ahalik eta esanguratsuena bilakatu behar dugu, PuntuEus Elkartea zabalduz, sendoagoa eta anitzagoa bilakatuz, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere".

Aipatu prentsaurrekoan hauek mintzatu dira: Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker Sailburu eta elkarteko presidentea, eta Iratxe Esnaola informatikari eta .eus ekimenaren koordinatzailea. Horiekin batera, PuntuEus elkartea osatzen duten hainbat elkartetako ordezkariak ere ageri dira.

 

Ekainaren 26an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Hazparnen, Elgar Kultura Etxean.

Ekitaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Patxi Arotzarena auzapezordeak hitz egiteaz gain,  Piarres Charritton eta Emile Larre euskaltzain emerituek, eta Manuel Padilla Moyano eta Maia Duguine ikertzaileek hitzaldi bana eman zuten.

Hitzaldi horiek ekartzen ditugu hona.

Ekainaren 26an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Hazparnen, Elgar Kultura Etxean. Euskaltzainburuak gogora ekarri zuenez, Ipar zein Hego Euskal Herrian ospatzen ari da Akademia bere 90. urteurrena: "Izanak gara Iruñean, Pirinioetako hizkuntzei buruzko Biltzarra ospatzen. Orobat, Gasteizen, Arabako Batzar Nagusietako egoitzan. Orain Iparraldean gara, Hazparneko herrian, hurrengoan Bizkaian era Gipuzkoan izango garelarik".

Sei hizlari aritu ziren Hazparnen: Andres Urrutia, Piarres Charritton, Emile Larre, Manuel Padilla Moyano, Maia Duguine eta Patxi Arotzarena.

Patxi Arotzarena herriko auzapezordearen eta Andres Urrutiaren euskaltzainburuaren hitzak ekartzen ditugu hona.

Patxi Arotzarena Hazparneko auzapezordearen hitzak 37,66 Kb

Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak 30,38 Kb

Ekainaren 21ean, Oionen egin zen Arabako ikastolen aldeko jaian, gonbidatuta zegoen Euskaltzaindia, eta erakundearen izenean, Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria izan zen, irekiera-ekitaldian parte hartu zuelarik.

Aurtengo Araba Euskaraz Oiongo San Bizente ikastolak antolatu du, Hauspoari eraginez lelopean.

Hona ekartzen dugu Manu Ruiz Urrestarazuk ekitaldi horretan esandako hitzak.

Juri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zen atzo, 2009ko ekainaren 23an, 81 urte zituela. Bihar, ekainak 25, lurra emango diote bere jaioterrian, Kuibyxev-en.

Juri Vladimirovich Zytsar Kuibyxev-en, Volga ibaiaren ondoan, jaio zen, 1928. urtean. Ohorezko euskaltzaina zen, 1992ko otsailaren 1ean izendatua. Robero Serrano euskal hizkuntzalari eta Zytsar-en lagunaren bitartez, ohorezko euskaltzaina zenaren datu biografikorik esanguratsuenak eskuratu ditugu.

Unesco Etxeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, ekainaren 23an, Bilbon. Hitzarmen horrek, euskara, euskal kultura eta, oro har, munduko hizkuntza-ondarearen egoera ikertzeko, irakasteko eta zabaltzeko ekimenak gauzatzea du helburu. Biak elkarlanean arituko dira, bereziki euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak zabaltzeko.

Unesco Etxearen izenean Ruper Ormaza lehendakariak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Sinatze ekitaldian Itziar Idiazabal Unesco Etxearen lehendakariordea ere izan da.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu duen "Peru Abarca gaur" jardunaldien osagarri gisa, Euskaltzaindiaren aretoan liburu honi buruzko erakusketa bat ikusgai egon da, eta hitzaldietara joan diren guztiek Mogelen liburuari buruz informazio zabalagoa jaso ahal izan dute. Erakusketa Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak prestatu du.

Pruden Gartzia Bibliotekaren zuzendariak emandako informazioa eskaintzen da ondoren.

 

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Peru Abarca-ren etenik gabeko irakurketa egin zen atzo, ekainaren 18an,  Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den bigarren urtea, iaz Axularren Gero-rena egin zelarik. Orotara, 400 pertsona inguruk hartu zuten parte atzoko ekitaldian.

Euskara Ikasleen Jaiaren osagarri moduan Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuko ekimen honetan Euskaltzaindiaren aldetik ere hainbat irakurle izan ziren. Hemen jartzen ditugu pertsona horien izenak, Bilbo Zaharra Euskaltegiak emandako informazioaren arabera eta irakurritako ordena berean: Andres Urrutia, Adolfo Arejita, Itziar Laka, Pello Salaburu, Joseba Agirreazkuenaga, Kepa Altonaga, Juan Jose Zearreta, Ricardo Badiola, Pello Telleria, Jon Artza, Joseba Lakarra, Patxi Goenaga eta Jose Luis Lizundia.


Ekainaren 17an, Euskaltzaindiaren aretoan, Anjel Lertxundik eta Yolanda Arrietak eman zuten "Peru Abarca gaur" jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu, Juan Antonio Mogelen obra aldarrikatzeko.

Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak eman zuten, eta bigarrena ekainaren 10ean izan zen, Koldo Zuazo hizlari izan zelarik.

Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeo 16:00etan, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Hazparnen, Elgar Kultura Etxean. Atzo, ekainaren 17an, Baionan egindako prentsaurrekoan, Beñat Oihartzabal, Aurelia Arkotxa eta Xarles Videgain euskaltzain osoek egun horretako egitaraua jakinarazi zuten.

Hau izango da egitaraua:

  • Patxi Arotzarena auzapezordearen ongi etorria.
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
  • Piarres Charritton euskaltzaina: "Pierre Broussain, Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarik izan zenaren omenez"
  • Emile Larre, euskaltzaina: "Jean Hiriart-Urruty, Euskaltzain eta Herria astekariko kronikari eta buru izanaren omenez".
  • Hazparneko euskarari buruz bi lekukotasun:
    - Manu Padilla, EHUko eta IKER ikerguneko ikertzailea: "Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera".
    - Maia Duguine, ikertzaile hizkuntzalaria (EHU eta Nantes-ko Unibertsitatea): "Hazparneko euskararen berezitasunez bi hitz".

Nafarroako udal izendegia arautu eta berehala Euskaltzaindiak Plazaberri-ren 72. zenbakian eta bere webgunean zintzilikatu zuen zerrenda osoa, 155. araua dena. Orduz geroztik, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidearen ekimenez, "eremu mistoko" eta "eremu ez euskalduneko" zenbait udal bere euskal izena onartzen joan da eta, honen ondorioz, udal horien izen ofiziala aldatu egin da.

Hori dela eta, Euskaltzaindiari zentzuzko iruditu zitzaion Euskera aldizkarian egin ohi duen arauaren argitalpen ofiziala atzeratzea, izen ofizialetan izandako aldaketa horiek jaso ahal izateko. Hortaz, joan den maiatzaren 29an izandako osoko bilkuran berrikusi eta onartu zuen Euskaltzaindiak eguneratutako zerrenda eta horixe da orain webgunean jarri den 155. araua. Hori bera izanen da berehala Euskera aldizkarian argitara emanen dena ere.

Ekainaren 11n, Jose Luis Uranga Bermeoko euskaltzalea hil zen, 88 urte zituela. Goian bego!

Maitzaren 7an, bere bibliotekaren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari, eta horretarako Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Jon Artza Argitalpen eta Banaketa zerbitzuko arduradunarekin batu zen, Getxoko bere etxean.

Jose Luis Uranga Bermeon jaio zen 1920an. Bizkaiko Labe Garaietan egin zuen lan, harik eta 1969an jubilatu zen arte.

Ekainaren 4an, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatua, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroa egin zen Durangoko Landako Guneko Elkartegian. Ikastaro honen helburua guztiz praktikoa izanik, euskara teknikari batzuk gonbidatu zituen batzordeak hitz egitera, beraien udaletan egindako lana ezagutarazteko. Ikastaroa EUDELen laguntzaz antolatu zen. 76 pertsonak hartu zuten parte.

Ikastaroan parte hartu zutenen hitzak ekartzen ditugu hona.


Ekainaren 11n, Bilboko Liburu Azokaren barruan, Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak 2009ko Euskal PEN Idazluma saria jaso zuen, "hitz askearen eta literaturaren alde" egindako lanagatik. Laura Mintegi Euskal PEN Klubaren presidente eta euskaltzain urgazlearen eskutik hartu zuen saria Txomin Peillenek, idazluma bat "idazten jarraitzeko, idazleentzat ez dagoelako erretirorik".
 
Lagun arteko giroan egin zen ekitaldia. Omenaldira joan zirenen artean Xabier Kintana euskaltzain osoa zegoen, baita Sebas Gartzia Trujillo eta Jose Ramon Etxebarria euskaltzain urgazleak ere. Beste akademiko batek, Jean Louis Davant euskaltzain osoak, Txomin Peillenen aurkezpena egin behar zuen, baina ez zuen Bilbora joaterik izan eta testu bat bidali zuen, Laura Mintegik irakurri zuena. Davanten iritziz, Peillen komunikatzaile oparoa da, eta ikerlari eta idazle polifazetikoa. "Euskaltzaindiaren barruan ikusi nuen arte ez nuen atsedenik hartu" idatzi zuen Zuberoako euskaltzainak.
 
Txomin Peillen Euskal PEN Klubaren ohorezko lehendakaria da.
 

Frantziak Lurralde Hizkuntzen legea egin nahi duela-eta, Euskal Konfederazioak euskalgintzaren ekarpenak kontuan hartzeko eskatu dio Frantziako Gobernuari,  bai eta zortzi puntuko proposamena helarazi ere. Hauek dira Hizkuntza gutxituen auziaren prozesu luzearen azken urratsak.

Hona ekartzen dugun artikulu honetan, Erramun Baxok euskaltzain urgazleak prozesu horren kronika egiten du.


Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Koldo Zuazo euskaltzain urgazleak eman zuen "Peru Abarca gaur" jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak  Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu, Juan Antonio Mogelen obra aldarrikatzeko.

Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak eman zuten.

Hurrengo saioa ekainaren 17an izango da, Anjel Lertxundi eta Yolanda Arrieta hizlari izango direlarik.

Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Gaur, ekainaren 11n, Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren prentsaera eta obra liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Liburua EHUren eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da, Euskaltzaindiak kaleratzen duen "Iker" bildumaren barruan.

Jurgi Kintana egilearekin batera, honako hauek izan dira mahaian: Andres Urrutia euskaltzainburua, Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara errektoreordea eta Joseba Agirreazkuenaga euskaltzain urgazle eta EHUko katedraduna.

Aurkezpen-ekitaldian hauek ere izan dira: Xabier Kintana eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak. Kepa Altonaga, Ricardo Badiola, Pruden Gartzia, Jazinto Iturbe, Sebas Gartzia Trujillo, Jabier Kaltzakorta eta Pello Telleria euskaltzain urgazleak.

Agirreazkuenagaren zuzendaritzapean, Jurgi Kintanak burutu zuen doktorego tesiaren zati nagusia biltzen duen liburu honek bi atal nagusi ditu: Azkueren pentsaera eta Azkueren obra.

Ekainaren 4tik 14ra bitartean, Liburu Azokarekin batera, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izeneko erakusketa ikusgai dago Bilbon, Areatza pasealekuan. Erakusketa Euskaltzaindiak sustatzen du eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrenean kokatzen da. Azokaren ordutegia: 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 21:00etara.

Gaur, Euskaltzaindiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu du Bilboko Liburu Azokan. Liburua Gorka Aulestia euskaltzain urgazleak idatzi du eta Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zortzigarren zenbakia da.

Liburuaren aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Aulestia idazleak egin dute. Aulestiak azaldu duenez, Espainiako Gerra Zibilaren eta 40 urteko diktaduraren ondorioz, fusilatuak, gartzelaratuak edota erbesteratuak izan ziren euskaldun batzuren memoria berreskuratu nahi izan du liburuan.

Bestalde, aurkezpen-ekitaldian hauek ere izan dira: Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak. Ricardo Badiola, Pruden Gartzia, Joxemari Iriondo, Sebas Gartzia Trujillo, Jabier Kaltzakorta eta Pello Telleria euskaltzain urgazleak.

Ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren aretoan, Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak hasiera eman zioten Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen Jose Antonio Mogelen Peru Abarca obrari buruzko jardunadiei, eta hitzaldia eman zuten.

Jardunaldiak ekainean zehar burutuko dira. Hala, hilaren 10ean, Koldo Zuazo euskaltzain urgazlea mintzatuko da lan honi buruz, eta ekainaren 17an Anjel Lertxundi eta Yolanda Arrieta idazleek hitz egingo dute.

Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Maiatzaren 30ean, Arratzun, egin zen Joseba Lakarraren sarrera-ekitaldia. Lakarrak "Aitzineuskara birreraikiaz: zergatik ezkerra?" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Antonio Arana Martijak eman zion erantzuna, "Gabon kantak eta arkaismoen bestelako mintegiak" hitzaldiarekin.

Gaur hona ekartzen ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, bai eta ekitaldian izan ziren beste une batzuk. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen ditugu.

Maiatzaren 31n, Galdakaon egin zen Bizkaiko ikastolen aldeko jaian, gonbidatuta zegoen Euskaltzaindia, eta erakundearen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen, eta irekiera-ekitaldian parte hartu zuen, hitz batzuk esanez.

Aurtengo Ibilaldia Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak antolatu du, Gerizpetik eguzki begire lelopean.

Aurtengo Ibilaldiak, Bizkaiko ikastolen alde maiatzaren 31n Galdakaon eginak, bere antolaketan, omenaldi bat eskaini nahi izan die euskal sukaldaritzan arituriko pertsona batzuei. Horien arteko bat, Xabier Kintana euskaltzaina da, baina ez, hain zuzen, jakiak prestatzen izandako arrakastagatik, 1984. urtean, Sukalde eta Ostalaritzarako Hiztegia (euskara/gaztelania, gaztelania/euskara) izeneko liburua prestatu eta kalera ateratzeagatik baizik.

Hiztegitxo horretan gastronomia arloko lexiko berezia eskaintzen du euskaraz: barazki, ortuari eta arrain motak, ganaduen okela, errai eta zatien izenak, fruitu eta gozokiak, gazta eta esnekiak, adibidez. Bai eta sukaldeko eta mahai gaineko tesneria ere, janariak prestatzean erabili behar diren aditzak ahantzi gabe: erre, egosi, frijitu, gardostu, gainerre... Azkenean, badakartza sukaldaritzako jaki prestatu edo plater ezagunenen izenak ere, bertoko sukaldariek beren gastronomia-artelan bikainak gure hizkuntzan aurkezten laguntzeko.

Ekainaren 4an, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolaturiko "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroaren barnean, Izen ttipiak euskaraz izeneko liburua aurkeztu zuen Akademiak Durangon, Landako elkartegian. Liburua Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak egin du eta Onomasticon Vasconiae bildumaren 26. zenbakia da.

Aurkezpenean, Andres Iñigo Onomastika batzordeko buruak lagundu zuen Patxi Salaberri. Hona hemen Andres Iñigoren hitzak, baita Patxi Salaberrirenak ere.




Izen ttipiak euskaraz liburua eskuratzeko sakatu hemen

Euskaltzaindiak maiatzaren 29an egin zuen, Bilbon, hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, exakzio eta ezkanda hitzen artekoak.

Exonomastika. "Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa" aurkeztu zen.

Maiatzean zehar, Manuel Olaizaola "Uztapide" bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egin ziren Zestoan, Uztapide gogoan taldearen ekimenez eta Zestoako Udalaren babesean.

Maiatzaren 14an, Zestoako Udaletxean, Uztapide bat-batean liburua eta CD-a aurkeztu ziren. Liburua Auspoa bildumaren barruan argitaratu da, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du eta Nikolas Aldaik eta Pello Esnalek paratu dute. Akademiaren Herri Literatura batzordekide hauek parte hartu zuten mahai-inguruan: Pello Esnal, Antton Aranburu, Joxe Mari Iriondo eta Xabier Euskitze. Horiekin batera, Nikolas Aldai ere mintzatu zen.

Egun horretan Pello Esnalek emandako hitzaldia ekartzen dugu hona.

Pello Esnal: "Uztapide bertsolaritzaren historian: ardatz, gailur eta maisu" 138,46 Kb

Bihar, ekainaren 4an, Izen ttipiak euskaraz izeneko liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak Durangon, Landako elkartegian, goizeko 11:30etan. Liburua Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak egina da eta Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 26. zenbakia da.

Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu bezala, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako. Honetaz landa, izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ongi ulertzeko aukera ematen digute. Egileak argitzen duenez, "izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabiltzen diren izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak".

Liburu honen aurkezpena "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroaren barnean egingo da. Ikastaro hori Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatu du.

"Izen ttipiak euskaraz" liburuaren aurkibidea 123,99 Kb

Gaur, maiatzaren 30ean, egin da Joseba Lakarra euskaltzainaren sarrera-ekitaldia Arratzuko San Tomas elizan.  Lakarra, 2007ko ekainaren 1ean izan zen izendatua euskaltzain oso.

Hona ekartzen ditugu Joseba Lakarraren sarrera-hitzaldia, bai eta Jose Antonio Arana Martijak eman dion erantzuna ere.

Joseba Lakarra: "Aitzineuskara birreraikiaz: zergatik ezkerra?" 160,34 Kb

J. Antonio Arana Martija: "Gabon kantak eta arkaismoen bestelako mintegiak" 70,07 Kb

 

Maiatzaren 30ean, larunbatean, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas elizan, goizeko 10:30etan.

Hona hemen egitaraua:

  • Josu Sabin Olano alkatearen ongi etorria
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
  • Joseba Lakarraren sarrera-hitzaldia: Aitzineuskara birreraikiaz: zergatik ezkerra?
  • Jose Antonio Arana Martijaren erantzuna: Gabon kantak eta arkaismoen bestelako mintegiak
  • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea

Bestalde, maiatzaren 29an, eguerdiko 12:30etan, egingo du Euskaltzaindiak osoko batzarra, Bilbon, egoitzan.

Apirilaren 13an, Biziaren hiztegiaz liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zazpigarren zenbakia da eta Txomin Peillen euskaltzain osoak idatzi du. Hiztegi hau Bordelen, 1981ean, Txomin Peillenek irakurri zuen semantika tesiaren ondokoa da. Liburu honetaz mintzatzen da hemen Txomin Peillen.
"Azkueren Euskal Erriaren Yakintzan eta neronek egin euskaraz etnografia lanetan aurkitu nituen sinesteak eta tabuak. Sarritan, Euskal Herrian gorde direnak beste herrietan galdu diren antzekoak dira, erromatar kutsukoak edo hilak direla-eta arrima herratuen sinestean, baina ez beti. Tabuak dira, abere batzuen izenak ez aipatzea edo hankaren / zangoaren zatien izendatzeko anabasan".

Maiatzaren 22an, Tolosako Udaletxean, Antonio Zavala zena omendu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak eta Euskaltzaindiak. Ekitaldi horretan hauek mintzatu ziren: Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Joxemari Iriondo eta Pello Esnal euskaltzain urgazleak eta Auspoa taldeko partaideak, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Gaur Plazaberrira ekartzen dugu Joxemari Iriondok Tolosan eman zuen hitzaldia.
"Kazetari ere bazen Antonio, periodikuan idazten zuen-eta. Baina ez berak bakarrik. Antoniok jarri zituen egunkarietan idazten Jesus Lete Ibai-ertz, Inozentzio Olea, Joxe Aierbe, Joxemari Lertxundi, Txomin Garmendia eta beste hainbat, herri-prosaren kezkak eraginda. Inoiz ez dugu aipatzen hau Zavalaren merituen artean, baina ahalegin hori ere berari zor diogu."


Maiatzaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Antonio Zavala zena omendua izan zen, Tolosan.  Diputazioarekin batera, Tolosako Udalak eta Euskaltzaindiak ere parte hartu zuten ekitaldian. Hizlariak hauek izan ziren: Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Joxemari Iriondo eta Pello Esnal euskaltzain urgazleak eta Auspoa taldeko partaideak, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Ekitaldi berean, Uztapideren Lengo egunak gogoan liburuaren berrargitalpena aurkeztu zen. Liburu  honetan lanean ari zela hil zen Antonio Zavala, eta Joxemari Iriondok eta Pello Esnalek amaitu dute lana.

Entzuleen artean, hauek ere izan ziren: Adolfo Arejita eta Ana Toledo euskaltzain osoak, Koldo Artola ohorezko euskaltzaina, eta Jabier Kaltzakorta eta Juanjo Zearreta euskaltzain urgazleak.

Andres Urrutiaren hitzaldia: "Antonio Zavala, euskaltzaina" 76,57 Kb

Apirilaren 13an, Sarako Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean, Zuberoako literaturaz. Antologia laburra liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Liburua, Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da, eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Artikulu honetan, Davantek liburuaren aspektu batzuk komentatzen ditu.
"Ezagunak baina ezin baztertuak diren testuei gehitu dizkiet originalagoak, ustekabeko altxorrak direlako, bereziki Zuberoa bera bezala turista begiz ikusia den literatura batean, topikoz betea, partikulazki bi Etxahunekin, Basabürüko pastoralekin. Pettarrekoak ez dira konta, batzuek sistematikoki bazter uzten dituzte. Beraz, alfonbren astintzera saiatu naiz, errautsaren haizatzeko eta kukusoen argitaratzeko".

 

Aurten dira 70 urte Gerra Zibila amaitu zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna eta isla aztertu nahian, hitzaldi batzuk prestatu eta jendaurrean emango  ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2009ko Udako Ikastaroen barnean, uztailaren 15, 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian.
"Gerra zibila euskal literaturan (1936-2009)" izenburupean egingo den ikastaro hau Lourdes Otaegi Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordekideak zuzenduko du, eta hizlariak batzorde horretako beste kide hauek izango dira: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa.
Ikastaro hau Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarrekin antolatu dute.
Ikastaro horretan matrikulatzeko epea zabalik dago eta maiatzaren 31 baino lehen izena ematen duenak 70 € ordainduko du, eta ekainaren 1etik aurrera, aldiz, 84 € .
Izena emateko informazioa: 943219511 telefonoan, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan.

thumb_ikurra

Ekainaren 4an, ostegunean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatua, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroa egingo da Durangoko Landako elkartegian.
 
Ikastaroaren ordutegia hauxe izango da: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, tartean 30 minutuko atsedena izango delarik. Atsedenaldian Patxi Salaberrik idatzitako Izen ttipiak euskaraz liburuaren aurkezpena izango da.
 
Izena emateko epea hil honen 28ra arte zabalik egongo da. Horretarako mezua igorri behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Hau izango da egun horretako egitaraua:

Ongi-etorria: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeburua

Hitzaldiak:

  1. Onomastika batzordearen ikuspegia.

    - Leku eta kale-izenen normalizazioa. Mikel Gorrotxategi
    - Toponimia gizarteratzeko lanen garrantzia. Felix Mugurutza

  2. Udal batzuetan egindako lanen aurkezpena.

    - Erandioko Udala. Ana Hernandez
    - Getxoko Udala. Javi Aranguena
    - Bermeoko Udala. Maite Alvarez de Zarate
    - Zumaiako Udala. Imanol eta Xabier Azkue
    - Errenteriako Udala. Arantxa Etxezurieta eta Jose Mari Jauregi

Zenbait girotan erran komuna da hizkuntza komunikazio tresna hutsa dela eta, beraz, politikaren esparrutik erabat kanpo egon beharko lukeela. Baieztapen bera modu gordinagoan agertzen da batzuetan, alegia, hizkuntza berez garbi den artefaktua da eta, ondorioz, politikarien esku zikinetatik babestu beharra dago, askatasunaren eremuan kokatuz. Baina planteamendu horren aingerukeria inon baino nabarmenagoa da aldian-aldian hizkuntza guztietan pizten diren ortografia gerretan. Adibidez, Txekian.

Euskaltzaindiak 157. araua: Europako hiriak kaleratu berri du.

Arau honekin, Europako geografia politikoaren euskal exonimo nagusien corpusa osatua geratzen da. Izan ere, arau honetan, Europako hiriak euskaraz nola idatzi behar diren finkatzen du Akademiak.

Arau honi buruzko azalpen osagarriak eskaintzen ditu Alfontso Mujika Exonomastika batzordeko idazkariak.

 

Euskaltzaindiak plazaratu berri du Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren zenbaki berria:  Euskera 2008, 1

Liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira: Sagrario Aleman eta Aurelia Arkotxa  euskaltzain osoen sarrera-hitzaldiak, Euskaltzaindiaren Adierazpena (Frantses Akademiak 2008-6-12an egindako adierazpena dela-eta (euskaraz eta frantsesez), batzar-agiriak, arauak, aurkezpenak, edota Onomastika batzordearen irizpenak.

Euskararen historia atalean, Michel Morvanen "Le basque, langue eurasienne" izeneko artikuluan ere irakur daiteke.

Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Aurten etapa berri bat hasi du Euskerak, eta hemendik aurrera, Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa bilduko dituzte. Bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta liburu aipamenak jasoko ditu beren-beregi.

Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.

Maiatzaren 8an eta 9an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIII. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Transmisinoa eta erabilerea" izenburupean. Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra Alkarteko kide eta euskaltzain urgazlea omendu dute. Jardunaldien aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen.

Jardunaldiek hiru zati nagusi izan zituzten, bakoitza gai nagusi bati eskaini zitzaiolarik: "‘Euskaldunak zenbat?", "Euskaldunak zelakoak?" eta "Norbere euskereari eutsi". Gainera, mahai-inguru bat egin zen, "Transmisinoaren ondarea" izenekoa.

Jardunaldietan hauek izan ziren hizlari: Iñaki Martinez de Luna, Iziar Basterretxea, Iñaki Gaminde, Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto Mardones, Juan Manuel Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Estibaliz Amorrortu. Bestalde, Eneko Barrutia, Kepa Altonaga, Esti Izagirre eta Kaxildo Alkorta izan ziren moderatzaileak.

Manuel Olaizaola "Uztapide" bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egin dira Zestoan, Uztapide gogoan taldearen ekimenez eta Zestoako Udalaren babesean. Euskaltzaindiak ere bat egin du omenaldiarekin. Maiatzaren 14an izan zen mahai-inguruan Euskaltzaindiaren Herri Literatura batzordekideek parte hartu zuten eta, 16an egin zen amaiera ekitaldian Andres Urrutia  euskaltzainburua; ez da ahaztu behar Uztapide euskaltzain urgazlea izan zela, 1974an izendatua.

Jose Luis Uranga Bermeoko euskaltzaleak bere bibliotekaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Maiatzaren 7an, Getxoko bere etxean, Urangak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu zuten, eta dohaintza formalizatu. Euskaltzainburuarekin batera, Jon Artza Argitalpen eta Banaketa zerbitzuko arduraduna ere izan zen.

Euskaraz idatzi edota euskal gaiak jorratu dituzten egunkari, aldizkari eta liburuak biltzeari ekin zion Urangak, XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadan, eta horretan jardun du gaur arte. Material hori guztia eman dio orain Euskaltzaindiari.

Jose Luis Uranga Bermeon jaio zen 1920an. Oinarrizko ikasketak Bermeon bertan egin zituen. Gerra amaitu ondoren, Valladoliden batxilergoa ikasi zuen, eta Bilbon Nautika ikasketak burutu. Bizkaiko Labe Garaietan egin zuen lan, harik eta 1969an jubilatu zen arte. Euskal gaiekiko zaletasuna bere aita eta aititerengandik datorkio.

Maiatzaren 9an, Begiraleak elkartearen eskutik, Xabier Diharce "Iratzeder" omendua izan zen Donibane Lohizunen. Omenaldian, Iratzederren antzerki kaierak liburua aurkeztu zen, bai eta Iratzeder obra poetikoa gogora ekarri ere., haren olerkien irakurketa musikala eginez. Ixabel Etxeberria eta Joseba Aurkenerena izan ziren irakurleak, eta Iñaki Maritxalarrek eta Maialen Maritxalarrek gitarra eta altoa jo zuten, hurrenez hurren.

Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Argital saria, urtero Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dutena.  Atzo, maiatzaren 7an, Bilbon egindako ekitaldi batean eman zioten saria Saizarbitoriari, bere idazle ibilbidean egindako lanengatik. Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen ekitaldi horretan, Euskaltzaindiaren izenean.

Alvaro Pombo Santanderreko idazleak eta Deustuko Unibertsitateko Bibliotekak ere sari bana izan zuten.

Euskaltzaindiak 156. araua. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema [errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera] plazaratu berri du.

Beste hizkuntza guztietan bezala, euskaraz ere errusierazko edo ukrainerazko hitzak nola idatzi jakin behar da, eta horretarako proposamena aurkeztu dio Akademiaren Exonomastika batzordeak Euskaltzaindiari, eta Akademiak onartu.

Arau honi buruzko azalpen osagarriak eskaintzen ditu Alfontso Mujika Exonomastika batzordeko idazkariak.

(Irudian: Alfabeto zirilikoa erabiltzen duten munduko estatuak. Berde ilunez ageri da alfabeto ofizial bakarra denean, eta berde argiz alfabeto ofizialetariko bat denean. / ???????: ?? ???? ????? ?????-??????? ?????? ???????? ?????? ????, ??????? ?????????? ????????? ??? ??????????? ???????????? ? ??????-??????? ??? ???? ?? ?????????.)

 

Haren heriotzaren lehen urteurrena betetzearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Henrike Knörr zena omendu zuen atzo, maiatzaren 5ean, Arabako campusean, bertoko Letren Fakultatean. Omenaldi honetan, Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria joan ziren. Jose Luis Lizundia, gainera, hizlarietako bat izan zen, eta Henrike Knörr-en gorazarre-hitzaldia eman zuen. Euskal Herriko Uniibertsitateko irakasle diren beste euskaltzain batzuk ere izan ziren.
 

Apirilaren 22tik 24ra bitartean, Euskaltzaindiak ostatu eman dio, Bilbon duen egoitzan, Europako Kontseiluan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Komiteari, udaberrian egiten duen Bilkura han egiteko.

Apirilaren 30ean, Lizardi euskaltegiaren 25. urteurrena dela eta Kirmen Uribe idazleak Xabier Lizardi idazleari buruzko saio berezia eman zuen, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan. Uribek, Lizardiren poemak irakurri zituen, bai eta haren bizitzaren parte batzuk kontatu ere. Saioaren izenburua "Maite dugu Lizardi" izan zen.


Atzo, maiatzaren 4an, Gülcan Altan zirkasieraren Akademiako kide eta musikaria, eta Nahit Serves eta Ender Serbes artista eta ikertzaile zirkasiarrak Euskaltzaindian izan ziren, euskara eta Akademiari buruzko informazio bila. Zirkasiar hauek, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak, gaur Henrike Knörr zenari egingo dion omenaldian parte hartuko dute, euren hizkuntzan elegia bat kantatuko dutelarik. Euskaltzaindian, Xabier Kintana idazkariak eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak egin zieten harrera.

 

 

Euskaltzaindiak apirilaren 23 eta 24an egin zuen, Gasteizen, hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, euforia eta exagerazio hitzen artekoak.

Exonomastika. 157. araua -"Europako hiriak"- banatu zen.

Jose Irazu, "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoak irabazi du Zilarrezko Euskadi Saria, euskarazko atalean, Zazpi etxe Frantzian liburuagatik. Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Donostian egindako azokan gehien saldu zen liburua izan zen Atxagaren azken lana. Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak esandakoaren arabera, Zazpi etxe Frantzian nobelaren 84 ale saldu ziren.

Gaztelaniazko atalean, Stieg Larsson-ek irabazi du, Los hombres que no amaban a las mujeres liburuagatik.

Apirilaren 20az geroztik, Zornotzako Zelaieta zentroan, zabalik dago herri horretako toponimiari buruzko erakusketa: "Leku izenak eta kokapena". Erakusketak, Rakel Iruarrizagak eta Ane Olabarrik egindako ikerketaren emaitza jasotzen du. Ikerketa horren xedea Zornotzako toponimia biltzea eta finkatzea izan da eta Iratxe Lasa Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen gidaritzapean burutu dute bi ikerlariek.

Erakusketa maiatzaren 4ra bitartean zabalik egongo da.

Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak 2008ko Beterriko Liburua Literatur Saria irabazi du,  Zoaz infernura, laztana liburuagatik.  111 Akademia-ko kideek erabaki dute saria zein libururi eman. Sari banaketa maiatzaren 7an egingo da, Zizurkilen.

Anjel Lertxundi da  Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena bi aldiz irabazi duen lehen idazlea. Izan ere, 2002an, sari bera jaso zuen, Zorion perfektua liburuagatik.

Beterriko Liburua Saria,  Manuel Larramendi Kultur Bazkunak abian jarri zuen 1996an.

Apirilaren 24an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian.

Ekitaldian honako hauek hitz egin zuten: batetik, Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Agirre ahaldun nagusiak. Bestetik, Jose Luis Lizundiak eta Elena Martinez de Madinak Gasteizko Toponimia I (Hiria) eta II (Malizaeza) liburukiak aurkeztu zituzten. Aipatu ekitaldian, Patxi Uribarren euskaltzainak eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkariak hitzaldi bana eman zuten.

Manu Ruiz Urrestarazuren hitzaldia ekartzen dugu hona: "Arabaren arabera".

"Lurralde guztien historia luzea izan da eta konplexua gainera. Eta Arabarena, bere itxura xumean, kolore askotakoa izan dela ez da zail ikustea. Gaurko azalpen honetan toponimiari begiratuko diot, esan dudan konplexutasun horrek toponimian begi-begitara jotzen baitigu. Araban, beste kultura mugan izandako tokietan maiz gertatu den bezala, toponimiari begiratu dion pertsona aztertzaile asko topa dezakegu. Horrela Araban euskaltzale gehienak toponimiazale izan ditugu. Alor honetan, Onomastikan eta toponimian bereziki, gailen genuen gure maisu izandako Henrike Knörr lagun mina eta, lehenengo eta behin, bihoa harentzat gure gogorapen beroa".

Manu Ruiz Urrestarazu: "Arabaren arabera"  82,89 Kb

Apirilaren 24an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian.

Ekitaldian honako hauek hitz egin zuten: batetik, Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Agirre ahaldun nagusiak. Bestetik, Jose Luis Lizundiak eta Elena Martinez de Madinak Gasteizko Toponimia I (Hiria) eta II (Malizaeza) liburukiak aurkeztu zituzten. Aipatu ekitaldian, Patxi Uribarren euskaltzainak eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkariak hitzaldi bana eman zuten.

Patxi Uribarrenen hitzaldia ekartzen dugu hona: "Izan zirelako gara, garelako izango dira".

"Historian zehar Araban euskararen lekuko edota bidegile izan diren zenbait pertsona aipatu nahi ditut. Guzti horiek Arabako euskararen lekuko iraunkor bilakatu dira. Hori horrela, nire asmo nagusia "izan zirelako gara" esaldiaren oihartzun ozena jasotzea da. Aipatuko ditudan idazle guztiak, jaiotzez, familiaz edo bizitzaz Arabako euskarari loturik agertzen zaizkigu. Halako batzuek, Araba euskalduna izan zela argi eta garbi aditzera emateaz gainera, gure euskarako testu idatzi zaharrak oso urriak izatean, aukerak eskainiko dizkigute Arabako euskalkiaren berriak ezagutzeko".

Patxi Uribarren: "Izan zirelako gara, garelako izango dira" 160,66 Kb

Apirilaren 24an, Arabako Foru Aldundian, Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza) izeneko liburuak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Aurkezpena Elena Martinez de Madina liburuen prestatzaileak eta Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak egin zuten.

Elena Martinez de Madinak aurkezpenean esandakoa ekartzen dugu hona.

"Orri hauetan agertzen diren izen guztiak gure lurretako izenak dira, ez ditu ezezagun batek asmatu, gure aitzinekoek, arabarrek, gasteiztarrek, gure herri hauetako lagunek, baizik. Eta, ikus daitekeenez, toponimo gehienak euskaraz daude idatzita, honela agertu baitzaizkigu dokumentuetan. Hemen aurkezten dugun guztia ikusi ondoren, lasai esan genezake gure ohiko hizkuntza, gasteiztarron hizkuntza, euskara izan dela. Lan hau gaztelaniaz idatzita izan arren ez da euskarara hurbiltzeko oztoporik izango. Alderantziz, beste pausu handi bat emango dugu euskararen alde gure herri honetan".

Apirilaren 24an, Arabako Foru Aldundian, Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza) izeneko liburuak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak.  Aurkezpena Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak eta Elena Martinez de Madina liburuen prestatzaileak egin zuten.

Jose Luis Lizundiak aurkezpenean emandako mintzaldia ekartzen dugu hona.

"Edozein lekutako euskaldunok konturatu beharko ginateke zer garrantzitsua den Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuaren toponimiaren ikerketaren uzta aberatsaren argitalpena prestatzea, hiritarren gozamenerako eta administrazio desberdinen erabilerako. Gozamenerako, diot, zeren eta ikerketaren emaitzetatik argi eta garbi ikusten baita gure hiriburuaren toponomastikaren gehiengo nabarmena euskarazkoa edo euskal jatorrizkoa dela, horrek duen balio kulturala eransten duelarik".

Apirilaren 24an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zuen Akademiak Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian.

Juan Antonio Zarate Batzar Nagusietako lehendakariaren, Andres Urrutiaren euskaltzainburuaren eta Xabier Agirre ahaldun nagusiaren hitzak ekartzen ditugu hona.

Juan Antonio Zarate Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzak 39,60 Kb

Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak 33,92 Kb

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiaren hitzak 42,47 Kb

Bihar, apirilak 24, eguerdiko 12:00etan, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian.

Hau izango da egitaraua:

  • Arabako Batzar Nagusietako lehendakariaren ongi etorria
  • Euskaltzainburuaren hitzak
  • Patxi Uribarren euskaltzaina: "Izan zirelako gara, garelako izango dira"
  • Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria: "Arabaren arabera"
  • Elena Martinez de Madina eta Jose Luis Lizundia: Gasteizko Toponimia I (Hiria) eta II (Malizaeza) liburukien aurkezpena
  • Ahaldun Nagusiaren amaierako hitzak

Gaur, apirilaren 24an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin da Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zen XVI. Nazioarteko Biltzarrarekin, hasiera eman zion Akademiak bere 90. urteurrenari. Gaur, Gasteizen izan da Akademia eta datozen hilabeteotan gainontzeko herrialdeetan ere ospatuko du Euskaltzaindiak bere urtemuga.

Bihar, Arabako Foru Aldundian Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza) izeneko liburuak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak, Arabako Foru Aldundiaren jauregian, Akademiaren 90. urteurrena ospatzeko bertan egingo den ekitaldian. Bi liburuak Euskaltzaindiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 27. eta 28. liburukiak dira, hurrenez hurren.

