Ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egin zen Burlatan, Udal Parkeko Jauregian. Euskaltzaindiak parte hartu zuen, eta egitasmo bi aurkeztu: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC). Akademiaren ordezkariak hauek izan ziren: Adolfo Arejita bi egitasmo horietako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.
Hona hemen EHHA egitasmoa aurkezteko eman zuten hitzaldia.