- Luis Baraizarra Txertudi, Meñakabarrenan jaioa, 1940. urtean, Urezandigoikoa baserrian, ibilbide luzeko irakasle, itzultzaile eta euskaltzalea. Meritu horiek guztiak kontuan hartuz, omenaldia egingo diote bihar karmeldarrari bere jaioterrian.
- Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Meñakako Udalak, herritar guztien izenean, gorazarre egin nahi dio Baraiazarrari: Udalbatzak onartuta, aurrerantzean herriko Udal liburutegiak bere izena eramango du.
- Egitaraua: 12:00etan: 'Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak' liburuaren aurkezpena; 12:30ean: udal liburutegiari 'Luis Baraiazarra Txertudi, karmeldarra' izena emateko ekitaldia. Ostean, berari eskainitako ohorezko aurreskua eta bertso saioa. Eta 13:00etan, hurbiltzen direnentzat 'koputxue' agindu du Udalak.
- Gogoratu behar da Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela meñakarrari azaroan, ordu batzuk geroago kendu ziotena, Euskaltzaindiaren eta euskal gizarte osoaren harridurarako.
- Erakundea
- Hizkuntza baliabideak
- Iker Egitasmoak
- Jagon Egitasmoak
- Egitasmo Instituzionalak
- Azkue biblioteka
- Argitalpenak
Zuzenean
Baliabideak arloka
Baliabide orokorrak
Argitalpenen bertsio elektronikoak