Plazaberri

Jusèp Loís Sans Socasau: "Estatu espainiarrean ez daude hainbeste Akademia, eta garrantzitsua da elkar ezagutu eta laguntzea"

  • Azaroan, Okzitanieraren Arango Akademiako (OAA) lau kidek bisitatu zuten Euskaltzaindia
  • OAAko presidente Jusèp Loís Sans Socasauk 2014an sortutako erakunde gaztearen ardurak eta erronkak agertu zituen, euskaltzainen aurrean

    IMG 0537

 

Euskaltzaindiaren Hiztegiak ia 100.000 bistaratze izan ditu urrian

  • Gure webguneko orriek 322.854 bistaratze izan zituzten hilabete berean. Gehien bisitatutako edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegi berria (99.268) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (80.280 bistaratze) izan dira.
  • Euskaltzaindiak lehenengoko aldiz jarri du sarean Hiztegia, edonork kontsulta dezakeena, klik bakar bat eginez.
  • Guztira, webguneari eginiko bisitak 83.158 izan dira.

    eoo

 

Astelehenean, 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak' liburua aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatean

  • Garate Aretoan agertuko da, goizeko 10:30ean
  • Bertan izango dira Juan Manuel Etxebarria (Euskal Filologian doktore eta liburuaren egilea), Andres Urrutia euskaltzainburua, eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Deustuko erakunde harremanetarako errektoreordea)


    Manu Erretratua

 

'Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk', Bilbo Zaharra Forum-en

  • Azaroaren 14, 15 eta 16rako beste horrenbeste hitzaldi iragarri ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak
  • Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan emango dira berbaldiak, iluntzeko 19:00etatik aurrera

    680 Koldo Izagirre Irakurrieran irratsaioan

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi