Plazaberri

Patxi Salaberri euskaltzaina, Uxueko Historia eta Ondarea ikastaroan

  • Larunbat honetan, Uxueko (Nafarroa) Paxape karrikako erakusketa aretoak egitasmo interesgarria hartuko du, goizeko 11:00etan hasi eta arratsalde erdiraino luzatuko dena: Uxueko Historia eta Ondarea ikastaroa.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ikastaroa, eta bertan Uxueko historiaren nondik norakoak aztertuko dira: hizkuntza, kaleen izenak, bertako istorio eta pasadizoak...
  • Guztira, ikastaroak sei hitzaldi hartuko ditu, eta horietako bat Patxi Salaberri euskaltzainak eskainiko du. Salaberrik Uxue eta bere ingurunean euskarak bizi izan duen eta bizi duen egoera aztertuko ditu.

    119684 100000b
    (Patxi Salaberri)

 

Euskaltzaindiak sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen 1960tik 1982ra bitartean

  • Larunbat honetan hasiko den Txapelketa Nagusiak gorabehera ugari izan ditu bere ibilbidean zehar. Hasiera-hasieratik babestu du egitasmoa Euskaltzaindiak, eta 1960tik 1982ra sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen.
  • Gaur egun, Santxotenak egindako eskultura -'Bertsolari'- oparitzen dio Euskaltzaindiak txapeldunari.

    izenikez 38
    (Xalbador eta Uztapide)

 

Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia antolatu du Euskaltzaindiak

  • Bi egunez egingo da: urriaren 17an (10:00etatik eta 12:30era), eta 24an (18:00etatik eta 20:30era), bigarren egunean 17ko formatua errepikatuko dela.
  • Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan antolatu dira ekitaldi biak, euskaraz eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) egingo direnak.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 158 155Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Mintegi honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, Euskararen Herri Hiz­keren Atlasa (EHHA) azaldu, eta, bestetik, Bizkaiko kasurako lehen hurbilketa egin.

    CartelA3 JEP2017 bajaRes

  • EHHA Euskaltzaindiaren proiektu enblematikoenetako bat da. Euskal Herriko 145 lekutan egindako 2.857 galderako inkesta bati esker, informazio-kantitate handia lortu da bai euskararen ezaugarriei buruz bai XIX. eta XX. mendeetako euskal gizartearen bizimoduei buruz. Informazio horretan oinarrituta, euskal herrietako hizkuntza-paisaiaren irudi aberatsa sortu du EHHA-ren lantaldeak.

 

'Euskaltzaindia: Ibilbidea eta egungo erronkak' hitzaldia eskainiko du Aritz Abaroak, ostegunean, Aretxabaletan

  • 'Euskaltzaindia, hastapenetik gaurdaino. Ibilbidea eta egungo erronkak' izenburupean berbaldi zabala eskainiko du Akademiako teknikariak, 18:30ean, Aretxabaletako kultur etxean.
  • "Euskaltzaindiaren sorreratik abiatuta erakundeak egin duen ibilbidea aztertuko dut", esan du Abaroak. "Nolakoak izan ziren hastapenak, nortzuk jarri zuten Akademia martxan, zeintzuk izan ziren hasierako erronkak, nola gauzatu ziren eta hasiera horretatik gaur arte, zein ibilbide egin duen Euskaltzaindiak...", azaldu du Akademiako teknikariak.
  • Horretaz gain, Akademiak izan duen erronka nagusiari ere begiratuko dio Abaroak, hots, hizkuntzaren normalkuntzari. Normalkuntzan emandako urratsak azaldu eta hari honetatik tiraka, gaur egungo Akademiaren erronkak eta lan-ildoak ezagutzeko aukera izango dute entzuleek: teknologia berrietara egokitu beharra, sare sozialak, digitalizazioa, komunikazioa, Akademiaren zerbitzu bokazioa...".

    DSC00089
    (Aritz Abaroa Euskaltzaindiko teknikaria)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi