Dialnet, mundu hispanikoan, sarrera libre eta doanekoa eskaintzen duen atari bibliografiko garrantzitsuenetarikoa da. Bere helburu nagusia, Interneten, gizarte zientzia alorretako literatura zientifikoari ikusgarritasun handiena ematea da. Horretaz gain, datu-base zabal eta eguneratua eskaintzen du, testu osoko edukiak txertatzea ahalbideratzen duena.
Esan bezala, Dialnet proiektua Errioxako Unibertsitateak kudeatzen du, eta bere garapenean, Espainia, Portugal eta Hego Amerikako hainbat erakunde elkarlanean ari dira.
Dialneten garrantziaz ohartarazteko, esan, 7.368 aldizkariren edukien berri ematen dela, guztira 3.310.832 artikulu; bestalde, 752.863 erabiltzaile ditu.
Gaur egun, Dialneten, Euskaltzaindiko Euskera agerkariko 2002-2009 bitarteko artikuluen erreferentzia ematen da. Arestian aipatutako hitzarmenak, Euskera agerkariak Dialneten izango duen presentzia puntu nagusi hauetan areagotuko du:
-
Agerkariaren ikerketa artikuluan testu osoa eskainiko da. Orain arte, argitaraturiko zenbaki guztiena, eta etorkizunean kaleratuko direnena ere.
- Agerkariko edukiak eguneratu ahala, Dialneteko alerta-sisteman iragarriko dira.
-
Ikuspegi formaletik, Dialnet zerbitzua Euskaltzaindiaren irudi korporatibora moldatuko da. Besteak beste, Euskera agerkariko kontsulta-eremuetan, Dialnet eta Euskaltzaindiaren logoak erabiliko dira, eta kontsultatutako zenbakia, Euskaltzaindiaren fondo bibliografikoetan duten kokapena zehaztuko da.