• Bilbao 700 Fundazioak kontutan izan du Akademiaren ehun urteko jardun oparoa, eta gorazarre berezi bat egin nahi izan dio, zortzi eguzkilore 'landatuz' Euskaltzaindiaren egoitza nagusian (Plaza Barria, 15). Euskaltzaindiarekin batera, Indautxuko Eskola ere omenduko dute, bere mendeurrenean.
  • 1.300eko ekainaren 15ean Bilboko hiribildua sortzeko hiri-gutuna sinatu zen, eta urtero-urtero gogoratzen da hori aire zabalean edozenbat ospakizun antolatuz. Gau Zuria deitzen diote ospakizun horri.
  • Bi egunez (bihar eta etzi) egongo dira eguzkiloreak Akademiaren egoitza nagusiko aurrealdean.

    35302366 1316393471828361 2794647262871945216 n
    (Gaur bertan egin dute muntaia)

Bi egunez ospatuko da aurtengo Bilboko Gau Zuria. Hiriko espazio garrantzitsu askok ohiz kanpoko itxura izaten dute Gau Zuriari esker, eta Euskaltzaindiaren egoitza nagusiaren aurrealdea (Plaza Barria, 15) ere apainduta agertuko da egun hauetan, kolore biziko zortzi eguzkilore erakutsiko direla, asteburuan zehar.

Bestelako proposamenen artean daude musika, arte eszenikoak, literatura eta argi- zein soinu-ikuskizun deigarriak. Programa aberats honi esker, Bizkaiko hiriburutik ibiltzerakoan tokiko zein nazioarteko artisten artelanez gozatu ahal izango du bisitariak.

Bilbao 700 -III Millenium Fundazioa dirua irabazteko asmorik gabe sortutako erakundea da. Beraren xede nagusia da 2000. urtetik aurrera Bilbo Hiribilduaren sorreraren 700. urtemuga ospatzeko gauzatuko diren ekitaldi guztiak antolatzea, koordinatzea eta bultzatzea. 

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh