Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez gain, Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Akademiaren Argitalpen Katalogoa ingelesez ere kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren webgunean, gaurtik aurrera.

EODA deitutako datu-basean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: pertsona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).

Argitalpen katalogoa liburuz eta aldizkariz osatua dago. Kontsulta egiterakoan, liburu guztien oinarrizko informazioa eskaintzen da: egilea, bilduma, editorea, hizkuntza, prezioa eta gaia. Katalogoa gaika antolatu da: Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala: Euskera; euskal literatura klasikoa; Linguistika; Soziolinguistika; Onomastika eta Toponimia; hiztegiak eta izendegiak; Gramatika arloa; euskaraz trebatzeko irakurgaiak; Dialektologia; Euskaltzaindiaren lan instituzionala; sarituriko literatura lanak (BBK-Euskaltzaindia); katalogoak; euskal aditzarekiko ikerketak (Pedro Irizar); eta bestelakoak.

web ingelesa txikia

This content has been locked. You can no longer post any comment.