Plazaberri

'Toloño mendilerroa' toponimoari buruzko azken lana aurkeztuko da, gaur, Guardian

  • Antolatzailea: Laguardia-Biasteriren Adiskide Elkartea. Laguntzailea: Euskaltzaindia.
  • Tokia eta ordua: Garcetas etxea, Kale nagusia 52 (Guardia- Araba), 19:00etan.
  • Hizlariak: José Ángel Chasco, etnografoa eta liburuaren egilea; Roberto Gonzalez de Viñaspre, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta José Antonio González Salazar, etnografoa.

    image1
    (Roberto González de Viñaspre eta José Ángel Chasco, iaz Gasteizko Artium-en egindako agerraldian)

 

Euskaltzaindiak Hiztegiaren 446 sarrera berrikusi eta osatu ditu, tartean familia-harremanei dagozkienak

  • Asko eta asko izan dira hilabeteotan landutako gaiak, baina arreta berezia jarri zaio genero-berdintasunaren kontuari.
  • Guztira, 446 forma begiratu eta zuzendu dira, eta 31 forma berri -sarrerak eta azpisarrerak- gehitu zaizkio Hiztegiari.
  • Aldaketa hauek guztiak urtean bi aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira.
  • Aldaketa berriak,
    IMG 0306
    (2016an sareratu zuen Euskaltzaindiak bere Hiztegia, lehenengo aldiz)

 

Donostiako 'Begiradak' zikloan parte hartuko du Miren Azkarate euskaltzainak

  • Asteazken honetan, otsailak 7 dituela, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean antolatuko den ekitaldian izango da Miren Azkarate euskaltzaina. 'Begiradak' zikloaren barruan kokatzen da solasaldi hau, eta Donostiako Campuseko Gradu aretoan egingo da. Bertan, Miren Azkarate euskaltzainak eta Jesus Mari Lazkano artistak parte hartuko dute, 09:30etik aurrera.

    21435515429 2be182aaab b
    (Miren Azkarate)

 

Mintegiak eta aurkezpenak, Donostiako Luis Villasante Ikergunean

  • Jakina denez, Euskaltzaindiak Bilbon du egoitza nagusia (Plaza Barria, 15), baina ordezkaritzak ditu Baionan, Gasteizen, Iruñean eta Donostian.
  • Azkenaldian, Donostiako ordezkaritzaren erabilera bultzatzeko ekimenak sustatu ditu Akademiak, arrakasta osoz. Esaterako, pasa den ostiralean, Gipuzkoako 35-40 euskara teknikari elkartu ziren Luis Villasante Ikergunean -Tolare baserrian-, Aldundiak antolatutako mintegi batean.

    Pantaila argazkia

  • Ondorengo hilabeteetan bestelako ekintzak izango dira bertan: adibidez, otsailaren 15ean Elhuyarrekoak joango dira Villasante Ikergunera; eurek egindako proiektu bat aurkeztuko diote euskalgintzari.
  • Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea 2011n inauguratu zen. Akademiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batu ziren bertan: ordezkaritza ez ezik, akademiaren hizkuntza kalitate zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak daude Tolaren -Akademiaren jardunean ezinbestekoak diren bestelako batzorde eta lantaldeak ahaztu gabe-. Eta Ikerguneari 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zen Luis Villasanteren izena jarri zion Akademiak.

    IMG 20180126 WA0001
    (Pasa den ostiraleko mintegia, Donostiako Villasante Ikergunean)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4
    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  •  

  • Argitalpen guztiak ikusi