• Ortzadar Saria emango diote, bihar, Euskadiko Artxibo Historikoan -Bilbo-, 19:30ean, "kultur sorkuntzan eta euskararen zabalkundean" egin dituen ahaleginengatik. Noticias Taldeko arduradunek azpimarratu dute "Iriondo beti izan dela komunikatzaile konprometitua", eta gogoratu dute Urrestillako kazetariak euskal komunikabideen hastapenetan eginiko ahalegin eskerga, batez ere "euskararen giza-pertzepzio positiboa berreskuratzen" eginiko esfortzua.
  • Iriondok Radio Popular de Loyola eta Radio San Sebastián-en hasi zuen bere ibilbidea. 70. hamarkadan Ez dok amairu taldeko bultzatzaileetako bat izan zen. Ondoren etorri ziren TVE eta EiTBko garaiak, bertsolari txapelketak -horietako askoren antolakuntzan lagundu zuen-, itzulpenak, bertso-paperak eta bestelakoak -tartean, nobela saritu bat, Noiz, amatxo?-. Edozenbat ahalegin, beti helburu berarekin: euskara eta euskal kultura aitzinatu.

    iriondo unanue jose mari menusize
    (Jose Mari Iriondo kazetari, ikertzaile eta ohorezko euskaltzaina).

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh