Joxe Azurmendi filosofo, idazle eta ohorezko euskaltzainak irabazi du euskarazko saiakeraren Euskadi Saria Historia, arraza, nazioa liburuagatik. Lan horretan nazioaren kontzeptu alemaniarraren eta frantsesaren nondik norakoa aztertu du Azurmendik. Bereziki, Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatu ditu, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemikak ere. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara.
Epaimahaiak esan duenez, "beste Europa bat pentsatzeko atea zabaltzen digu liburuak: obraren dokumentazio lan sakonak biziki aberasten du nazionalismoaren inguruko egungo gogoeta, eta sarritan falta zaion berme akademikoa ekartzen dio”.