Horretaz gain, hauek dira hitzarmenaren ildo nagusiak:
- Euskaltzaindiak nahiz Klusterrak egindako ikerketen emaitzak trukatuko dituzte edo ikerketa proiektu berriak zehaztu edota abian jarriko dituzte elkarrekin.
- Bi erakundeok publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatuko dituzte eta bi erakundeen artean argitalpen-egitasmoak partekatuko dituzte.
- Bi erakundeok euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean egitasmoak partekatuko dituzte. Urteko jarduketa-planean zehaztuko dituzte bi erakundeek eremu honetan garabidean jarriko dituzten egitasmoak.
- Erakunde biok erraztasunak emango dizkiote elkarri egoitza nahiz azpiegitura erabiltzeko, adosten dituzten ekintzetan baliatzeko.
Helburu hauek lortzeko, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dute, lau kide izango dituena, bi Klusterrak izendatuak eta beste biak Akademiak izendatuak.