Plazaberri

Patxi Salaberrik Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XII. Biltzarrean parte hartu du

patxi salaberri txikia

Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartu du Alcalá de Henares (Madril, Espainia) egin berri den Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XII. Biltzarrean. Bertan "Análisis de la evolución de la aspiración en euskera a través del estudio de la toponimia alavesa" izeneko komunikazioa aurkeztu zuen.

 

Euskaltzaindiak Miranda Argako Euskararen Eguna babestu du aurten ere

mirandaarga txikia

Joan den larunbatean, maiatzaren 28an, 14. Euskararen Eguna ospatu zuten Miranda Argan (Nafarroa). Euskararen Lagunak elkarteak urtero antolatzen duen jaia da eta bertan, besteak beste, bederatzaigarren ediziora heldu den "Erdialde" euskarazko idazlan laburren lehiaketaren sariak banatzen dira. Aurreko edizioetan bezalaxe, larunbatekoan Euskaltzaindiak emandako liburu sortak banatu ziren saridunen artean.

 

Andres Urrutiak Urrezko Luma jasoko du

urrutia txikia

Bilboko Liburu Azokak 2016ko Urrezko Luma Andres Urrutiari emango dio. Euskaltzainburuak berriki aurkeztu du Blas de Oteroren Historias fingidas y verdaderas lanaren euskarazko itzulpena, Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak izenarekin. Hain zuzen ere, Bilboko poeta omenduko du aurtengo Azokak, bere jaiotzaren mendeurrenean.

 

Atea-Laboral Kutxa saria eman diote Anjel Lertxundiri

lertxundi ateasaria bilbo txikia

Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak Atea-Laboral Kutxa saria jaso du gaur, ekainaren 2an, Bilboko Liburu Azokaren inaugurazio ekitaldian. Manuel Rivas idazle galiziarrari ere eman diote saria. Ekitaldian Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Jose Ramón Taranco Laboral Kutxaren Komunikazio zuzendaria, Asier Muniategi azoken koordinatzailea eta Toti Martinez de Lezea idazlea izan dira.

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi