Hiztegiak eta Corpusak

Bilatu

Hiztegiak eta Corpusak

Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen duena (37.884 sarrera, 6.944 azpisarrera eta 61.398 adiera). Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara eta adibideen iturri izan diren corpusetara zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.

Hiztegi Batu Oinarriduna

Hiztegi Batu Oinarridunean, Hiztegi Batuaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren sarrera eta azpisarreren zerrenda osatzeko lanean erabiltzen diren iturri eta irizpideei buruzko argibideak jasotzen dira. Alde batetik, hitz-sarrerak aukeratzeko kontsultatu diren hiztegien eta corpusen berri zehatza ematen da. Bestetik, hitzen forma estandarra hautatzeko, jakite-arloak zehazteko, euskalki edo erabilera-markak finkatzeko eta, zenbait kasutan, hitzaren adierak ezartzeko ere, erabili diren irizpideak azaltzen dira, sarrera bakoitzaren ibilbidearen gaineko argitasun ugari eta jakingarriak eskainiz.

Orotariko Euskal Hiztegia

Orotariko Euskal Hiztegia obra deskriptiboa da, eta ez arauemailea, ez normatiboa. Haren xedea garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea da. Menderik mende eta euskalkietan zehar euskaldunak nolako hizkuntzaz baliatu diren ahalik eta osokien eta zehatzen azaltzeko helburua du hiztegi honek. Hamasei liburukik osatzen dute.

XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

XX. mendeko euskara jasotzen duen corpus estatistikoa da, 4.658.036 testu-hitzez osatua. Erabili izan den eta erabiltzen den euskararen lekuko eta erakusgarri izatea du egiteko nagusi eta ia bakarra, eta ez ereduzko hizkuntza proposatzea. Corpus estatistikoaren oinarria, XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da.

Bilatu

Lexikoaren Behatokiaren Corpusa

Lexikoaren Behatokia egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko IXA taldearekin garatzen ari da Euskaltzaindia. Hedabideek erabiltzen duten materialarekin corpus monitore bat eraikitzea da helburua, hau da, hizkuntzaren erabilera hurbiletik jarraitzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta automatikoki lematizatzen eta etiketatzen joatea. Corpus hori osatzeko hainbat eremu jorratu ditu Euskaltzaindiak, batez ere hedabideak.

Bilatu

Oinarrizko Lexiko Teknikoak

Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko argitaratu ditu: Matematikaren, Fisikaren eta Astronomiaren arloetako oinarrizko lexikoak. Hiru lexikook arlo horietan erabiltzen den hizkuntzaren azterketaren emaitza dira.

Literatura Terminoen Hiztegia

Literatura Terminoen Hiztegia euskal literaturako terminoen hiztegiaren lehen edizioa eta saioa da eta hauxe du xede nagusia: literaturaren teoria, historia, eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea.

Hiztegi hau Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak 17 urteetan egin duen lanaren emaitza da.

Hitz-elkarketa

Hemen daude jasoak LEF batzordeak (Lexiko Erizpideak Finkatzeko Batzordeak) hitz-elkarketaz egin dituen lau lanak, Mikel Zalbidek eginiko sailkapena eta adibidetegia oinarri dutenak.

Zuzenean:

Maileguzko hitzen idazkera

Atal honetan 1986an Euskaltzaindiak maileguei buruz argitaraturiko liburua jaso da. Bertan biltzen dira erdaratiko hitzak hartzerakoan jarraitu beharreko irizpide nagusiak: hitz hasierak, hitz amaierak, jatorrizko hizkuntzan ixa letra duten hitzak, kontsonante multzoak eta abar.

Bestelako hiztegiak

Hiztegi sorta honetan, euskal lexikografiaren historiako zenbait hiztegi eskaintzen dira PDF formatuan, horien artean, mugarria izan den R. M. Azkueren Diccionario vasco-español-francés lan mardula. Guztietan bilaketak egiteko aukera izango du erabiltzaileak.