• Azaroaren 24an, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako Osoko bilkuran, Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak euskaltzain emeritu izaerara igaro ziren. Gogoratu behar da emeritu izaerara igarotzeko, 75 urte beteak izan behar dituztela euskaltzain osoek.
  • Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barne Erregelen arabera, bi euskaltzain oso emeritu izatera igarotzearen ondorioz, bi hutsarte aldarrikatu dira. Bi hutsarteok betetzeko proposamenak ondorengo bi Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek, eta hirugarren batzar batean egingo da bozketa. Beraz, abenduko eta urtarrileko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta otsaileko batzarrean gauzatuko da bozketa, non izendatuko diren euskaltzain oso berriak, euskaltzain osoen bozen nagusitasuna erdietsi ondoren. Euskaltzain osoa izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute; eta, proposamenaz batera, zerrenda bat egin behar da, hautagai bakoitzak dituen merezimenduak xeheki aipatuz.
patxi uribarren
(Patxi Uribarren)
JoanMariTorrealdai. ha
(Joan Mari Torrealdai)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh