Plazaberri

Nafarroako euskararen plan estrategikoa

  • Andres Iñigo euskaltzainak Nafarroako gobernuak hurrengo hiru urteetan (2016-2019) garatu beharreko euskararen plan estrategikoaren onurak aletzen ditu artikulu honetan.
  • "Deigarria da -ondorioztatzen du Andres Iñigok- eta kezkagarria bereziki, indarrean jarraitzen duen legearen defendatzaile sutsuenak izatea, haren markotik harago ez doan plan estrategiko hau dela eta, zenbait iritzi katastrofistaren eragileak, ematen duenez, nafarren elkarbizitza modu positiboan bultzatu beharrean, betiko gatazka politiko-soziala elikatzen segitu nahian".

    euskaltzaindia 16617 1
    (Euskaltzaindiko ordezkariak -Aritz Abaroa, Andres Iñigo eta Erramun Osa- Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentarekin batzartu ziren, pasa den astean)

 

Orotariko Euskal Hiztegiaren 5. argitaraldiak 1.169 sarrera gehiago ditu

  • Guztira, 145.318 sarrera ditu OEH-ren bertsio digitalak, eta nahitaezko erreferentzia da Hiztegigintzan ari direnentzat.
  • Bertsio berria lege eta administrazio testuez hornitu nahi izan du Euskaltzaindiak.

    image11
    (Andres Urrutia, Gabriel Fraile eta Andoni Sagarna, gaurko agerpenean)

    Orotariko Euskal Hiztegia erabiltzaile ororen esku dago, Interneten (www.euskaltzaindia.eus).
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Ondorengo urteetan ere, Akademiaren Zuzendaritzak eutsiko dio OEH elikatzen eta hobetzen jarraitzeko apustuari, eta, nola ez, erabiltzaileen esku jartzen ahaleginduko gara".
  • Andoni Sagarna (OEHren zuzendaria): "Antzinatik XX. mendera arteko euskal literaturaren erradiografia da Orotariko Euskal Hiztegia".
  • Gabriel Fraile (Euskaltzaindiko teknikaria): “Lanaren zati bat zuzenketak eta gehikuntzak egitea izan da, batez ere Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lantaldeak proposatutakoak. Bestea, lege eta administrazio arloko testuez hiztegiaren corpusa zabaltzea”.

    image1

 

Sestaori buruzko lehen euskarazko liburua

  • Jorge Luis Tejedor ikerlariak 'Sestaoko toponimia' liburua agertu du jendaurrean, bertan Sestao herri zahar berriaren bilakaera historikoaren ezagutzarako ekarpen preziatua egiten duela.
  • Sestaoko Udalaren eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin plazaratu da 'Izenak' bildumako liburu berria.
  • "Liburu honek urre gorria balio du, Sestaoren historia txiki baina inportante bat dagoelako hor, toponimiaren eskutik ezagutu daitekeena", esan du Adolfo Arejita euskaltzainak, gaur egin den prentsaurrekoan.
  • Hori bera azpimarratu nahi izan du egileak ere. "Bost-sei urteko lanaren emaitza da liburu hau, ia-ia sei mende hartzen ditu eta nabarmendu nahi dut toponimia eta historiaren artean dagoen erlazio estua; honela, liburuan herri arruntaren bizimodua islatzen da, inguru eta naturarekiko izenak agertzen baitira barra-barra", aitortu du Jorge Luis Tejedorrek.

    IMG 2043
    (Luis Alonso kazetaria, Josu Bergara herriko alkatea, Adolfo Arejita euskaltzaina eta Jorge Luis Tejedor ikertzailea, gaurko agerraldian)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi