Hauek dira 2010eko saridunak:
A mailan, narrazioan: lehen saria: Ametsa beste amets batean, Maialen Uriarte; bigarren saria: Hiru urte, Garazi Alegria; hirugarren saria: Etorkizuna gurea da, Edurne Bilbao.
A mailan, olerkian: lehen saria: Sari hau eman gabe geratu da; bigarren saria: Aitortu, arren, Mikel Kaltzakorta; hirugarren saria: Naturaren zaindariak, Aritz Olarte.
B mailan, narrazioan: lehen saria: Hango hodei bat hemengo zeruan, Amaia Iturriotz; bigarren saria: Bizitza pintzeladetan, Elene Etxaniz; hirugarren saria: Angel, Irati Oregi.
B mailan, olerkian: lehen saria: Dortoken sekretua, Asier Baidola; bigarren saria: Maiteminduaren koplak, Anartz Agirre; hirugarren saria: Edan eta edan, Mikela Atxoarena.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.
Narrazioa eta olerkia sartzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Orotara, aurten 217 lan aurkeztu dira.
Bestalde, urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
- B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.
Lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz:
A mailan, narrazioan: Zeintzuk dira nire gurasoak?, Leire Akizu.