Irakasleen Euskarazko Prestakuntza Zerbitzuko (Irale) zenbait talde Euskaltzaindia bisitatzen ari dira egunotan. Asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Artazu Goikoko irakasleak etorri ziren eta otsailaren 6an Doraletxekoak izango dira. Gaur, aldiz, Eibarko irakasle talde bat etorri da.
Ohi bezala, Aritz Abaroa EHHA egitasmoko teknikariaren eskutik ezagutu dute Akademia. Bisitan zehar, euskararen jatorria, Euskaltzaindiaren historia edota Akademiaren webgunean dauden hizkuntza baliabideak (EODA, OEH, EHHA...) azaldu dizkie Abaroak. Ondoren, Batzar Aretoa eta Biblioteka ikusi dituzte.