Xabier Kintana: "Agosti Xahoren bigarren mendeurrenean"
Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Xahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Goizean, Literatura Ikerketa batzordeak antolatuta, "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izeneko jardunaldia egin zen, eta Beñat Oihartzabalek, Txomin Peillenek eta Ana Toledok parte hartu zuten. Arratsaldean ageriko bilkura egin zuen Akademiak, Xabier Kintana idazkariak sarrera-hitzak esan, eta Jean Haritschelharrek eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zutelarik.
Hona ekarri ditugu Xabier Kintanaren hitzak.
Xabier Kintana: Agosti Xahoren bigarren mendeurrenean 56,09 Kb