• Udaldiko ohiko nagia atzean utzi eta gora egin du, berriz, bisitarien kopuruak. Honela, urrian 93.366 bisita jaso ditu gure web-orriak eta 445.118 bistaratze izan dira guztira.
  • Iaztik datorren joerari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 205.666 bistaratze izan ditu urrian. Atzetik, Euskal Onomastikaren Datutegia (83.168 bistaratze) eta Orotariko Euskal Hiztegia (47.267). Arauen kontsulta ere areagotu da, eta urrian 11.754 bistaratze izan ditu atal garrantzitsu honek.
  • Guztira, irailean eta urrian 167.398 bisita jaso ditu gure atari digitalak. Beraz, eskerrik asko erabiltzaile guztioi.

    Pantaila argazkia

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh