• Euskaltzaindiak antolatzen ditu, urtero, BBKren laguntzarekin.
  • Lanak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.

    azkue kKkH U212964469719qj 575x323Diario Vasco

Idazle gazteentzako euskarazko R. M. Azkue Literatura Sarien deialdi berria egin du Akademiak. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu.
Sari hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio edo olerki-lan aurkez daiteke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik, ondorengo adin mailen barruan:
A maila: 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak
B maila: 2000, 2001, 2002 eta 2003an jaioak

Hori bai, lanak originalak izan behar dute eta argitaratu gabeak. Originalak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali behar dira: EUSKALTZAINDIA (Plaza Barria, 15/ 48005-Bilbo).

"Idazle handia izateko gaztetatik trebatu behar da", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak. "Horregatik -azpimarratu du-, lehiaketa honetan parte hartzera bultzatu nahi ditugu literatura-sortzaile gazteak, ziur gaudelako euren ekarpenak mesede handia egingo diela gure hizkuntzari eta gure kulturari".

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh