Datorren ostiralean, martxoaren 13ean, Ibon Sarasola EHUko irakasle eta euskaltzain osoa omenduko dute adiskideek eta irakaskideek. Goizeko 11:00etan izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan.
Ekitaldian, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu berri duen liburua emango diote: Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje. Liburuan 71 egilek eta estatuko zein nazioarte mailako 14 erakundek parte hartu dute. Beatriz Fernandez eta Pello Salaburu EHUko ikertzaileak dira argitaratzaileak.
Hau izango da egitaraua:
- Pello Salaburu eta Beatriz Fernández: hasierako hitzak
- Patxi Goenaga: Altxorraren giltzak
- Miren Azkarate: OEHtik EEHra edo XV. mendetik XXI. mendera
- Blanca Urgell: Ibon Sarasola: filologia zertarako eta nola?
- Beñat Oihartzabal: Iparraldeko ondarea Ibon Sarasolaren lanetan
- Itziar laka: Ibon Sarasola eta hizkuntzalaritza
- Josu Landa: Ibon Sarasola: euskal kronopiorik existituko balitz
- Ibon Sarasola: azken hitzak