Gasteizko eta Malizaeza merindadeko toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen dituzten lan horien egileak hauek dira: Henrike Knörr eta Elena Martinez de Madina. Horiekin batera, José Antonio González Salazar, Juan José Galdos, Montserrat Ocio eta Blanca Rescalvo ikertzaileek osatu duten taldea aritu da informazioa biltzen. Knörr taldeko zuzendaria zen, eta hil ostean Jose Luis Lizundia euskaltzain oso eta Exonomastika batzordeko buruak hartu zuen bere gain zeregin hori.

Hasieratik, egitasmoaren babeslea Gasteizko Udala izan da.

thumb_gasteizkotoponimia2

Aste honetan Bilbon egiten ari diren Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldietan parte hartzen ari diren Europako Adituen Kontseilukoak Euskaltzaindiaren egoitzan batu dira gaur. Jardunaldi horiek "Lorpenak eta desafioak" izenburupean antolatu dira. Apirilaren 20an eta 21ean Guggenheim Museoan egin dira jardunaldiak eta 22, 23 eta 24an Euskaltzaindiaren egoitzan.

Alberto Lopez Basaguren Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Kontseiluko kideak azaldu duenez, gogoetarako balio izateaz gain, jardunaldietan zehar Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren adituak, beraiek ezarritako erronketan herrialdeek izan duten bilakaera aztertzen ari dira.

Adituen Kontseiluaren zeregina hauxe da: Eremu Urrriko Hizkuntzen Europako Gutuna izenpetu duten estatuek, sinatutakoa betetzen duten -eta nola betetzen duten- zaintzea.

 

Euskaltzaindiak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) hitzarmena sinatu dute gaur, apirilaren 21ean, Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horren bitartez, EiTB-k ekoitzi dituen hainbat testu Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Hitzarmena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Julian Beloki EiTB taldeko irratietako zuzendari-koordinatzaileak sinatu dute.

Xabier Lete idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskararen arloan, poesiaren atalean. Egunsentiaren esku izoztuak liburuagatik jaso du saria Letek.

Bestalde, Kirmen Uribek ere Espainiako Kritikaren Saria jaso du, narratibaren arloan, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik.

Apirilaren 16an, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Andoni Sagarna Iker sailburua Santiago de Compostelan izan ziren, eta Real Academia Galegaren egoitza bisitatu zuten. Han,  Xosé Ramón Barreiro presidentearekin eta Manuel González idazkariarekin batu ziren.

Ramón Piñeiro zentro kulturala ere ikusi zuten euskaltzainek.

Bestetik, Euskaltzainburuak Galiziako Akademiako kideak gonbidatu zituen Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta aurten egingo diren ekitaldietan parte hartzeko.

Apirilaren 13an, Saran egin zen Idazleen Biltzarrean, HERRIA astekariari omenaldia egin zitzaion, 3.000. zenbakia atera berri duelako. Martxoaren 26an kaleratu zen 3.000. zenbaki hori, eta hain zuzen, egun horretan bertan Euskaltzaindiak Urkiolan (Abadiño) egin zuen osoko batzarrean HERRIAri zorionak ematea erabaki zuen.

60 urte egin ditu HERRIAk, eta hauek izan dira zuzendariak: Piarres Lafitte (1944-1967), Jean Hiriart-Urruty (1967-1969), Emile Larre (1969-2003 ) eta Jean-Baptiste Dirassar (azken sei urte hauetan); zuzendariorde Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia da.

 

Saran, apirilaren 13an egin zen Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean, erakusketa jarri zuen Euskaltzaindiak, "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" izeneko erakusketa. Egun osoan zehar egon zen Sarako polikiroldegian.

Erakusketaz gain, Pirinioetako hizkuntzei buruzko liburuxka banatu zen, lau hizkuntza hauetan argitaratua: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Erakusketa hori Iruñean jarri zuen lehen aldiz Euskaltzaindiak, 2008ko urriaren 6tik 10era egin zuen Biltzarrean, eta Sarako Azokara hurbildu zirenei ere hurbiletik ezagutzeko aukera eskaini nahi izan zien Akademiak.


Apirilaren 13an, urtero bezala Pazko Astelehenez, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua, Pazko Astelehenean.

Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, hiru liburu aurkeztuko ditu:

  • Gratien Adema "Zaldubi"ren Artzain Beltxaren neurtitzak, Henri Duhauk paratua
  • Txomin Peillenen Biziaren Hiztegiaz
  • Jean-Louis Davanten Zuberoako Literaturaz. Antologia laburra

Hiru liburuak Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" izeneko bildumaren liburuak dira.

Horrez gain, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia, Bazterrez, jasotzen duen Euskera agerkariaren separata ere aurkeztuko da Saran.
 
Honen guztiaren aurkezpena 11:30ean izango da eta hauek mintzatuko dira: Andres Urrutia; Henri Duhau, Txomin Peillen, Jean-Louis Davant eta Aurelia Arkotxa.
 
Bestalde, Euskaltzaindiak antolatutako Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina erakusketa ikusgai izango da, egun osoan zehar. Erakusketa Euskaltzaindiak sustatzen du, eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrena ospatzeko egin eta egingo diren ekitaldietako bat da.
 

Apirilaren 13an, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izeneko erakusketa ikusgai jarriko da, Polikiroldegian bertan, egun osoan zehar. Erakusketa Euskaltzaindiak sustatzen du eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrena ospatzeko egin eta egingo diren ekitaldietako bat da.


Apirilaren 13an, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiak Aurelia Arkotxa euskaltzainaren sarrera-hitzaldia, Bazterrez, jasotzen duen Euskera agerkariaren separata aurkeztuko du Saran, XXVI. Euskal Idazleen Biltzarrean.

2008ko uztailaren 19an egin zen Aurelia Arkotxa euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Hendaiako Herriko Etxean. Saran aurkeztuko den separatan, Arkotxaren hitzaldia ez ezik, Beñat Oihartzabalek eman zion erantzuna ere jaso da, bai eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Jean-Baptiste Sallaberry auzapezaren mintzaldiak ere.

"Hendaia herria eta inguruko herrien lotura zein den erran behar banu, ura dela erran nezake. Baztango mendietan sorturik, Baztan izena bidean utzirik eta Bidasoa izen berria hartuz Oronoz Mugairin, heldu dira urak, ur xirripa, uhaitz, ur bizi, erreka, ur handi... (...) Batzuetan Frantziako, Espainiako eta Europako Estatuen destinoa hemen da trinkatu. Uraren erdian: Bidasoan".

 

Hiru liburu, Euskera agerkariaren separata bat eta erakusketa bat. Hori guztia izan zen astelehenean, apirilaren 13an, Sarako Idazleen Biltzarrean Euskaltzaindiak egin zuen ekarpena. Emaitza, oro har, ona eta arrakastatsua izan zen: Biltzarraren XXVI. edizio honetan 150 idazletik gora bildu ziren, eta ehunka irakurle.

Euskaltzaindiak lan hauek aurkeztu zituen:

Aurkezpenean hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Henri Duhau, Txomin Peillen, Jean-Louis Davant eta Aurelia Arkotxa.

 

 

Apirilaren 13an, goizeko 11:30ean, Artzain beltxaren neurtitzak liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI.  Biltzarrean.

Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren laugarren zenbakia da eta Henri Duhauk paratu du. Bildumaren lehen liburukian, Henri Duhauk Zaldubiren prosa aurkeztu zigun, eta orain, berriz, bertso eta koplak ematen dizkigu ezagutzera, faksimil bidez, Zaldubik idatzi zituen bezalaxe.

"Guziek miresten ahal ditugu Adema-Zaldubiren idazkera eta kaligrafia. Miatu ditugu haren mila orrialdez goiti eta denak berdin onak! Zinez, holako euskarazko eskuizkriburik ez da maiz aurkitzen: hainbertze orrialde eta denak hain garbiki ezarriak!"

Liburuaren aurkibidea 39,71 Kb

Apirilaren 13an, goizeko 11:30ean, Biziaren hiztegiaz liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean.

Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zazpigarren zenbakia da eta Txomin Peillen euskaltzain osoak idatzi du. Hiztegi hau Bordelen, 1981ean, Txomin Peillenek irakurri zuen semantika tesiaren ondokoa da. Egilearen esanetan, lan hau hizkuntza ezagutzeko eta aberasteko bide bat da.

"Euskaldun zaharrek biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten irudi bereziaren berpizten saiatuko naiz. (...) Azkenik, saiatuko naiz biologiaren hiztegitik abiatuz, eta euskalki batzuekin erakusten nola biziaren hiztegia hiztegi orokorraren iturri nagusi bat izan den".

Liburuaren aurkibidea 47,75 Kb

Apirilaren 13an, goizeko 11:30ean, Zuberoako literaturaz. Antologia laburra liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean.

Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Lan honetan, Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen digu Davantek, eta, besteak beste, XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du.

"Zuberoako literaturaz jadanik hor daude batetik Txomin Peillenen Zuberoako itzal argiak liburua, XV, XVI eta XVII. mendeak aipu dituena, bestetik XX. mendekoez nire Zuberoako idazle zenduak. Bien artean hutsune bat badago, XVIII. eta XIX. mendeak izkutuan uzten dituena (...)"

Liburuaren aurkibidea 48,69 Kb

Apirilaren 3an, Donostian, Euskaltzaindiak Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua aurkeztu zuen. Liburuak Arrue zenaren 30 lan -hitzaldi eta hitzaurre- biltzen ditu eta Antonio Zavalak egin zuen azken lana da. Hori dela-eta, aurkezpenean, Arrueren izenak eta presentziak ez ezik, Zavalarenak ere oihartzun berezia hartu zuen. Hizlari guztiek azpimarratu zuten bion arteko harremana, biek egindako lana, biek zabaldutako bidea.

Euskaltzainburuak esan bezala, Akademiak Antonio Arrueri hau bezalako lan bat zor zion. Lan hori Antonio Zavala zenaren eskutik etorri zaigularik, Donostian egindako aurkezpena bion omenezko ekitaldi xumea ere izan zen.

Libururako Antonio Zavalak idatzi zuen aurkezpena ekartzen dugu hona, bai eta aurkezpenean izan ziren hiru hizlarien hitzak -Andres Urrutia, Joxemari Iriondo eta Juan Mari Arrue- ere.

Antonio Zavalaren hitzaurrea 86,82 Kb

 
Gaur, Euskaltzaindiak Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua aurkeztu du Donostian. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bosgarren zenbakia da.
 
Antonio Arrue euskaltzaina zenaren hitzaldi eta hitzaurreen bilduma eskaintzen den lan hau Antonio Zavala euskaltzain oso zendu berriak paratu zuen. Andres Urrutiak gogoratu duen bezala, zoritxarrez, "liburua argitaratzeko puntuan zegoela, Antonio Zavala mundu honetatik joan zaigu. Hark atondu eta eskuan eduki ezin izan zuena, izan bekigu guri haren eta Arrueren oroigarri egokia".

Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Jose Mari Iriondo euskaltzain urgazle eta Antonio Zavalaren kolaboratzailea; eta Juan Mari Arrue, Antonio Arrueren zenaren semea izan dira aurkezpenean.

 

Euskaltzaindiak martxoaren 26an egin zuen, Urkiolan (Abadiñon), hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, etrusko eta etzun hitzen artekoak.

Exonomastika. Europako hiri nagusiak araugaian Alfabeto zirilikoa erabiltzen duten estatuetako hiri nagusien zerrenda onartu zen.

Mikel Atxaga kazetari, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea omendua izan zen atzo, apirilaren 1ean, Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Mikel Atxaga bidegilea izeneburuko liburua aurkeztu zen. Bertan, Atxagaren bizitza eta obra bildu ditu Elixabete Garmendia kazetariak. Azken 10 urteotan, Mikel Atxaga bera izan da Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria.

Omenaldian, Xabier Euskitzek egin zituen aurkezpen lanak. Harekin batera, hauek mintzatu ziren: Miren Azkarate jarduneko Kultura sailburua, Patxi Baztarrika jarduneko Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Elixabete Garmendia. Azkaratek eta Baztarrikak euskaldun makila eman zioten Mikel Atxagari. Jose Luis Lizundia diruzaina izan zen Euskaltzaindiaren izenean.

 

Euskaltzaindiaren eta Bordeleko Michel de Montaigne III Unibertsitatearen artean sinatutako hitzarmen bati esker, Jean Saroihandiren artxiboa digitalizatu da osorik eta ikerleen esku dago Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Pirinioetako hizkuntza eta hizkera guztiei buruzko materialak biltzen ditu. Guztira 74.000 irudi dira, horietatik heren bat euskarari buruz.

Bihar, apirilak 3, eguerdiko 12:00etan,  Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Donostian, Doctor Camino liburutegian. Antonio Arrue euskaltzaina zenaren hitzaldi eta hitzaurreen bilduma eskaintzen da lan honetan. Liburua Antonio Zavala euskaltzain oso zendu berriak paratua da.

Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bosgarren zenbakia da.

Antonio Arrue hizlari aparta izan zen, bizia eta trebea. Hitzaldi asko eman zituen han-hemenka, eta askotan, jendaurrean hitz egin baino lehen, paperean idazten zituen bere mintzaldiak. Lan horiek dira, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, liburu hau osatzen dutenak.

Liburuaren aurkibidea 31,21 Kb

Martxoaren 24an, Santi Onaindia jaio zeneko mendeurrena bete zen.

Santi Onaindia 1909ko martxoaren 24an jaio zen, Amoroton (Bizkaia). Aita karmeldarra, idazle eta itzultzaile emankorra, ohorezko euskaltzaina ere izan zen, 1979an izendatua. Karmel eta Olerti aldizkariak zuzendu zituen. 1996ko otsailaren 11n hil zen, Euban (Bizkaia).

Luis Baraiazarra euskaltzain urgazleak "Santi Onaindia euskal letrei emana" izeneko artikulua argitaratu zuen, Karmel aldizkariaren 214. zenbakian. Artikulu hori ekartzen dugu gaur hona.

Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak. Urkiolan egin den osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin du Akademiak.

Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatua izan zen Xarles Videgain.

Otsailaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Jean Haritschelhar euskaltzain emerituak Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzain emeritu zenaren hilberri-txostena irakurri zuen.

 

Martxoaren 22an, Santiago Ezkerra Beltza euskaltzain urgazlea hil zen Madrilen, 83 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizuna martxoaren 24an izan zen, Etxarri Aranatzen.

Santiago Ezkerra Etxarri Aranatzen jaio zen, 1925eko maiatzaren 6an. Euskaltzain urgazlea zen, 1957ko uztailaren 16an izendatua.

"Europako Udaberria" ekimenaren barruan, Euskaltzaindiak euskal kultura sustatzen duen egitekoarekin eta euskarak Europan duen tokiarekin lotutako zerbait aurkeztu nahi zien Gasteizko Sagrado Corazón Ikastetxeko  Batxilergoko 2. mailako ikasleei, eta Aurelia Arkotxa euskaltzaina gonbidatu zuten asmo horrekin. Arkotxa martxoaren 17an izan zen ikasketxean.

Arkotxak bere bizitza erakusgarri erabili zuen, txikitandik aurrean jarri zitzaizkion hiru errealitate linguistikoak -euskara, frantsesa eta gaztelania, hurrenez hurren- nola hartu zituen eta nola bizi dituen kontatuz, eleaniztasunak gizakiari dakarkion aberastasuna azpimarratzeko, dena ere euskararen geografiez, muga diren eta muga ez diren mugez, Euskaltzaindiaren sorrera eta gaurko lanez, idazlearen eta argazkilariaren begiradaz... hamaikatxo gaiz ondurik.

"Ortzegunean, martxoak 26, Iparraldeko HERRIA astekariak plazaratu du bere 3000. zenbakia. Lau orrialdeko gehigarri berezi batekin.

Gauzak xuxen xuxena erran behar, 3000-ko kontu hori hein bat okerra dago haatik. Aste huntako HERRIA 3295. behar laiteke. Zer gertatu da? HERRIA sortu zen 1944-ean, Piarres Lafitte apez euskaltzaina zuzendari. Bost urteren buruan, 1949-ko udazkenean, erabaki zen itxura berrituko zitzaiola eta aldaketa horren seinale nolazpait ondoko urtarrilaren 5-ekoa atera zen sailkapena berriz hasiz, aste hartako HERRIA lehena balitz bezala..."

Horrela hasten da Jamattitt Dirassar Herria astekariko zuzendari eta ohorezko euskaltzainak Plazaberrirako idatzi duen testua.

Dialectologia aldizkari elektronikoaren bigarren zenbakia argitaratu da. Besteren artean, Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Videgainen artikulu bat publikatu da: "Le projet Bourciez: traitement géolinguistique d'un corpus dialectal de 1895". Aldizkaria Bartzelonako Unibertsitateak argitaratzen du. Aurrekoetxea eta Videgain euskaltzain urgazleak eta Euskaltzaindiaren "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa" egitasmoko kideak dira.

Edouard Bouciez-ek 1895. urtearen inguruan, seme prodigoaren parabolaren itzulpenekin, jasotako "Recueil des Idiomes de la Région Gasconne" bildumako 150 euskal testuetatik abiatuz, Ipar Euskal Herriko hizkeren sailkapen dialektologikoa aurkezten da aipatu lanean.

Martxoaren 16an, 2008ko Resurrecion Maria Azkue Literatur sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

Urtero gertatzen den legez, ekitaldira, neska-mutilak ez ezik, guraso eta irakasleak ere etorri ziren. Euskaltzaindiaren eta BBK-ren izenean, guztiei eskerrak eman zizkien Euskaltzainburuak bai euren presentziagatik, bai eta idazle gazteei literaturara hurbiltzeko egiten duten ahaleginagatik ere; berariaz eskertu zuen Euskaltzainburuak epaimahaikoen lana. Sari honetan BBK-k duen partaidetza ere nabarmendu zuen Andres Urrutiak, eta hala esan zion Gorka Martinez BBK Fundazioko buruari, hain zuzen ere BBK-ri esker antolatzen baitira literatur sari hauek.

Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Yolanda Arrieta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren. Bion hitzak hona ekarri ditugu.

Martxoaren 16an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

Hauek dira 2008ko saridunak:

A mailan, narrazioan: lehen saria: "Zabaletaren autobusa", Maialen Watzinger; bigarren saria: "Tximiniako uso zuria", Libe Galdos; hirugarren saria: "Indiana Jons-en azken abentura", Maialen Akiz.

A mailan, olerkian: lehen saria: "Zuretzat", Elena Casirain; bigarren saria: "Urtaroak", Lorea Bosc; hirugarren saria: "Maitasuna beti ez da berdina", Oihane Zugarramurdi.

B mailan, narrazioan: lehen saria: "Mendian gora", Iraitz Ugalde; bigarren saria: "Pareta bezain zuri",  Iraitz Ugalde; hirugarren saria: "Guzizco Jaun noble", Aritz Urruti.

B mailan, olerkian: lehen saria: "Hego haizea", Irati Mogollon; bigarren saria: "R.I.P. Poesia", Iraitz Ugalde; eta hirugarren saria: "Betiere", Leire Arenas.

Martxoaren 12an, AEK-k Korrika 16 aurkeztu zuen gizartearen aurrean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Martxoaren 26an hasiko den euskararen aldeko aurtengo lasterketaren zehaztasunak Edurne Brouard arduradunak eman zituen gizarte eragileen aurrean eta, besteak beste, Korrika 16ren helburuak azaldu zituen: batetik, kanpotarrak euskarara hurbiltzea, eta bestetik, euskara erabili behar dela azpimarratzea. Aurkezpenean, Joan Maiak zuzendu duen Bidaia intimoak dokumentalaren pasarte batzuk ere ikusi ziren.

Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Juanjo Zearreta kudeatzailea eta Pello Telleria idazkariordea izan ziren aurkezpenean.

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! lelopean burutuko den Korrika 16 Tuteran hasiko da, martxoaren 26an, eta Gasteizen amaituko, apirilaren 5ean.

Martxoaren 11n, Victor Mallet jauna Euskaltzaindian izan da euskara eta Euskaltzaindiari buruzko informazio bila. Financial Times aldizkariko kazetari hori hiru egunez egongo da Euskal Herrian. Andres Urrutia euskaltzainburuarekin bildu da Akademiaren egoitzan, Bilbon.


Otsailaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Maria Pilar Lasarte euskaltzain urgazleak Milagros Bidegain euskaltzain urgazle zenaren hilberri-txostena irakurri zuen.


Otsailaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Jacques Etxeberriren omenezko hilberri-txostena irakurri zuen Piarres Xarritton euskaltzain emerituak.

Otsailaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Henrike Knörr zenaren omenezko hilberri-txostena aurkeztu zuen Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak.

 

Euskaltzaindiak otsailaren 27an egin zuen, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian, hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, estheticienne eta etorberri hitzen artekoak.

Exonomastika. Europako hiri nagusiak araugaian Alfabeto zirilikoa euskarara aldatzeko transkripzio-irizpideak onartu ziren eta, Alfabeto zirilikoa erabiltzen duten estatuetako hiri nagusien zerrenda aurkeztu.

Azken urte hauetan Euskaltzaindiak "D" Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria izeneko titulua eman izan die araberako azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleei.

Hori dela eta, honako hauek adierazi nahi ditu Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak:
A) Euskaltzaindiaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barnean, Euskaltzaindiak lagundu dio Euskararen Erakunde Publikoari hizkuntza gaitasuna egiaztatuko duen agiri baten garatze-bidean.

Hortaz, Euskaltzaindiak "D" titulua emateko eskubideak gordez, ez du oraingoz beste deialdirik egingo "D" titulua azterketak eskuratzeko.

B) Iparraldean, bistan denez, hizkuntza-gaitasuna froga zezakeen azterketa publikorik ez izanik, 2008 arte segitu du Akademiak "D" Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria banatzen azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleen artean.

Lurralde horretan euskara gaur egun ere ofiziala ez den arren, azken urte hauetan Euskararen Erakunde Publikoa pixkanaka indartuz joan da, eta 2009tik aitzina berak antolatuko ditu Iparraldean euskararen gaitasunari dagozkion beste titulu berriak.

C) Euskaltzaindiak begi onez ikusten du Iparraldean agintari publikoek beren gain hartzea sail horri dagozkion erantzukizunak.

D) Era berean, Euskaltzaindiak eginahalak eginen ditu, Euskararen Erakunde Publikoarekin solastatuz, Euskaltzaindiaren "D" tituluaren jabe direnek baliokidetza egokia aurki dezaten hemendik aitzina Iparraldean antolatuko diren gaitasun agiri berrietan.

E) Bestaldetik ere, Euskaltzaindiak bere gain hartzen du, orain arte bezalaxe, Iparraldean eman dituen "D" Mailako Hizkuntza Gaitasuna Agiriaren eskuratzaileentzako zerbitzuak ematea, nola kopiak egitea hala bestelako premiei erantzutea (eskuratzaileen erregistroa eta abar) .

Donostian, 2009ko otsailaren 13an.

Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa (2009) berritu du Unesco erakundeak. Atlas honen helburua da desagertzeko zorian dauden hizkuntzen inguruan atentzioa deitzea, politikarien, komunitate linguistikoen eta, oro har, herritarren artean munduko hizkuntza aniztasuna babestearen aldeko jarrera hedatzea, eta munduan desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzekin eta aniztasun linguistikoarekin gertatzen dena azaltzea. Egia esan, informazio oso erabilgarria ematen da atlasean. Modu interaktiboan, oso erraz lortu daiteke munduan zehar arriskuan dauden hizkuntzen egoerari buruzko informazioa.

Aniztasun linguistikoa izan da gure munduaren berezitasunetariko bat. Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako. Gure esku dago: edo nazioarte mailan hizkuntzekiko politikak eta jarrerak aldatzen ditugu, edo orain arteko hizkuntza aniztasuna desagertu egingo da, eta gure bizi-kalitatea murriztuko.

Otsailaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak Jose Ignazio Telletxea Idigorasen hilberr-txostena irakurri zuen.

Otsailaren 23an, Andres Urrutia euskaltzainburua, Andoni Sagarna Iker sailburua eta Juan Jose Zearreta kudeatzailea Bartzelonan izan ziren, eta Institut d´Estudis Catalans-en egoitza bisitatu. Han, hauek hartu zuten Euskaltzaindiaren ordezkaritza: Salvador Giner presidenteak eta Joan Martí Secció Filològicaren presidenteak.

Bilerak xede bikoitza zuen: batetik, Hiztegigintzaren zein kudeaketaren arloetako gaiez aritu ziren eta bi erakudeen arteko elkarlana sendotzeko asmoa azaldu zen, proiektu zehatzen bidez.

Bestetik, euskaltzainburuak IEC-ko eta Secció Filològicako buruak gonbidatu zituen Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta aurten egingo diren ekitaldietan parte hartzeko.


Gaur, otsailak 27, Gipuzkoako Foru Aldundian, ageriko bilkura egin du Euskaltzaindiak, eta azken urtean hil diren sei euskaltzain -oso, ohorezko eta urgazle- hauek omendu ditu:

  • Milagros Bidegain euskaltzain urgazlea. Maria Pilar Lasartek irakurri du.
  • Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea. Joseba Intxaustik landu du.
  • Jacques Etxeberri euskaltzain urgazlea. Piarres Charrittonek egin du.
  • Henrike Knörr euskaltzain osoa. Jose Luis Lizundiak egin du.
  • Xabier Diharce "Iratzader" euskaltzain emeritua. Jean Haritschelharrek irakurri du.
  • Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzaina. Adolfo Arejitak landu du.

 

 

Gaur, otsailak 27, Euskaltzaindiak Donostian egin duen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan da. Xarles Videgain proposatua izan da.

2007ko azaroaren 30ean, Bilbon egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Txomin Peillen. Horren ondorioz, 2008ko abenduaren 19an, Pasaian egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zen.

31. domina-hutsartea betetzeko, Xarles Videgain euskaltzain urgazlea proposatu dute Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek.

Martxoan egingo den osoko batzarrean egingo da bozketa.

 

Otsailaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, hil diren euskaltzain hauek omentzeko: Milagros Bidegain euskaltzain urgazlea, Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea, Jacques Etxeberri euskaltzain urgazlea, Henrike Knörr euskaltzain osoa, Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzain emeritua eta Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzaina.

UNESCOk ezagutzera eman berri duen diagnostikoaren arabera interpretatzen ahal dugu euskara, azkeneko zortzi urteotan, ospitaleko arta intentsiboko gunetik atera eta kontuzko egoerako gela batera pasatu dela. Berri ona ala txarra? Gaixo baten kasuan, dudarik ez dago halako berria pozgarria izaten dela bere familia eta hurbilekoentzat.

Erronka eta erantzukizun handia dute zeregin honetan hiru lurralde administratibo horietako hizkuntz politikaren ardura duten gobernuek. Aldi berean, ezin dugu alde batera utzi UNESCOk hizkuntzen egoeraren neurketa horretarako erabiltzen duen bertze irizpide bat, hots, hiztunek bere hizkuntzarekiko duten jarrera. Irizpide honen baldintzak bete-betean harrapatzen gaitu. Baldintza horren erantzukizuna gutako bakoitzarena da, norberak bere burutik hasita eman behar duen erantzuna, alde batera eta bertzera begira inolako errudunik bila hasi gabe.

Otsailaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 16:00etan, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, "Agirre Asteasukoaren Eracusaldiac: sermoia mintzaira-ekintzaren produktu historiko gisa" izeneko tesia irakurriko du Miren Arantzazu Ozaeta Elorzak.

Lana Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean burutu da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.

Oroitz Jauregi saridun suertatu da Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sarian, Giza Zientzien jakintza-arloan. Tesiak "Euskararen silaba: egitura eta historia" du izena eta Miren Lourdes Oñederrak eta Joseba Lakarrak zuzendu dute.
"Ikerketan, silabaren azterketak euskararen ezagutza sakondu eta hedatzea dakarren neurrian, silabak azterketa linguistikoan, eta batez ere, fonologikoan duen garrantzia azpimarratu da"

Ekaitz Agirregoitiak irabazi du Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Saria, Osasun Zientzien jakintza-arloan. Tesiak "Opioide hartzaileak (delta, kappa, mu) eta kannabinoide hartzaileak (CB1, CB2) giza espermatozoideetan espresatzen dira eta haien mugikortasunean eragiten dute" du izena eta Jon Irazusta Astiazaranek zuzendu du.
"Ikasketa guztiak euskaraz egitea lortu arren, gradu ondokora heltzean erdara hutsez ikastera behartzen gaituzte. Gero, zori eta azarearen arabera zuzendari erdalduna edo elebiduna egokituko zaizu eta horrek, hizkuntzari dagokiola, zure jarduera osoa erabat baldintzatuko du. Eta horri guztiari gehitzen badiogu euskarazko material-eskasia, euskarazko zuzentzaile-eskasia, euskararekiko konplexuak eta 4-5 urtetako ikerkuntza-aldiak sortzen duen nekea, azkenean nor egongo da prest tesia euskaraz lantzeko?"




Patxi de la Hoz Mendezek irabazi du Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Saria, Zientzia Esperimentalen jakintza-arloan. Tesiak "Denbora finituan singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko azterketa" du izena eta Luis Vega González izan da zuzendaria.

"Unibertsitate mailan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan, egunero euskara erabili behar dugun irakasleok erreferentzia gehiago edukitzea eskertuko genuke. Dagoeneko, material interesgarri batzuk prestatu badira ere, ondo legoke gure lana gehiago koordinatzea, besteek egin duten gauzen berri edukitzea, pixkanaka-pixkanaka adostasunak bilatzeko, terminologia eta estilo aldetik".


Itxaro Borda Lapurdiko idazleak eta Pier Paul Berzaitz Zuberoako kantariak Arnaut Oihenarten olerkiak errezitatu eta kantatu zituzten, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan eman zuten errezitaldian. Ekitaldia Bilbo Zaharra Forumak antolatu zuen otsailaren 12an.

"Poemak eta kantak" izeneko zikloaren barruan sartu zen errezitaldia. Aurreko astean, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin izan ziren.

 

Ane Larrinaga Renteriak irabazi du  Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Saria, Gizarte- eta Lege-Zientzien jakintza-arloan. Tesiaren izenburua "Kulturgintza esparruko eragileen tradizio intelektualak: kulturgileak gizarte mugimenduetan" da eta Mila Amurrio Velezen zuzendaritzapean burutu du.

"Euskalgintzarekiko interesak bultzatu ninduen kulturgileek gaur egungo gizarteetan eta, bereziki, mugimendu sozialetan dauzkaten eginkizunak ulertzen saiatzera. Lan enpirikoan, berriz, euskalgintzan intelektualek hizkuntzari buruz sortu dituzten diskurtsoak eta irudikapenak aztertu nituen."

 

Francisco de la Hozek, Ekaitz Agirregoitiak, Oroitz Jauregik eta Ane Larrinagak irabazi dituzte Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak.

2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria" sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da, eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa teknikoak; Osasun zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak. Irabazleek Xabier Laka eskultorearen oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko dituzte.

Gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan, sarituen izenak jakinarazi dituzte Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak. Hauek dira:


• Zientzia Esperimentalen jakintza-arloa: Francisco de la Hoz Mendez
• Osasun Zientzien jakintza-arloa: Ekaitz Agirregoitia Marcos
• Giza Zientzian jakintza-arloa: Oroitz Jauregi Nazabal
• Gizarte Zientzien jakintza-arloa: Ane Larrinaga Renteria
• Ikasketa Teknikoen jakintza-arloa: saririk ez ematea erabaki da.

Euskaltzaindiak 2008ko Azkue Sariko epaimahaia osatuko duten pertsonak izendatu ditu.

Hauek dira:

A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.

B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta  eta Kirmen Uribe.

Martxoan jakinaraziko dira sarituen izenak.

Otsailaren 5ean, Bilbo Zaharra Forumak antolatuta, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek poesia eta musika uztartu zituzten, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan egin zuten errezitaldian. Saioa "Poemak eta kantak" izeneko zikloaren barruan sartzen da.

Otsailaren 4an, Frisieraren Akademiako Alex Riemersma eta Cor van der Meer jaunak Euskaltzaindian izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren burua eta euskaltzain osoa den Mikel Zalbideren eskutik.

Xabier Kintana idazkariak eta Pello Telleria idazkariordeak erakutsi zieten Euskaltzaindiaren egoitza eta Akademiaren jardunaren berri eman.

Urtarrilaren 29an Petra Socolovsky andrea Euskaltzaindian izan zen, euskarari buruzko informazio bila. Suediako SUERIGES Irratiko kazetaria da eta SPRÄKET programaren arduraduna. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariarekin bildu zen.

Gai hauekiko elkarrizketa izan zen: batetik, euskararen historia, Europako hizkuntzen artean euskarak duen nortasuna edo dituen ezaugarriak hizkuntza indoeuroparra ez den aldetik; bestetik, euskararen gaur eguneko egoera soziologikoa.

Argia aldizkariak Mikel Atxaga kazetari eta euskaltzain urgazleari eman dio aurtengo Merezimenduzko saria. Sari-emate ekitaldia urtarrilaren 30ean izan zen, Lasarte-Orian.

 

Euskaltzaindiak urtarrilaren 30ean egin zuen, Bilbon, egoitzan, hileko batzarra.

Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, establezimendu eta estentsibo artekoak.

Exonomastika. Europako hiri nagusiak araugaiaren I. zerrenda onartu zen eta "Alfabeto zirilikoa euskarara aldatzeko transkripzio irizpideak" aurkeztu.

Beñat Oihartzabal Euskaltzaindiaren buruordeak jaso du 2008ko Baiona Hiriaren Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari-emate ekitaldia urtarrilaren 31n egin zen, Baionako Herriko Etxean.

 


 

Gaur (2009-01-29) goizean, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan, PuntuEus elkarteak bere burua aurkeztu du prentsaren aurrean.

Elkarte berri horren xedea Interneteko .eus domeinua lortzea da, euskararen eta euskal kulturaren identitate-zeinua izan dadin. Dagoeneko lortua dute beren hizkuntza eta kulturarentzat katalanek .cat domeinua eta guk ere antzeko bidea urratu nahi genuke.

 

2007ko abenduan Euskaltzaindiak Gratien Adema "Zaldubi"-ren omenezko ageriko bilkura egin zuen, Senperen, haren jaiotzaren mendeurrenean. Bilkura horretan irakurri ziren txostenak ageri dira berrikitan argitaratu den EUSKARA aldizkarian (2007, 3).

Hona ekartzen dugun Mikel Zalbideren "Iparraldeko euskalgintza, XIX. mendearen bigarren erdian: Zaldubi eta bere garaia" izeneko txostena ere Senperen aurkeztu zen, eta gero osatu.

Mozilla Firefox nabigatzaileak badu gehigarri bat Euskalbar deritzona. Horri esker erraz egin daitezke kontsultak hainbat hiztegi eta corpusetan (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia 3000, etab.). Tresna horien artean dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua ere.
Bada denbora bat Euskalbar-en bidez Hiztegi Batua kontsulta daitekeela. Azken aldi honetan, ordea, ezin zen erabili, Euskaltzaindiak bere webgunea aldatu izanak Euskalbar-en aldaketa batzuk egitea eskatzen zuelako.
Zorionez Euskalbar garatzen eta mantentzen dutenek Euskalbar 3.3 bertsioa atera dute eta berriro egin daitezke kontsultak Hiztegi Batuan gehigarri horren bidez.

Bidenabar, esan nahi genieke tresna hori ezagutzen ez dutenei oso erabilgarria dela eta doan jaits dezaketela helbide honetatik: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811.



Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskaltzaindiak esparru hitzarmena sinatu dute gaur Arrosadiako campusean bi erakundeen arteko lankidetza areagotzeko xedez. Hitzarmena Julio Lafuente errektoreak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute eta ondoren bi erakundeetako ordezkariek lan bilera egin dute.

Euskaltzaindiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak 25 urte bete zituela eta, urte horietan guztietan hainbat arlotan zer gertatu den aztertu zuen 2007ko azaroaren 23an, bere XI. Jagon Jardunaldietan.

Legearen atal batek hezkuntza-mundua du jomuga. Akademia, horren garrantziaz oharturik, galdera hauei erantzuten saiatu zen: zer egoeratan zegoen euskara orain dela 25 edo 30 urte, gizartean eta eskola-munduan? Zer egin da ordutik hona hezkuntza-alorrean? Zer egoeratan gaude orain, eskolan eta gizartean? Zer lehentasun plantea liteke aurrera begira, ebaluazio horren argitan?

Txomin Peillen euskaltzain emerituak Agosti Xaho saria jaso du. Saria Agosti Xaho Kultur Ekartearen Elixabete Piñol presidentearen eskutik jaso zuen, urtarrilaren 10ean, Baionako Fakultatean egin zen ekitaldian. Elixabete Piñolek azaldu bezala, bizitza guztian egindako lanagatik eman diote saria.

 

Antonio Zavalak, Xabierrera bisitan joaten ginen bakoitzean, gazteluaren aurreko plaza hartan, esaten zigun:

-Hementxe jaio zen Auspoa.

Gaur, pitxi horiek obra erraldoi bezain preziatua osatzen dute. Izarra, berriz, Xabierren gelditu da. Berrogeita hamabost urte geroago, hantxe ehortzi dezaten, Auspoa sortu zen lekuan, izarraren jarraitzaile zintzo izan den Antonio.

 

 


Hitzetan sinistu behar badugu, hitz-biltzaile aparta izan da Antonio Zavala. Hitz soilak, alabaina, deusezak dira, hizkeraren katean josten eta ehotzen ez badira. Bilbadura sendoa da, hortaz, hizkuntzarena, ahozkoa zein idatzizkoa, adierazpide egokia lortzeko asmotan.

Ukaezina da, bestalde, Zavalaren zereginetan, ikertzaile-sena; eta emaitza, berriz, luze, sakon eta zabala, euskaraz eta gaztelaniaz, bizitza oso baten erakustaldi eta irakasbide.


Ostiral arratsalde-arratsean, 2009ko urtarrilaren 2an hil zen Antonio Zavala jesulagun ezaguna, gure lagun eta adiskide mina eta Auspoa sail harrigarriaren hauspoa, arnasa eta bizi-emailea berrogeita hamar urte emankor eta handi honetan.
Ez beti gustura, gehienetan gure aitormen handirik gabe, iturriaren berririk eman nahi ez duen harrapakari askoren erasopean, baina berari gustatzen zitzaion lana egin du Antoniok joan deneko berrogeita hamar urte pasa honetan. Eta horren poza eraman du, ezbairik gabe.



Antonio Zavala Etxeberria euskaltzain osoa ostiral gauean, urtarrilaren 2an, hil zen Iruñean, 80 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur, urtarrilaren 4an izango da, Xabierren.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper