araba herrien izenak txikia

Datorren ostegunean, urtarrilaren 21ean, Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztuko da Gasteizen, Arabako Foru Aldundian. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen du eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Egilea Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko burua da.

Esan bezala, Arabako toponimia nagusia da liburuaren xedea. Hala, Arabako herrien izenak emateaz gain, izen horien inguruko azalpen guztiak eskaintzen ditu: herriaren izen arautua, dokumentazio aldaerak, euskal mikrotoponimiako lekukotasunak, ebakera eta etimologia biltzen dira gehienetan. Zenbait aldiz, gainera, herritarren izena, euskal testuetan agertzen diren toponimoen aldaerak, alonimoa (herriaren beste izena) eta oharren bat azaltzen dira.

Lanaren bukaeran, Salaberrik ondorio linguistikoak atera ditu, hots, euskararen eta gaztelaniaren historiari doazkion kontuak aipatzen ditu.

Aurkezpena honako hauek egingo dute: Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Patxi Salaberri Zaratiegi egileak.

Liburuaren aurkibidea (PDF, 234,5 KB)

This content has been locked. You can no longer post any comment.