Plazaberri

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia saria, Ibon Sarasolarentzat

  • Abenduaren 1ean egingo dute saria emateko ekitaldia, 19:00etan, foru jauregian.
  • Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak jasoko du aurtengo Abbadia saria. Aho batez hautatu dute, "euskara batuaren sorrera bultzatu zuen taldearen oinordeko" dela azpimarratuz. Horrez gain, epaimahaikoek nabarmendu dute "euskarari egin dion ekarpena, bereziki hiztegigintza eta lexikografiaren ikuspegitik".
  • Ibon Sarasola EHUko letren fakultatean Euskal Filologiako katedraduna da, eta euskaltzain osoa 1988tik aurrera. Hiztegigintzan eta lexikografian jardun du bereziki. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) eta Hiztegi Batuan aritu da, besteak beste, eta gaur egun EHUren Euskara Institutuko kidea da.

    220px Ibon Sarasola 2012
    (Sarasola 1966an izendatu zuten euskaltzain urgazle, eta oso 1988an)

 

'Erlea 11', 'Euskera 2016,2' ikerketa zenbakia eta Toloñoko mendikateari buruzko ikerketa, Durangoko Azokan

  • Aurten, eta badira 52 aldi, Euskaltzaindiak Durangoko Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du. Bere argitalpen fondoko hamarnaka liburu salgai izateaz landa, hiru nobedade nagusi aurkezten ditu:
    -'Euskera 2016,2' (ikerketa zenbakia).
    -'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'.
    -'Erlea 11'.

    DOHpfYJXkAAOwr6.jpglarge
    (ERLEA 11-ren portada/ Egilea: Juan Sagastizabal)

 

Araban euskarak bizi duen egoera aztertuko da XXII. Jagon jardunaldian

  • 'Araba, euskaraz bidea egiten' izango da goiburua, eta azaroaren 17an egingo da, Montehermoso Kulturunea-Euskararen Etxean (Ortuño aretoa/ 9:30-14:00).
  • Roberto Gonzalez de Viñaspre (euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban): "Arabako gaur egungo errealitatetik abiatuta, aurrera begirako erronkez eta aukerez hausnartzeko abagune izango da, hizkuntza-normalizazioaren bidean. Ildo horretan zenbait ekimen eta esperientzia berritzaile aurkeztuko dira, eta tarte berezia izango dute euskarazko hedabideek".
  • Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabalak parte hartuko du XXII. Jagon jardunaldian.

    DSC00337
    (Iñaki Martinez de Luna -urgazlea eta soziologoa-, Sagrario Aleman -euskaltzaina eta Sustapen batzordeko burua-, eta Roberto Gonzalez de Viñaspre -Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban-, gaur, Gasteizko Montehermoso espazioan).

 

93.366 bisita izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak urrian

  • Udaldiko ohiko nagia atzean utzi eta gora egin du, berriz, bisitarien kopuruak. Honela, urrian 93.366 bisita jaso ditu gure web-orriak eta 445.118 bistaratze izan dira guztira.
  • Iaztik datorren joerari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 205.666 bistaratze izan ditu urrian. Atzetik, Euskal Onomastikaren Datutegia (83.168 bistaratze) eta Orotariko Euskal Hiztegia (47.267). Arauen kontsulta ere areagotu da, eta urrian 11.754 bistaratze izan ditu atal garrantzitsu honek.
  • Guztira, irailean eta urrian 167.398 bisita jaso ditu gure atari digitalak. Beraz, eskerrik asko erabiltzaile guztioi.

    Pantaila argazkia

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi