Euskaltzaindiak, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak eman nahian, bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu. Hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituen argitalpenak Paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu. Modu honetan Euskaltzaindiak erosleekiko harremana erraztu eta hobetu nahi du. Hala ere, orain arteko bideak hobesten dituen bezeroak, erakundearen telefonoa eta posta elektronikoa erabili ahal izango ditu.

paypal2 txikia2

Paypal Internet bidez ordaintzeko oso hedatua dagoen bitarteko azkarra eta segurua da.

Segurua da, bezeroaren informazio finantzarioa segurtasun sistema egokiekin bildu eta babesten duelako. Are gehiago, informazio hori ez du saltzailearekin partekatzen. Eta azkarra da, bezeroak, Paypal kontu bat sortu ostean, ez duelako salmenta bakoitzeko bere datu ekonomikorik sartu behar. Horretaz gain, malgutasuna ere eskaintzen du, erosleak bere kreditu/zor-txartela edo kontu korronte zenbakia baliatu ahal izango baititu.

Bezeroak Euskaltzaindiko argitalpen bat erosi nahi duenean, argitalpenaren fitxaren ondoren datorren Egin Eskaria atalera joan behar du. Bertan, kopurua zehaztu eta bere NAN/IFK zenbakia adierazi beharko du, Euskaltzaindiak faktura egin diezaion. Euskaltzaindia, legez, salmenta guztien faktura egitera derrigortua dago. Fakturan argi zehaztuko da, produktua Paypal bidez ordaindua dagoela. Jarraian Erosi PayPal bidez atalera joan beharko du, eta bertan zer kontzeptu fakturatzen den adieraziko zaio, ordainketa gauzatzeko bi aukera emanez: PayPal-en erregistratu eta kontu bat sortuz; edo, erregistratu gabe eta gonbidatu gisa, bere kreditu-txartelarekin, ordaintzea. Behin ordaindu ondoren, eroslearen eta saltzailearen helbide elektronikoetara mezu bana helduko da. Jarraian, Euskaltzaindiak bezeroari eskatu dion produktua eta ordain-agiria, hiru eguneko epean, helaraziko dio.

This content has been locked. You can no longer post any comment.

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi