Apirilaren 6an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Txomin Peillenek prestaturiko Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892) da horietariko bat.
Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892) liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 25. zenbakia da. Hona ekarri ditugu Txomin Peillenek esan zituen hitzak, aurkezpen ekitaldian, Saran.
Txomin Peillenen aurkezpena, Saran (PDF, 86,3 KB)
Sarako 32. Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean aurkeztutako beste bi liburuak honako hauek dira: Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942; eta Bahnar deitu Salbaiak, Pierre Dourisbourek frantsesez idatzita eta Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratuta. Henri Duhauk prestatu du edizioa.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.