Urtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2012an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko:
- Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1929-2012) euskaltzain urgazlea. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak txosten bana irakurri zuten.
- Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzaina. Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurri zuen.
- Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen.
Hona hemen Miren Azkarate euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Karmele Esnalen omenez.
Bestalde, hemen irakur daitezke Andres Urrutia euskaltzainburuak ekitaldian esan zituen hitzak.
Miren Azkarate: "Karmele Esnal Zulaika: andereño Karmele" (PDF, 150,34 KB)