Apirilaren 9an, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua.
Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu:
- Xiberoko Antzertia edo Pastorala. Bilduma: Euskaltainak, 17. Egilea: Junes Casenave-Harigile
- Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk. Bilduma: Euskaltzainak, 16. Prestatzailea: Henri Duhau
- Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Bilduma: Jagon, 15. Egileak: Erramun Baxok - Jean Baptiste Coyos
- Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque. Bilduma: Iker, 27. Prestatzailea: Xarles Videgain
Honen guztiaren aurkezpena goizeko 10:25ean izango da, Sarako polikiroldegian.
Xiberoko antzertia edo pastorala
Bilduma: Euskaltzainak, 17
Egilea: Junes Casenave-Harigile
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Lan honetan Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azaltzen da: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar. Pastoralak tragedia bat eskaintzen du hiru zatitan eta zati horien nondik norakoa azatzen du Junes Casenavek bere liburuan.
Liburuaren aurkibidea 30,48 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.Bertze prediku batzuk
Bilduma: Euskaltzainak, 16
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Prestatzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzaileak: Senpereko Udala, EEP, Euskaltzaleen Biltzarra
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Hauxe da Duhauk bilduma honetan Zaldubiri eskainitako seigarren liburukia. Honetan hamalau prediku aurkezten zaizkigu. Hauetan orduko eliza katolikoaren irakaspenak, denbora bateko lekukotasun bikainak. Zaldubik eskuz idatzi bezala eta gaur egungo tipografriara moldatuak irakurri ahal izango ditugu.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Les jeunes, les loisirs eta la langue basque en Pays Basque Nord
Bilduma: Jagon 15
Egilea: Erramun Baxok, Jean-Baptiste Coyos
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa, AEK
Hizkuntza: Euskara - frantsesa
Prezioa: 18 €
Lan honetan Euskaltzaindiak 2010 urteko XV. Jagon Jardunaldien karietara hautatu zuen "Gazteak, aisialdia eta euskara" aztergaia zehazten da, Ipar Euskal Herria lan eremutzat hartuz. Ikerketa honen xede nagusia hauxe da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren aurkeztea. Euskaraz eta frantsesez idatzia.
Liburuaren aurkibidea 51,45 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles)
Bilduma: Iker 27
Prestatzailea: Xarles Videgain
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Frantsesa
Prezioa: 18 €
Eugène Goyenechek 1966an Bordeleko Unibertsitatean defendatu zuen tesia. Lan honek hiru zati nagusi ditu: .lehenengoan 8.000 leku- eta pertsona-izen biltzen ditu; bigarrenean garaiko euskal lurraldeen antolamendu politiko-administratiboa deskribatzen du; eta hirugarren zatian, hizkuntzaren ikuspegitik hainbat ohar gaineratzen ditu. Xarles Videgain irakasleak Bordelen aurkeztutako dokumentua oinarri harturik argitalpen hau prestatu du. Frantsesez idatzita
Liburuaren aurkibidea 390,96 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.