Mauleko I. Libürüaren Egünean izango da Euskaltzaindia
Bihar, martxoaren 17an, I. Libürüaren Egüna egingo da Maulen. Hiri horretako Herriko Etxeak antolaturik, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik, idazleek, argitaletxeek edota liburudendek euren mahaiak bertan izango dituztelarik. Aurtengo pastorala ere, Jose Mendiage bertsolariaren bizitzan oinarritutakoa, eta Jean Bordaxarrek idatzia, bertan aurkeztuko da. Euskaltzaindiak ere saltokia jarriko du, eta Zuberoarekin lotura duten 20 argitalpen eramango ditu.
Inaugurazio ekitaldi ofiziala, ordea, gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ondarearen Etxean. Mauleko I. Libürüaren Egunaren sarrera hitzaldia Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzainak egingo du, "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" izeneko mintzaldiarekin. Mintzaldi horretan, euskal literaturatik ibilaldi bat egingo du Davantek, haren historian mugarri izan diren hainbat liburuz hitz egingo duelarik.
Libürüaren Egünaren egitaraua 808,36 Kb
Euskaltzaindiak Maulen erakutsiko dituen liburuen zerrenda 58,96 kb