• Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratuko du Euskaltzaindiak, gaur, Baionako Euskal Museoan (Kortsarioen kaia - 37).
  • Arratsaldeko 18:30ean izango da jendaurreko ekitaldia, eta bertan izanen dira, besteak beste, Rafael Zulaika Baionako Euskal Museoko zuzendaria; Jean-Claude Larronde Euskal Museoko lehendakaria; Yves Ugalde Baionako auzapez-ordea; Ander Toña (Laboral Kutxako ordezkaria): Xarles Videgain euskaltzainburuordea; eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
  • Erakusketaren helburu nagusia da erakustea gure hizkuntzak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen, mapen eta irudien bidez. Horrezaz gain, bestelako helburuak ditu egitasmoak: Atlas linguistiko bat zer den azaldu; 80ko hamarkadan abian jarri zen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren historia aipatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia eta materiala ezagutarazi; euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetan ezagutzera eman; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak agertu, EHHA bera oinarritzat hartuta.
  • Erakusketa honetan Iparraldean agertzen diren fenomeno linguistikoak lehenetsi dira.

    murcielago
  • Orain arte ‘Euskara Ibiltaria’ren hiru edizio egin ditu Euskaltzaindiak: Beasainen, Portugaleten eta Bilbon. Beraz, Baionako hau laugarrena izango da

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh