Mikel Zalbide

17. aulkia

 

Aurreko euskaltzaina: Patxi Altuna

 

Euskaltzain osoa

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1951ko maiatzaren 9an.

Industria ingeniaria. Erretiroa hartuta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuburu izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko apirilaren 28an eta oso 2006ko apirilaren 27an.

“Pedagogoa batzar nagusietan, hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 2007ko apirilaren 2an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Donostian egin ondoren, Goi Mailako Industria Ingeniaritza burutu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 1972an Euskaltzaindiaren D irakasle titulua eskuratu zuen.

1979-1980 artean, Euskadiko Kontseilu Nagusiak eta Bilboko Unibertsitateak sortutako bitariko batzordearen kide izan zen. Unibertsitate alorreko hizkuntza normaltzea bideratzeko azpibatzordea sortu zen bertan, eta lantalde horren arduradun izan zen. Besteak beste, irakasle eskola publikoen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen euskalduntze lana abiatu zuten.

1981-2014 artean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean ari izan da lanean, Euskara Zerbitzuaren buru gisa. Euskarazko eta ele bitako irakaskuntza finkatzeko hainbat lanetan aritu da: EGA agiria (1982), hizkuntza eskakizunak, Curriculumaren Euskal Dimentsioa (1996-2003), eta abar.

Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko euskalduntze programa eta egitasmo ugariren eragile izan da, irakaslego, materialgintza nahiz eskola giro mailan: Irale (1981), Eima (1982), EIFE (1983), Nolega (1984), Ulibarri (1996), Arrue (2003), eta abar.

Arlo linguistiko, soziolinguistiko nahiz soziokulturalaz biltzarrak antolatu eta hitzaldiak eman ditu Euskal Herrian, Espainian nahiz Europan. Arlo horietako adituekin, besteak beste, Joshua A. Fishman ohorezko euskaltzainarekin, elkarlanean aritu da.

Orobat, ikastaroak eman ditu erakunde askotan: Eusko Jaurlaritza, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea (IVAP), Euskal Herriko Unibertsitatea, eta abar. Graduondoko ikasketei dagokienez, EHUk antolatutako Hiznet hizkuntza plangintzako ikastaroan irakasle izan da 2001-2002 ikasturtetik.

Euskaltzaindian, 1976tik hiztegigintzan (matematika, maileguzko hitzak, LEF) eta Jagon sailean aritu da bereziki. Baita ere 2007tik aurrera, Joanes Etxeberri egitasmoan (Euskararen Historia Soziala), aholkulari eta zuzendari gisa.

1972-1973 ikasturtean, Andoni Sagarna eta beste hainbat lagunekin, Elhuyar Kultur Taldearen eta Elhuyar (1974) aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Ondoren Udako Euskal Unibertsitatearen antolatzaile izan zen hainbat urtez eta 1986an UEUren sarrera hitzaldia eman zuen. Halaber, Eusko Ikaskuntzako kide da.

1978-1981 artean, Joseba Intxausti buru zuen UZEIren zientzia eta tekniken alorreko hiztegigintzaren arduradun izan zen: fisika, kimika, matematika, eta abar. Besteak beste, UZEIren lexikografia eredua sistematizatzeaz arduratu zen.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen kide izan da 1982-1990, 1997-2001 eta 2005-2009 artean. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abbadia sariaren (1996) sortzaileetarikoa da.

2009tik Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko idazketa kontseiluko kide izateaz gain, artikulu ugari idatzi ditu, bereziki lexikografiaz eta hizkuntzaren soziologiaz, hurrengo aldizkarietan ere: Elhuyar, Jakin, RIEV, Eleria, International Journal of the Sociology of Language, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, ASJU, Hermes, Xaguartea, eta abar.

 

UZEI

1978 Matematika : hiztegia, hizkera, irakurbideak (UZEI)

1980 Fisika : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1980 Kimika : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1982 Maileguzko hitzak : ebakera eta idazkera [elkarlanean] (UZEI)

1982 Matematika : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1985 Teknologia mekanikoa : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

Euskaltzaindia

1987 Hitz-elkarketa. 1 [mold.] (Euskaltzaindia) PDF

1992 Hitz elkartuen osaera eta idazkera : LEF batzordearen emaitzak, Euskaltzaindiaren gomendio-arauak [mold.] (Euskaltzaindia) PDF

2010 Euskararen legeak hogeita bost urte : Eskola alorreko bilakaera : balioespen-saioa (Euskaltzaindia) PDF

2015 Euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2022 Towards a Methodological Model for a Social History of Languages : a Basque Contribution [elkarlanean] (Euskaltzaindia)

2023 Donostia, euskara eta Europako hizkuntzak perspektiba soziohistorikoan [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia)

Eusko Jaurlaritza

1987 EIMA programa : euskal ikasmaterialgintza 1986erako ekintza-plana : azalpen baterabildua [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1990 Euskal irakaskuntza, 10 urte : [1979-80,1989-90] (Eusko Jaurlaritza)

1990 10 años de enseñanza bilingüe : [1979-80,1989-90] (Eusko Jaurlaritza)

1992 EIMA : idatzizko ikasmaterialen bilduma 1992 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1992 EIMA : ikus-entzunezko ikasmaterialen bilduma 1992 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1993 Hezkuntza administrazioko hiztegia 2. argit [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1994 EIMA : hezkuntza-softwarearen bilduma 1993 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1995 EIMA : ikus-entzunezko ikasmaterialen bilduma 1994 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1996 EIMA : hezkuntza-softwarearen bilduma 1995 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1997 EIMA : ikus-entzunezko ikasmaterialen bilduma 1996-97 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

1998 EIMA : hezkuntza-softwarearen bilduma 1998 [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

2013 Ikasleak hiztun : 2011ko Arrue proiektua : ikerketaren emaitza, adituen iritzi-azalpenak [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

 

 

Euskera agerkarian

1977 Euskal matematika hiztegiaren azterketa PDF

1979 Zientzi eta teknika alorreko hiztegi bati buruz PDF

1984 Hiztegigintzarako hitz-eraketa : egindakoak eta egitekoak PDF

1987 Lexiko-berrikuntzaren inguruko zenbait ohar-azalpen PDF

1994 Eskola-munduan erabiltzen den euskara : egungo egoera eta zenbait hobekuntza-bide PDF

1994 Hitz elkartuen osaera eta idazkera : gomendio-arauak prestatzeko erabili diren irizpideak PDF

1994 Maileguzko hitzen zenbait muga-arazo PDF

2006 Lardizabalen gramatika bere gizarte-giroan PDF

2007 Pedagogoa batzar nagusietan, hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan [sarrera hitzaldia] PDF

2007 "Sprachpolitik und Gesellschaftliche Alphabetisierung" : jakin-iturri eta bide-erakusle [liburu iruzkina] PDF

2007 Iparraldeko euskalgintza, XIX. mendearen bigarren erdian : Zaldubi ete bere garaia PDF

2007 Euskararen legeak hogeita bost urte : Eskola alorreko bilakaera : balioespen-saioa PDF

2015 Euskara indarberritzea, Mitxelenaren aburuz noraino eta nola PDF

2015 Joshua A. Fishman-en hil-berria (1926-2015) PDF

Iker bilduman

2008 "-alde", aniztasun edo multzo adierazle PDF

2011 Hizkuntza-aldaeren lekua EAEko eskola munduan PDF

2011 Euskaltzaindia : "Etxeberri Egitasmoa (EHS)" Euskararen historia sozialerako proiektua [elkarlanean] PDF

Jagon bilduman

2020 Euskaltzaindiaren ehun urteko jagon-lana : zenbait mugarri

2020 Euskara batua eta eguneroko mintzamolde arruntak: zer dira eta zertarako? Biak nola uztartu? PDF

Etxeberri bilduman

2023 Donostiako hizkuntzak, perspektiba soziohistorikoan

2023 Donostiako bilakarera soziolinguistikoa azken 250 urtean: 1761-1766 eta 2011-2016 urte-tarteak, konparazio-lanaren ainguragune [elkarlanean]

Batzordeak eta lantaldeak

Egitasmoak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper