Plazaberri

Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina hil da, 90 urte zituela

  • Kritikariek euskal haur literaturaren abiapuntutzat jo izan dituzte bere bi lan (Itchulingo anderea eta Xoria kantari), eta euskal irratigintzaren aitzindarietakoa ere izan da Minaberry.

    00362
    (M. J. Minaberry)

 

Radio Bilbao​ren Bikaintasunaren Saria emango diote Luis Baraiazarrari

  • Euskaltzain ohorezkoak "euskararen ikerketa eta hedapenean egindako lan eskerga" nabarmendu dute Radio Bilbaoko arduradunek.
  • Martxoaren 6an jasoko du saria karmeldarrak, Guggenheim Museoan egingo den ekitaldi batean

    893960CE FA4D 4B36 A992 CE07ADFC23AF
    (Luis Baraiazarra, Euskaltzaindiaren Hiztegiarekin, iazko urrian)

 

Estibalitz Alkorta: “Euskal hedabideen sektoreak konpetitiboa izan behar du eta irabazi behar du merkatua, bere autonomia mantenduz”

  • Modu horretan mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari berria, Hekimenek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian.
  • Estibalitz Alkortak agertu du Gobernu berrian badagoela euskal hedabideei buruzko “kezka eta ardura”, eta gaineratu du etorkizunean eman beharreko urratsa “publikoa eta pribatua” izan behar duela.
  • Akademiaren Bilboko egoitzan egin da mintegia, eta bertan elkartu dira kazetari, irakasle, politikari eta euskaltzain ugari, euskal hedabideen etorkizunari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.
  • “Komunikabideak funtsezkoak dira euskal gizartea kohesionatzeko”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
  • “Sinestetik ekitera” pasatzeko garaia dela esan du Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak.
  • Euskal hedabideentzat “babes iraunkor eta adostua” eskatu du Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak.

    IMG 2447
    (Kazetari, politiko, irakasle eta euskaltzain ugari hurbildu da, gaur, Akademiaren Bilboko egoitzara)

 

Euskarazko hedabideen etorkizuna hizpide, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian

  • Ekitaldia Hekimenek eta Euskaltzaindiak antolatu dute, elkarlanean, eta Akademiaren Bilboko egoitzan egingo da (Plaza Barria, 15), goizeko 09:15etatik hasita (sarrera doakoa da).
  • Parte-hartzaileak: Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria; Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakasleak; Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategia.

    IMG 2236
    (Alberto Barandiaran Hekimen-eko zuzendaria)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi