• Mendeurreneko lehen jardunaldia Baionako Herriko Etxean izanen da, irailaren 13an: 'Euskara batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018)'.
  • 1964an Baionan egin ziren bilkuren ekarpenak gogoratu eta aztertuko dira, goizetik hasi eta arratsalderaino.
  • Parte-hartzaileak: Jean-Louis Davant, Gexan Alfaro, Janbattit Dirassar, Joseba Intxausti, Itxaro Borda, Peio Jorajuria, Jose Luis Aizpuru, Aines Dufau, Joseba Garai, eta Naroa Gorostiaga.
  • Izen-ematea: irailaren 10era arte (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 0 559 256426/ 943 428050/ 94 4158155).

    baiona

Mendeurrena aitzakiatzat hartuta, Euskaltzaindiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018 eta 2019 bitartean. Euskararen lurralde guztietan egingo dira, Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin. Hain zuzen, lehena Baionan izanen da, irailak 13an. Euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena eztabaidatu eta aztertuko da bertan, goizetik eta arratsaldeko 16:30ak bitarte.

Euskara batua lotua baldin bada Arantzazuko egunekin (1968), aitzinetik bilkurak egin ziren euskara batuaren oinarriak lantzeko, eta horietan sartzen dira Baionan izan zirenak, 1964an. Baionak izan duen garrantzia markatzea eta orduan euskarari Euskaltzaindiak eman zion bultzada azpimarratzea da Mendeurrena abiaraziko duen jardunaldi honen helburu nagusia. Orduko ekarpen nagusiak gogoratuko dira, eta, geroari begira, Ipar Euskal Herritik begiratuta euskara batuak dituen erronkak identifikatzeko ahalegina egingo da.

Horretan saiatuko dira Jean-Louis Davant, Gexan Alfaro, Janbattit Dirassar, Joseba Intxausti, Itxaro Borda, Peio Jorajuria, Jose Luis Aizpuru, Aines Dufau, Joseba Garai, eta Naroa Gorostiaga.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh