Gaur, martxoaren 18an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak. Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Hauek dira 2014ko saridunak:
A MAILAko sariak:
Narrazioa
- Lehen saria: Zergatik Panpox?. Egilea: Maddi Aiestaran (Beasain - Gipuzkoa). Loinazpe-Beasain Institutua. Laguntzailea: Aloña Santa Cruz.
- Bigarren saria: Irriño baten bila. Egilea: Naia Aiestaran (Beasain - Gipuzkoa). Loinazpe-Beasain Institutua. Laguntzailea: Iker Zarraga.
- Hirugarren saria: Pianoaren zuri-beltzean. Egilea: Nerea Erdozain (Bilbo - Bizkaia). Bilboko Gabriel Aresti Institutua.
Maila honetan, epaimahaikoak ondoko lana argitaratzeko gomendioa eman du: Arranoaren hegaldia. Egilea: Arantxa Bastida (Azpeitia – Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
Olerkia
- Lehen saria: Zure izenaren.... Egilea: Mikel Labaka (Errezil - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
- Bigarren saria: Baldin eta ez balitz. Egilea: Ane Azpiazu (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
- Hirugarren saria: Maitasunaren bidaia. Egilea: Leire Eizmendi (Errezil - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
B MAILAko sariak:
Narrazioa
- Lehen saria: Corrado Maccarinelli. Egilea: Oihane Gurrutxaga (Legazpi - Gipuzkoa). Legazpiko Haztegi ikastola. Laguntzailea: Aitor Gurrutxaga.
- Bigarren saria: Sari hau eman gabe geratu da.
- Hirugarren saria: Sari hau eman gabe geratu da.
Olerkia
- Lehen saria: Itzalen hitzak. Egilea: Johanna Ramirez (Lesaka - Nafarroa). Berako Toki-Ona Institutua. Laguntzailea: Axun Almandoz.
- Bigarren saria: Sari hau eman gabe geratu da.
- Hirugarren saria: Sari hau eman gabe geratu da.
Epaimahikoak
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni
- B mailan: Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta