Plazaberri

Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016ko hitzarmena sinatu dute

  • Akordioari esker, Akademiak hizkuntzaren kalitateari lotutako edozenbat lan eta argitalpen jorratuko ditu aurten
  • Trukean, EEPk 140.000 euro emango dizkio Akademiari
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak goi-mailako erakunde baten aitortza du Iparraldean, eta ondo gogoan ditu euskal herrietako errealitate desberdinak. Baina, horien guztien gainetik, euskarak batzen gaitu”

 

Euskaltzaindia, Iparraldeko HELEPen aldeko ekitaldi herritarrean

Iparraldean 2017an eratuko den HELEPen aldeko ekitaldi herritarrean egon da Euskaltzaindia. Hain zuzen, Baionako festetan eginiko elkarretaratzean parte hartu zuten Aurelia Arkotxak, Xarles Bidegainek eta Jean-Baptiste 'Battittu' Coyosek, Txema Egiguren kazetariarekin batera.

Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa da HELEP.

 

image1

 

Erromanisten Nazioarteko Kongresuan izan da Euskaltzaindia

2017an aurkeztuko den Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoaren nondik norakoak aurreratu ditu Julen Manterolak, Erroman

 

Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia jarri du sarean

Urte hasieran aurkeztu zen Gasteizko Toponimia V/ Toponimia de Vitoria V(Arratzua I) argitalpena Euskaltzaindiak bere web gunean jarri du ikusgai. Horrela, erabiltzaileak Gasteizko toponimiaren azterketari dagozkion argitaraturiko bost zenbakiak ikusgai izango ditu PDF bakar baten.

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi