Bilatu

Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira hemen. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, pertsona izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia ( Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).

Pertsona-izenak

Zerrenda hau osatzen duten ponte-izenak erabakitzean, bi alderdi izan dira kontuan: batetik, ageri diren izen horien lekukotasuna eta erabileraren maiztasunaren arteko oreka, eta, bestetik, hizkuntzarekiko zuzentasuna. Hortaz, ahal izan den neurrian, izenaren jatorria eta Euskal Herrian dituzkeen lekukotasunak ez ezik, beste zenbait ezaugarri ere ematen dira, bai eta jaieguna, izenaren aldaerak eta gaztelaniaz nahiz frantsesez dituzten baliokide ohikoenak ere.

Zuzenean:

Arduradunak:

Onomastika batzordea

Deiturak

Euskal Deituren Izendegi hau egiteko erabilitako irizpide nagusia euskal deiturak idazkera akademikoari egokitzea izan da. Hala ere, Batzordeak ez du grafiaren egokitze hutsean gelditu nahi izan, kontuan hartuz euskara mendeetan zehar ez dela hizkuntza ofiziala izan eta, horregatik, inguruko hizkuntza ofizialek aldaketa grafiko handiak eragin dituztela deitura askotan. Hori dela eta, Batzordeak, neurri handi batean bederen, deiturei beren euskal forma eta idazkera zuzena itzultzea bilatu du.

Zuzenean:

Arduradunak:

Onomastika batzordea

Toponimia (leku-izenak)

Helburu nagusia da herri, kontzeju, auzo, kale, industrialde, ibai, etxe, baserri, baseliza, eta bestelakoen izenak bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta dagokien forman finkatuak agertzea. Toponimia balio historiko handiko ondarea da, herriaren ondarea, gorde eta zaindu beharreko ondarea, alegia.

Zuzenean:

Arduradunak:

Onomastika batzordea

Exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak)

Atal honen helburua da atzerriko izen geografikoak euskaraz zuzen nola eman behar diren adieraztea, adibidez, kontinenteak, estatuak, munduko hiriburuak, hiriak, herriak, etab.

Zuzenean:

Arduradunak:

Exonomastika batzordea