Plazaberri

“Erlearen helburua da erakustea euskara darabilen mundua oso zabala dela, unibertso oso bat”

  • Aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak, Bilboko bere egoitzan
  • Zenbaki berriak euskal antzerkia “barru-barrutik” ezagutzeko aukera ematen du, Bernardo Atxaga 'Erlearen' zuzendariak agerpenean esan duen legez
  • “Jarraituko dugu proiektu hau bultzatzen, 'Erlea' euskal kulturako erreferente bihurtu nahi dugulako”, aitortu du Andres Urrutia euskaltzainburuak
  • Zenbaki berrian kolaboratu edo parte hartu dutenen artean daude Patxo Telleria, Agus Perez, Aizpea Goenaga, Ander Lipus, Iñake Irastorza, Mikel Martinez, Jokin Oregi, Iñaki Rikarte edo Anjel Alkain, besteak beste


    IMG 0778

 

'Aktore bizitza' (Anjel Alkain, ERLEA)

  • Bihar, 12:00etan, ERLEA aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztuko dugu gure Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
  • Zenbaki berrian euskal antzerkigintza da protagonista nagusia.
  • Biharko agerpenean parte hartuko dutenak: Bernardo Atxaga; Andres Urrutia; Mikel Martinez; Patxo Telleria; Inun.
  • Anjel Alkain aktoreak ERLEArako idatzitako testua aurreratzen dizuegu hemen: 'Aktore bizitza'.


    Anjel Alkain, aktorea

 

“Gorbeialdeko memoria bizia” gordetzen du Juan Manuel Etxebarriaren azken liburuak

  • Hizkuntza eta etnografia bildu ditu lan berean zeberioztar ikertzaileak 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak (II)' liburuan
  • 23 herritako 102 berriemailek emandako 450 mito eta esakune bildu ditu Etxebarriak lan mardul honetan
  • “Saiatu naiz zehaztasunera jotzen, gauzak eredu onean hartzen etorkizunari eredu finkagarri bat emateko”, esan du idazle bizkaitarrak, Deustuko Unibertsitatean gaur egin den prentsaurrekoan
  • Deustuko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzari esker argitaratu da Etxebarriaren lana


    Andres Urrutia, Jose Antonio Rodriguez Ranz eta Manu Etxebarria

 

Jusèp Loís Sans Socasau: "Estatu espainiarrean ez daude hainbeste Akademia, eta garrantzitsua da elkar ezagutu eta laguntzea"

  • Azaroan, Okzitanieraren Arango Akademiako (OAA) lau kidek bisitatu zuten Euskaltzaindia
  • OAAko presidente Jusèp Loís Sans Socasauk 2014an sortutako erakunde gaztearen ardurak eta erronkak agertu zituen, euskaltzainen aurrean

    IMG 0537

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi