• Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego".
  • Patxi Uribarren Leturiaga (euskaltzain osoa): "Ustekabean hartu gaitu KARMEL aldizkarian dihardugunok Jose Antonio Artzeren heriotzak. Aurrerantzean ez dugu gure artean izango urteroko idazleen bileran. Ezingo dugu gozatu bere irribarre samurra. Euskara bihotzez maitatuz musika, olerki eta beste zenbait alorretan poza eta itxaropena sortu eta zabaldu zuen hau bezalako pertsonak arnas berriaren iturburu ditugu gure gizartearen bihotzean. Egiaren, transzendentziaren, Jainkoaren bila jardun izan duen pertsona samur eta maitagarria izan da. Hala gogoratuko dut nire oroitzapenean. Gogoan izango dugu, jakina, Karmel gure aldizkarian ere. Nire doluminik beroenak bere etxekoei nahiz inguruko lagun min guztiei".

    1200px Joxean Artze idazlea 2011n
    (Joxan Artze euskal sortzailea, aspaldiko argazki batean)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh